Artxiboa: 2011 5
Munduko argazkirik handiena
| 2011-05-31 : 15:05 | argazkia
The Great Picture dauka izena eta 33 metroko argazki bat da: Munduko handiena. Kamera estenopeika panoramiko bat erabili zuten horretarako, eta kameraren neurriak ere ez ziren makalak: 13,7 x 48,7 x 24,3 metro. Kalifornian egin zuten eta errebelatzeko 2.300 litro likido erabili behar izan zituzten.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Marshall Astor
Nola kalkulatzen dute futbol jokalari batek zenbat km egiten dituen partida batean?
| 2011-05-31 : 13:05 | bestelakoak
IDAZTEKONola kalkulatzen dute Xavi dela, beti, partiduetan km gehien egiten dituen jokalaria?
Zubi honetan gertatzen dira A8ko istripuak Eibarren
| 2011-05-31 : 10:05 | garraiobideak
Atzo iluntzean ere istripu larria A8an, Eibar parean. Azitaingo auzoan dagoen zubi honetan gertatzen dira honelako istripu asko. Badakizue, hurrengoan hortik pasatzean kontuz ibili!

Argazkiak.org | Azitaingo zubia A8an © Administrazio publikoena: B5M
Euskalterm, sareko bertsio berria
| 2011-05-31 : 10:05 | hizkuntza
Eusko Jaurlaritzak sareko Euskalterm hiztegi eta datu-base terminologikoaren bertsio berria aurkeztu zuen atzo. Baina, era berean, bertsio zaharrak sarean jarraitzen du. Bertsio zaharrera eramaten dute oraindik Euskalbar tresnako bilaketek, baina uste dugu moldatuko dutela.

Argazkiak.org | Euskalterm 2011ko bertsioa © cc-by-sa: herri.admin
Twitter erabiltzaile baten Timelinea ikusteko aukera dago orain
| 2011-05-30 : 11:05 | sare-sozialak
Twitterren orain beste erabiltzaileen timelineak ere ikus daitezke. Lehen norberak bere timelinea edo besteen profileko mezuak ikus zitzazkeen, baina orain Twitterrek aukera ematen dizu beste Twitter erabiltzaileen timelinea ikusteko. Timelinea da Twitter erabiltzaile batek login egiten duenean ikusten duena: berak jarraitzen dituen pertsonen tuitak, alegia.
Xabier Kintanarentzat euskara ez da gaztelera baino zaharragoa
| 2011-05-30 : 10:05 | hizkuntza
Orain gutxi Xabier Kintanak idatzitako artikulu bi agertu dira Euskaltzaindiaren web gunean eta, Deian, pixka bat osatuagoa, Euskara ala erdara, zein zaharragoa? eta Ustea ez da jakitea izenburuekin. Horietan, Xabierren iritziz, euskara beste hizkuntzen adin berekoa da. Hauxe dio zehatz-mehatz:
Euskara ez ote da inguruko erdarak baino zaharragoa? Ba, era absolutuan hitz eginez: ez, une honetan munduan mintzatzen diren hizkuntza guztiak, aurreko fase batetik helduak diren neurrian, adin berekoak direlako, eta den-denak antzina hizketan hasi ziren lehen gizakien denboraraino heltzen dira.
Españistan, azken urteen historia ekonomikoa animazioarekin azaldua
| 2011-05-30 : 08:05 | ekonomia
Batek baino gehiagori deitu dio arreta bideo honek. Josu Azpillagak esan du: "Bikaina bideoa, bai estetikoki eta bai mezu aldetik." Eta Naroa Elortzaren blog ekonomikoan ere ikusi dugunez itsatsita, haraxe zuzendu dugu esteka. Aleix Salo da bideoaren egilea.
Masterra Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan 2011-2012
| 2011-05-29 : 09:05 | irakaskuntza
Mondragon Unibertsitateak Hezkuntza Testuinguru Multikultural eta Eleanitzetan Master ofiziala, Ekomu, antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan, 2011-2012 ikasturterako. Izena emateko epea zabalik dago, uztailaren 1a arte.
Kristautasuna salbatzeko irteera bakarra dugu: Katolizismoarekin moztu
| 2011-05-29 : 08:05 | erlijioa
Astiro-astiro baina gelditu gabe kristautasunak eskuetatik egiten digu ihes. Gizadiaren balioak eraikitzeko oinarria izan dugun kristautasunak jadanik ez digu ezer esaten. Arrazoi asko egon daiteke atzean: gizarte modernoa eta berari dagozkion balioak, hedabideek zabaltzen dituzten estilo berriak, mundu mailako sistema ekonomiko desegituratzailea
ehunka aipa genitzake baina, arrazoi nagusia zein den zehaztu beharko bagenu, zalantzarik gabe, honako hau dela esango genuke: Vatikanoa eta Katolizismoa.
Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du
| 2011-05-28 : 13:05 | argazkia
Europar Geoparkeen Astearen baitan, Zumaia, Deba eta Mutrikuk osatzen duten Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du. Ekimen honen helburua lurralde honen eta bertako balore naturalen -bereziki geologikoen- eta kulturalen ezagutzan sakontzea da. Geoparkeak UPV-EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatearen laguntza du ekimen honetan.
8 urteko zarauztar batek medula transplantea behar du
| 2011-05-28 : 09:05 | osasuna
Erik 8 urteko zarauztar bat da, leuzemia du eta sendatu ahal izateko, medula transplantea behar du. Epe laburra daukate horretarako, eta SOS mezua bidali dute gurasoek:
Honen bitartez, medula emateari buruzko informazioa jasotzera animatzen zaituztegu. Era horretan, Erikek edo egoera honetan dagoen beste batek sendatzeko aukera gehiago izan ditzan. Laguntzeko prest zaudetenek eta informazio gehiago jaso nahi duzuenok, bidal itzazue zuen datuak hurrengo helbidera: maite.iguainlopez @ osakidetza.net
Mossoak gogor saiatu dira Bartzelonako Catalunya plaza husten, baina ez dute lortu
| 2011-05-27 : 15:05 | politika
Dozenaka lagun zauritu dituzte Mossoek Bartzelonako Catalunya Plazan kontzentratuta dauden suminduak bertatik kanporatzeko ahaleginetan. Sarean izugarrizko oihartzuna ari da izaten.
Jaurlaritzaren sare sozialetarako gida: hizkuntza irizpideak
| 2011-05-27 : 13:05 | sare-sozialak
Eusko Jaurlaritzak gizarte-sareetarako komunikazio eta estilo gida bat aurkeztu du gaur Gasteizen. Hizkuntzari dagozkion atalak ekarri ditugu hona. Puntu gehienak hizkuntzari dagozkion atalean datoz, baina gero puntuz puntu, dela Twitter edo blogen atala, ñabardura gehigarri batzuk daude.
Bilduren emaitzen konparazio historikoa
| 2011-05-27 : 10:05 | politika
Bilduk sorpresa eman zuen igandeko hauteskundeetan: emaitza historikoak izan zituen koalizio abertzaleak, eta zenbait hedabidetan Batasunaren 1999ko emaitzak baino hobeak izan direla azpimarratzen dute. Lehen aldiz aurkeztu da Bildu, eta ezin hortaz aurreko urteekin konparatu, baina Ezker Abertzalearen eta EAren bozken batuketak ez du horrenbesterako diferentzia ematen. Taula bat ekarri dugu ikusteko: Ezker Abertzalearen eta EAren botoek, gutxi gora behera, Bilduren emaitza ematen dute.
Datozen lau urteetan euskararen normalizazioari bultzada eman behar diote arduradun politikoek
| 2011-05-27 : 08:05 | hizkuntza-eskubideak
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Hego Euskal Herrian joan den igandean egindako hauteskundeen emaitzak ezagutu ondoren hausnarketa egin eta horren berri eman du Donostian egindako agerraldian. Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok herritarrek hautatu berri dituzten ordezkari politikoei arduraz joka dezaten dei egin die eta heldu den legegintzaldian euskararen normalizazioari bultzada emateko eskatu.
Baserri Eguna
| 2011-05-27 : 08:05 | jaiak
Maiatzaren 29an ospatuko dugun festa honetan, baserritarrei omenaldia, bertsolariak, trikitilariak, haurrentzako pintura tailerra, idi dema erakustaldia, herri bazkaria eta kontzertua izango ditugu. Egun horretan Igartubeiti Baserri Museora hurbiltzen zareten guztiok 4 izarretako Iriarte Jauregi Hotelean gau bateko zozketan parte hartzeko aukera izango duzue.
Hauteskunde ondorengo hitzarmen posibleak
| 2011-05-26 : 16:05 | politika
Ekainaren 11an osatuko dira Hego Euskal Herriko udalak maiatzaren 22ko hauteskundeetan izandako emaitzen arabera. Orduan erabaki beharko dira alkatetzak. Bi bozketa egoteko aukera dago: gehiengo osoa behar da lehenengo bozketan; akordiorik ez badago, zerrenda bozkatueneko hautagaia izango da, herri bakoitzean, alkate. Hitzarmen posible batzuk ekarri ditugu hona, Udal eta Aldundientzat.
Hizkuntzen berreskurapenerako aditu titulua, Garabide Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateak antolatuta
| 2011-05-26 : 09:05 | irakaskuntza
Uda bitartean, 20 partaiderekin ari da garatzen Hizkuntzen Berreskurapenerako Aditu titulua Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean.
Ikasleak, maiatzaren 10ean masterreko lehen moduloren baitan, Juan Carlos Moreno hizkuntzalariarekin.
Odon Elorza, Facebook-en jo ta sua
| 2011-05-26 : 09:05 | politika
Hauteskundeetako sorpresetako bat, Bilduk Donostian irabazi izana. Eta ondorioz zalantza, ea Odon Elorza 20 urteko alkate sozialistak jarraituko ote duen. Momentuz, ematen du Facebook bidez jarraituko duela politika egiten:
