Sustatu.com > aldarrikapenakEuskaraz Osasuntsuago!© cc-by-sa BAGERA eta OEE ¦ 2012-05-10 ¦ 08:23 ¦ aldarrikapenakBagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea aspalditik ari gara euskaraz bizitzeko aukerak sortzeko lanean. Oraingoan osasun-arloko egoera eta garrantzia ikusirik, familia-mediku eta pediatra euskaldunak eskatzeko kanpaina antolatu dugu. Osakidetzan sendagile eta langile euskaldun asko daude, baina ez dago euskaldunen osasun- eta hizkuntza-eskubideak errespetatzeko plangintza egokirik. Zerbitzuak planifikatzeko garaian ez dute kontuan hartzen hizkuntzaren aldagaia. Horrez gain, hurrengo lan-eskaintza publikoan euskara gutxiago baloratzeko asmoa dute. Bada garaia, kexuetatik haratago, euskaldunok eskubidez dagokigun osasun-zerbitzu euskalduna exijitu dezagun. Horregatik, hasteko, euskaraz artatuko gaituzten familia-mediku eta pediatrak asignatzeko eskabideak egitea bultzatzera gatoz.
Guztia irakurri ¦ KomentatuBegirada feministak, feminismoaren subjektu politikoaz© cc-by-sa Sustatu ¦ 2012-04-20 ¦ 08:45 ¦ aldarrikapenakHemen da Begirada feministak: feminismoaren subjektu politikoaren inguruko diziplinarteko hausnarketa jardunaldiaren bigarren edizioa. Egun osorako egitaraua prestatu dute apirilaren 26rako, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izango da (Leioa, Bizkaia). Jardunaldia feminismoaren aspektu eta ikuspegi ezberdinak bilatu nahi dituen espazio izango dada egun batez. Guztia irakurri ¦ KomentatuAuzolan Lantaldeen 2. topaketak asteburu honetan© cc-by-sa Auzolan ekimena ¦ 2012-04-11 ¦ 08:52 ¦ aldarrikapenakJoan den udazkenean Usurbilen egindako I. Auzolan Topaketei jarraipena emanez, asteburu hontan (apirilaren 13tik 15era) Elikadura, Energia, Etxebizitza, Hezkuntza eta Osasuna lantaldeak bilduko dira, Urdirotzen (Artze ibarra). Eragileak eta esperientziak bildu, ezagutzak partekatu eta talde gogoetaren bidez arlo horietan tokian tokiko burujabetza eta buruaskitasuna lortzeko bidean eman beharreko urratsak finkatuko dira.
Guztia irakurri ¦ KomentatuM29: Strike Day mani&festa© cc-by-sa Haritz Rodriguez | Transistoria.com ¦ 2012-04-02 ¦ 09:26 ¦ aldarrikapenakJoan den osteguneko greba egunean, Transistoria ekoiztetxeko langileek kamera hartu eta kalera irtetzea erabaki genuen, Donostiako manifestazioaren irudiak grabatu eta bideo bat osatzeko. "M29: Strike Day mani&festa" izenburua jarri diogu Gipuzkoako hirburuko kaleetako giroa biltzen duen pieza txiki honi.
Guztia irakurri ¦ KomentatuMartxoaren 24an Urduņako 14. Gazte Eguna© cc-by-sa Urduņako gazte asanblada ¦ 2012-03-21 ¦ 13:35 ¦ aldarrikapenakUdaberriarekin batera badator 14. Gazte Eguna Urduņara, martxoaren 24an. Bertan, Urduņako Gazte Asanbladaren 14. urteurrena ospatu nahi dugu. Aurten, "Oraina landuz, sorgindu dezagun herria" lelopean datorkigu, eguneroko lanaren bidez Urduņa gazteago baten alde egiten dugularik. Egun hau gazte guztientzako eguna da, baina umeak zein helduak ere disfruta dezakete. Guztia irakurri ¦ KomentatuNahia Elizalde: "Arima makillatzeari utzi nion aurpegia makillatzen hasteko"© cc-by-sa Gaztezulo ¦ 2012-03-07 ¦ 12:02 ¦ aldarrikapenakNahiak hamazazpi urte ditu, baina bere adineko gazte gehienak baino helduagoa da. Bizitzaren kapritxo krudelak. Amaren sabelean fetu txiki bat besterik ez zenean hormona bainuan izandako akats edo desoreka baten ondorioz, Nahiaren sexu biologikoa eta bere sexu psikologikoa ez datoz bat. Mutil gorputzean harrapatutako neska da.
