Sustatu.com > aktan-jasoa

Egiguren: "Bakean gidaritza hartzeko aukera galdu dugu sozialistok"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-10-19 ¦ 08:12 ¦  aktan-jasoa

Jesus Egigurenekin elkarrizketa argitaratu du gaur El Periodico egunkariak, gaztelaniaz eta katalanez, Mayka Navarro kazetariak egina. Erantzun mamitsuak Egigurenenak.

Oso haserre nago ulermen gutxi aurkitu dudalako neure alderdian. (...) Eta isildu egin behar izan dut Lehendakariarekin iskanbilan ez sartzeko. Bakean gidaritza hartzeko aukera galdu dugu sozialistok.

Erref.: Egiguren: "Bakean gidaritza hartzeko aukera galdu dugu sozialistok" (www.elperiodico.com)
# ¦ Komentatu

Publizitatea

Ramon Jauregi: "Bildurekin, Donostia ez da hain kosmopolita izango"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-20 ¦ 10:33 ¦  aktan-jasoa

Ramon Jauregi ministroak Espainiako Radio Nacional irratian adierazi zuen pena zela Bilduk Donostiako alkatetza lortu izana, tristura eragiten ziola "Izagirrek ez daukalako hiri-proiekturik", eta adierazpen horri zera gehitu zion:

La ciudad se va a hacer, probablemente, más aldeana, mucho menos cosmopolita y no va a estar en los grandes eventos

Guztia irakurri ¦ 12 erantzun

Jose Inazio Basterretxea: "Atzeraezinezko gainbehera kiribilera bota dute ETB1"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-06-02 ¦ 12:36 ¦  aktan-jasoa

Jose Inazio Basterretxea informazio zientzietan doktoredun eta EITBko Administrazio Kontseiluko kideak gogoeta gogorra eta gordina egin du gaur Berrian, ETB1en egoeraren inguruan. Presio sozialaren beharra aldarrikatu du egoerari buelta emateko: bi urte behar izan ditu EITBren zuzendaritza taldeak ETB1eko Edukien Zuzendaritza sortzeko eta ETB1en etorkizunaz hausnartzeko lantaldea abian jartzeko, eta ardura hori zuenak kargua utzi du.

Nahierara darabilte ETB, nahi duten moduan. Nahierara eta edonola: ez ipar, ez hego.

Erref.: Jose Inazio Basterretxea: "Atzeraezinezko gainbehera kiribilera bota dute ETB1" (paperekoa.berria.info)
# ¦ Komentatu

Iñaki Soto: "Mito bat da kazetaritzako neutraltasuna"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-05-06 ¦ 12:46 ¦  aktan-jasoa

Euskonews Gaztean elkarrizketa egin diote Gara egunkariaren zuzendari Iñaki Sotori. Kazetaritzaren neutraltasunaz hitz egin du Sotok, besteak beste.

Mito bat da kazetaritzako neutraltasuna eta gainera kaltegarria ere bada, bai lanbidearentzat eta baita gizartearentzat berarentzat ere

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Garoñako rapa eta ahizpa bizkia

© cc-by-sa  Mari Putz  ¦  2011-03-17 ¦ 07:39 ¦  aktan-jasoa

Garoñako raparena patetikoa da, baina ez da ezer Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresaren prentsa-orrian bertan agertzen den notizia honekin alderatuta: "La hermana gemela de Japón viene aprender de Garoña":http://www.nuclenor.org/public/prensa/gar_20100627_5.pdf (PDF) Hurrengo Tmeo-rako portada egina dute!


Argazkiak.org | Nuclenor, Garoña eta Fukushima © cc-by-sa: sustatu

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Jon Juaristi zirikatzeko dago Euskararen Aholku Batzordean

Sustatu  ¦  2011-02-28 ¦ 09:03 ¦  aktan-jasoa

Jon Juaristi idazleak, Fernando Savater filosofoaren inguruan piztu den azken polemika aipatu zuen atzo ABC egunkariko bere ohiko sailean. Egiten zaizkion kritiken zaurian gatza botatzeko gogoa duela ematen du. Ez bakarrik errepikatzen du berdin diola euskararen desagertzeak, gainera, Euskararen Aholku Batzordean egotea onartu badu, iseka egiteko dela iradokitzen du.

Si acepté formar parte del mencionado Consejo fue por elemental delicadeza con el lehendakari que me nombró para tal menester, y, sobre todo, porque me divierte chinchar. Insisto: me divierte.

Erref.: Jon Juaristi zirikatzeko dago Euskararen Aholku Batzordean (www.abc.es)
# ¦ 7 erantzun

Savater: "Asko dibertitu naiz terrorismoarekin"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2011-02-21 ¦ 14:16 ¦  aktan-jasoa

Fernando Savater filosofoak indarkeriaren inguruko txantxak egin ditu gaur goizean Telecinco kate espainarrean, terrorismoari esker politikan aktibo jarraitu duela adieraziz.

