Teknologia albisteak

Ana Malagon eta Goio Telletxea aste honetako Betor jardunaldian hizlari

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-07 : 18:42

Sarean proiektu bati ekitean zaindu beharreko lehen pausuez hitz egingo digute La Personnalite enpresako Ana Malagonek eta Goio Telletxeak hitzaldi batean, etzi asteazkenez, Donostian, 18.30etan. Estrategia, informazioaren arkitektura, erabiltzailearen esperientzia edota diseinua bezalako kontzeptuez jardungo dute zazpigarren Betor hitzaldian.

Noiz eta non

  • Urriak 9, asteazkena, arratsaldeko 18:30etan.
  • Innogunea - Garate eraikina, Deustuko unibertsitatea (Mundaiz pasealekua 50, Donostia)

Programa

  • 18:30 – 19:00 Ana Malagon eta Goio Telletxearen hitzaldia, Luistxo Fernandezek moderatua.
  • 19:00 – 19:30 Publikoaren parte-hartzea, galderak eta abar.

Izen ematea eta informazio gehiago

Aurreko Betor hitzaldiak

Aurreko hitzaldiak nolakoak izan diren jakiteak lagunduko dizu agian Goio eta Anaren honetara etortzeko erabakia hartzen:

  1. Txomin Jauregi eta Deskontu.com
  2. Iñigo Arandia eta Kaixomaitia.com
  3. Iruri Knörr eta Ideateca
  4. Javier Etxebeste eta Nestoria
  5. Nagore Guarretxena eta Akting
  6. Haritz Rodriguez eta BlogOnBrands

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago