Interneteko albistegia

zer-erantzi

Galtzontziloetako bandera

leire narbaiza | 2011-12-01 : 09:12 | zer-erantzi

Low riders and gold pants

Aspaldi neukan gogoa barruko arropen gaineko serie bat egiteko, eta egia esatera, galtzontziloek asko inspiratu izan naute. Hala ere, laga eta laga ari nintzen, baina Jozulinen post honek animatu ninduen gaiari ekitera.

Gorbataren lokarria

leire narbaiza | 2011-10-17 : 08:10 | zer-erantzi

Atal honetako artikuluak irakurri dituenak jakingo du ez ditudala larregi maite gizonezkoen trajeak eta hedaduraz, edo pieza honengatik beronengatik, gorbata. Zentzugabeko zintzilikarioa, berorik eman ez, sama laburtu, kokospea bikoiztu eta bilur itogarri bihurtzen dena, zentzunbako apaingarri zatar eta alferra. Hala ere, batzuendako uniforme bilakatuta, seriotasun eta formaltasun ikurra izan da duela 40 urte arte, baztertzen hasi zelako, eta gizonezkoendako janzteko beste modu batzuk ere zabaldu zirelako, zorionez. Gaur egun, ordea, bakoitzak ikusiko du zer jantzi, nola joan behar den saraoetara. Baina gehiegizkoa deritzot Iñaki Anasagastik (moda-joera sortzaile horrek) Paul Riosi esatea gorbata jantzi behar duela, hori izango delako esku artean duen eginkizuna serio hartu duen seinale!

Xalaren lagunaren look berezia

leire narbaiza | 2011-07-01 : 14:07 | zer-erantzi

Pilotazalea ez naizen arren, ezinbestean jarraitu dut Xalaren afera. Baita haren prentsaurreko sentitua ere. Eta prentsaurreko honetan atentzioa Xalaren lagunak eman zidan, oso argazki gutxitan ikusi dudana, baina post oso bat merezi duena. Berriako portadan baino ez nuen lokalizatu, baita bideo batean ere. Gero argazki bila ezinean ibili ostean pdf-aren errekorte bat egitea beste erremediorik ez dut izan. Ui, pentsatu nuen, nor da Xalaren laguna, look berezi horrekin?

Londresko ezkontza

Leire Narbaiza | 2011-05-03 : 13:05 | zer-erantzi

Ostiralean Londresko ezkontza ikusi nuen, ezteiak asko gustatzen zaizkidalako, eta batez ere emaztegai-soinekoak. Badakit gai friboloa dela,eta askok gaizki begiratuko didatela (batez ere egunotan bizi duguna bizi izanda). Jakin ere badakit Ingalaterrakoa erret-ezkontza izan zela, errepublikanoa izanda arbuiatu beharko nukeena.


Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: It's a foot

Martxoaren 8ko Emakunderen kartela: begietara begiratu

Elena | 2011-03-09 : 12:03 | zer-erantzi

Emakumeen eskotea: Emakundek aurten martxoaren 8rako atera duen kartelaren lehengo begi bistan antzematen dena. Egin dugu inkesta txikia inguruan, eta galdetutakoen 100tik 98ak kartel horretan lehenengo nabarmentzen duena eskotea da. Lehenik laugarren agertzen den emakumearen eskotea, ondoren hasierako biena. Hirugarren emakumearena ez, hari ez zaio eskoterik ikusten, izan ere hark paparra ongi estalita agertzen du. Behar bada 60 urtetik gorakoa delako? Behar bada eskotea emakume gazteagoek soilik erakutsi dezaketen zerbait delako?


Argazkiak.org | Emakunderen kartelean eskoteak © cc-by-sa: herri.admin

Botere larregi (izan) duten gizontxoak

leire narbaiza | 2011-02-15 : 07:02 | zer-erantzi

Tunisia eta Egiptoko matxinadek begiak eurengan jarrarazi dizkigute. Orain arte guretzat oporleku edo turismo bidaiak egiteko gunea baino ez dira izan, nahiz gertuan eduki. Euren agintarien izenak, kasurik onenean, ezagunak egiten zitzaizkigun, baina aurpegirik jarri, nork? Nazioarteko analistaren batek, edo. Orain, baina, argazkiak ikusi ditugu eta badakigu zein itxura duten. Horrek harritu nau, pentsatuko duzuenez (hau Zer erantzi da!). Argazkiak jarriko ditut, eta buruan egin ditudan loturak argitu. Hauxe Zine El Abidine Ben Ali da, Tunisiako azken lehendakaria. Beltzaran morroskoa, alajaina!

Boltsomari emakumeak

leire narbaiza | 2011-02-10 : 11:02 | zer-erantzi

Misterio gutxi daude emakume baten boltsoaren edukiarena baino. Edo hori diote, behintzat, gizonezko askok. Zenbat tramankulu eta sekretu gorde litzake andrazko batek boltsoan? Emakumeen esentzia ezkutua bertan egon ote litekeen galdetzen diote batzuek euren buruari. Ikusi duzue inoiz ume bat amaren edo izekoren boltsoa arakatzen? Zelako plazera! Zein mundu gordea!

Kapela buruan eta ibili munduan!

leire narbaiza | 2010-12-22 : 08:12 | zer-erantzi

Gure aitita-amama denboretan kapela janzten zuena dotorea zen, ez zuelako baserritarren burukorik eroaten (zapi zein txapela). Beraz, kalekoa eta aberatsa izatea adierazten zuen. Honen adibide dugu “Baionako suprefeta” Pantxoa eta Peioren kanta ezaguna. Prestigio sozialaren ikurra zen; izan ere, denek burua estalita eramaten zuten, hori baitzen ohitura.

Dress code euskaldunak, Euskadi Sarietan adibidez

Elena Laka | 2010-11-24 : 09:11 | zer-erantzi

Herri honetan badakigu zer jantzi jendaurrean agertzeko. Alegia, euskaldunok ere badaukagula gure dress code propioa plazan agertzeko orduan. Baita euskal idazleak Euskadi Sarietan ere, moda eta modu jakin bati jarraituz.

Otegiren janzkera

leire narbaiza | 2010-11-11 : 07:11 | zer-erantzi

Beti pentsatu izan dut gizonezkoen janzteko modua tristea eta gatzgabea zela, aspergarria. Beti berdina, kolore diskretuak; jertse eta alkandora lisoak, marrazkirik gabe, marrak, koadroak eta erronboak baino ezin estanpatu. Oihalak ere jakin batzuk baino ez. Aldatzen den bakarra jaken luzera eta alkandoraren idunaren tamaina. Kitto! Eta politikariak? Pufa! Horregatik estimatzen dut Arnaldo Otegiren janzkera.

"Martzelino" jertsea

leire narbaiza | 2010-11-01 : 10:11 | zer-erantzi

Badakizue badagoela "martzelino" izeneko jertse bat? Behintzat, nire inguruan hala esaten diote trikota mota bati. Normalean, puntu ingelesez egina, kremaileraduna, idun zabalekoa (lotuta dagonean lepo luzea eta zisnea edo zamora dena), poltsiko birekin. Normalean, beltza, grisa edo berde kakia izaten da. Langileek eramaten dutena. Azalpen honekin asmatu duzue zein den?

Marcelino Camacho
By Brocco from Madriz, Spain (Marcelino Camacho Uploaded to Wikipedia by Petronas) [CC-BY-SA-2.0]

Neguko erakusleiho tristeak

leire narbaiza | 2010-09-14 : 08:09 | zer-erantzi

Amaitu da udako merkealdia, oraindik azken eskaintzak geratzen badira ere. Udan dena izan da kolorea, lorea, argia, arina, estanpatua...... Bat-batean, baina, neguko moda etorri zaigu: hogeita hamabost gradu kalean eta artilezko jertsea eta larruzko beroki beltzak eskaparateetan! Nola liteke? Ikusteak ere beroa ematen du barren!


Argazkiak.org | Neguko arropak © cc-by-sa: goioarana

Abarketak udan

Elena Laka | 2010-07-28 : 08:07 | zer-erantzi

Hondarribira uda pasatzera etortzen diren Madrileko gizonek, 18 eta 60 urte bitartekoek, uniforme moduko bat janzten dute goizetik kalean ibiltzeko eta hondartzara joateko: polo bat (gehienbat kolore pastelekoa, arrosa, berdea, morea, urdina),  bainujantzi zabal bat belaun gainerainokoa (gehienetan loreduna, baina marraduna ere izan daiteke), eta abarketak. Abarketak ez dira urdin ilunak izaten, koloretakoak baizik: berdeak, arrosa argiak, edo ohikoena, alberjinia kolorekoak.