Eskerrak ematen dizkiot indarkeriari; 15 edo 20 urteko gaztetasuna eman dit

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Blanca Urgell: "Kazetariek erabaki dezatela zer egin eta zelan"

© cc-by-sa  Sustatu  ¦  2010-11-30 ¦ 07:51 ¦  aktan-jasoa

ETBko langileek eskutitz irekia bidali diote Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari espedientatutako kazetarien afera dela-eta. Gutun horretan sailburuaren iazko udan Radio Euskadin esandako hitz batzuk ekarri dituzte gogora:

Egin dugun oinarrizko apustua da kazetariek eurek erabaki dezatela zer egin eta zelan

Guztia irakurri ¦ Erantzun bat

Mola jeneralaren galtzontziloak

© cc-by-sa  I. Murua Uria  ¦  2010-05-18 ¦ 11:42 ¦  aktan-jasoa

Mola jeneralaren barrengo arropari buruzko esklusiba argitaratu du Urola-Kostako Hitzak, historialarientzako datu berri bat, Zestoako Bainuetxean 38 urtez lanean aritutako Manuela Egañari egindako elkarrizketan. Izenburu polita atera du Olatz Prat kazetariak:

"Neuk garbitu nizkion pusketaka jositako galtzontziloak Mola jeneralari"

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zein da Brian Currin-en rola?

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-04-05 ¦ 08:02 ¦  aktan-jasoa

Joan den asteko Argia astekarian Mikel Asurmendik egin zion, nolabait, galdera hori Lokarri-ko koordinatzaile den Paul Riosi:

Brian Currin ez da bitartekaria, prozesuan dauden zailtasunak errazten dituen pertsona baizik. Rol hori jokatu du lehenago eta orain ere ezker abertzalearekin arlo hori lantzen ari da. Estrategia bat ari da diseinatzen ezker abertzaleak prozesu demokratikoan baldintza berdinetan leku izan dezan.

Argazkiak.org | Herri Batasu... © cc-by-sa: iturri

Guztia irakurri ¦ Komentatu

Zenbat balio du Lance Armstrong-en tweet batek?

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-04-02 ¦ 09:49 ¦  aktan-jasoa

Lance Armstrong txirrindularia puntako twitterlaria ere bada (une honetan, 2.466.000 jarraitzailetik gora ditu). Ostegun arratsaldean zera idatzi du:

What do you get when you have a Texan, Belgian, Frenchman, Basque, Kazak, Lithuanian, Ukranian, and a Swissman?

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

Sokatira, zezen festa handi hori

© cc-by-sa  Imanol Murua Uria  ¦  2010-03-16 ¦ 11:16 ¦  aktan-jasoa

Miguel Sanzek erakutsi zigun ezpata Demostenesena zela, "sine die" sain dei ahoskatzen dela eta Agur Jaunak dantza daitekeela. Orain, Nafarroako Parlamentuak, sokatira zezen festen artean dagoela erakutsi digu.

(Iruñeko entzierroari egin izan zaio aitorpen ofiziala) Pero se trata de una concepción parcial del verdadero valor cultural y de la necesidad de un adecuado tratamiento del denominado patrimonio cultural inmaterial de los festejos taurinos propios de Navarra, no sólo los encierros por la calle, también la sokatira, los recortes y las anillas.

Nafarroako Parlamentuak, CDNren proposamenez eta UPNren eta PSNren babesarekin, zezen festak Nafarroaren ondare kultural izendatzeko onartu duen adierazpen instituzionalekoa da pasartea.

Erref.: Sokatira, zezen festa handi hori (www.diariodenavarra.es)
# ¦ 3 erantzun

John Carlinen bertsioa Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketaz

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-03-13 ¦ 08:47 ¦  aktan-jasoa

John Carlin atzo Donostian zegoela aprobetxatuz, aukera ezin hobea zen jendaurrean galdetzeko ea zer kristo gertatu zen Arnaldo Otegiri egin behar zion elkarrizketa famatuarekin.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Anasagasti, moda aditu

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-02-27 ¦ 11:05 ¦  aktan-jasoa

Anasagasti jaunak ez du inolako aurkezpenik behar, ezta? Egun hauetan (beste) apunte bitxi bat idatzi du bere blogean. En ETB podían usar txapela.

¿Alguien se imagina al director de Turismo de Edimburgo saliendo en la televisión con una txapela puesta? Pues no. ¿Alguien se imagina un enviado de Escocia o de Qatar con un sombrero mexicano puesto? Pues no. Exagero pero es que a la debilitada txapela, una seña de identidad de lo vasco, no se le ve en ETB ni cuando proyectan la película de Bonny and Clyde. Y es una pena.

