Interneteko albistegia

Artxiboa: 2012 5

Whatsapp eta egiaztapen bikoitzaren misterioa

Sustatu | 2012-05-31 : 15:05 | telefonoa

Zenbat eztabaida sortuko ote zituen Whatsapp aplikazioaren egiaztapen bikoitzak edo double checkmark delakoak! Pentsa zenbaterainokoa, aplikazioaren arduradunek misterioa argitu behar izan dutela Twitter bidez. Bigarren egiaztatzeak sortzen zituen zalantzak, zer esan nahi ote zuen, eta egileek adierazi dutenez, bidalitako mezua helburuko gailura ongi iritsi dela adierazten du, baina ez irakurria izan denik. Hona egileek zabaldutako tuita:

Anaia Nagusia begira dago

Karlso del Olmo | 2012-05-31 : 13:05 | internet

Daily Mail kazetak argitaratu duenez, Estatu Batuetako segurtasun zerbitzuek Interneten zelatatzen dituzten berben zerrenda argitaratu behar izan du. Sarean "terroristak" edo "USAren etsaiak" direnak detektatzeko eta jarraitzeko erabiltzen dituen hitzak dira. Tartean dira, noski, "attack", "Al Qaeda", "terrorism" edo "bomb" bezalakoak, baina baita "pork", "cloud", "team" edo "Mexico" bezalako hitz ustez xaloagoak ere. Horiez gainera, ETA eta basque separatists terminoak dituzten bilaketak eta mezuak ere begi luzez aztertzen omen dituzte zerbitzu sekretuek.

8 euskal blogari Joko Olinpikoetara joango dira

Gazteaukera | 2012-05-31 : 10:05 | kirola

Zortzi blogari gaztek Gazteaukerak eta Basque teamek antolatutako lehiaketa irabazi eta Londrestik informatuko dute Joko Olinpiko eta Paralinpikoen bilakaerari buruz. Gazte Olimpic Team ekimenak Britainia Handiko hiriburura joan, norgehiagokak ikusi eta euskal kirolariekin egoteko aukera emango die, blog eta sare sozialen bidez euren ikuspuntua plazara dezaten.

Ekainaren 16an, Euskal Herriko Ibilaldi Nazionala Iruñean: 500 urte eta gero… bizirik !!

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena | 2012-05-31 : 09:05 | historia

Artikulu honen helburua ekainaren 16rako deitu dugun "Martxa Nazionalaren" inguruko zehetasunak argitzea da. Baina hori egin baino lehen, zoriondu nahi dugu herriz-herri, eskualdez-eskualde, Nafarroaren konkistaren inguruko oroimen historikoa berreskuratzeko lanean ari diren Herri Batzordeak, elkarteak eta bestelako ekimenak. Gure ustez hor dago gakoa: gure Historiaren jabe izan behar gara, gure oraina ulertzeko, eta gure etorkizuna eraiki ahal izateko. Mahai-inguruak, gazteluen mugarriak, egunkari eta informazio banaketa, erakusketak, agiria eta atxikimenduak, liburuak eta musika bildumak argitaratzea… horiek dira gure armak. 500 urte eta gero, Herriak bere Historiaren lekukoa hartu du!

Jean Etxepare, probokatzailea

Joxe Aranzabal | 2012-05-31 : 08:05 | zientzia

Orain ehun urte baino gehiago, 1910ean, Jean Etxepare mediku gaztea ausartu zen esatera Eliza zela errudun euskara kamuts eta indarge zegoelako, emakumeak argiagoak direla gizonak baino, maitasuna ez dela bakarrik genero desberdinekoen arteko kontua, masturbazioa zela grinak apaltzeko beste modu bat, etab, etab. Elizak ez zion barkatu, eta haren Buruxkak ilunpetan egon zen hirurogeita hamar urtez, berriro osorik plazaratu arte.

Appoteo: poteoak errazteko android aplikazioa

Sustatu | 2012-05-30 : 16:05 | teknologia

Kuadrila handietan poteatzean sortzen den arazoa: paper eta boligrafo baten bila ibili behar gero edari guztiak tabernan eskatzeko. Gaur egun gure telefono mugikorretan denetik egiten duten aplikazioak ditugu, eta poteoa errazteko beste bat sortu du lagun talde batek Androiderako: Appoteo. Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, sobremesa eta konbinatuak. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.

Bilbo Lunch Beat * Zatoz dantzatzera eta bazkaltzera!!

Sustatu | 2012-05-30 : 11:05 | dantza

Bihar, osteguna, eguerdiko 14etan bazkari berezia izango da Bilbon: Lunch Beat. Lunch Beat Bazkaria irabazi-asmorik gabeko festa bat da. Suedian hasi zen duela urte bete eta ziztu bizian zabaldu da mundu guztian zehar. Lunch Beaten helburua sormena eragitea eta energia haunditzea da. Euskal Herrian ez da orain arte horrelakorik egin eta bihar egingo da, Bilbon. Gainera, aldi berean beste 15 hiritan ere egingo da eta Bambuser bidez jarraitu ahal izango dira Internet bidez.

Ekarri zerbait bazkaltzeko, zuretzat edo partekatzeko. Alkoholik ez! Eta Nasty Bilbao Dj-ak musika jarriko du zuzenean. Izan ere bazkari hauen lehenengo araua hauxe da: Zure lehen Lunch Beata bada DANTZA EGIZU GELDITU GABE!!

Sua filma estreinatuko dute larunbatean, Arabako Ozaeta herrian

Sustatu | 2012-05-30 : 08:05 | zinema

XVII. mende hasieran Lapurdin izandako inkisizioan du oinarrian Sua euskal filmak. Eneko Aritzaren Lagunak kultur elkarteko kideen eskutik, 2005ean hasi ziren grabaketekin, eta bost eman dituzte horretan, Euskal Herriko zazpi lurraldeak igaroz. Aktoreak ez dira profesionalak, boluntarioak baizik, eta 700 pertsonatik gora jarri dira kamara aurrean. Arabako Ozaeta herrian egingo dute larunbat honetan estreinatu aurreko emanaldia.

Plazaz Plaza: Euskal produktu eta ekoizleen lana erakusten duen web telebista

Euskal Herriko Plaza | 2012-05-30 : 08:05 | telebista

Euskal produktuak saltzen dituen Euskal Herriko Plaza denda elektronikoak bloga abiatu berri du, saltzen dituen produktuen ekoizpen prozesua erakutsi eta euskal ekoizleen berri emateko, besteak beste. Egitasmoaren baitan, Plazaz Plaza izeneko webseriea ere abiatu du. Lehenengo bideoak Bastidako Remelluri upategian nola lan egiten duten erakusten du. Zortzi kapitulu izango ditu momentuz web telebista berri honek.

ItzuL posta-zerrenda mila harpidedunera iritsi da, Postaria erabiltzen

CodeSyntax | 2012-05-29 : 17:05 | internet

EIZIE elkarteak kudeatzen duen ItzuL posta-zerrenda 1.000 harpideduneri iritsi zen atzo. 1998tik dago martxan ItzuL, eta 2004tik aurrera, CodeSyntax-ek kudeatzen duen Postaria zerbitzuaren bidez funtzionatzen du. Euskarazko Interneteko baliabide profesional beteranoena, eta praktikoena.

Irrati tailerrak eta hitzaldiak Hala Bedi Irratian

HALA BEDI irratia | 2012-05-29 : 15:05 | hedabideak

Hala Bedi irratiko lagunak irrati berria martxan jartzeko lanean gabiltza buru-belarri. Euskara hutsez arituko den irratia sortzeko, irrati tailerrak antolatu ditugu, jendeak irratia ezagut dezan eta bertan parte har dezan. Bihar (maiatzak 30) bertan hasiko dira ekitaldiak eta tailerrak izango ditugu ekainaren 1ean, 7an eta 8an. Etorri zaitez! Zure partehartzea behar dugu!

ItzuL posta-zerrendak 1.000 harpidedun!

EIZIE | 2012-05-29 : 12:05 | hizkuntza

1998ko abenduaren 8an sortu zuen EIZIEk ItzuL posta-zerrenda, eta 2012ko maiatzaren 28an mila harpidedun izatera iritsi da.

Mila itzultzaile, zuzentzaile, irakasle eta bestelako ari dira, beraz, tresna xume bezain eraginkor honen bitartez jakintza partekatzen eta sortzen. Iraun beza luzaz!

Ehunmilak ultratraila: bi aste falta dira izen ematea ixteko

Ehunmilak ultratraila | 2012-05-29 : 12:05 | kirola

Artikulu honen bidez adierazi nahi dizuegu Ehunmilak ultratraila 3. edizioa bertan dugula. Uztailak 13 eta 15 bitartean izango da, baina parte hartzeko epea bi aste barru itxiko da. Lasterketak Beasainen izango du irteera eta helmuga. Goierriko 2 Haundiak probarako izen ematea ere orduan itxiko da: ekainaren 11ean.

Hitano barnetegia: udan ere, Mintza Hadi, Lagun!

Mintza hadi, lagun! | 2012-05-29 : 11:05 | hizkuntza

Badator uda, eta urtero bezala udako barnetegien eskaintza zabalik dute euskaltegiek eta irakaskuntza zentroek. Aurten, ordea, eskaintza berria plazaratu du Maramara taldeak. Izan ere, lehen aldiz hitano barnetegia egiteko aukera eskainiko du, Mintza hadi, lagun! programaren baitan.

Asteburu honetan ospatuko da Literaturia 2012 Larrabetzun

Sustatu | 2012-05-29 : 09:05 | kultura

Badator Literaturia. Ostiraletik igandera bitartean literaturaren topagunea ospatuko dute Larrabetzun. Antzerkiak, mahai-inguruak eta errezitaldiak izango dira, ohi bezala, asteburu honetan. Beste ekitaldi batzuen artean, Estepan Urkiaga Lauaxeta gogoratuko dute musika eta hitza uztartuz. Herriko plaza, eskola, Hori Bai Gaztetxea eta Anguleri Kultur Etxea bihurtuko dira, beste behin ere, Literaturiako eszenatoki.

Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedikoa sarean daude

HPS - Munduoro | 2012-05-28 : 16:05 | bweb

Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sarean jarri ditu jada Lur Hiztegi Entziklopedikoa eta Lur Entziklopedia. Era horretan, euskara ikasten dutenek beste kontsulta-tresna bat izango dute on line eta euskararen presentzia ere handituko da Internet-en.

TOKIKOM jardunaldiak, ekainaren 15ean Arrasaten

TOPAGUNEA | 2012-05-28 : 09:05 | hedabideak

Hedabideen krisiak eta ekonomikoak ere xaxatuta, aldaketa handiak gertatzen ari dira euskal hedabideen munduan. Tokiko hedabideek TOKIKOM SL sortu zuten martxoan elkarlana bideratu eta estrategia komunak garatzeko. Garapen hori gauzatzeko bideak adostu nahian, TOPAGUNEAk eta TOKIKOMek jardunaldiak egingo dituzte ekainaren 5ean, tokiko hedabideen etorkizuna marrazten hasteko.

 

Hezkuntza berrikuntza: nola erantzun eskolaren erronkei?

Mondragon Unibertsitatea | 2012-05-28 : 09:05 | irakaskuntza

Ekainaren 1ean jardunaldi bat egingo da Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan: Hezkuntza berrikuntza: nola erantzun eskolaren erronkei?. Ekitaldiaren asmoa da unibertsitate eta eskolen arteko harremanean sakontzea, beti ere, elkarlanean eta esperientziak partekatuta.

Orson Welles Euskal Herrian

Sustatu | 2012-05-27 : 10:05 | zinema

Jakina denez, Orson Welles (1915-1985) Euskal Herrian izan zen 1955ean. Around the world with Orson Welles hainbat dokumentalez osatutako multzo baten baitan, The Land of the basques dokumentala grabatu zuen, eta Youtuben ikusgai dago, sei zatitan banatuta.

Transmisioa da gunea

Karrikiri elkartea, Iruñea | 2012-05-26 : 15:05 | hizkuntza-eskubideak

Maiatzaren 16an Karrisolasaren saio berria izan genuen Diglosiaren purgatorioaz izeneko artikuluaren bueltan. Mikel Zalbidek BAT Soziolinguistika Aldizkarian (79-80, 2011) idatzi zuen azterketa interesgarria izan genuen oinarri. Hona hemen saioan aipatutakoaren laburpen gisakoa.

Aurrekoak ››