informatika
BerbaTek hizkuntza-teknologietako proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte
| 2012-02-07 : 15:02 | informatika
BerbaTek ikerketa proiektuaren emaitzak aurkeztu dituzte gaur. Hiru demo garatu dituzte: zientzia eta teknologiako bilatzaile semantiko multimedia bat, dokumentalen bikoizketa automatikorako demo bat, eta hizkuntzen irakaskuntzarako tutore pertsonal bat. Ekimenaren bultzatzaileak izan dira Vicomtech-IK4, Tecnalia, EHUko Aholab eta IXA taldeek eta Elhuyar Fundazioa. Bideoan, BerbaTek-eko arduradun Igor Leturia azalpenak emaren.
Codeyear ekimenarekin, etxetik konektatuta programatzaile bihur zaitez aurten
| 2012-01-07 : 10:01 | informatika
Codeacademy Kaliforniako ekimen berri bat da, sare bidezko programazio ikastaroak antolatzen hasi dena. Aurreko formakuntza informatikorik gabe, CodeYear ekimenaren bidez, programatzaile bihur omen gaitezke. Zenbait teknofilo euskaldunek erabaki dute jada, teknofilo izatetik tekniko izatera igarotzea, programatzen ikasiz.
Azken txanpa Matxin itzultzailea eta Euskal Wikipedia hobetzeko
| 2012-01-05 : 10:01 | informatika
Udan hasi ginen itzulpen automatikoaren bidez Euskal Wikipedian hainbat artikulu gehitzeko esperimentu batekin, Ixa Taldeko OpenMT-2 proiektuko esperimentua da Matxin itzultzaile automatikoa hobetzeko. Wikiproiektu bat definitu da horretarako. Kontua da 10 egun bakarrik geratzen direla bukatzeko, interesik baduzu... erne ibili!
Mindtouch lankidetza tresna euskaraz
| 2011-12-15 : 11:12 | informatika
Software librekoa den Mindtouch "dekiwiki" izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarria euskaratu berri dugu, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dugulako Trebea lantaldean :)
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresna libreak
| 2011-11-22 : 10:11 | informatika
Ordenagailuz lagundutako itzulpen-tresnen erabilera areagotu egin da. Aukeren artean, software librean garatutako tresnak edo MS Word-en oinarritutakoak daude. Software librea sustatzeko, UEUk hiru itzulpen-tresna libreren inguruko ikastaroa antolatu du Baionan, abenduaren 3rako (saio bakarra): Ordenagailuz lagundutako itzulpena MS Word gabe: Wordfast pro, Anaphraseus eta OmegaT. Izena emateko azken eguna azaroaren 24a izango da. Aurreko ikastaroak oso arrakastatsuak izan direnez, oraingoan Baionan ere eskainiko da: bost orduko saio bakarra (abenduaren 3an). Izena emateko azken azaroaren 24a (osteguna) izango da.
LungoJs: HTML5 WebApp egiteko framework berria, eta etxekoa.
| 2011-11-15 : 08:11 | informatika
Nahiz eta gaur egun aplikazio mobilen "look"-a daukaten web aplikazioak garatzeko baliabideak egon, JQuery Mobile edo Sencha adibidez, hauek ez dute HTML5-ak eskeintzen duen potentziala ematen mobiletarako aplikazioei dagokienez.
LungoJs Bilbon sortutako Framework berria da eta FULL HTML5 bezala aipatu daiteke, hau da, WebApp-en garapenera zuzenduta dago HTML5-ak eskaintzen duen potentzialitate semantiko guztia erabiliaz, hala nola animazioak eta efektuak.

Argazkiak.org | LungoJS © cc-by-sa: sustatu
# zeinua 'traol' da euskaraz
| 2011-11-14 : 08:11 | informatika

Traol. iz. 1. ITSAS. Aparailua biltzeko zurezko laukia. (Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa). 2. INFORM. Unibertsalki zenbaki-zeinu bezala ezagutzen den # ikurra da, batez ere ingelesezko testuetan erabiltzen den arren. (Wikipedia)
Eguneraketa: agertu da traol baten argazkia, ikusi barruan.
Guifi.net-eko presidentea Informatika Fakultatean
| 2011-11-04 : 08:11 | informatika
Ramon Rocak, guifi.net-eko presidenteak hitzaldia emango du datorren astelehenean, hilak 7, Informatika Fakultatean. EHUko Informatika Fakultatean izango da, Donostiako Ibaetako kanpusean, arratsaldeko 3.30etan, gai honekin: "Belaunaldi berriko sareetarako jauzia azkartzen: Bottom-up Broadband ekimena."
Dennis Ritchie Unix eta C hizkuntzaren sortzailea hil egin da
| 2011-10-14 : 08:10 | informatika
Atzo ezagutzera eman zen Dennis Ritchie, C hizkuntzaren sortzailea eta Unix sistemaren sortzailea Ken Thompson-ekin batera, hil egin zela urriak 9an 70 urte zituela:
---------------
#include
int main()
{
printf("goodbye, dad\n");
return 0;
}
-----------------
Zer dudan Steve Jobsen, edo Appleren, aurka
| 2011-10-14 : 07:10 | informatika
Joan den ostegunean, Steve Jobsen heriotzaren berria zabaldu zenean, komunikabideak, sare sozialak eta Internet osoa dolu mezuz bete ziren, gizon handi bat hil zela esanez eta bere figura goraipatuz. Hori ikusita, bera eta berak egindakoak batere mirestekoak ez direla pentsatzen dugun batzuk ere saiatu ginen gure mezua zabaltzen sare sozialen bidez, baina oihartzun gutxi eta kritika askorekin. Joxe Arantzabalek, adibidez, esan zuen "arinkeria galantak" entzuten ari zela Jobsen aurka. Ez dakit zehazki nik esandakoei buruz ari zen, baina izan zitekeen lasai asko, ez bainintzen moztu Jobsez pentsatzen nuena esatean...
Urriak 12: Matxin eta Wikipedia hobetzeko goiza
| 2011-10-06 : 10:10 | informatika
Parte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz. Urriaren 12an goizez, Donostiako Informatika Fakultatean. Ez dago eskolarik egun horretan ;-)

Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea, hil egin da
| 2011-10-06 : 07:10 | informatika
Steve Jobs, Apple konpainiaren sortzailea eta bere produktu ezagunenen inspiratzailea, minbiziak jota hil da bart gauez Kalifornian, 56 urte zituela. Bere bizitzako une batzuk bere hitzetan entzuteko, adi Stanford unibertsitatean ohorezko graduazioa jaso zuen egunean, 2005ean eman zuen hitzaldi honi (CC zeinuan azpidatzien hizkuntza alda dezakezu).
Limurtu nahian? Konputagailuak sumatuko dizu
| 2011-09-28 : 10:09 | informatika
Konputagailu bidez jakin omen daiteke zein den pertsona baten jarrera elkarrizketa batean. Stanford-eko Unibertsitateko Dan Jurafsky irakasleak esperimentu batean saiatu da hori aztertzen. Elkarrizketa guztia ulertu ez, baina emaitza onak lortu du bereizten ea zein zen kide bakoitzaren jarrera. Interbentzioak entzunda mintzakideen jarreraren lau ezaugarri hauek aztertzen ditu makinak: adiskide-moduan (Friendliness), deseroso (Awkwardness), limurtu nahian (Flirtation) edo neutroa (Assertiveness). Beti ez du asmatzen, %68an bakarrik, baina horrek esan nahi du susmo onak dituela. Duela egun batzuk Donostian azaldu zigun hau guztia Jurafskyk.
SLUN11rako proposamenak aurkezteko epea zabalik
| 2011-09-27 : 10:09 | informatika
UPV/EHU, Deustu eta Mondragon unibertsitateek, 2008an, SLUN'08 (Software Librea Unibertsitatean) jardunaldia antolatu zuten, lehen unibertsitate arteko topaketa software librearen inguruan. Bertan, software librearen inguruko esperientziak trukatu ziren, komunitate unibertsitarioaren ikuspuntutik bereziki. Hiru urte geroago esperientzia errepikatu eta edizio berri bati, SLUN11, ekin nahi diogu, uste baitugu Euskadiko inguru unibertsitarioko software librearen komunitatean interes handia dagoela, irakasle, ikasle, lan-mundu zein boluntarioen aldetik. SLUN'11 abenduaren 16an izango da, UPV/EHUko Gipuzkoako Barriola eraikinean,eta gai nagusia software librearen erabilera irakaskuntzan izango da.
UZEIk doako tresna kaleratu du testu-tratamendurako programa ezagunenekin euskarazko sinonimoak txertatzeko
| 2011-09-27 : 08:09 | informatika
Dagoeneko eskura daitezke doan Eusko Jaurlaritzaren euskarazko softwarearen webgunetik, UZEIren Sinonimoen Hiztegiaren pluginak. UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1999an argiratu zuen Sinonimoen Hiztegia eguneratu du (2011ko bertsioa). Hiztegiak zorrotz betetzen ditu Euskaltzaindiak gaur egun arte argitaratu dituen arau guztiak, eta guztira, 25.505 sinonimo biltzen ditu.
Zer ulertu dezakete ordenagailuek testuan edo hizketan gaur egun?
| 2011-09-13 : 08:09 | informatika
Testu edo hizketa batean Ordenagailuek ezin dute ulertu pertsonek ulertzen dugun mailan. Hori jakina da. Baina zerbait bai, konputagailuek hasi dira zerbait ulertzen. Informazio partzialak dira oraindik, baina esanahiaren zati bat harrapatzeko ahalmena dute. Zelan egiten da? Adibiderik? Stanford-eko Unibertsitate ospetsutik Ixa taldera bisitan datorkigun Dan Jurafsky adituak asko daki horretaz. Gaur asteartez, hilak 13, hitzaldi bat emango du Donostian.
"Es ke enaiz ohitzen!" Fotoxoperoek ez daukazue aitzakiarik Gimp-era pasatzeko
| 2011-09-01 : 10:09 | informatika
Izenburukoa Asier Arsuagari irakurri diogu. Irudiekin lan egiteko Photoshop ezagunak badu alternatiba libre eta doakoa (eta EuskalGNU-ri esker partzialki bederen eguneratua): Gimp. Ez dago lizentziarik ordaindu beharrik edo, are okerrago, programa piratekin arriskatu beharrik. Erabili Gimp, 2.8 bertsioa laster baitator aukera bikainekin hornituta (abuztuko 2.7.3. bertsioan aurrerapena ikus daiteke jada).
Idazteko abiadura neurtzeko tresna
| 2011-08-21 : 09:08 | informatika
Zenbait lanpostutarako probetan mekanografia azterketak egiten dituzte: minutuan x karaktere idazteko gaitasuna, y akats eginda, eta abar. Sarean badaude tresnak horrelako probak egiteko, horietako bat da 10-fast-fingers.com. Euskaraz ez dago (momentuz behintzat) baina bai gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo katalanez, adibidez. Proba egin eta gero, tresnak esaten dizu zenbat karaktere idatzi dituzun minutuan, zenbat hitz idatzi dituzun ondo eta zenbat gaizki.
Apple-ren ustezko konspirazioa liburu digitalak garestitzeko
| 2011-08-15 : 09:08 | informatika
Sistema administrariei eskerrak emateko eguna
| 2011-07-29 : 12:07 | informatika
Gaur, uztaileko azken ostiralarekin, sysadminei (sistema administrariei) eskerrak emateko eguna da: System Administrator Appreciation Day. 12. edizioa da aurtengoa, eta horrekin eskerrak ematen zaizkie sistema administrariei. Zerbitzarian arazorik gertatzen denean -asteburuak eta gaueko orduak barne- sysadminaren ardura da arazoa konpontzen saiatzea. Sustatuko sistema administraria Aitzol Naberan da; berari eta sysadmin guztiei zorionak eta eskerrik asko!

