Interneteko albistegia

ekonomia

Ekonomia berdearen asmoak eta kritikak Elhuyar aldizkariko ekaineko zenbakian

Elhuyar Fundazioa | 2012-06-06 : 08:06 | ekonomia

Ekonomia berdea Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Ingurumenaren Nazioarteko Egunerako proposatutako gaia da, eta ekainaren 20tik 22ra erakunde horrek Rion egingo duen gailurraren auzi nagusietako bat ere bada. NBEren esanean, etorkizunerako paradigma ekonomiko berria da. Alabaina, ekonomialari eta aditu asko oso kritiko dira proposamenarekiko, batez ere, ez zaielako nahikoa iruditzen. Haien ustez, aldaketak sakonekoa izan behar du, eta, horretarako, beste ekonomia berde bat aldarrikatzen dute.

Matematika ekonomikoaren arabera, Euskal Herria da independentziarekin gehien irabaziko zukeen herrialdetako bat

Sustatu | 2012-02-22 : 12:02 | ekonomia

Eskoziaren independentzia-erreferenduma dela eta, independentzia horrek eskoziarrei onura ekonomikorik ekarriko ote dien galdetu du BBCk artikulu honetan. Zer diote ekonomiak eta zenbakiek? Azaroan "Journal of Economic Growth" aldizkarian argitaratutako ikerketa-lan baten berri ere ematen du (Euskal Herrian ere aipatu izan zena). Zenbait unibertsitateko ekonomilariek eta ikerlariek kalkulatu dute, ea Europako herrialdeen artean zeintzuk diren banatzeko edo elkartzeko aukera gehien dituztenak, horretarako irizpide demografiko, ekonomiko eta kulturalak aintzat hartuta. Aztertu dituzten herrialdeen artean, independentziarekin gehien irabaziko zukeen herrialdea Euskal Herria omen da.

Blogari bat oso hasarre BBVA banketxearen jarrerarekin

Garagoittiko Orakulua | 2012-02-16 : 12:02 | ekonomia

Orain egun batzuk Eibartarrak zerrendan adierazi zuen bere hasarrea eta gaur bere blogean kontatu du gertatutakoa. Oier Gorosabel blogaria da bera, eta BBVA banketxearekin izandako liskarra plazaratu du Garagoittiko Orakulua blogean. Jokabide mafiosoa leporatzen dio banketxeari:

"Banko asko ezagutu dittudaz urtietan. Orokorrian ez naiz pozik egon euretako batekin bez: dirua nunbaitten euki biharra dago, eta halabeharrez sartu bihar izan dot batian edo bestian, gehixenetan bizileku aldaketak dirazela-eta, eta BBVA-n kasuan, hipoteka bat bihar izan nebala 1999 aldian. Enpresa honen aurrian erreparuak nittuan: entzunda nekan dirua irabazteko eta inbertitzeko forma ez oso etikuak zittuezela; baiña diru premiñan nenguan eta eskaintzarik onena eurena suertau... Ordutik nabil sufritzen enpresa honen jokabide mikro-mafiosua. Izan be, ulergarrixa begittandu jata banku bat dirua irabaztera juatia; baiña ezagutu dittudazen jokamolde guztien artian, zittalena BBVA-kuena da, zatixa gaiñera. Osorik irakurtzeko, Garagoittiko Orakuluan

Gizarte Ekonomia Euskadin Jardunaldia Kursaal-en

forokoop | 2012-02-05 : 08:02 | ekonomia

Gizarte Ekonomia Euskadin Jardunaldia ospatu da aste da onetan Kursaal Jauregian, Donostian, TESS Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren mugaz gaindiko sarearen jardueren baitan. TESS sareko bazkide den KONFEKOOP – Euskadiko Kooperatiben Konfederazioak antolatu du topaketa hori, ANEL – Nafarroako Lan Enpresen elkartearekin eta CRESS Aquitaine – Akitaniako Gizarte Ekonomia eta Ekonomia Solidarioaren Eskualdeko Ganberarekin batera.

Flattr, mikro-ordainketen plataforma gardena

Sustatu | 2012-01-18 : 08:01 | ekonomia

Sareko ordainketa moduak aipatzen genituelarik lehengoan, horra Flattr, mikro-ordainketen plataforma bitxia. Izena eman eta esaten duzu, "hilean honenbeste gastatuko dut, adibidez, 3 euro"; eta gero, inon Flattr botoiak ikusiz gero, klik egiten duzu (Blog honetan adibidez)eta harentzat zentimo batzuk doaz. Zenbat? Segun zenbat klik egiten duzun hilabetean, zure zentimoak banatzen dira klikatu dituzun guztien artean. Flattr-ekoak suediarrak dira eta badirudi beraien zerbitzua Alemanian zabaldu dela bereziki. Detaile bitxienetakoa da kontabilitatea oso garden eta irekia duela gauza eta erabiltzaile bakoitzak!

Ordaintzeko modu berriak mundu digitalean

Igor Leturia | 2012-01-13 : 08:01 | ekonomia

Diru fisikoaren (txanponak, billeteak...) erabilera marjinala da aspaldi honetan, baldin eta dagoen diru edo transakzioen kopuru osoarekin konparatzen badugu. Diru gehiena eta ordainketa gehienak digitalak, birtualak izan dira azken urteotan: bankuko datu-baseetan gordetako zenbakiak, kreditu-txartelez egindako ordainketak, Internet bidezko transferentziak... Eta, orain, gailu digital berriekin eta gure on line bizitza berriekin, ordaintzeko modu berriak ere ari dira agertzen, telefono mugikorren bidezko ordainketak edo Bitcoin, esate baterako.

Eta euroa lehertuko balitz zer?

Gaindegia | 2011-12-21 : 08:12 | ekonomia

Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialariak bere analisian. Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzurekin batera.

#AldaketaGlobala Euskal Herrian

Txopi | 2011-10-14 : 11:10 | ekonomia

Orain arte euskaldunon artean oihartzun asko izan ez badu ere, munduko gero eta txoko gehiagotara heltzen ari den haserre-olatua gurera heldu da. Larunbat honetarako, Urriak 15, manifestazio eta antzeko ekitaldien deialdi mundiala dago eta Euskal Herriko sei hirietatik gertuen duzunera joateko aukera duzu.

Kapitalismoaren aurkako protestak Estatu Batuetan

Andoni Urzelai | 2011-10-04 : 08:10 | ekonomia

Estatu Batuetan Occupy mugimendua zabaltzen dihoa politiki-politiki. Igandean, 700 lagun atxilotu zituzten New Yorken. Washington, Boston, Chicagon eta beste hainbat lekutan hasi da kapitalismoaren aurkako borroka aktibatzen. Hona hemen zenbait web-orri bertokoa segitzeko: Occupy Wall St., Adbusters, We are the 99 per cent.

"Oker gaude krisi honetatik ateratzeko lider bat behar dugula pentsatzen badugu"

Debegesa, Debabarreneko garapen agentzia | 2011-10-02 : 14:10 | ekonomia

Joan Antoni Melé Triodos Bank finantza-entitate europarreko zuzendariordearen hitzak dira. Pasa den asteartean eskaini zuen hitzaldia Eibarko Hezkuntza Esparruko ekitaldi aretoan eta 130 lagun inguru elkartu ziren bertan.

Gure Balioak_Aurkezpena_Joan Antoni Melé

Banka etikoari buruzko hitzaldia, datorren asteartean Eibarren

Debegesa, Debabarreneko garapen agentzia | 2011-09-23 : 13:09 | ekonomia

"Dirua eta kontzientzia: zer egin nire diruarekin?" izenburupean, banka etikoaren gaineko hitzaldia eskainiko du Triodos Bank-eko zuzendariorde Joan Antoni Melék datorren asteartean, irailak 27, arratsaldeko 19:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko ekitaldi aretoan (UNI-EHU). Hitzaldia GURE BALIOAK proiektuaren aurkezpen ekitaldiaren baitan antolatu du Debegesak, Debabarreneko garapen agentziak.

Auzolan Topaketen aurkezpena

Auzolan Elkartea | 2011-09-21 : 10:09 | ekonomia

Irailaren 30etik urriaren 2ra Usurbilen eginen diren Auzolan Topaketak aurkeztu nahi dizkizuegu. Aldaketa posiblea delako, garaia delako, eta eraldaketa gure esku dagoelako, herritarrok gure bizimodua, gure ingurua eta etorkizuna ber-eratzeari ekiteko deia egiten dugu. Auzolana beharrezkoa da!

Iberdrola arriskuan eta enpresak ixten… Zer egingo du Kutxa Bank-ek?

Xabi Larrabe | 2011-09-19 : 11:09 | ekonomia

Enpresa batzuk, lanpostu eta aberastasuna sortzeaz gain, badira zerbait gehiago, herri baten DNA bihurtzeraino heldu daitezke-eta. Enpresa horiek elementu bultzatzaileak dira eta herrialde baten bizkarrezurra direla esan genezake. Adibidez, Nabarran Volkswagen dugu, Araban Mercedes eta Michelin, Gipuzkoan Mondragon Taldea eta CAF eta Bizkaian Iberdrola, Euskaltel eta Petronor.


Salaketa: Eibarren ez omen dute krisia nabaritzen

Euskara ikasle bat (Irun) | 2011-09-16 : 09:09 | ekonomia

Gaur egun, egoera zaila igarotzen ari gara krisian gaudelako. Alde batetik, egunero krisiak enpresa txiki eta ertainak beraien ateak ixtera derrigortzen ditu, izan ere, lanik gabe geratzen ari dira eta langileak kalera bota behar izaten dituzte kasu gehiegitan.

Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka egingo da igandean Zerainen

Zerain Dezagun Fundazioa | 2011-09-15 : 14:09 | ekonomia

Bizimodu ekologiko eta naturalaren aldekoek Zerainen dute hitzordua datorren irailaren 18an, igandean. Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren XVII. azoka egingo da urteroko legean. Mota askotako produktu ekologikoen salmenta-postuez gain, lanbide zaharren erakusketak, jendeak parte hartzeko tailerrak eta bestelako ikuskizunak egongo dira goizean zehar. Arratsaldean, berriz, herri-kirolak eta erromeria izango dira.

Kutxen bat-egitea hizpide Martin Ugalde Foroan

Martin Ugalde Foroa | 2011-09-14 : 09:09 | ekonomia

Kutxen bat-egitea izango dute hizpide bihar ostegunez, irailak 15, Martin Ugalde Foroan. Xabier Iturbe Kutxako lehendakariak, Adrian Zelaia EKAI Center-eko kideak eta Joxean Urkiola Kutxako kontseilari ohiak parte hartuko dute mahai-inguruan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, Martin Ugalde Kultur Parkeko areto nagusian. BERRIA.INFOk hitzaldia zuzenean emango du. Ekitaldi irekia da. Animatu!!!

Defizita, Guy Abeille eta %3aren asmakizuna

Eñaut | 2011-08-29 : 08:08 | ekonomia

Defizita dala eta ez dala, han hemenka irakurten ibili naiz gaiaren inguruan. Ofizialki, eurogunea osatzen duten herrialdeei beraien defizita barne-produktu gordinaren (BPG) %3tik beherakoa izatea eskatu izan zaie, Maastrichteko Itunaren arabera. Baina zergatik %3, eta ez %2, 4 edo 14? Hona hemen azalpena, erabakia hartu zuenaren eskutik. Sinestezina benetan.

Zementu fabriken negozio berria

Gipuzkoa Zero Zabor | 2011-07-29 : 11:07 | ekonomia

ELA sindikatuko ingurumen saileko arduradun Ainhara Plazaolak idatzitako artikulu honetarako esteka daukazue hemen. Artikuluan zenbait sektore ekonomikok eta hauekin eskuz esku doan "establishment"ak errausketaren defendatzaile sutsu izateko dituen arrazoiak azaltzen ditu.

Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin?

Gaindegia | 2011-06-28 : 08:06 | ekonomia

Gaindegiak Iparraldeko ekonomia eta gizarte alorrean mugaz gaindiko lankidetzan engaiatutako 6 eragile elkartu ditu mahai inguru batean Iparralde eta Hegoalderen arteko lankidetzaren inguruan eztabaidatzeko. Zer behar du Iparraldek Hegoalderekin? Galdera hori abiapuntu izanda, Jean Michel Larrasquet (ESTIA), Peio Olhagaray (Baionako Merkataritza Ganbara), Mixel Berhokoirigoin (EHLG), Amaia Fontan (LAB), Mitchel Etchebest (Artzainak Taldea eta Mauleko Auzapeza) eta Jose Luis Aizpuruk (Euskal Irratiak) hitza hartuko dute Eguzki Urteagaren (EHU) gidaritzapean.

Gaindegiak Euskal Herriko adierazle ekonomiko eta sozialen galeria zabala kaleratu du

Gaindegia | 2011-06-13 : 11:06 | ekonomia

Gaindegia Txostena 2010 argitalpen berriak Juan José Ibarretxek eginiko hitzaurrea jasotzen du eta aldi berean aktualitatea osatzen duten gai desberdinen analisiak biltzen ditu. Modu honetan Behategiak urtez urteko konpromisoari jarraiki ekonomia eta gizarte alorreko eragileei Euskal Herriaren argazki eguneratua eskaintzen die jakintza honek erraztu ditzan egunerokoan erabaki hartzeak.

Aurrekoak ››