Interneteko albistegia

telefonoa

Whatsapp eta egiaztapen bikoitzaren misterioa

Sustatu | 2012-05-31 : 15:05 | telefonoa

Zenbat eztabaida sortuko ote zituen Whatsapp aplikazioaren egiaztapen bikoitzak edo double checkmark delakoak! Pentsa zenbaterainokoa, aplikazioaren arduradunek misterioa argitu behar izan dutela Twitter bidez. Bigarren egiaztatzeak sortzen zituen zalantzak, zer esan nahi ote zuen, eta egileek adierazi dutenez, bidalitako mezua helburuko gailura ongi iritsi dela adierazten du, baina ez irakurria izan denik. Hona egileek zabaldutako tuita:

Elhuyarrek ebook-en eta smartphoneetarako aplikazioen prezioak egokitu ditu

Elhuyar Fundazioa | 2012-04-07 : 17:04 | telefonoa

Elhuyarren ebook batzuk doan eta besteak 4 €-an eskura daitezke. Smartphoneetarako Elhuyar hiztegiak 3 €-an eros daitezke.

Mugisketch lehiaketa Ordiziako Udalak antolatuta

Ordiziako Udala | 2012-03-12 : 09:03 | telefonoa

Ordiziako azokaren 500.urteurrena dela eta,udalak Mugisketch lehiaketa antolatu du. Nola ikusten duzu azoka? Nola bizi duzu azoka? Jaso zure esperientzia minutu bateko bideo batean eta bidali Ordiziako udalera. Izen-ematea eta baldintza guztiak Ordiziako udalaren webgunean.

iPhone-aren telebista-iragarki guztien bilduma

Sustatu | 2012-03-02 : 14:03 | telefonoa

Gaur egun Apple konpainiaren izar den iPhonea 2007. urtean kaleratu zen. Harrezkero 84 iragarki egin dituzte telefonoak saltzeko (Estatu Batuetan, bederen). Tim Nudd-ek guztiak bildu ditu Adweek aldizkariarentzat, 2007ko otsailean kaleratutako "Hello" izenekotik, azkenengoa den "Siri Road Trip" delakoraino. iPhonearen, merkatuaren eta Apple-ren ikuspegiaren eboluzioa ikusi dezakegu bertan.

Gazte-txartelaren iPhone-erako GeoDiscounts aplikazio berria

Gazte-txartela, Gazteria Zuzendaritza | 2011-10-12 : 08:10 | telefonoa

European Youth Carth-ek iPhone-erako bere lehenengo aplikazioa atera du Europa osoan Europar Gazte-txartelaren deskontuak geo-kokatzeko.

NoMoFobia: kalera telefono mugikorrik gabe irteteari beldur irrazionala

Triku | 2011-10-01 : 08:10 | telefonoa

Gure gizartearen bizimoduari lotuta mota guztietako gaitzak dauzkagu, psikologikoak, psikosomatikoak, fisikoak.... ba, hona hemen gaitz berria: NOMOFOBIA; adituen ustez kalera telefono mugikorrik gabe irteteari beldur irrazionala. Zabaldu dituzten datuen arabera erabiltzaileen %53ak pairatzen du gaitz hau, eta antza denez gizonek (%58) emakumeek (48%) baino gehiago nozitzen dute. Behintzat, hori argitaratu du Espainiako ABC egunkariak. Antza denez, beharrik gabeko menpekotasunak sortzea gure espeziaren ezaugarri nabarienetako bat da; merkatuak lagunduta, noski.

Uhinbak: euskarazko irratiak sakelakoan entzuteko aplikazioa

Bizkaia Irratia | 2011-09-28 : 08:09 | telefonoa

Euskaraz jarduten dugun 12 irrati sakelekoan entzuteko aukera dago Uhinbak ekimenari esker. Berria Fundazioak 2010. urtean euskarazko hedabide proiektuak laguntzeko Berria beka sortu zuen. Antxeta Irratiak FitBak enpresarekin batera garatutako Uhinbak izan da bekaren lehen emaitza.

