historia
Literatura eta Gerra Zibila
| 2012-06-20 : 16:06 | historia
Galdako Gogora koordinadoraren azken ekimena Literatura eta Gerra Zibila izango da, bihar, Oroimen Historikoa aberasteko gogoarekin. Solasaldi honek emango dio bukaera Oroimenaren Udaberriari.
Debekatuta dago oroitzea dokumentala, bihar, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean
| 2012-06-18 : 15:06 | historia
Josu Martinez eta Txaber Larreategiren "Debekatuta dago oroitzea - Prohibido recordar" dokumentalak ahaztutakoak gogoratzeko aukera parebakoa eskainiko digu hilaren 19an, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean, Galdako Gogora taldeak antolatuta. Filma ikusi ostean, Txaber Larreategirekin solasaldia izango dugu: filma zelan egin zuten, entzundako bizipenak eta beste hainbat konturi buruz.
Ikastolara joan ziren umeen oroimena
| 2012-06-12 : 13:06 | historia
Gerraurreko ikastolara joan ziren umeen oroimenak berreskuratzeko solasaldia izango dugu Torrezabal kultur etxean. 1934an hasita 1937rarte Plazakoetxeko Etxebarrira joan ziren 70 bat ume: gaur egun, 7 gelditzen dira ordukoa kontatzeko moduan.
"Gu itsasoa, munduaren atari" erakusketa
| 2012-06-11 : 15:06 | historia
GU ITSASOA proiektuaren helburua, XVI. mendean Euskal Herriko itsas kulturari estu lotutako lurralde honek izan zuen eboluzioa ikertu, hedatzera eman eta balioestea da. Euskal lurraldea garaiko boteregune nagusietakoa izan zen. Itsas industriak berebiziko garrantzia izan zuen, gizarte osoan eta lurralde osoan eraginez, barrualdetik kostalderaino. Prozesu honetan, produkzio sektore guztiek parte hartu zuten: meatzeak, basoak, burdinolak, ontziolak, nekazariak, sagardogileak, merkatariak, itsasgizonak... Guzti horren baitan antolatu dugu erakusketa. Dagoeneko ikusgai dago Zeraingo Herri Museoan. Bertan egongo da irailaren 30era bitartean, eta ondoren, beste erakusketa aretoetara eta museoetara mugituko dugu.
Gu, bost mende atzera
| 2012-06-10 : 13:06 | historia
Bost mende joan dira Fernando Katolikoak aginduta eta Albako Dukearen gidaritzapean espainiar tropek Nafarroako Erresuma, euskal jendeen lurraldea, indarrez hartu zutenetik. Eta galdera bat datorkigu burura: Nolakoa zen konkistatu zuten nafar gizarte hura? Nolakoak ziren XVI. mende hasierako euskal herritarrak?
"Eskualduna" astekaria eta Iparraldearen frantseztea
| 2012-06-06 : 13:06 | historia
Eneko Bidegainek, berau Mondragon Unibertsitateko irakaslea, doktore tesia aurkeztu zuen herenegun Paueko Unibertsitateren Baionako campusean: "Lehen Gerla Mundiala Eskualduna astekarian". Tesiak baieztatu egin zuen ikertzailearen hipotesia, alegia, gerra hartan Eskualduna astekariak parte hartu zuela euskaldunak frantsezteko prozesuan. Tesiak oso ongi aipamena jaso zuen, epaimahaiaren goresmenekin.
Oroimen Historikoari buruzko eztabaida alderdi politikoekin
| 2012-06-06 : 11:06 | historia
Galdakaon Oroimen Historikoari buruzko eztabaida egingo dugu alderdi politiko ezberdinetako ordezkariekin gaur arratsaldean, Gandasegi eskolan, 19:00etan.
Ekainaren 16an, Euskal Herriko Ibilaldi Nazionala Iruñean: 500 urte eta gero bizirik !!
| 2012-05-31 : 09:05 | historia
Artikulu honen helburua ekainaren 16rako deitu dugun "Martxa Nazionalaren" inguruko zehetasunak argitzea da. Baina hori egin baino lehen, zoriondu nahi dugu herriz-herri, eskualdez-eskualde, Nafarroaren konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratzeko lanean ari diren Herri Batzordeak, elkarteak eta bestelako ekimenak. Gure ustez hor dago gakoa: gure Historiaren jabe izan behar gara, gure oraina ulertzeko, eta gure etorkizuna eraiki ahal izateko. Mahai-inguruak, gazteluen mugarriak, egunkari eta informazio banaketa, erakusketak, agiria eta atxikimenduak, liburuak eta musika bildumak argitaratzea horiek dira gure armak. 500 urte eta gero, Herriak bere Historiaren lekukoa hartu du!