>
EITB

Komunioak, udaberriko inauteriak

leire narbaiza | 2010-06-09 : 09:06 | zer-erantzi

Izenburua irakurri eta erlijioaz berba egingo dudala pentsatuko duzue. Ez, Zer erantzi sailean idaztea tokatu zaidanez, ziur egon ez dudala katolikotasunaz hitz egingo, ezta sakramentu horretaz ere. Pena da, gauza asko baitaukat esateko jai honen gainean. Izenaz hasita (jaun hartzea, gogorra, e?) eta parafernalian amaituta. Baina stop! Nire eginkizuna arropa da!

Beloaren ondoren: ez dago debekatu beharreko beste jantzirik?

Elena Laka | 2010-06-08 : 07:06 | zer-erantzi

Espainiako lurraldean azken konstituzioa indarrean dagoenetik, sekula ez zaio inolako arroparik debekatu herritarrari. Orain erakundeak beloa galarazi nahian dabiltza. Duintasun pertsonala, askatasuna eta erlijio-askatasuna babesten ditu Konstituzioak. Horien izenean debekatuko omen dute beloa. Pertsonaren duintasuna jantziaren araberakoa izango balitz bezala. Duintasuna alde batera utzita, osasuna ere izan daiteke arropen erabilera arautzeko irizpide bat. Hona hemen ideia batzuk herritarrotaz horren beste kezkatzen den Estatuarentzat, osasun publikoaren izenean, kontutan har dezan zenbait jantzi debekatzeko aukera:

HABEko zuzendaria: That's all, folks

Elena Laka | 2010-05-13 : 07:05 | zer-erantzi

Gizonek erabiltzen dute gorbata bere buruak inportanteago emateko. Nahita edo gizarte ohiturek behartuta, gustatu ala ez, ezin uka gizon batek traje eta gorbata janzten dituenean, serioago, boteretsuago, aberatsago edo dotoreago dirudiela. Baina ia gizon bezain beste modu daude gorbata eramateko, azkenean bakoitzak bere ikutu pertsonala ematen dio, eta ondorioz gorbatak auskalo zeren erakusgarri izaten bukatzen duen.

Sasoi arteko arropa

Leire Narbaiza | 2010-04-29 : 10:04 | zer-erantzi

Despistatuta gabiltza termometroaren gorabeherekin. Panazko praketatik praka laburretara egun bitan pasatu gara; izan ere, negutik udara egin dugu jauzi udaberririk gabe. Oraintxe datorkigu askori buruhaustea!


Creative Commons Aitortu © cc-by: Leire Narbaiza

Estilo "Vasco-a"

leire narbaiza | 2010-04-23 : 08:04 | zer-erantzi

Hainbatek pentsatuko du kalerako erabiltzen dugun mendiko arropaz dihardudala, edo txapelaz. Edota ile orrazkera txerokiez (aspaldian sustatun deskubritu zuten benetan tradizionala zela!), Eulalia Abaituak XX. mende hasieran Arratian ateratako argazkiek erakutsi ziguten bezala.

Ez, ez dut abarken gainean jardungo, ez naiz Erdi Aroko emakumeen burukoaz mintzatuko. Beste Vasco bati buruz hitz egingo dut, hobeto esanda, Vasco baten fanen gainean

Manifestazio handietarako look-a

leire narbaiza | 2010-03-31 : 08:03 | zer-erantzi

Andre nagusi batek esaten zuen manifestazioetara beti dotore, edo behintzat ganoraz jantzita, joan behar zela; aurkariak ikusi zezan manifestariak ez zirela edozein baldar, edozein ganorabako. Horrela zuen ikasita eta beti guapa joaten da horrelakoetara.


Argazkiak.org | Egunkaria manifestazioa © cc-by-sa: josu

Gonak gizonezkoentzako

Elena Laka | 2010-03-24 : 09:03 | zer-erantzi

Aste honetan moda blogosferako ikur puntakoa den The Sartorialistek gizonak gonarekin jantzita atera ditu. Oso eder, gainera. Jende dotorea eta moda-modakoari argazkiak ateratzen ibiltzen den blogari honek, gizon gonadunen gaia plazaratu nahi izan du. Gertu al gaude gizon gonadunak ikusteko?


Kilt batekin Seattlen: © cc-by-nd: Jen Morgan Moriarty

Aurrekoak ››