Elhuyar hiztegiak, iPhone eta Android plataformetan eskuragarri

Elhuyar Fundazioa | 2011-09-26 : 16:09 | telefonoa

Elhuyar Fundazioak bost hiztegi jarri ditu eskuragarri Android eta iPhone plataformetan, eta gaur goizean egin du aplikazio horien aurkezpena, Europako Hizkuntzen egunarekin bat eginez. Hain zuzen ere, hiztegia hauek daude eskuragarri smartphonetarako: Elhuyar hiztegia (euskara-gaztelania/castellano-vasco); Elhuyar hiztegia/dictionary (euskara-ingelesa/english-basque); Dictionnaire Elhuyar hiztegia (euskara-frantsesa/français-basque); Elhuyar Sinonimoen Kutxa; eta Elhuyar ikaslearen hiztegia*. Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Kultura sailaren laguntza jaso du. Oraingoz, hiztegiak Android Market eta App Store dendetan daude salgai. Bestalde, doako demo batzuk ere jarri dira eskuragarri erabiltzaileentzat.

Telefonoan euskarazko hitzen predikzioa nahi? Swiftkey-ren aukera

Sustatu | 2011-09-20 : 10:09 | telefonoa

Joan den astean telefono mugikorretako sistema eragileen euskaratzea aipatu genuen, baina badago beste modu bat non euskararen erabilpenak aurrera egin dezakeen gailu hauetan: teklak sakatu ahala hitzak asmatzeko predikzio sistemetan. Halako sistema bat garatu duen enpresa batek, hain zuzen ere, laguntza eskatu du euskaldunongandik.

Eguneraketa, irailak 20. Swiftkeyren euskararentzako lehen bertsioa prest dago, instalatu edo ikusi nola dabilen.

Telefono mugikorretako sistema eragileak euskaratzearen inguruan

Sustatu | 2011-09-12 : 08:09 | telefonoa

Telefono berrienetako sistema eragileen euskaratzeaz galdera zuzendu zioten Jaurlaritzari Eusko Legebiltzarrean, eta Kultura sailburuak erantzun du. Googlek Android-ekin urratsak agindu omen ditu, baina Apple OS eta Windows Mobile sistemetan ez dago esperantza handirik.

Whatsapp: mugikor bidez txateatzeko modako aplikazioa

Sustatu | 2011-08-29 : 10:08 | telefonoa

Whatsapp da aplikazio bat telefono mugikorretan instalatu daitekeena, zeinekin zure kontaktuekin doan txateatu dezakezun, Internet konexioa baldin baduzu bederen. iPhone, Android, Blackberry eta Nokia mugikorretan funtzionatzen du eta balio du testu-mezuak, argazkiak, bideoak edo audioak bidaltzeko, bakarkako txata zein taldekoa egiteko, eta baita hainbat lagunei mezu bera igortzeko.

ScreenShot

Zelan aurkitu lapurtutako Android telefonoa

Sustatu | 2011-08-27 : 09:08 | telefonoa

Zelan jakin non dagoen zure Android telefonoa, baldin eta gauerdian, Bilboko jaietan zaudela, lapur batek ostu badizu? Aplikazio bat dago, Plan B, zeina instalatzen baita telefonoan norberaren ordenagailutik, telefonoa galdu ondoren, ez lehenago.

Jarriko zenioke zure haurrari Nokia izena?

Joxe Aranzabal | 2011-08-25 : 12:08 | telefonoa

Eskuko telefonoa sekulako eragina izaten ari da gure bizitzetan, batez ere komunikatzeko orduan. Hala ere, Afrikan adibidez, eragin hori pertsonen izendegira ere iritsi da. John Traxler irakasleak hainbat kongresutan erakutsi duenez, KwaZulu-Natal eskualdean, Hego Afrikan, jende askok jarri dizkie beren haurrei telefono izenak: Nokia, Motorola edo Siemens, besteak beste. Ausartuko ginateke euskaldunok horrenbestera?

