Argazki digitalek, bereziki telefono bidezkoek, hil egin dute Kodak, kamera konpaktuak eta film rolloak asmatu zituen konpainia. 1990eko hamarkadara arte, munduko 5 marka sendoenetakoa zen, baina egun hauetan ixtekotan dago. Film industriako bere lehiakide nagusia (Japoniako Fujifilm), berriz, negozioa eraldatuz aurrera doa. Estekan, The Economist-eko artikulu bat gertatu dena azaltzen.
Time-lapse teknologia ez da bereziki berria, XIX. mende bukaeran erabili baitzen lehenengoz. Hala ere, azkenaldian, abantaila teknologikoak lagun, berpizkunde garaia izaten ari da. Zer den? Argazkiak ateratzen joatea, denbora erreala baino askoz mantsoago, eta ondoren bideo bat sortzea irudi horiei abiadura handiagoa emanez.
Albistearen informazioa zer argazkirekin osatzen den ebazteko, irudiak zenbat W-galderari erantzuten dien kontuan hartzen da (nork, zer, noiz, non, zergatik, zelan eta nondik). Horren harira, honako egunkariek haien Interneteko bertsioan zer argazki hobetsi duten asmatuko zenukete?
GureGipuzkoa.net atariko Indalecio Ojanguren bildumako argazki baten inguruan erabiltzaile batek oharra bidali digu: Zeberio dela aipatzen da bainan ez omen da horrela ta berak ere ez omen daki zein herri den.
Igartubeiti Baserri Museoak, baserriaren arkitektura eta eguneroko bizimodua ezagutzeko guneak, IV. Argazki Lehiaketa antolatu du 2011ko Sagardo Asteko ekitaldien barne, Argazki eta Ikatza Argazkilari elkarteen lankidetzarekin.
Azaroak 26, larunbatean, eguerdiko 12:00etan banatuko dira sariak eta erakusketaren inaugurazioa burutuko da.
Galdutako argazki kamera bat agertu zen Kilometroak egunean Azpeitiko Ikasberri ikastolako gunean. Barruan, besteak beste, argazki hau. Jabea ezagutzen? Ba hemen argibideak kontaktuan jartzeko.
Udaberrian eskainitako ikastaroak balorazio ezin hobeak jaso zituen ikasleen aldetik eta horrek bultzatu gaitu ikastaroa berriro ere eskaintzera.
Aurrekoan bezala, oraingoan ere, Jesus Mari Arruabarrena izango da irakaslea. Hona hemen egile honen argazkietariko bat Gertukoak liburuan argitaratutakoa.
Erreferentzia bisualak (irudiak, bideoak) gordetzeko eta partekatzeko leku bat da Pinterest. Ez zure argazki edo bideoak, baizik eta hortik aurkitzen ahal dituzun irudiak.
Garai batean Alan Sailer “argazkilari iluna” zen, berak aitortu duen bezala, baina Flickr-en erakusten dituen lanek izen gero eta handiagoa irabazi diote. Argazki sorta honek, High Speed, harri eta zur utzi ditu argazkizaleak. Bertako argazkiak egiteko, egileak lastertasun handiko flasha erabili du, etxean egina.
Argazki hutsekin egindako bideo bat bidaltzen dizuet. Nafarroako argazkiak jaso ditut honetan, ukitu ozpin batekin. Nitin Sawhney eta Natiren Days of fire kantarekin egindako argazki konposaketa duzue honakoa.
Mikel Uribetxeberria urrestildarrak Animalia izeneko erakusketa du Kur Galerian, Donostian, egun hauetan (uztailaren 27a arte). Basapiztiak ingurune gizatiarretan sartuta, paradoxikoki. Muntaia dirak, noski, baina teknikoki oso landuak.
The Great Picture dauka izena eta 33 metroko argazki bat da: Munduko handiena. Kamera estenopeika panoramiko bat erabili zuten horretarako, eta kameraren neurriak ere ez ziren makalak: 13,7 x 48,7 x 24,3 metro. Kalifornian egin zuten eta errebelatzeko 2.300 litro likido erabili behar izan zituzten.
Europar Geoparkeen Astearen baitan, Zumaia, Deba eta Mutrikuk osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua lurralde honen eta bertako balore naturalen -bereziki geologikoen- eta kulturalen ezagutzan sakontzea da. Geoparkeak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen laguntza du ekimen honetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentuak Euskomediarekin duen hitzarmenaren bitartez, 2010. urtean Gipuzkoako hainbat Udalen argazki bildumak digitalizatu eta katalogatzeko lanak egin genituen. Hala nola, Beasain , Hondarribia , "Oñati":http://www.guregipuzkoa.net/gg/onatikoudala , Urnieta , Zaldibia eta Zestoako Udalen argazki funtsak GureGipuzkoan herritarren esku jarri ziren.
Aurtengo Oiartzungo III. argazki lehiaketa, gipuzkoako gazteria guztira zabaltzen da. Internet bidezko argazki lehiaketa honetan, 2.600€ banatuko dira saritan eta maiatz guztian zehar aukera duzue parte-hartzeko.
Iazko lehiaketako sarituetako bat, 3. saria nerabeen kategorian, surflarien bilera, Udane Arbelaitzena.
Inprimategiko eta webguneetako aprobetan erabiltzen den testu faltsua da Lorem Ipsum ezaguna, baina gaur egunean, sarean, beste elementu batzuk ere behar izaten dira webgune baten maketaren baliagarritasuna testeatzeko: irudiak. Eta hori konpontzera dator, "LoremPîxum.":http://lorempixum.com/ Aukeratu tamaina, gaia, kolore ala zuribeltza eta da! Horra Sustatuko bloke honetako 580 pixeletara egokitzen den bat, janaria eskaturik gai gisa.
Klikatu iruditxoan: baserri zahar bat zutik tsunamiaren hondakinez inguratua? Ez, David Elgearen argazki bat da, baina espreski maketak eraikitzen ditu gero haiei argazkiak egiteko. Zaila da aditua ez den begiarentzat hauek eta tilt-shift efektuarekin egiten direnak desberdintzea, egiazki. Erakusketa Donostiako Arteztu galerian ikusgai hilabete honetan.
Gauzak inauguratzeko garaia da, eta argazkietan irteteko, hauteskundeetara begira. PSE eta EAJ, honetan lehia berezian dabiltzala ematen du. Zuzeun agertu zen kasu bat herenegun (Odon Elorza sozialista vs Markel Olano jeltzalea), eta beste bat dokumentatuko dugu gaur hemen Sustatun: Donostiako metroaz informatzeko Eusko Jaurlaritzaren propagandan ez da Markel Olano agertzen. Edo bai, agian agertzen da, ondo fijatuz gero...
UEUk "Argazkilaritza dokumentala" ikastaroa antolatu du Eibarko Ikastetxe Nagusiko udaberriko eskaintzaren barnean.
Irakaslea Jesus Mari Arruabarrena argazkilaria izango da. Hona, egile honen argazki bat, Gertukoak liburukoa:
Reuters albiste agentziak 2010. urteko 55 argazki onenak aukeratu ditu. Agentziako argazkilariek harrapatutako une esanguratsuen bilduma bat da, eta bat Vincent West argazkilariak Santurtzinateratakoa da. Apirilean, Eyjafjallajokull sumendiak aire bidaiak eten zituenean Erresuma Batura itzuli nahian nola pilatu ziren bidaiariak garraiobide posibleen bila, eta Pride of Bilbao ferrya izan zen ihesbide horietako bat.