Interneteko albistegia

Artxiboa: 2010 12

Patxi Lopez Lehendakaria ETBko "Jaun ta jabe" telesailean

Sustatu | 2010-12-31 : 10:12 | wtf

Jaun ta Jabe telesailaren sarrerako bideoaren adaptazio bat egin dute, fake moduko bat, Patxi Lopezen Gobernuko kideak aurkeztuz, beste bideo pasarte batzuk tartekatuta.

Sakoneta (12): Sutara txotx batzuk bota eta krux-krux-krux egin dute abar iharrek

Xabier Mendiguren Elizegi | 2010-12-31 : 09:12 | sakoneta

uzt. 3 02:30
Sutara txotx batzuk bota eta krux-krux-krux egin dute abar iharrek, sugarrek jan ahala. Su-mihi dantzari horiei begira geratu da Antton, lo ezak gorritutako begiak kixkurtuz. Zigarro bat hartu du paketetik: azkenaurrekoa. Hura ezpainetara eraman eta hondarrekoa eskaini die lagunei, besoa luzatuz.
–Nahi?

Urtero bezala, korrika eginez agurtu aurtengoa ere: Gora San Silvestre!

Lasterketak.com Taldea | 2010-12-31 : 08:12 | kirola

Ohitura polita da korrika eginez urtea agurtzea, Euskal Herriko txoko guztietan aurkitu ditzazkegu San Silvestre lasterketak.
Aurten, gure egutegian 28 lasterketa zenbatu ditugu!!!

Bobby Farrell hil da, Boney M taldeko kantari eta dantzaria

Sustatu | 2010-12-31 : 08:12 | musika

Bobby Farrell kantari eta dantzaria, Boney M. disco taldearen aurpegi (eta gorputz) ezagunena, hil egin da, San Petersburgon aktuazio bat egin ondoren. Musika ekoizle aleman batzuek 70eko hamarkadan asmatutako taldea izan zen Boney M. Belaunaldi jakin batentzat, Bobbyren dantzaera memorian itsatsita egongo da betiko. Bye bye, Daddy Cool.

Hitzapasa tematikoak sortzen lagundu nahi?

Maite Goñi | 2010-12-30 : 10:12 | letrak-sare-kantoitik

Opor hauetan hartu dut tartetxo bat Hitzapasa jokoaren gunea berritzeko. Hitzapasan bertan azaldu dudan bezala, bere garaian, politagoa-edo zelako, txantiloi berezi samarra hautatu nuen eta, maiz, erabiltzaileek zailtasunak izaten zituzten edukietara heltzeko. Kontua da, atzo goizean horretan ari nintzela, Xabier Mendiguren Elizegik Hitzapasak sotzen laguntzeko eskaini zuela bere burua eta...

Sakoneta (11): Batetik bestera ibiltze hori zer da: ihes egite bat?

Xabier Mendiguren Elizegi | 2010-12-30 : 09:12 | sakoneta

uzt. 2 13:45
–Batetik bestera ibiltze hori zer da: ihes egite bat? Gogobeteko zaituen leku bat aurkitu arteko bilaketa?
–Nomadismoa beti izan da gizakien bizimodua.
–Bai, baina behar konkretu batzuetatik sortua: ardientzako larre nahikorik ez zegoelako transhumantzia, eta abar.

Mondragon Unibertsitateak berritu egin du webgunea

Joxe Aranzabal | 2010-12-30 : 08:12 | bweb

Mondragon Unibertsitateak berritu egin du unibertsitatearen webgunea eta beronen baitan dauden subsite edo azpiwebguneak, zortzi guztira. Webgune berritua hobeto egokitzen da gaur egungo pantailetara, diseinu garbiagoa du eta lekua egin die blog, telebista eta sare sozialei.

Sakoneta (10): "Leku batetik bestera azkarrago joango garela saltzen digute"

Xabier Mendiguren Elizegi | 2010-12-29 : 09:12 | sakoneta

uzt. 2 11:45
–Leku batetik bestera azkarrago joango garela saltzen digute, eta amu horrekin engainatu nahi dute jendea.
–Baina azkartasuna balio bat da berez gure gizartean, ezta?
–Alde batera utziko dut oraingoz kontu hori. Balio bat ote den ala mito faltsu bat. Azkartasunaren izenean zenbat gauza sakrifikatzen dugun, eta ez ote dugun modu akritikoan onartzen gero eta gehiago produzitzera eta kontsumitzera behartzen gaituen gizarte-eredua. Baina bueno, orain ez naiz horretan sartuko. Bakarrik esan nahi nuen, Y grekoarekin azkarrago ibiliko garela-eta, hori dena gezurra dela eta galanta.

