Teknologia albisteak

Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen hitzaldiarekin hasiko da gaur Elgoibarko hitzaldi zikloa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-09 : 18:21
Elgoibarko Izarrak eta Udalak elkarlanean antolatu ohi dugun hitzaldi-zikloa hasiko da gaur. Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek emango diote hasiera zikloari hitzaldi musikatu batekin.
Gaur, urriaren 9an, hasi eta hurrengo bi asteazkenetan ere hitzaldia izango dugu Elgoibarren. Atzera begira, aurrera egiteko -euskaldunon iraganaz eta etorkizunaz- izenez antolatu dugu, Udalarekin elkarlanean, urtero, antolatu ohi dugun hitzaldi zikloa.

Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek eskainiko dute lehen hitzaldia, musikatua gainera: Baga, biga, higa. Euskal musikaren historia ezagutzeko hitzaldia. Esan bezala, lehenengo hori gaur bertan izango da, 19:00etan, musika eskolako auditorioan.

Bigarrena, urriaren 16koa, Kike Amonarrizek emango digu: XXI. mendeko euskaldunak: "Nola aldatu(ko) diren gauzak, kamarada!" hitzaldia. Bigarren hori, ordea, musika eskolan beharrean Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, hori ere 19:00etan. Eta azkena urriaren 23an izango da.

Lorea Agirrek eta Unai Iturriagak eskainiko digute azken hitzaldia. Euskalgintzan orain artean egindakoa baloratu eta etorkizunean egin beharrekoez jardungo dute kazetari eta bertsolariak. Hori ere, Amonarrizena bezala, 19:00etan izango da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago