internet
500 pelikula klasiko sarean, legalki eta doan
| 2012-06-13 : 09:06 | internet
Open Cultureren eskutik, sarean dira dagoeneko 500 pelikula, doan eta legalki ikusteko moduan. Zerrendako gehienak klasikoak dira, zenbaitetan aurkitzea gehien kostatzen direnetakoak. Merezi du begiratu bat emateak.
Twitterren oinarritutako albistegi automatiko berriak garatu ditugu
| 2012-06-07 : 10:06 | internet
Umap euskarazko tuiten batzailearen esperientziaren gainean, Twitterreko jarioak analizatzeko produktu baten garapenean jarraitu dugu CodeSyntax enpresan. Eta gaur, horren emaitza bikoitza erakuts dezakegu (etorriko dira gehiago), bi albistegi tematiko, guztiz automatikoak, bi bezerorentzat eginak: Nestoria News UK, eta Noticias Kisale, bata etxegintzaz ingelesez, beste txirrindularitzaz gaztelaniaz.

"Kode irekiaren kultura: ezagutzara sarbide librea izateko tresnak", ekainaren 5etik 7ra Gasteizen
| 2012-06-04 : 14:06 | internet
Kode irekiaren kulturaren inguruko jardunaldiak prestatu dituzte Gasteizen, Montehermoso Kulturunean, bihartik hasi eta ostegunera bitartean. Jardunaldien xedea herritarrei lankidetzaren, irekitzearen eta denon onuraren filosofia partekatzen duten tresnak hurbiltzea da. Tresna teknologikoetatik hasi, eta lankidetza eta proiektuen finantziazio kolektiboko ekimen zehatzetaraino. Ezagutzarako elkargunea izango da, non iritziak alderatu ahal izango diren hizlari eta publikoaren artean.
Anaia Nagusia begira dago
| 2012-05-31 : 13:05 | internet
Daily Mail kazetak argitaratu duenez, Estatu Batuetako segurtasun zerbitzuek Interneten zelatatzen dituzten berben zerrenda argitaratu behar izan du. Sarean "terroristak" edo "USAren etsaiak" direnak detektatzeko eta jarraitzeko erabiltzen dituen hitzak dira. Tartean dira, noski, "attack", "Al Qaeda", "terrorism" edo "bomb" bezalakoak, baina baita "pork", "cloud", "team" edo "Mexico" bezalako hitz ustez xaloagoak ere. Horiez gainera, ETA eta basque separatists terminoak dituzten bilaketak eta mezuak ere begi luzez aztertzen omen dituzte zerbitzu sekretuek.
ItzuL posta-zerrenda mila harpidedunera iritsi da, Postaria erabiltzen
| 2012-05-29 : 17:05 | internet
EIZIE elkarteak kudeatzen duen ItzuL posta-zerrenda 1.000 harpideduneri iritsi zen atzo. 1998tik dago martxan ItzuL, eta 2004tik aurrera, CodeSyntax-ek kudeatzen duen Postaria zerbitzuaren bidez funtzionatzen du. Euskarazko Interneteko baliabide profesional beteranoena, eta praktikoena.
Jakintza Librearen III Jardunaldiak
| 2012-05-21 : 10:05 | internet
Jakintza Librearen III Jardunaldiak ospatuko dituzte aurten ere. Aurtengo gaia Sarean jaioberriak. Mundu digitalean sortutako lankidetza aukera berriak izango da. Komunikabideetako mahai ingurua, Euskararen Interpretazio Zentrora bisita, Storytelling tailer bat, sarean jaio eta gizartearen partaidetza eskatzen duten egitasmo ezberdinen aurkezpenak eta bukatzeko, Alfonso Alcantararen hitzaldi bat izango da.
Guifi.net: komunitatearengandik eta komunitatearentzat sortutako sare irekia
| 2012-05-19 : 12:05 | internet
Guifi.net telekomunikazio sare irekia, askea eta neutrala da. Auzolanean oinarritutako proiektua da, komunitateak sortua eta komunitatearentzat: bertan partikularrak, elkarteak, enpresak, administrazioak eta unibertsiteak biltzen dira. Irekia da, konfigurazio datuak publikoak baitira, eta horrela edozein pertsona edo enpresak sarea nola eraikita dagoen ikusi dezake, eta beharra ikusiko balu, hobetu, mantendu eta hedatzeko aukera izango du. Horrela, sareak ez du enpresa bakar batenganako menpekotasunik: erabltzaile bakoitzak egin dezake konexioa bere kabuz edo konfiantzazko enpresa bati eskatu. Edozeinek har dezake parte, berdintasunean eraikitako sarearen oinarriak onartuz gero. Erabiltzaileen arteko komunikazioa bermatzeko posta zerrenda bat darabilte. Joan zen asteko EraldaLAB jardunaldietan aurkeztu zuten, eta hona dakarkigu bertan jasotakoa.
Status Blogsovieta, estandar irekiko mikroblogintza zerbitzua
| 2012-05-18 : 08:05 | internet
Status Blogsoviet hainbat lagunen artean martxan jarritako mikroblogintza zerbitzua da, StatusNet software librea euskaraz instalatua. StatusNeten, Twitter edo Facebooken bezala, mezuak idatzi, erantzun, birbidali edo gustukoenen artean gordetzeko aukera ematen du. Zerk bereizten du, orduan, besteengandik? Ezberdintasunik handiena, besteek ez bezela, OStatus estandar irekia erabiltzen duela da. Honek sare deszentralizatu ezberdinetako erabiltzaileen arteko komunikazioa ahalbidetzen du, sare bakoitzean kontu berri bat irekitzen ibili beharrik gabe, mezu elektronikoetan gmail domeinuko kontu batetik hotmaileko beste batetara mezu bat bidal daitekeen bezela.
Internet Eguna 2012 ospatuko da maiatzaren 17an
| 2012-05-15 : 16:05 | internet
Internet eguna ospatuko da mundu osoan ostegunean, maiatzaren 17an. Horren ildotik, gurean ere ekitaldi bereziak antolatu ditu Internet&Euskadi Elkarteak, gaur hasi eta 19a bitartean. Jardunaldiok ospatzen diren zazpigarren urtea da jada, eta aurreko urteetan ez bezala, programatutako ekitaldiak EAEko hainbat puntutan antolatu dira: Barakaldon, Bilbon, Zeanurin, Leioan, Donostian, Zarautzen, Errenterian, Urnietan, Usurbilen eta Laudion. Eusko Jaurlaritza, SPRI, KZguneak eta Internet&Euskadi Elkarteak antolatutako ekimen guzti horiek doakoak izango dira, eta herritar guztiei irekiak.
Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena, hainbat herritako kasuak aztergai Bilbon mintegi batean
| 2012-05-02 : 12:05 | internet
Datorren maiatzaren 17an, ostegunarekin, jardunaldia izango da Bilbon: Internet eta hizkuntza aniztasunaren sustapena. UPV/EHUren Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO Katedrak antolatua, Euskal Herriko eta atzerriko errealitateak ezagutuko ditugu, eta kanpoko kasu horien artean, Gales, Aragoi, Asturias, Zeelanda Berriko maorien kasua, Mexikoko hizkuntzak, Frisia... Sarrera librekoa izango da mintegia.
Javier Etxebeste, Betor hitzaldian: argia dago tunelaren amaieran
| 2012-05-02 : 11:05 | internet
Javier Etxebeste Nestoria etxe-bilatzailearen sortzaileak hartu zuen hitza joan den ostegunean laugarren Betor hitzaldian, Deustuko Unibertsitatean (Donostia, Gipuzkoa). Londresen du Nestoriak egoitza nagusia, baina Espainian, Alemanian, Italian, Australian, Frantzian, Brasilen eta Indian ere lan egiten du. Yahoon ibili zen Nestoria sortu aurretik, eta bietako esperientziak partekatzeaz gain, egungo krisia eta etorkizunera begirako ikuspegi baikorra eskaini zuen Etxebestek.

Argazkiak.org | Betor. Javier Etxebeste © cc-by-sa: codesyntax
EBEuskadi jardunaldia Bilbon: Web Soziala, produktua ala zerbitzua?
| 2012-04-26 : 15:04 | internet
Espainian egiten den Interneteko urteroko biltzar inportanteenak, EBEk, ekimen bat hasi zuen iaz, bilkurak hiriz hiri antolatzekoa, EBECiudades esaten diote horri, eta Sevillan duela sei urte martxan jarritako EBE jardunaldiak ezagutzera ematea du xede. Aurten, Bilbon da hitzordua: maiatzaren 12an egingo da EBEuskadi ekitaldia (informazioa gazteleraz eta euskaraz). Interneten egunero sortzen denaz sakontzea eta informazioa partekatzea da jardunaldi hauen egitekoa. Berrikuntzek eta aurrerapen teknologikoek gure egunerokoan duten eraginaz hitz egitearen garrantzia nabarmendu nahi da.
Javier Etxebeste, Betor hitzaldia ostegunean
| 2012-04-23 : 09:04 | internet
Etorkizunaz hitz egitera etorriko zaigu Javier Etxebeste laugarren Betor hitzaldian, Donostian. Yahoo exekutibo gisa eta Nestorian sortzaile eta gidari gisa izandako ibilbidearen errepasoa egingo du, baina ez da bere hitzaldiaren muina izango. Etorkizunaz duen ikuspegia partekatzera etorriko da. Apuntatu apirilaren 26a (osteguna) agendan, mereziko du eta.
Identi.ca, orain euskaraz
| 2012-04-20 : 14:04 | internet
Twitter euskaraz erabili nahi badugu, Dick Costolori eskatu eta itzultzeko zain egon edo bestela Blackberry bat erosi beste aukerarik geratzen ez zaigun garai hauetan, Identi.ca euskaraz erabiltzeko aukera daukagu azkenean. Bere sortzaile Evan Prodromouren mezu batek jakinaren gainean jarri gintuen atzo.

Internet zenbakitan: 555 milioi webgune, 2100 milioi erabiltzaile, 3000 milioi helbide elektroniko,...
| 2012-04-05 : 14:04 | internet
Pingdom blogean Interneteko trafikoaren eta erabileraren inguruko laburpen zabala egin dute. Zenbat erabiltzaile daude? Zer herrialdetan? Zer mugimendu dago sare-sozialetan? Zenbat eduki sortzen da egunero? Eta zenbat e-mail bidaltzen ditugu? Zer nabigatzaile erabiltzen da gehien? Zenbat webgune daude guztira? Eta zer zerbitzari mota erabiltzen dituzte?
Hona hemen kopuruetako batzuk; denak ikusteko, jo Pingdomera
- 3.146 billion Number of email accounts worldwide.
- 555 million Number of websites (December 2011).
- 2.1 billion Internet users worldwide.
- 800+ million Number of users on Facebook by the end of 2011.
- 225 million Number of Twitter accounts. (100 million Number of active Twitter users in 2011)
- 1 billion The number of messages sent with WhatsApp during one day (October 2011).
- 1 trillion The number of video playbacks on YouTube (140 The number of YouTube video playbacks per person on Earth.)

Getariako 3D modeloa, Googleren lehiaketan finalista
| 2012-04-03 : 12:04 | internet
Ondoko Getariako animazioa Googlek antolatzen duen Model your Town lehiaketako finalera iritsi da. Hiri bakoitzeko eraikinak 3D modeloetan erakutsi behar dira Google Earth erabiliz. 150 lehiakide baino gehiago aurkeztu ziren, eta 6 finalisten zerrenda aurkeztu da, tartean Gipuzkoako Getaria. Adi! Gezurra dirudien arren ez da hegazkin batetik ateratako bideoa.
#sarekohizkuntzak enpresetan jardunaldia
| 2012-04-03 : 11:04 | internet
Azkeneko hilabeteetan, sarean hausnarketa bideratu du EMUNek enpresen sareko hizkuntzen inguruan. Hausnarketari segida emateko jardunaldia antolatu du apirilaren 17an, Euskadi+innovaren bidez Garaia Enpresa Digitalean.
Bost urte euskaraz dihardugula Twitterren
| 2012-03-19 : 12:03 | internet
Duela bost urte nago Twitterren. Eta 2007ko martxoaren 19 hartan, gaur bezala astelehena, bidali nuen neure lehen tuita, euskaraz. Ba ote euskarazko tuitik lehenago? Oso litekeena da: Hitz Kareaga @Bocadorada da, nik uste, Twitterreko lehen erabiltzaile euskalduna, 2006ko abendutik, eta Jokin Lacalle @jolaus 2007ko otsailean hasi zen. Poz handia emango lidake neurea baino lehenagoko haien (edo beste norbaiten) tuit euskaldun baten aztarna aurkitzeak.
Iruri Knörr eta Ideateca hurrengo Betor hitzaldian
| 2012-03-15 : 15:03 | internet
Datorren astean hirugarren Betor hitzaldia emango du Ideatecako Iruri Knörrek. Jokoen programazioan murgildutako enpresa bilbotarraren nondik norakoak ezagutuko ditugu, Facebooken lehen pausuak eman zituztenetik azkenengo HTML5ean egindako lanetara.
Prokrastinazioa, gerotik gerora egitekoen luzatzea, ona omen da berrikuntzarako
| 2012-03-07 : 08:03 | internet
Prokrastinazioa da, Axularren hitzetan jarrita, "gerotik gerora egitekoen luzatzea." Egiteko bat duzu, baina geroratzen duzu, despistatzen zarelako honekin edo harekin. Prokrastinazioaren aliatu teknologiko handiena, jakina, orain mutur aurrean duzuna da: Internet. Baina, lasai, ez kezkatu, baten batzuek ondorioztatu dute Prokrastinazioa funtsezkoa dela berrikuntzarako. Egin klik eta segi irakurtzen.

