sare-sozialak
Twitter euskaraz uztailerako, ondo bidean
| 2012-06-20 : 15:06 | sare-sozialak
Twitterreko blogean iragarri dutenez, aplikazioa euskaraz erabiltzeko aukera izango dugu uztailetik aurrera, ordurako itzulpen guztiak bukatuta badaude (une honetan %36 dago eginda). Itzulpen-lanetan ibilitako bolondresek dagoeneko euskaraz ikusten dute Twitter.

Argazkiak.org | Twitter, interfaze bat euskaraz © cc-by-sa: sustatu
Twitterrentzako tresnen zerrenda
| 2012-06-18 : 08:06 | sare-sozialak
Twitterrentzako tresna zerrenda bat osatu du Eric Goldsteinek, eta euskaratu egin dugu Sustaturako. Jatorrizko artikulua 2011koa izan arren, Jose David Palomaresek gaurkotu egin du berriki.
Twitterren 6 urteak infografia bidez laburbilduta
| 2012-04-10 : 09:04 | sare-sozialak
Twitter sare sozialak 6 urte bete ditu berriki. Orain dela aste batzuk ere aipatu genuen urteurrena, euskarazko lehenengo tuita noizkoa ote zen kaleratu genuenean. Gaurkoan, Twitterren ibilbidea jasotzen duten zenbait infografia aurkeztuko dizkizuegu.
Pinterest erabiltzeko tutorial partikular bat
| 2012-02-10 : 09:02 | sare-sozialak
Urtea hasi zenetik, han eta hemen ari dira famatzen Pinterest. Gehiegi ere bai, kontua hype maila hiperbolikora iritsi ote den ere aipatzen da bazterreotan. Baina, tira, niri hype hau baino lehenagotik ere gustatzen zait, eta Sustatun irail hasieran artikulu hau editatu nuen. Zer egingo diogu ba. Orain, herri eskaria ikusita, tutorial bat idatzi dut, beste inork moda funsgabe honetara etorri nahi balu.

Argazkiak.org | Pinterest 2012 © cc-by-sa: sustatu
Social aliens: erosi Facebook-eko edo Twitterreko jarraitzaileak! Benetakoak eta merke!
| 2012-01-24 : 10:01 | sare-sozialak
Horra zerbitzu honek eskaintzen duena, Youtuben ikuskapenak edo Facebook-en eta Twitterren jarraitzaileak. Adibidez, Twittereko 500 jarraitzaile, 29 dolar bakarrik. Eta zergatik ez 10.000? 295.95 $ eta zureak dira (baina 30-45 egun artean itxoin beharko duzu). Agintzen dutenez, zure fan guztiak benetakoak izango dira, eta ingelesez mintzatuko dira. Oharra: umoreagatik ekarri dugu hau hona; ez sinetsi ezer, seguruenik iruzurra da dena.
Bilaketetan, Gmail e-posta zerbitzuan eta zirrikitu guztietan sartzen ari da Google+
| 2012-01-20 : 08:01 | sare-sozialak
Google produktu desberdinetan Google+ plataforma soziala integratzeko bideak aurrera jarraitzen du. Bilaketetan egin zuten duela egun batzuk, eta orain Gmail-ekin, non, Plus-en dituzun zirkuluen arabera ere antolatuko zaizu e-posta orain, hala nola argazkian. Irudi hau Gmail euskaratuan hartu dugu, baina nola Google+ ez dagoen euskaratua, ez da Plus aukera agertzen goiko Google zerbitzuen barran: apur bat nahasgarria da hori, egia esanda.
Irudia, Sustatuko editore Luistxo Fernandezen postontzikoa, murrizketa egina berak markatutako daukan CodeSyntax zirkulura.
Informazio aurkikuntzarako duen balioa indartu nahi du Twitterrek interfaze berriarekin
| 2011-12-09 : 10:12 | sare-sozialak
Interfaze aldaketa dakar azken orduetan Twitterrek. Ez erabiltzaile guztiengan, baina zabaltzen ari da hedapena, eta nonbait batek behartu ere egin dezake eguneraketa (instrukzio batzuk hemen gazteleraz, iOS eta Android erabiltzen baduzue). X10tweet tuiterlari euskaldunak bere pantaila irudiak publiko egin ditu eta hemen itsatsi ditugu.

Argazkiak.org | Twitter, Discover Stories atala © cc-by-sa: sustatu
Enpresa, sarea eta hizkuntzak: kontu bakarra ala bi kontu?
| 2011-11-17 : 11:11 | sare-sozialak
Enpresa pribatuek sarean izan beharko lituzketen hizkuntza irizpideen gainean hausnartzen ari dira Emunen, eta datozen asteotan saltsa hauetan mugitzen garen hainbat laguni eskatu digute gure ekarpentxoak egiteko. Gure erakunde edo enpresa sare sozialetan badago, zenbat kontu erabili? Bakarra bi hizkuntzatan? Bat hizkuntza bakoitzeko? Joxe Rojas "Teknopatak" bere iritzia utzi du bere blogean eta Sustatuk hona ekarri CC-by-sa lizentzia erabilita.
Aldaketa adiktiboak Twitterreko interfazeko informazio aberastuan
| 2011-11-09 : 08:11 | sare-sozialak
Twitterreko erabiltzaile batzuek (ez guztiek) interfaze berria daukate gaur: Mentions edo aipatzen zaituzteneko fitxan integratu dira Retweetak eta baita jarraipen oharrak eta beste datu batzuk. Eta fitxa berri bat dago aukeretan, Activity. Sustaturen kontuan ikusi dugu hau.

Argazkiak.org | Twitter: mentions aberastua © cc-by-sa: sustatu
Nerabeen hizkuntza-erabilera eta interneteko sare sozialak: aukera berriak?
| 2011-11-04 : 11:11 | sare-sozialak
Soziolinguistika Klusterrak eta Kultur Kabia- Topaguneak elkarlanean egindako proiektuaren emaitzak kaleratu dituzte.
Tuentiko erabiltzaile multzo baten mezuen hizkuntza, mezu motaren arabera, azterketaren une jakin batean.
10 proposamen zertarako erabili Google+en hitzorduak
| 2011-08-04 : 09:08 | sare-sozialak
Google+ sarearen ezaugarri deigarrienetako bat Hitzorduak dira Hangouts ingelesez eta Quedadas gaztelaniaz, erreminta bat bideokonferentziak egiteko hainbat jenderen artean. Zertarako erabili baina, hitzorduak? Horra zenbait proposamen.
Zer gertatzen ari da Twitter-ekin?
| 2011-07-28 : 09:07 | sare-sozialak
Orain pare bat urte, bazirudien Twitter izango zela hurrengo asmakizun handia, eta Facebook nahiz Google ere kolokan jarriko zituela. Gaur egun, ostera, 200 milioi erabiltzaile ditu, baina beste biek baino irabazi askoz apalagoak. Gainera, bere hiru sortzaile ezagunenek utzi egin dute ia erabat konpainia. Hori gutxi balitz, aurkari gogorra plazaratu zaio: Google+
Facebookeko aplikazioak eta jolasak
| 2011-07-05 : 14:07 | sare-sozialak
Facebookeko aplikazioak eta jolasak erabiltzaileen kuttunak dira. Egunero erabiltzaileek 20 miloi aplikazio ezartzen dituzte plataforman. Garatzaileontzat merkatua puri-purian dago. Ligatzeko aplikazioak, marketing kanpainak edo joku berritzaileak, denontzako lekua dago Facebooken.
Google+. Oraingoan bai?
| 2011-07-01 : 11:07 | sare-sozialak
Sare sozialen merkatuan muturra sartzeko beste saiakera bat egiten ari da Google. Beste post batean komentatu nituen Googlelek egindako beste saiakerak. Oraingoan Google+ sare soziala aurkezten digute, eta uste dut oraingo honetan proiektua aurrera atera daitekeela. Dena dela, oso zaila izango du facebooki aurre egitea. Lehengo egunean irakurri nuen gaur egun 700 miloi erabiltzaile dituela. Hau da, erabiltzaile aaaaaasssssskooooooo!!! :)
Twitter erabiltzaile baten Timelinea ikusteko aukera dago orain
| 2011-05-30 : 11:05 | sare-sozialak
Twitterren orain beste erabiltzaileen timelineak ere ikus daitezke. Lehen norberak bere timelinea edo besteen profileko mezuak ikus zitzazkeen, baina orain Twitterrek aukera ematen dizu beste Twitter erabiltzaileen timelinea ikusteko. Timelinea da Twitter erabiltzaile batek login egiten duenean ikusten duena: berak jarraitzen dituen pertsonen tuitak, alegia.
Jaurlaritzaren sare sozialetarako gida: hizkuntza irizpideak
| 2011-05-27 : 13:05 | sare-sozialak
Eusko Jaurlaritzak gizarte-sareetarako komunikazio eta estilo gida bat aurkeztu du gaur Gasteizen. Hizkuntzari dagozkion atalak ekarri ditugu hona. Puntu gehienak hizkuntzari dagozkion atalean datoz, baina gero puntuz puntu, dela Twitter edo blogen atala, ñabardura gehigarri batzuk daude.
Tuentiko egoera eguneraketak Twitterrera bidali daitezke orain
| 2011-05-16 : 15:05 | sare-sozialak
Facebooken aspalditik egin daiteken moduan, Tuentik orain eskaintzen du bertako egoera eguneraketak automatikoki tuiteatzea. Nola dabilen eta nondik aktibatzen den testeatu dugu, eta Tuenti erabiltzaile euskaldunentzat instrukzioak prestatu ditugu.
Bettween.com, Twitterreko elkarrizketa bat dokumentatzeko
| 2011-05-04 : 09:05 | sare-sozialak
Twitterren elkarrizketa bat izatea (baita luzea ere) erraza da. Baina amaitu ondoren, hura dokumentatzea, edo inplikaturiko pertsonez gain, hartu-emana besteei jakinaraztea, ez horrenbeste. Baina badaude tresnak laguntzen dutenak, eta horietako bat da Bettween.com. Adibide gisa, horra Rafaela Romerok eta Xabier Euzkitzek elkarrekin aste honetan izandako eztabaida, zerrenden baliogabetzea dela-eta.
Sarean ere, independentistak!
| 2011-04-13 : 13:04 | sare-sozialak
Twitter, Facebook, Tuenti edo bestelako sare sozialetako profilean idependentisten txapa ezartzeko gonbidapena. Sare sozialak kaleko ispilu direlako, sarean ere Independentista!
Bost urte bete ditu Twitterrek
| 2011-03-21 : 12:03 | sare-sozialak
Gaur bete ditu Twitterrek 5 urte. Eta duela 4 urte, Twitterrek urtebete zuela, horrela azaldu zuen Sustatuk Twitter zer zen:
Modako web aplikazioa da: Twitter, mikrobloga egiteko, kontaktu sare bat izateko, SMS eta web formatuen artean esperimentatzeko... Dagoeneko bada euskaldunik egunero erabiltzen duenik.