Guztia irakurri ¦ KomentatuNazioen Munduak antolatu zuen mosaikoaren bideo editatua© cc-by-sa Nazioen Mundua- Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Goierriko Herri Ekimena- ¦ 2011-12-18 ¦ 08:26 ¦ aldarrikapenakGipuzkoako Goierriko Nazioen Mundua ekimenak bideo bat egin du uztailaren 2an Larraitzen egin zuten mosaikoarekin. Guztia irakurri ¦ KomentatuEz jolastu palestinarren zapalkuntzarekin© cc-by-sa OrdiziakoAhotsa.net ¦ 2011-12-09 ¦ 08:41 ¦ aldarrikapenakAskapenak idatzitako testua: Pasa den azaroaren 29an, Palestinarrenganako Nazioarteko Elkartasun Eguna izan genuen, ia oharkabean pasatu bada ere. Ia oharkabean pasatzen dira 1948ko Nakba egunetik egunerokoan gertatzen diren palestinarren aurkako jazarpen, bazterketa, arrazakeria eta erasoak ere. Guztia irakurri ¦ KomentatuZergatik dut nik horrenbeste eta beste batzuek horren gutxi?© cc-by-sa Gazteaukera ¦ 2011-11-27 ¦ 10:59 ¦ aldarrikapenakNola bildu ditzakegu Euskadiko Gazteak Lankidetzan programaren baitan partaide izan diren euskal gazteen bizipenak? Guztia irakurri ¦ KomentatuEuskal Herriko 1. Auzolan topaketa, balantzea© cc-by-sa Auzolan Elkartea ¦ 2011-10-06 ¦ 15:26 ¦ aldarrikapenakIragan asteburuan Euskal Herriko I. Auzolan Topaketak egin dira Usurbilen. Bertzelako gizarte eredu baten aldeko lana indarberritu eta ildo hortan ekimen berriak bideratzeko eta sustatzeko asmoz, Auzolan ekimenak antolatutako lehendabiziko jarduera izan da. Hiru egunetan, funtsezko hainbat gairi buruzko solasaldiak, gizarteko arloak gaika jorratu diren lantaldeak eta Auzolanaren Kultura liburuaren aurkezpena egin dira. Euskal Herriko 72 herritatik etorritako parte hartzaileak bildu dira Usurbilen. Hemen eskaintzen duguna topaketei buruzko lehendabiziko balorazio bat da.
Guztia irakurri ¦ 2 erantzunKukutza gaztetxearen desalojoa hasi du Ertzaintzak Bilbon© cc-by-sa Sustatu ¦ 2011-09-21 ¦ 08:52 ¦ aldarrikapenakKukutza gaztetxearen desalojoa hasi du Ertzaintzak gaur goizean. Bertatik, bloga elikatzen jarraitzen dute. Iruzkin asko halaber Twiterren: Kukutza (euskarazkoak). Eta kanpoaldean, kamera bat zuzenean. Gaur, Irailak 21 goizeko 5:30ak aldera polizia etorri da Errekaldera, Kukutza III botatzeko bidea emango duen desalojoari ekiteko prest. Hurbildu diren auzokideen aurka bortizki jokatuz gomazko pilotak jaurtiz eta porrazoak emanez alde guztietatik. (...) Egun luzea espero dogu izatea, momentuz barruan jende pila bat dago barruan eta oso animoso.
Erref.:
Kukutza gaztetxearen desalojoa hasi du Ertzaintzak Bilbon (kukutza.blogspot.com)
|
Gaiak
Azken erantzunak
|