Artxiboa: 2011 12
Dantzan.com itxi beharrean gaude
| 2011-12-31 : 11:12 | dantza
Diru-laguntzen beherakada eta bestelako diru-iturrien urritzearen ondorioz, dantzan.com itxi beharrean aurkitu gara, ezin baitugu orain hamar urte abiatu genuen gune hau ekonomikoki mantentzen jarraitu. Ez dugu amore eman nahi, eta saiatuko gara finantzabidea eskuratzen lehenbaitlehen berriz martxan egoteko, baina bitartean, eta urtarrilaren 1etik aurrera webgunea ezingo dugu elikatzen jarraitu.
Kolore guztietako San Silvestre lasterketak, aukeratu zurea!!
| 2011-12-30 : 11:12 | kirola
Urte amaierarekin batera San Silvestre lasterketak www.lasterketak.com web gunera iristen dira. Urteko azken eguna ospatzeko primerakoa. Kolore guztietakoak daude: popularrak, konpetitiboak, urte askotakoak, berri-berriak, ... Aurten www.lasterketak.com web guneko egutegian 38 San Silvestre lasterketa zenbatu ditugu: 1 Araban, 9 Bizkaian, 19 Gipuzkoan eta 9 Nafarroan.
Debagoieneko Tobera arrakastatsua
| 2011-12-30 : 10:12 | antzerkia
Bergarak Arrasateri egindako salaketengatik antzeztutako epaiketan, "lehen garbigailuak Bergaran egin zirelako eta ez Arrasaten" bezalako argudio barregarrien artean, giza balioak albo batera utzita kooperatibismoa ekonomiaren nondik-norako soiletara makurtu izana bezalako autokritikak utzi zituen ikuskizunak.
Argazkiak, bideo-albiste laburra, jendearen iritziak... goiena.net-eko albistean.
Lur Entziklopediako 10.000 artikulu Wikipediaren parte dira gaurdanik
| 2011-12-29 : 13:12 | copyleft
Euskarazko Wikipedia 110.000 artikulutik 120.000ra hazi da bat-batean gaur, Lur Entziklopediako edukietatik hamar mila artikuluko trasbase bat egin baita, Eusko Jaurlaritzako HPSk bultzatuta. Elhuyar Fundazioak egin du lana azken hilabeteotan wikipedistekin koordinatuta.
#SesiSesi KDD. Kronika moduko bat
| 2011-12-29 : 12:12 | internet
Jarto koadrilla galanta batu ginen azkenean SESISESI sarien banaketa egiteko. Nire espektatiba guztiak aise gainditu zituen hitzorduak eta, beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkizuet taula gainera zein azpira hurbildu zineten guztioi. (Eta hurbildu ez zineten beste askori ere bai!)
Gora Aditz Trinkoak!
| 2011-12-29 : 09:12 | letrak-sare-kantoitik
Adizki trinkoen inguruan sarean dugun alberdaniak poz handia damait. Etorkizuna sendo eta trinko dakusat.
Urte bukaera honetan, 22. Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren memoriak berreskuratu ditugu
| 2011-12-28 : 10:12 | antzerkia
Ez gaitu negu hurbilak izutzen, udako akorduek baitiraute bero. Urte bukaera honetan, 22. Lekeitioko Kale Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren memoriak berreskuratu ditugu.

Argazkiak.org | Lekeitioko Antzerki jaialdia © cc-by-sa: sustatu
Captchak asmatu zituen Luis Van Ahn-en hurrengo proiektua: Duolingo
| 2011-12-27 : 09:12 | teknologia
Captcha-k Luis Von Ahn informatikari guatemalarrak asmatu zituen, eta baita ReCaptcha enpresa sortu eta hura Googleri saldu ere bai. TED hitzaldi honetan (gaztelaniaz), kaptxez gain, bere oraingo ekimen eta enpresaz ere badihardu: Duolingo. Internet osoa itzultzeko asmoa duen sistema bat.
IKT 2012 dirulaguntza deialdia
| 2011-12-26 : 09:12 | herri-administrazioak
Eusko Jaurlaritzako abenduaren 20ko Gobernu Batzordearen oniritzia jaso ondoren, abenduaren 30ean argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2012ko IKT deialdia arautzen duen Agindua (2011ko abenduaren 21eko Agindua, Kulturako sailburuarena, 2012an Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan euskara sustatu, garatu edota normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena).
Euskara gaixo dago Osakidetzan
| 2011-12-25 : 11:12 | hizkuntza-eskubideak
Bengoa sailburuak dio euskararekin azkarregi jokatu dela Osakidetzan. Gaur Bilboko bi anbulategi ezberdinetan gertatua horren adierazgarri bada, euskara bera gaixo dago Osakidetzan eta, hori ikusten ez badu, Bengoa bera ere hor nonbait.
Hizkuntza-kudeaketa enpresan "30+10" mintegiko balorazioa
| 2011-12-24 : 10:12 | enpresa
Enpresen hizkuntza kudeaketari buruzko 30+10 Mintegia izena duen jardunaldia azaroaren 17an burutu zen Elgoibarko Makina-Erremintaren Institutuan. Jardunaldi hori IMHk berak antolatzen du, Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzaren laguntzarekin. Aurtengoa seigarrena izan da Hona hemen mintegiko bideoa eta balorazioa. **(bideoak ikusteko hemen...)**
Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza zuzena kendu dio UEUri
| 2011-12-23 : 11:12 | hezkuntza
UEUk (Udako Euskal Unibertsitatea) diru-laguntza nominala izan du Eusko Jaurlaritzan 1998. urteaz geroztik. Joan zen astean konfirmatu dio Jaurlaritzak UEUri diru-laguntza hori bertan behera geratuko dela, UEUren egitura eta hainbat proiektu egoera larrian utziz. Gaur goizean agerraldia egin du UEUk Bilbon egoera salatzeko. Bertan izan dira UEUko zuzendari izandako Lore Erriondo, Xabier Isasi, Mikel Aizpuru, Kepa Altonaga eta Martin Orbe.
Jostailuen iragarkietako mezua, sexista ote?
| 2011-12-23 : 10:12 | sexua
Gabonak datozela eta, haur gehienak urduri dabiltza, jostailu eta opari ederrenen zerrenda egin eta Olentzerori eskutitza idazten. Zer jostailu erosi? Zer mezu helarazten digute jostailuen iragarkiek? Jostailuen iragarkien mezua sexista ote? Izenburuan galdera bota dugun arren, ez dirudi Haizea Odria azpeitiarrak Youtuben jarritako bideoak zalantza handiegirik uzten duenik. Ala bai?
Aitor Sarasuaren bertsoak Debagoieneko Toberaren aitzakian
| 2011-12-23 : 08:12 | antzerkia
Aitor Sarasua bertsolariak Debagoineko lehen Tobera mustra honetarako bertso ezin ederragoak idatzi ditu; mamitsuak, biziak, gogoetara gonbidatzen gaituztenak, ezinbestean.
Ziztadak edo euskalgintzaren pintxazoa?
| 2011-12-22 : 13:12 | kultura
Eredu ekonomiko berri bat euskalgintzarako: EZtaBAIdarako apunteak. Ziztada eske ari zaizkigu hemendik eta handik. Hiru egoeraren berri izan dugu oso denbora gutxian.
- Berria taldearena
- Nabarra aldizkaria
- UEU
...eta honek guztiak, gogoeta egitera narama. Hala beharrez. Patxi Gaztelumendiren gogoeta hau bere blogean argitaratu da, eta hona ekarri dugu bere Copyleft lizentziari esker.
Zeitgeist: 2011. urtearen laburpena Googleren arabera
| 2011-12-22 : 09:12 | internet
Urte amaieran urtero azaltzen diren zerrenden artean, Googlek ere berea egin du. Urtean zehar Google bilatzailean izan diren bilaketak aztertu ondoren, 2011ko gertaera, pertsonaia eta albiste nagusien zerrenda kaleratu du, urteroko Zeitgeist zerrendan.
Modako izenak Gipuzkoan XVI. mendean
| 2011-12-22 : 08:12 | historia
Asko aldatu dira Euskal Herriko ohiturak azken urteetan gure umeei izena jartzeko garaian. Orain 40 urte oso ohikoak ziren izen batzuk erabat ezkutatu zaizkigu eta beste batzuk nagusitu. Orain dela 500 urteko izenak ere nahiko tradizionalak ziren, nahiz uste baino hurbilago zeuden oraingo gustuetatik.
Gure desio zinbetetako tzoenekin
| 2011-12-21 : 10:12 | masai-ikastaroa
Hara zer opa digun Gurutze Goriak:
Gure desio zinbetetako tzoenekin, datozen egun hauek ongizatez urte oparo baten hasiera izan daitezen.
Eta euroa lehertuko balitz zer?
| 2011-12-21 : 08:12 | ekonomia
Galdera erraza; erantzunak baditu bere zailtasunak. Ekonomia fikzioa dakar Joseba Barandiaran ekonomialariak bere analisian. Oharra: Analisia GAINDEGIAk urtero kaleratzen duen Gaindegia Txosteneko edukien parte da aztergai diren beste gai batzurekin batera.
Gabonetan ere, bertakoa eta garaikoa
| 2011-12-20 : 15:12 | gastronomia
Sukalde ibiltari batek Gipuzkoako zenbait herri bisitatuko ditu doako sukaldaritza ikastaroak eskainiz eta Gabonetako menuetan tokiko eta garaiko produktuen erabilpena bultzatzeko.