Asteburu honetan, ospatu Museoen Nazioarteko Eguna Igartubeiti Baserri Museoan
| 2012-05-18 : 08:05 | historia
Nazioarteko Museoen Eguna dela eta, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti Baserri Museoak hiru jarduera antolatu ditu astebururako. Ekitaldiak erabiltzaileek aukeratu dituzte Facebook bidez eta hauexek izango dira: Kizkitzara txango gidatua, familientzako gymkhana, eta postre ekologikoak familian egiteko tailerra. Gainera, asteburu honetan, maiatzaren 19an eta 20an, Igartubeiti Baserri Museoko sarrera eta bisita gidatua doainik izango da.

GureGipuzkoa.net | Kizkitzako baseliza. © CC BY-SA: Xabier Eskisabel
Sollubeko borrokak oroimenean
| 2012-05-17 : 13:05 | historia
Asteotan Sollube inguruan gertatu ziren borrokek 75 urte betetzen direnean, Arrietako herrian berori gogoratzeko hainbat ekimen martxan jarri dira (antzerkia, erakusketa, mendi-irteera...). Partehartzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Maiatzaren 8a: Bigarren Mundu Gerra GureGipuzkoan
| 2012-05-07 : 10:05 | historia
Maiatzaren 8an Bigarren Mundu Gerra Europako operazio gunean amaitu zela 67 urte beteko dira. Data hori kontuan hartuta, GureGipuzkoan garai eta kontestu horretako hainbat argazki ikusgai eta gozagarri ditugu.

GureGipuzkoa.net | JOVENES NAZIS ALEMANES JUNTO A UNA MESA DE FIRMAS BAJO LOS ARCOS DE LA DIPUTACION FORAL DE GIPUZKOA. (Foto 1/1) © CC BY-SA: KUTXA FOTOTEKA. FONDO MARIN. PASCUAL MARIN
Gernikako bonbardaketaren urteurrena San Franciscon
| 2012-04-28 : 08:04 | historia
Kaliforniako hiriko euskaldunek ere Gernika izan dute gogoan egunotan. Arreta handia piztu du eta areto bete jende (60 bat pertsona) eman da The Bombing of Gernika dokumentala ostiralean, apirilak 20, arratsaldeko 7:30ean South San Franciscoko Cultural Centerren. Bertaratutakoen artean, 1937an erbestera jo behar izan zuenik eta haien seme-alabarik bazegoen.
Bonbardaketen 75. urteurrenean (1937-2012), Gernikakoa memoriaren erdigunean
| 2012-04-24 : 10:04 | historia
Bete dira dagoeneko 75 urte Gerra Zibileko matxinatuek Gernika, Durango, Elorrio, Eibar eta Euskal Herriko beste zenbait herri bonbardatu zituztenetik. Bonbardaketa guztien artetik, batik bat, Gernikakoa da ezagunena, nazioartean oihartzun handiena izan zuena. Hamarkadak pasa dira ordutik, eta 75 urte beranduago, pixkanaka, isilarazitako sarraskiak azaleratzen ari dira. 75 urte betetzen diren honetan, hainbat ekimen antolatu dituzte herrian.
Eibarko bonbardaketaren 75. urteurreneko egitaraua
| 2012-04-23 : 16:04 | historia
Datorren apirilaren 25ean 75 urte beteko dira gudaloste frankistak Eibar bonbardatu eta txikitu zuenetik. Gertakizun haiek gogoan, hainbat ekitaldi antolatu dira Eibarren, udalaren eta herriko hainbat elkarteren artean: hitzaldiak, kantaldiak, kontzertuak, ikuskizun artistikoak... Ahotsak.com proiekturako jasotako lekukotasunek ere bere tartea izango dute, eibartar nagusienek ondo gogoan baitute 1937ko udaberri hartan gertatutakoa. Besteak beste, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Juan Pinilla flamenko abeslariak ostegunean (apirilak 26) egingo duten ikuskizun berezian.
