Interneteko albistegia

sustatu

Prentsa oharrik ez, mesedez; albisteak bai, eskerrik asko

Sustatu | 2011-04-28 : 09:04 | sustatu

Tarteka telefono deiak eta mezuak jasotzen ditugu Sustaturen e-posta helbidea eskatuz, prentsa oharrak bidaltzeko. Sustatuk ez ditu prentsa oharrak jasotzen. Weblog kolektiboa da Sustatu; albistegi horizontala deitzen deiote beste batzuek: edonork idatzi dezake albiste bat Sustatun, eta oharrak moderatuak badira ere, normalean argitaratzen ditugu. Baina e-postaz jasotako prentsa oharrak ez, gogoratu nahi dugu Sustatuk ez dituela prentsa-oharrak jasotzen.

Facebook bidez iruzkinak egiteko sistema berria, Sustatun eta hainbat tokitan

Sustatu | 2011-03-03 : 07:03 | sustatu

Edozein webgunetan iruzkinak uzteko sistema arin bat ireki berri du Facebook-ek. Sustatun bertan ere ezarri dugu, aproba gisa, albiste guztietan.


Argazkiak.org | Facebook-eko iruzkinak Sustatun © cc-by-sa: sustatu

2010eko Sustaturen Facebookeko estatistikak

Sustatu | 2011-01-19 : 09:01 | sustatu

Duela egun batzuk atera genituen Sustaturen 2010eko estatistikak. %22,57ko gorakada izan du iaz Sustatuk, eta bertara heltzeko modu gehienetan egon da bisita gorakada, baina Twitter eta Facebooketik iritsitako bisitak dira aurreko urtearekin alderatuz gorakada nabarmenenak izan duten iturriak. Facebook orrialdeak 14.026 bisita izan zituen horman, eta Facebooken argitaratutakoak 104.675 aldiz ikusi ziren. 2010eko estatistikak dira, baina orrialdea uda hasieran hasi ginen erabiltzen.

Sustatu.com, 2010eko estatistikak

Sustatu | 2011-01-07 : 09:01 | sustatu

Urteroko legeari jarraituz, aurten ere hementxe dituzue 2010. urtean zehar webgunean izan ditugun bisiten estatistikak. Aurten ere zenbaki politak izan ditugu eta inoiz baino Sustatuzale gehiago izan dugu 2010. urtean gure artean: 619.510 bisitaldi, aurreko urtean baino %22,57 gehiago. Eskerrik asko guztioi!

Tweet egiteko Twitterren botoi ofiziala, Sustatun dagoeneko martxan

Sustatu | 2010-08-13 : 11:08 | sustatu

Twitterrek sarean edukiak partekatzeko Tweet botoi ofiziala sareratu zuen atzo. Kode lerro apur batzuekin egokitzen ahal da webgune bat Tweet botoira, eta aproba egiteko zein oihartzuna lortzeko egokia izan daitekeelakoan, Sustatun ere jarri dugu martxan. Azalean ez, baina albiste bakoitzera sartuta, guztietan dago tweet egiteko botoia.

Sustaturen Facebookeko jarraitzaile gehienek euskaraz daukate euren kontua

Sustatu | 2010-07-13 : 11:07 | sustatu

Sustaturen Facebookeko erabiltzaileen %63ak euskaraz konfiguratuta dauka bere Facebook kontua, eta %31ak gaztelaniaz. Defektuz duela urte t'erditik euskaraz azaltzen da Facebook nabigatzialea euskaraz konfiguratuta baldin badaukazu.


Argazkiak.org | Sustaturen FB zaleen hizkuntza © cc-by-sa: sustatu

Sustatu "orrialdea" izango da aurrerantzean Facebooken, eta ez "adiskide" bat

Sustatu | 2010-06-23 : 12:06 | sustatu

Sustatuk orain arte pertsonalitate bikoitza izan du Facebook-en. Zaletuen orri bat geneukan, baina profil pertsonala ere sortua geneukan, Sustatu Adiskidea. Bigarren profil horrek lagun edo jarraitzaile gehiago egin ditu, eta izatez, zaletuekin kontaktuan egoteko erraztasun batzuk eskaintzen dizkio webgune, talde edo erakunde bati. Euskal Herrian (eta kanpoan ere bai noski), talde edo erakunde asko dira profil pertsonala dutenak. Hala ere, profil pertsonal hori ezabatzea erabaki dugu: Sustatu Adiskideak bere buruaz beste egingo du uztailaren 1ean. Hiletarekin batera, migrazio eguna antolatu dugu, adiskide izan zaretenoi, gonbidatzen zaituztegu Sustatu.com orriaren jarraitzaile izatera.

Larunbatean Sustatuk izan zuen segurtasun zuloaren berri

Sustatu | 2010-06-14 : 15:06 | sustatu

Joan den larunbatean, Sustatuko irakurle askok egin zenuten topo abisu larri batekin: Sustatu.com bisitatzea arriskutsua izan zitekeela eta kontuz ibiltzeko. Larunbat goizean detektatu zuten gure teknikoek zuloa. Eta berehala itxi zuten, arratsaldez ordea, abisuak jarraitu zuen, baina ordurako Sustatu segurua zen, nahiz eta gunea oraindik zerrenda beltz batean zegoen. Zerrenda horretatik igandean irten zen Sustatun, eta gaur astelehenez konprobaketak egin ditugu gure jarduna normaltzeko.

Sustatu.com, 2009ko estatistikak

Sustatu | 2010-02-09 : 08:02 | sustatu

Bukatu berri den 2009. urtea aldaketa urtea izan da Sustaturentzat: diseinu berria, sare sozialak, kolaboratzaile berriak, ... eta badirudi irakurleen artean harrera ona izan dutela aldaketek. Estatistikek horrela diote, behinik behin: inoiz baino Sustatuzale gehiago izan ditugu 2009. urtean: 505.418 bisitaldi. Eskerrik asko guztioi!

Hamaika arrazoi (sendo) Sustatu ez irakurtzeko

Zaldieroa | 2010-02-05 : 08:02 | sustatu

IPAD-aren aurkako argudioen harira. Hamaika arrazoi Sustatu ez irakurtzeko:

Iaz baino %143 orrialde gehiago ikuskatu dira aurtengo urrian Sustatun

Sustatu | 2009-11-06 : 07:11 | sustatu

Tarteka egiten dugun bezala, geure estatistikei erreparatu diegu. Aurreko hilabetea, 2009ko urria, zerbaitekin konparatu behar eta iazko urriarekin alderatu dugu. Datu orokorrak:

  • Bisitak: 57.600 ( %59 gora)
  • Erabiltzaileak: 21.500 ( %64 gora)
  • Orriak: 178.000 (%143 gora)
  • Ikusitako orriak: 3,10 (%52 gora)
  • Bisitako denbora: 2:32 (%1 gora)

Sustatu, ETB3ko Nick dut nik saioan

Sustatu | 2009-10-15 : 08:10 | sustatu

ETB3ko Nick dut nik Interneti buruzko ETB3ko saioan Sustatuko editore Luistxo Fernandez elkarrizketatu zuten, Sustatu zertan datzan azalduz. Bart eman zuten programa, baina hemen duzue bideoa.

Sustatuko artikuluetan Facebook-eko identitatearekin erantzun daiteke orain

Sustatu | 2009-10-08 : 09:10 | sustatu

Aukera berria ezarri dugu Sustatun, Facebook bidez erantzutekoa. Orain, mezu bakoitzari erantzuteko bi modu daude, ohikoa (non bidalketa e-postaz baieztatu beharra dagoen), edo Facebook-eko profil bat baldin baduzu, hango konexioa erabilita.

Sare kantoi honetako kolaboratzaile eta atal berriak

Sustatu | 2009-09-18 : 08:09 | sustatu

Atal sorta berri bat ireki da gaur Sustatun, hainbat kolaboratzaileren laguntzarekin. Zaldieroa ez da horietako bat, baina atal horietako bat ilustratzeko bederen utzi dio Yodari egun batez bolizko dorretik irteten.


Argazkiak.org | Masai ikastaroa © cc-by-sa: sustatu

Bihardanik, atal eta kolaboratzaile sorta berria Sustatun

Sustatu | 2009-09-17 : 11:09 | sustatu

Bihar Zinemaldia hastearekin, aurreko urteetan bezala, Xabier Mendiguren Elizegi idazlea izango du Sustatuk kronikagile, blogari gisa akreditatuta. Propio zinemaldirako sortutako atal berri batean idatziko du Mendigurenek. Eta ez berak bakarrik, kolaboratzaile eta atal sorta berria izango da bihardanik Sustatun. Kolaboratzen hasiko dira: Anjel Lertxundi, Imanol Murua, Mikel Iturria, Leire Narbaiza, Goio Arana, Iñaki Olano, Maite Goñi, Markos Gimeno, Amodio Jauna, Elena Laka eta Josu Lezameta Jozulin. Eta Sustatuk izango dituen atal berriak izango dira: Masai ikastaroa, Aktan jasoa, Letrak sare kantoitik, Weno tira faborez, eta Zer erantzi.

Sustatuko trafikoaren ia %10ek Facebook eta Twiterren du jatorria

Sustatu | 2009-09-04 : 09:09 | sustatu

Sustatuk jasotzen dituen bisitetan heren batek Googlen du jatorria, eta beste heren batek harpidetzetatik datoz, e-postaz, RSS jarioen bidez, edo, nobedade hazkorra, Twitter eta Facebook-eko lagun eta jarraitzaileen kontuetatik. Horra 2009ko abuztuko trafikoaren grafikoa:

Cory Doctorow: "Benetan gozada bat da BoingBoing egitea horrela"

Sustatu | 2009-07-28 : 19:07 | sustatu

Android eta guzti etorri da Cory Doctorow Donostiara, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta, Sustatuk koordinatutako ekitaldira. Ordenagailu erraldoi baten aurrean (Ubuntu euskaraz) eserita eman du hitzaldia, Luistxo Fernandez alboan zuela. Zuzenean jarraitzek aukera izan da Sustatu bidez, eta datozen egunotan lau hizkuntzatan sareratuko dugu. Hemen apunte batzuk eta argazkiak.

CS Tailerra: kronika bat

Sustatu | 2009-07-14 : 06:07 | sustatu

Aurreko asteko ekitaldiak gustu ona utzi digu eta laburpen bat egitea pentsatu dugu Sustatun. Aurkezpenen aukeraketekin hizlariek ez zuten hutsik egin.

CS tailerra zuzenean, blogintza eta Sustatu.com-en inguruan

Sustatu | 2009-07-08 : 16:07 | sustatu

"Zer egin daiteke Sustaturekin? Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako" tailerra hasi da. Zuzenean jarraitu hemen, livestreaming bidez. Twitterretik zuzenean parte hartu edo galderak plazaratzeko, #sustatu.

Astelehenean da azken eguna uztailaren 8ko Sustatu/blogintza topaketan izena emateko

CodeSyntax | 2009-07-03 : 19:07 | sustatu

Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako, izenburu horrekin antolatu du CodeSyntax-ek tailer edo topaketa ireki bat Eibarren, uztailaren 8rako (arratsaldeko 16.00etan). Izena emateko azken eguna, astelehena 6. Hiru hizlari izango dira, Luistxo Fernandez, Maite Goñi eta Gorka Julio.

Aurrekoak ››