Googlek Motorola telefono mugikorren egilea erosi du

Sustatu | 2011-08-15 : 15:08 | telefonoa

Googlek jakinarazi du gaur Motorola enpresaren mugikorren atala erosi duela, 12.500 milioi dolarreko prezioan. Aplikazio eta gailu mugikorren lehian urrats inportantea da, besteak beste Apple eta Microsoft-ek patenteen bidez (ikusi Teknopataren artikulua) daukaten indarrak Android sistema (Googleren sistema eragile mugikor librea) itotzen duelako. Eta Motorolak ez bakarrik hardwarea egin, patente ugari ere badu.

Nonick 2011: joan den asteburuko "mobile" munduaren inguruko biltzarra

Dani Reguera - CodeSyntax | 2011-06-22 : 09:06 | telefonoa

Urteroko elkargune interesgarria da Nonick, Interneteko aktualitateaz Euskal Herrian egiten den nazioarteko biltzarra, eta CodeSyntax aurten ere bertan izan da. Aurtengo edizioaren gaia izan da mugikorra, mobile mundua, eta zinez interesgarria iruditu zaigu.

KULTURiZE : kultur ekitaldi guztiak bateratzen dituen agenda

Akting Ingeniaritza | 2011-05-23 : 07:05 | telefonoa

Zure inguruko kultur ekitaldi guztiak bateratzen ditu KULTURiZE Android aplikazioak. Android aplikazio berri honek Euskal Herriko Kultur ekitaldi guztiak agenda bakarrean bateratzen ditu.

Euskal Herria eta 3G

Eneko Bidegain | 2011-05-12 : 10:05 | telefonoa

Bi estaturen artean zatiturik izatearen ondorio kaltegarri bat, euskaldunentzat: sakelako telefonoa eta 3G bidezko internet zerbitzua. Are gehiago, euskaldunek diskriminazio bat pairatzen dugu, arlo horretan: euskalduna izateagatik, nazioarteko prezioetan ordaindu behar ditugu euskaldunen arteko komunikazio asko.

Telefonoa euskaraz erabiltzeko aukera ez izatea, kontratua eteteko arrazoi izan daiteke

Sustatu | 2011-04-15 : 14:04 | telefonoa

Patxi Garcia Abascal abokatu euskaldunak telefono aldaketa eskatu zuen, eman ziotena euskaraz jartzeko aukerarik ez zeukala ikusi zuenean. Konpainiak ez zion berria eman nahi izan, eta hortaz kontratua eten nahi izan zuen. 100 euro ordaindu behar zituen kontratua eteteko, baina epaitegira jo du eta epaileak arrazoia eman dio: telefono mugikorra euskaraz erabiltzeko aukera ez izateagatik, kontratua baliogabetu dezake.

Android mugikorretarako euskara hiztegia

Arima Pinturi | 2011-03-16 : 08:03 | telefonoa

Honako aplikazioa Euskara-Gaztelania/Gaztelania-Euskara hiztegia da, Android telefono mugikorretarako. Sareko datu-trafikoa saihesteko eta aurretik itzulitako hitzak konexiorik gabe ikusi ahal izateko, egindako itzulpenak gordetzen dituen memoria dauka.

Androidek iPhonearen merkatu-kota lortu du AEBetan: smartphoneen herena

Sustatu | 2011-02-18 : 07:02 | telefonoa

AEBetan Nielsenek egindako merkatu-ikerketa baten arabera, Smartphone mugikorren merkatuan %13 bereganatu zuen Android sistema eragileak 2009ko iraila eta abendua artean; eta hortik %27ra igo da azken urtebetean.

Aurrekoak ››