'Atlantiar', Euskal Herriaren paleolito aroari buruzko biltzarra Ficoban maiatzaren 18an
| 2012-04-22 : 09:04 | historia
Jauzarrea elkarteak Nazioarteko Atlantiar Biltzarra antolatu du maiatzaren 18rako, Irungo Ficoba erakustazokan. Euskaldunon historiari buruz egingo diren hainbat biltzarren arteko lehenengoa da honakoa, eta garai paleolitikoa izango dute aztergai, hain zuzen ere. Egun osoan, nazioartetik etorritako eta bertako hainbat adituk parte hartuko dute, besteak beste, Stephen Oppenheimer, Jean Clottes, Teo Vennemann Bruce Bradley eta Xabier Peñalverrek. Hizkuntzak muga izan ez daitezen, aldi bereko itzulpena egongo da, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsez.
Durangoko bonbardaketaren 75. urteurrena
| 2012-03-31 : 09:03 | historia
Gaur 75 urte bete dira Durango bonbardatu zutenetik. Francoren aginduz Italiako Aviazione Legionariako hegazkinek 281 bonba jaurti zituzten biztanleria metrailatzeaz gain; 336 pertsona hil ziren. Populazio zibilaren aurka Europan inoiz egindako lehen aire-bonbardaketa handia izan zen. Durangokoaren ostean Elgetakoa (apirilaren 22-24 bitartean) Eibarkoa (apirilaren 25ean) eta Gernikakoa (apirilaren 26an) ere etorri ziren, besteak beste; ondoren, Bilbo inguruan izandako guztiak. Aurtengoan, 75 urte borobil betetzen direla-eta, ekitaldi ugari antolatu dira herriotan, garai hartan gertatutakoa gogora ekartzeko. Hona hemen datozen egunotako batzuk.
Durangoko bonbardaketaren unea, 1937ko martxoaren 31 goizean. Wikipedia, cc-by-sa
"Konkistak 500 urte" liburuaren 3. edizioaren aurkezpen-prentsaurrekoaren testua
| 2012-03-21 : 16:03 | historia
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, "Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena" liburuaren 3. edizioa aurkezten dizuegu. Pasa den urteko martxoan, liburu honen 2.edizioa aurkeztu genuenean, liburu berak izaten ari zuen arrakasta gure lanaren ispilua zela adierazi genuen. Azken finean, orain dela 500 urtetako gertaeren inguruan oroimen historikoa berreskuratzea, nafar-jendarteak duen eskakizun bat da, eta gu, horretan gaude.
Irulegi Gazteluko mugarriaren aurkezpen ekitaldia (2012ko otsailaren 12an)
| 2012-03-08 : 10:03 | historia
Nafarroako Gazteluak mugarriztatzeko ekimenak aurrera darrai. Momentuz, Aitzorrotz eta Irulegin egon gara. Hemen, aurtengo otsailaren 12an, Irulegi Gazteluan egin genuen ekitaldiaren bideoa ikusgai duzue.
Ordiziako Azokaren 5. mendeurreneko infografia, eta hura sortzeko prozesua
| 2012-02-09 : 09:02 | historia
Ordiziako Jakintza Ikastolako ikasleek, Jokin Lacalle irakaslearen gidaritzapean, Ordiziako Azokaren 500. urteurreneko infografia sortu dute. Formatu handiko infografiak moda-modan daude (ikus Visual.ly guneko bildumak, adibidez), eta halako bat nola sortu ere azaldu dute IKTeroak blogean. Irudia deskargatzeko, PDF formatuan 12 Mb, eta irudi gisa 1.2 Mb, 2.000 pixel zabal.

Argazkiak.org | Ordiziako Azokaren 5. mendeurrena © cc-by-sa: sustatu
Gerrako umeak "aurkitzeko" deia Eibarko udaletik
| 2012-01-20 : 09:01 | historia
Eibarko udaleko Ego Ibarra batzordeak, gerratean herritik ebakuatu zituzten Eibarko umeen zerrenda bat egin nahi du. Horretarako, herritarren laguntza eskatzen du. Gerratean (1936-1939) ume asko eta asko atzerrira (Frantzia, Errusia, Belgika, Ingalaterra...) eraman zituzten umeak gatazkatik aparte utzi nahian. Umeak kanpora bidaltzen 1936an bertan hasi baziren ere, agintariek antolatutako espedizio ofizialak 1937an hasi ziren egiten, talde politikoen, sindikatuen eta hainbat laguntza-talderen elkarlanari esker. Handik urte batzuetara, ume haietako batzuk bueltatu egin ziren, beste batzuk ostera, betiko erbesteratu ziren.