Guztia irakurri ¦ 5 erantzun

EAJ lehendakarigai bila

© cc-by-sa  Imanol Murua Uria  ¦  2010-02-19 ¦ 09:12 ¦  aktan-jasoa

EAJk lehendakarigaia behar du 2013ko hauteskundeetan Ajuria Enera itzultzen saiatzeko. Badirudi oraingoz ez duela eta, Izaronews gunean, Patxi Igandekoa sinatzen duena kanpaina egiten hasi da. Orain arte zein aukera aipatu diren azaldu ondoren, proposamena dator...

Guztia irakurri ¦ 11 erantzun

Pedro erregea hil ondoren, Blas erregeordea dugu orain Nafarroan

© cc-by-sa  Imanol Murua Uria  ¦  2010-02-18 ¦ 12:57 ¦  aktan-jasoa

Bere garaian Egunkaria-k elkarrizketatu zuen Pedro Albret Nafarroako erregea, eta Zaldieroaren Rerum Natura-ko pertsonaia ere izan zen. Orain Berria-k erregeordea elkarrizketatu du: Blas. Oinordekoa nolatan den bera? Erregeordeak esana:

Egun, duela gutxi hil zen Pedro Albret erregetzarako hautagaiaren seme-alabak dira erregegai. Horiek, oraingoz, ez dute erregetzarekin ezer jakin nahi, eta Pedrorekin egin nuen akordioaren bitartez, ni naiz oraingoz Nafarroako erregeordea.

Guztia irakurri ¦ 2 erantzun

Imanol Muruaren 'Loiolako hegiak' liburua

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-02-09 ¦ 08:07 ¦  aktan-jasoa

Zer gertatu zen Loiolan? kolaborazioa sinatu zuen Xabier Mendiguren Elizegik pasa den asteko Argia aldizkarian:

Egundoko liburuak suertatzen zaizkigu batzuetan esku artean, editore-lanbide honetan. (...) Gure ofizio xumeak horixe du ederrena: beste inork baino lehenago edukitzea begien aurrean egiazko harribitxiak.

Norena den liburua? Imanol Muruarena. Titulua: Loiolako hegiak.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Krisiak baditu miloika aurpegi

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-01-29 ¦ 09:56 ¦  aktan-jasoa

José Luis Salgado Gasteizko blogari bat da. 41 urte ditu eta duela urtebete lanik gabe geratu zen:

Estos días se cumple un año desde que perdí mi empleo. Entonces trabajaba en el sector aeronáutico y el bajón en la cartera de pedidos fue tan grande, que la dirección se vio obligada a despedir a un puñado de sus trabajadores para poder continuar con la actividad.

Guztia irakurri ¦ 3 erantzun

Technoa eta heroina

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-01-25 ¦ 09:12 ¦  aktan-jasoa

Aste honetako Argia aldizkarian Gose hirukotearen lan berriaren kritika egin dute, baita taldea elkarrizketatu ere. Azken honek titular esanguratsua du: "Euskal Herrira ekarri duten technoa gazteria despistatzeko da, 80ko hamarkadako heroina bezala". Elkarrizketaren azken lerroan hobeto adierazten da Gose taldeak bidali nahi duen mezua. Galdera: Technoa dagoen punkyena dela esan duzue askotan...

Bai, baina atzerrian egiten dena, mezuarekin, eta egizu zure kontu filosofiarekin. Hona ekarri dutena gazteria despistatzeko da, 80ko hamarkadan heroinarekin egiten zuten bezala.

Esaldi biribila. Alienazioa zer den laburbilduta.

Erref.: Technoa eta heroina (www.argia.com)
# ¦ 5 erantzun

Zer dira blogak Pastor eta Urkullurentzat?

© cc-by-sa  Mikel Iturria  ¦  2010-01-21 ¦ 10:20 ¦  aktan-jasoa

Komunikabideen aurrean hitz egin zuen atzo José Antonio Pastor sozialistak. Besteak beste zera esan zuen:

Ez dago garbi nork agintzen duen EAJn: Urkulluk Interneten duen blogetik, Egibarrek Parlamentutik edo Bilbaok Bizkaiko Foru Aldunditik.

Nire lehenengo inpresioa izan da pentsatzea Urkullu gutxiesten zuela blogean idazten duelako, baina...

Guztia irakurri ¦ 4 erantzun

Artikulu zaharragoak »»

Aktan Jasoa

Kultura, politika eta gizarte alorrekin zerikusia duten aipuak han-hemendik hartzen ditu atal honek.

Notaritza berezi honeta aktan jasoa gordetzea merezi duen aipu edo adierazpenen bat topatzen baduzu, idatzi hona: aktanjasoa@sustatu.com.