Interneteko albistegia

dirulaguntzak

Euskara eta IKT laguntzak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdian

Sustatu | 2012-02-13 : 11:02 | dirulaguntzak

Euskararen erabilera sozialaren esparruan diru laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2012ko deialdia argitaratu ditu gaur Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Aldizkari Ofizialean. Plan horrek xedatu ditu herri erakundeen hizkuntza politikak urteotan landu behar dituen alderdi estrategikoak, eta jarduera horretan aintzat hartu beharreko elementu komunak jasotzen ditu. Ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Euskara Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, euskararen erabilera sozialaren esparruan lanean ari diren elkarte, erakunde eta norbanakoentzat diru laguntzak plazaratu ditu. Aurtengoan 2.386.422,00 euroko diru kopurua onartu da laguntzetarako. Hortik 199.934 IKT proiektuetarako (Internet, softwarea, teknologia) izango dira; iazko 507.600 euroekin alderatuta, %60ko jaitsiera. Gainontzeko partidek berdintsu jarraitzen dute.

EGUNERAKETA: Izenburu originala genuen, Euskara eta IKT laguntzak 500.000 eurotik 200.000 eurora jaitsi ditu GFAk baina biharamunean datu gehiago eman zituen prentsan Aldundiko Zigor Etxeburuak, eta murrizketa %17koa dela argitu zuen. Izenburu originalarekin utzita ez zegoen ondo, beraz.

IKT dirulaguntzetarako deialdiak Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak

Sustatu | 2011-05-18 : 11:05 | dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak IKT dirulaguntzetarako deialdiak egin dituzte. HPSren aurrekontuetan sartutako diru kantitateak %3ko jeitsiera izan du, eta zenbait arau berri sartu dituzte: aurreko urteetan diruz lagundutako egitasmoei, berrikuntzekin bakarrik lagunduko zaie; eta erredakzio-lanak zein eskatzaileen jardun orokorreko gastuak ez dira kontuan hartuko.

Aurki itxiko da Gipuzkoa2.0 diru laguntzen inguruko eztabaida irekia

Sustatu | 2011-02-23 : 12:02 | dirulaguntzak

Eztabaida auzolanean egiteko asmoarekin, eta diru-laguntzen eskatzaile direnen arteko irizpideak kontuta hartzeko helburuarekin, oraindik zabalik da lan irekirako wikia. Alabaina, Otsailaren 28arekin, amaituko da esku hartzeko daukazun aukera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0. programaren diru laguntza deialdia eztabaidatzeko da ekimena da hau.

Gipuzkoa 2.0 eztabaida irekia abian da

Sustatu | 2011-02-10 : 07:02 | dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Euskara departamentuak kudeatzen duen Gipuzkoa 2.0. programaren diru laguntza deialdia, eztabaida irekian jarri nahi izan dute beraren arduradunek 2011 urte honetarako. Pasa den udazkenean aurrera eraman den GI2.0 Elkarlanean parte hartze prozesuaren ondorio eta, beraz, konpromisoetako bati helduaz, dirulaguntzak programaren helburuetara hobeto egokitu eta, laguntza eragingarriagoak eta azkarragoak diseinatzeko asmoz abiatzen da eztabaida. Helbide honetan aurki daiteke parte hartzeko era eta bideen berri: http://auzolana.gipuzkoa2.net/


Argazkiak.org | Auzolanerako wikia © cc-by-sa: sustatu

Korrikak 12 euro emango duten laguntzaileak eskatu ditu

Korrika 17 | 2010-11-20 : 07:11 | dirulaguntzak

Korrikaren antolatzaileek bi urtean behin 12 euro emango duen "Korrika Laguntzaile" figura aurkeztu dute. Horrez gain, Korrikako materiala salgai dago jadanik AEK-ko euskaltegietan eta Euskal Herri osoko hainbat dendatan.

Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri.

GFAko Kultura eta Euskara Departamentua | 2010-07-04 : 08:07 | dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa 2.0 programari lotutako dirulaguntzak eskuragarri jarri ditu. Diru laguntza hauek, kultura eta euskarazko edukiak informazio teknologien bidez hedatzeko proiektuetarako izango dira.

Jaurlaritzaren euskararentzako laguntzen deialdia, murrizketa txikiarekin

Sustatu | 2010-06-07 : 09:06 | dirulaguntzak

Joan den ostiralean kaleratu zen aurtengo euskararentzako dirulaguntzen Eusko Jaurlaritzaren deialdia, urtero Hizkuntza Politikarako Sailbururodetzak ateratzen duena. Uztailaren 5a arte dago epea laguntzak eskatzeko, alor hauetan:

  • Euskalgintzako proiektuak
  • Euskarazko hedabideak
  • IKT, Informazio eta Komunikazioaren Teknologietako proiektuak
  • LHT, edo lantokietan euskararen erabilera-planak sustatzekoak
  • EBPN, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren baitakoak

IKT eta euskara, 2009ko Jaurlaritzaren dirulaguntzen esleipena

Sustatu | 2009-10-23 : 07:10 | dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren IKT eta euskara 2009ko dirulaguntzen ebazpena argitaratu da duela egun batzuk EHAA buletinean. Sustatuk 50.440 euroko laguntza jaso du.

Lana "libre" partekatzea dirulaguntzak jasotzeko baldintza izatea nahi du Ezker Batuak

Sustatu | 2009-10-05 : 13:10 | dirulaguntzak

Diru publikoaz egindako kultura- edo zientzia-lanei "copyleft lizentzia aplikatzea" eskatu du Ezker Batuak, "gizarte honetan kultura benetan guztion ondarea izan dadin". Horrela kultura-ekoizpena "askatasunez kopiatu, erreproduzitu eta banatu" ahal izango dela defendatu dute, "merkataritzako erabilerarako ez bada". Badirudi ez-merkataritzarako lizentzia aplikatu nahi dutela, baina hori ez da librea.

Gipuzkoan euskara eta teknologiak bultzatzeko laguntzak

Sustatu | 2009-07-24 : 08:07 | dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskara eta teknologia berriak sustatzeko deialdi bat atera du Gipuzkoa 2.0 programaren barruan. Guztira 687.833,32 euroko gastua baimen­tzen da. Proiektu bakoitzarentzat laguntzetan gehienezko kopuruak daude (8.000, 15.000 edo 25.000 euro, atal edo lerroaren arabera). Proiektuak aurkezteko epea irailaren 4a ixten da.

Gipuzkoan euskara sustatzeko laguntzak 2009

GFA Euskara Zuzendaritza Nagusia | 2009-03-16 : 08:03 | dirulaguntzak

Euskarazko produktuak eta euskararen erabilera sustatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak guztira 3.040.075 eurorekin lagunduko ditu euskarazko hedabideak eta produktuak. Eskaerak aurkezteko epea, martxoaren 31n bukatuko da.

HPSren dirulaguntzak Interneteko proiektuetarako

Sustatu | 2008-09-04 : 10:09 | dirulaguntzak

Ekainean ebatzi ziren arren, EHAA buletin ofizialak abuztuan argitaratu zituen Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzako (HPA) euskara sustatzeko dirulaguntza esleipenak. Informazioaren eta komunikazioaren teknologietan (IKT) hainbat proiektuk jaso dute laguntza, eta hedabideen alorrean ere bada Interneterako laguntzarik.

Euskara sustatzeko laguntzak Gipuzkoan

Sustatu | 2008-03-11 : 08:03 | dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.884.520 euro xedatu ditu 2008an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde. Euskara Zuzendaritza Nagusiak kudeatuko dituen diru laguntzen deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da gaur.

HPSren dirulaguntza deialdia

Sustau - Sustatu | 2008-01-03 : 12:01 | dirulaguntzak

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak orain arte diru-laguntzak ematera zuzendutako bost deialdi zirenak - Euskalgintza, Hedabideak, IKT, EBPN (Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia) eta lan-mundua -, xedapen bakar batean jaso eta dagoeneko argitaratu du.

Euskara eta IKTak: Jaurlaritzaren 2007ko laguntza deialdia

Sustatu | 2007-02-21 : 11:02 | dirulaguntzak

Gaur argitaratu da EHAAn Eusko Jaurlaritzak euskara teknologia berrietan sustatzeko emango dituen 2007ko dirulaguntzen deialdia. Bihartik hasita hilabeteko epea dago eskabideak aurkezteko, martxoaren 21 arte, beraz.

Euskara eta teknologia: Bizkaiko laguntzen deialdia

Sustatu | 2007-01-25 : 08:01 | dirulaguntzak

Otsailaren 15a arte dago irekita Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza deialdia euskara egon dadin informazioaren eta komunikazioaren teknologietan.

Euskara sustatzeko diru laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundian

Gotzon Egia - Gipuzkoako Foru Aldundia | 2006-11-27 : 09:11 | dirulaguntzak

Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatzeko 2007an emango dituen diru laguntzen deialdia argitaratu da aldizkari ofizialean. Berrikuntzarik handiena: datorren urteko diru laguntzen deia orain egingo dugu. Oro har, eskaerak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.

Interneteko hedabide euskaldunentzako laguntza esleipena

Sustatu | 2006-11-21 : 12:11 | dirulaguntzak

Duela egun batzuk argitaratu zen EHAA buletin ofizialean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren HPSk emandako euskarazko hedabideentzako laguntzen esleipena. Duela egun batzuk euskarazko prentsak eskatutakotik urrun dauden kopuruak jasoko dituela agertu zen Berrian, zenbait hedabide-arduradunen iritzia jasoz. Hona, Interneteko hedabideen alorra ekarri dugu guk

Euskara eta Teknologia berriak, HPSren 2006ko deialdia

Sustatu | 2006-05-30 : 12:05 | dirulaguntzak

Atzo argitaratu ziren EHAA buletinean Eusko Jaurlaritzako HPSren teknologia berrietarako dirulaguntzen deialdia. 800.000 euro banatuko dira zenbait eremutan.

Jaurlaritzaren laguntzen banaketa eta webguneetako kontagailuak

Sustatu | 2006-03-22 : 09:03 | dirulaguntzak

Euskara eta teknologia berrien alorrean Eusko Jaurlaritzak 2005. urterako emandako diru-laguntzen esleipena gaur egin da publiko EHAA buletinean. Zenbait eskatzaile laguntzarik gabe geratu dira ez dutelako beren webgunean eskatutako kontagailua bistan jarri.

Aurrekoak ››