Artxiboa: 2011 3
Europeanaren interfazea euskaraz; aurkezpena gaur goizean
| 2011-03-31 : 19:03 | bweb
Gipuzkoa 2.0 programaren baitan, Europeanarekin elkarlanean aritu da Gipuzkoako Foru Aldundia, interfazea euskaraz garatu eta edukiak partekatzeko. Ekimen honen barruan, Europeanako Marketin eta Komunikazio zuzendariak, Anne Marie van Gerwenek hitzaldia emango du, Europenaren esperientzia, helburuak eta erronkak azalduz. Hitzordua da Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, gaur ostirala apirilak 1, 10:00etatik 11:30etara.

Argazkiak.org | Europeana Euskarazko interfazearekin. © cc-by-sa: GipuzkoaKultura
Sareko Euskal Gramatika aurkeztu dute
| 2011-03-31 : 14:03 | bweb
Gaur aurkeztu du EHUko Euskara Institutuak Sareko Euskal Gramatika. Wiki baten itxura dauka, adibideekin eta irudiekin ilustratua (irudietan, aurkikuntza bitxiak ere bai, bide batez). Kontsultarako, bi helbidetatik abiatzea onena:
Zizka-mizka hitzaldiak, erlojupeko powerpoint aurkezpenak
| 2011-03-31 : 13:03 | marketina
Joan den astean Sarea pil-pilean jardunaldian izan ziren Zizka-mizka hitzaldien bideoak argitaratu ditu Azkue Fundazioak Youtuben. Hauxe da Kaixomaitia.com harremanetarako webguneko Iñigo Arandiak emandako aurkezpena:
Ez Dok Amairuk isilarazitako txanboliñ txikia
| 2011-03-31 : 09:03 | musika
Raphaelen El tamborilero edo Bob Dylanen Blowin' in the wind kantak euskaraz grabatu zituzten 60ko zein 70eko hamarkadetan. Euskaraz ere pop-musika, musika komertziala egin zen garaiotan, eta guk zenbait perla entzungarri berreskuratu ditugu.
Into Eternity: hondakin nuklearrak ia betiko dira
| 2011-03-31 : 07:03 | zientzia
Onkalo da injinerutza proiektu bat Finlandian hasitakoa 20. mendean. Eraikuntza lanak, hala ere, 22. mendera arte iraungo dutela aurreikusten da. Eta gero ere, 100.000 urtean iraun beharko duela espero dute, izan ere, epe horretan toxikoak izango diren hondakin nuklearrak gordetzea izango da bere funtzuioa. Into Eternity dokumentalak kontatzen du hori.
1937ko Bizkaiko erasoetako argazki gehiago
| 2011-03-31 : 07:03 | historia
Atzo Sustatun erakutsitako argazkien harira Gerediaga elkartetik argazki gehiago bidali dizkigute, egokien ikusten genuen moduan zabaltzeko eskatu digute. Argazkiak.org-en kargatu ditugu eta hona ekarri ditugu irudiak. Bonbak nola erortzen diren ikusi daiteke irudiotan. Hemen, adibidez, Bizkaia Zubiaren ingurua, bonbak bota zituztenean eta gaur egun.
Argazkiak.org | Bizkaiko zubia 1937-2011 © cc-by-sa: gerediaga
Aste honetan Makala dj-ak Europako bira hasiko du
| 2011-03-30 : 13:03 | musika
Udaberrian, Makala dj-ak Europan zehar bira egingo du. Lehenbizi "Partió la tabla / Cartoon tune" single-a (Lovemonk 2009) kaleratu zuen; gero latin doinuz betetako 4 abestiko EP-a, "Vamos a comer" (Lovemonk 2010), Laurent Garnier, Jelly Jazz, Flevans, TM Juke, DJ Yoda, Fort Knox Five, Recloose, Dusty, Raphael Sebbag eta Mad Mats bezalako nazioarteko hainbat dj eta ekoizle handiren goraipamena jaso zuena; eta orain 10 hazbeteko EP berria dakarkigu: "Swinging the Afro Mambo". Gainera, udarako, "Unexpected Tapas" estudioko bigarren lan luzea agindu du. Bi lanok Lovemonk diskoetxeak argitaratuko ditu.
Euskararen transmisioa eta herrigintza
| 2011-03-30 : 11:03 | hizkuntza
Jackeline Urlak, antropologiako doktoreak eta Massachusets-ko Unibertsitateko irakasleak, euskararen transmisioari eta herrigintzari buruzko hitzaldia emango du martxoaren 31n Zeraingo Kultur Etxean 19:00etan hasita.
Durangoko bonbardaketa: une hartantxe hartutako irudi sekula ikusi gabea
| 2011-03-30 : 07:03 | historia
Durangoko Gerediaga elkarteko lagunek Durangoko 1937ko bonbardaketaren irudi sekula ikusi gabeak aurkitu dituzte Italiako artxibategietan. Erromako Ufficio Storico dell Stato Maggiore delAeronautica Militare-ra joan ziren bisitan, eta bertan aurkitu dutenetako bat da hau, sekula ikusi gabea, parekaturik hemen gaur egungo aire-irudi batekin:

Argazkiak.org | Durango 1937 eta 2011 © cc-by-sa: sustatu
Ordenagailuko mahaigainekoak apaletan txukun-txukun
| 2011-03-29 : 11:03 | informatika
Ikea etxeak prestatutako aplikazio txiki bat ezarri du Patxi Huarte Zaldieroak bere Mac-eko mahaigain gisa. Pantailaren azalera guztia trastoz betea eduki beharrean, dena txukun apaletan. Windows PC bertsioa ere badago.
Hizkuntza-ekologia eta lurralde euskaldunak
| 2011-03-29 : 10:03 | hizkuntza-eskubideak
UEMAk bere 20 urteko ibilbidea eta hizkuntza ekologia lotuko dituen topaketa antolatu du. Topaketa Azpeitiko Sanagustin aretoan egingo da, apirilaren 14an (osteguna) eta goizez izango da. Topaketan, UEMAren 20 urteetako ibilbidearen berri eta etorkizunerako UEMA zein izan daitekeen landuko da. Horrekin lotuta, lurralde euskaldunetan hizkuntza ekologiaren teoriaren, planteamenduen eta ikasbideen aplikazioa aztertu nahi da.
Simulazio irudiak: tsunamia gertatuko balitz Donostian
| 2011-03-29 : 09:03 | geografia
Youtuben bideo batzuk daude Japoniako tsunamia Donostian gertatu izan balitz, ondorioak nolakoak izango zirateen ikusteko. Japoniako beste enpresa batek egindako simulazioen bidetik nolabait.
Palindromisten Topaketa Ermuan apirilaren 2an
| 2011-03-29 : 07:03 | jokoak
Apirilaren 2an, larunbata, Nazioarteko Klub Palindromistaren topaketa egingo dugu Ermuan. Goizeko 10:30ean hasiera emango zaio jardunaldiari, palindromogintzaren inguruko gogoetak aurkeztuko direlarik.
Klik! Hitzaldi ziklo interesgarria Azpeitian
| 2011-03-28 : 15:03 | kultura
Kilometroak 2011 Azpeitian izango direnez, Azpeitiko Ikastola Ikasberrik mahai-inguruak antolatu aste honetarako. Herriak euskaraz: klik! lelopean egingo dituzte solasaldiak, martxoaren 29an, 30ean eta 31n, hau da, astearte, asteazken eta ostegunean. Sanagustin Kulturgunean izango dira hirurak, 19:00etan hasita. 2011ko Kilometroak jaiaren leloa nolabait teknologikoa da, Klik!, eta hitzaldi hauetan ere osagarri hori ez da faltako: Teknologia eta sarea: euskara, gazteak eta hezkuntza da lehen hitzaldia, asteartekoa.
Berdina ote "egiaztatze informala" eta "egiaztatzeko mekanismo informala"?
| 2011-03-28 : 09:03 | politika
Su-etenaren "egiaztatze informalaz" dihardute atzodanik hedabide eta komentaristek. Baina ez da hori zehazki ETAk proposatutakoa bere azken agirian, baizik eta "egiaztatzeko mekanismo informala":
Frantzia eta Espainiako gobernuen aitortza ofizialik ez izan arren, ETA prest dago egiaztatze mekanismo informal bat onartzeko.
Kanpaina Travel Clubi informazioa euskaraz eskatzeko
| 2011-03-28 : 08:03 | hizkuntza

Travel Club txartela baduzu, irakurri arretaz. Travel Club-en euskararen aldeko politika nabaria ez bada ere, badu euskaraz informaziorik jasotzeko aukera (Travel Club-en Espainia aldeko enpresa ugarik parte hartzen du).
Eguneratua: Artikulugileak irudiak bidali dizkigu eskakizuna ilustratzeko.
Larry Trask euskaltzainaren omenezko hitzaldia Birminghamen
| 2011-03-28 : 08:03 | hizkuntza
Hitzaldia urtero antolatuko du Birminghamgo Unibertsitateak Etxepare Institutuarekin lankidetzan; lehen hizlariak Mari Jose Olaziregi eta Amaia Gabantxo izango dira eta Euskal Literaturaz jardungo dute.
Gasteizko merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pinak
| 2011-03-27 : 11:03 | hizkuntza
Euskal Herriko hainbat tokitan egiten ari den bezala, Gasteizen ere, merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz dakiten langileentzako pin bat banatu nahi dugu euskararen ahozko erabilera bultzatzeko. Aukeratu den lema, hauxe: Nahi baduzu, euskaraz.
"Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena" liburuaren 2. edizioa
| 2011-03-27 : 09:03 | liburuak
2009. urtean, Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena liburuaren 7000 ale argitaratu genituenean, gure helburua, "bertsio ofizialaren" aurrean, Nafarroaren konkista, bestelako parametroetatik aztertzeaz gain, garai honen garrantzia jendarteratzea zen. Eta helburua betetzen ari gara. Dagoeneko, 1. edizio hori agortua dago, eta bigarren edizioa aurkeztuta dago.
Enpresarean: enpresa euskaldunak, elkarlana eta utopia
| 2011-03-27 : 07:03 | enpresa
Enpresa munduan elkarlanerako joera igartzen ari da; elkar ezagutzeko eta haien arteko elkarlana sustatzeko saiakerak egiten ari dira. Hortik, mota askotariko ekimenak edo proiektuak sortu dira, enpresen arteko auzolanaren arrakasta kasuak, alegia. Izan ere, oso aberasgarria da ezaugarri komunak dituzten enpresek elkar ezagutzea, beharrak identifikatzea, bakoitzak ematen dituen zerbitzuak ezagutaraztea edo esperientziak partekatzea. Arlo bereko edo beste arlo batzuetako enpresen artean elkarlana sustatzeaz gain, esperientzia ezberdinak ere ezagutu daitezke eta bezero edo hornitzaile berriak aurkitu daitezke. Networking saioak egin ohi dira eta horietan ezagututako hainbat enpresarekin harremana estutzeko aukera egon daiteke eta zerbitzu osoagoa emateko, zerbitzu berriak eskaintzeko edo bakarrik garatu ezin daitezkeen proiektuak elkarrekin aurrera eramateko elkarlana sor daiteke.

