turismoa
Airbnb: sare globala, merkeago bidaiatzeko
| 2012-03-21 : 08:03 | turismoa
Txiripaz izan bada ere, webgune bikaina aurkitu dut merkeago bidaiatu nahi duten guztientzat: Airbnb sare globala, non bidaiariak aloka dezakeen gela bat munduko 19.732 hiritan, 192 herrialdetakoak.
Euskal Herriko lehen turismo gida interaktiboa aurkeztu da
| 2012-03-20 : 11:03 | turismoa
Euskal Herriko zazpi lurraldeetako herriak oinarri hartzen dituen lehen turismo webgunea aurkeztu da gaur. Euskal Herrian Ihesi izena du eta Ihesi.com helbidean kontsulta daiteke. Non bazkaldu dezaket Santurtzin? Zer ikusi behar nuke Tuteran? Non egin dezaket lo Ezpeletan? Eta Bergaran banago zerbait bereziki ikustea gomendatzen al dute? Euskal Herrian bidaiatzen dugunean sortzen zaizkigun eguneroko galderei erantzuna eman nahi die ihesi.com eta horretarako, erabiltzaileen proposamenetan oinarritzen da webgune osoa.
Ikusentzunezko bidaia gidak: Berlin
| 2012-02-21 : 08:02 | turismoa
Transistoria ekoiztetxean ekimen berri bat jarri dugu martxan. Tokitan.tv egitasmotik abiatuta, bidaia bideoen formatua birpentsatu eta Travelguidevideos.tv web telebista sortu dugu, ikusentzunezko bidaia gidak ekoizteko proiektua. Formatu berritzaileak ez ezik, ikusentzunezkoen ekoizpenerako finantzaketa bide berriak aztertzea du helburu, partehartzeari arreta berezia jarrita. Lehenengo froga burutzeko geltokia Berlin izan da. Hona hemen emaitza.
An approximation to Berlin from Transistoria on Vimeo.
Debabarrenak esperientzia turistiko berria eskainiko du Lasturren
| 2012-02-20 : 10:02 | turismoa
Artzai Txikiak esperientziaren bitartez, bisitariek baserriko jarduera tradizionalak bertatik bertara ezagutzeko aukera paregabea izango dute. Esperientzia datorren otsailaren 25ean jarriko da abian eta hilero bi jarduera egingo dira. Egutegi zehatza debabarrenaturismo.com webgunean ikus daiteke.
Hondartza ala harrobia?
| 2011-08-18 : 08:08 | turismoa
Astondoko hondartza (Gorliz) harriz josita dago eta administrazioek ez dute jaramonik egiten.
Robert eta Deirdreren luxuzko ezkontza Donostian
| 2011-07-14 : 08:07 | turismoa
Robert eta Deirdre Donostian ezkondu dira, 40 laguneko taldea AEBetatik ekarrita. Luxuzko ebentoak antolatzen dituzten Lisa Vorce eta Mindy Rice-ren laguntza izan dute, Aaron Delesie izan da argazkilaria. Santa Maria elizan elizkizuna, eta Elkarte Gastronomikoan bazkaria, nonbait bertan eman izan den lehen ezkontza bazkaria.
Udako tailerrak Igartubeiti Baserri Museoan
| 2011-07-03 : 10:07 | turismoa
Aurten Kizkitzara txangoa egitea proposatzen dizuegu, Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko asmoz. Aurreko urteetan bezala aurten ere udalekuei eskainitako tailerrak antolatu ditugu. Ohiko tailerrez gain, aurten berritasun bat daukagu: Igartubeiti inguruko paisaia, historia eta natura ezagutzeko txangoa.
Turismoa erakartzeko prestatutako argazkiak eta hoteletako benetakoak konparatzeko galeria
| 2011-05-13 : 09:05 | turismoa
Oyster.com hotelen erreserbak egiteko webgune bat da, zeinek jasotzen dituen adituen kritikak eta hoteletako benetako argazkiak. Hotelen webguneetako argazki deigarriak eta tokiotako benetako argazkiak bata bestearen alboan jarriz galeria bat sortu dute, konparaziorako.
Promoziozkoa: Oyster.com
Sastarraineko Baserri Eskolako Udalekuetako izen emateko
| 2011-04-25 : 07:04 | turismoa
Sastarraineko Baserri Eskolako Udalekuetako izen emateko epea irekia dagoeneko. Urtero Sastarrain Baserri Eskolak, Zestoa (Gipuzkoa), abuztuan, 80 haurrentzat, gure euskarazko zein ingelerazko udalekuak antolatzen ditu. Bertan, ekintza mota ugari burutzen dituzte haurrek: ingurugiroa, historiaurrea, kirola, jolasak, egun pasak, artisautza?
Donostiako Orly hotelean ostatu hartuta, Mediterraneoa ikusteko aukera
| 2011-02-18 : 09:02 | turismoa
Oporretan Balear uharteetara joan beharrik ez dago Mediterraneoko ikuspegiaz gozatzeko: Donostiako Orly hotelean ostatu hartzeko hainbat webgunetan diotenez Kontxako paseo ezagunaren alboan dago hotela, Mediterraneoko bistekin.

Argazkiak.org | Tryp Orly Booking.com-en © cc-by-sa: sustatu
Bidaiatu.com, bidaiei buruzko blog informatiboa
| 2011-01-30 : 11:01 | turismoa
Zure bidaiak, oporraldiak eta bestelakoak, internet bidez prestatu eta programatzeko zure hasierako webgunea izatea nahi omen du Bidaiatu.com webgune honek. Hegaldi aukera interesgarriei buruzko informazioa ageri da orain batik bat. Nonbait webgune anonimoa da, ez du jartzen nor den egilea.
Internet, bidaiak eta sare sozialak
| 2010-10-14 : 10:10 | turismoa
"Bidaiak, mendia eta aisia" izenburupean, jardunaldiak antolatu ditu urrian Elkar argitaletxeak. Besteak beste, Alberto Iñurrategik, Ibon Arrieta "Aitza"k eta nik neuk emango ditugu hitzaldiok Megadenda ezberdinetako aretoetan. Sekulako ohorea da niretzat solasaldien kartela Iñurrategi eta Arrietarekin batera osatzea. Lehen hitzaldia gaur da, 19.00etan, Donostian.
Parisen ere etxean bezala
| 2010-09-09 : 15:09 | turismoa
Goio Arana laguna Londresera joan zen oporretara, eta etxean bezala sentitu zen hainbeste izen eta aipamen euskaldun topatu zituen. Guk ez genekien Parisera joan oporretara, eta beste horren beste gertatuko zitzaigunik.
Euskal Herriko "alderik ilunena" Oñatin, Lonely Planeten arabera
| 2010-09-03 : 10:09 | turismoa
Turista bat baino gehiago etorri dira Oñatira uda honetan "mezu nazionalistak dituzten graffitiak" ikustera. Izan ere, Lonely Planet Spain gidan Oñatira joateko aholkatzen dute Euskal Herriko "alderik ilunena" ikusteko:
Orain arte zuen euskal esperientzia Donostiako tabernetan eta Bilboko galerietan paseatzea izan bada, eta oraindik ere ETAren kontua zer den ez badakizue, Oñati leku ona da Euskal Herriaren alderik ilunena ikusteko.
Etxera iristear, "ametsetako bidaia errealitate bihurtuta"
| 2010-08-25 : 08:08 | turismoa
Izaro durangarra eta Urdin elorriotarra etxera itzuliko dira egun hauetan, munduan barrena errubera biren gainean ibili eta gero.
AEBetan 3.713 metroko paso batean.
Egun bat nekazalturismoan
| 2010-08-17 : 14:08 | turismoa
Enbutegi nekazalturismoa Urnietan dago, Adarra mendiaren magalean. Hainbat aldiz igaro naiz ni inguru horietatik, mendira igotzeko ibilbidea RENFEko apeaderotik bertatik abiatzen genuen garaietatik.
Interrailekin bidaian, blog batean
| 2010-08-07 : 08:08 | turismoa
Ordiziako gazte batzuk Interrailekin ari dira Europan bidaiatzen. Eta esperientziak blog batean kontatzen dituzte. Paristik igaro ziren eta Belgikan daudela ematen du. Baten bat Twitterren ere badabilela ematen du. Holako irakasleekin egin ikasketak, eta gero halako saltsak...
Hegaldi bilaketak eskainiko ditu Googlek
| 2010-07-31 : 07:07 | turismoa
Hile hasieran iragarri zuen Googlek ITA Software erosi zuela. Hegaldien informazioa kudeatzeko softwarea garatzen duen software enpresa bat da ITA, eta 700 milioi dolarren truke erosi du Googlek.
Teknologia honek aukera interesgarriak ematen dizkigu erabiltzaileei hegaldiak modu errazagoan bilatzeko aukera eskaintzeko.
Erreakzioak Jaurlaritza "I need Spain" kanpainara batu ondoren
| 2010-07-08 : 11:07 | turismoa
Jaurlaritzak hitzarmena sinatu du Espainiako Gobernuarekin, EAE Europan sustatzeko I need Spain leloa erabiltzeko. Sukaldari batzuen irudia erabili dute horretarako, eurei leloaren berri eman gabe, Pedro Subijanaren hitzetan. Facebooken I need EH taldea sortu dute eta I need Independence webgunea ere bai.
Jatorrizkoa: Goio Arana
"Zaletasunak euskaraz bizitzeko aukera eskaini nahi dugu"
| 2010-06-06 : 10:06 | turismoa
AEK-n Barnetegi Ibiltariak antolatzen 10 urte daramatza Joseba Irabazal otxandiarrak. Bizikletan eta oinez ibiliko dira aurten: "Askok dio eskolak baino eragingarriagoak direla", dio.