UEMAk eta UEMAko 40 udalek hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Kutxarekin eta Euskadiko Kutxarekin

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea | 2010-12-29 : 08:12 | hizkuntza-eskubideak

Hitzarmenaren bidez, bi finantza erakundeek konpromisoa hartu dute UEMAko udalerrietan eskaintzen dituzten komunikazio guztiak euskaraz egiteko. Hitzarmenean, konpromiso zehatzak daude, eta bost urteren buruan osorik betetzea aurreikusten da.

Papereko Sustatu urtarriletik aurrera doan zure kioskoan

Sustatu | 2010-12-28 : 11:12 | wtf

Urtarrilean hedabide berri bat izango da kioskoetan: papereko Sustatu. Doakoa izango da, eta Interneteko gaiak eramango ditu papera. Oraindik ez genuen notizia argitaratu nahi, baina Sustaturen kolaboratzaileek bazuten honen berri eta horietako batek, Josu Lezameta Jozulin blogariak ezin izan dio sekretuari eutsi eta bere blogean kontatu du.

Sakoneta (9): "Gero, Barne Sailetik bidali diguten ohar hori dago"

Xabier Mendiguren Elizegi | 2010-12-28 : 09:12 | sakoneta

uzt. 2 11:15
–Gero, Barne Sailetik bidali diguten ohar hori dago –esan du Josunek.
–Zer? Nik ez dut ezer ikusi –Rikardo zuzendariak.
–Oraintxe iritsi da. Tipo batek, AHT egiteko obretan etxetik bota behar zutenean, tiroka ekin omen dio ertzainen kontra.
–Baina terroristaren bat edo...?

Arnaldo Otegiren adierazpenak The Wall Street Journal egunkarian

Sustatu | 2010-12-28 : 08:12 | politika

Idatziz eskainitako galdetegi baten gainean, Arnaldo Otegiren hitzekin osatutako artikulua kaleratu du gaur The Wall Street Journal-ek egunkariak. Ezker abertzaleak soilik bide baketsuetatik ekingo diola ziurtatzen du Otegik, baina ez du baieztatzen ETAk bere jardunaren amaiera iragartzeko prest dagoenik, horretatik gertu geratu den arren erantzunetan. Hala dio egunkariak:

Mr. Otegi stopped short of confirming that ETA is preparing to announce such an end

Rupert Murdoch milioitsuaren News Corp. hedabide taldearen parte da The Wall Street Journal.

Sabin Intxaurraga hil da

Sustatu | 2010-12-28 : 07:12 | politika

Sabin Intxaurraga Eusko Alkartasunako militante historikoa atzo hil zen, 60 urte zituela gaixotasun baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Sailburu izan zen bai Justizia eta bai Ingurumen Sailetan. Zeanuriko alkate gisa hasi zuen bere ibilbide politikoa EAJrekin 1979an, baina Carlos Garaikoetxeak Lehendakaritza utzi eta EA sortu zuenetik, alderdi honetan egon zen. Azken hilabeteotan partehartze zuzena izan zuen EA eta ezker abertzaleak sinatutako Euskaldunako Akordioan eta inguruko ekimenetan.

Bertso abentura Ozaetan

NaiLpz | 2010-12-27 : 17:12 | bertsolaritza

Asparrengo gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin, bertso barnetegi bat antolatu da, 8-12 urte bitarteko umeentzat. Egonaldia Barriako aterpetxean izango da, 2011ko urtarrilaren 3, 4 eta 5ean.

Sakoneta (8): Jo, tia, flipantea da. A que bai?

Xabier Mendiguren Elizegi | 2010-12-27 : 09:12 | sakoneta

uzt. 2 13:20

–Jo, tia, flipantea da. A que bai?
Naiarak baietz esaten dio buruaz, baina aldi berean Uxunek azaldu dion planari bueltaka ari da bere artean.
–Baina eske nik gaur ilea garbitu behar nuen.
–Jo, tia, ez zaitez izan hain pija.
–Eske, ez dakit zenbat egun daramadan jada garbitu gabe. Atzo tai chi klasea neukan eta ezin izan nuen, gaur goizean pentsatzen nuen eta alferkeria eman dit goizago jaikitzeak.

Guk Hot Salsa euskaraz, zuk zergatik ez?

Josu Lezameta, Jozulin | 2010-12-27 : 08:12 | wtf

Astelehen goiz honetan lagun diezazukeen musika dakarkizuegu: Betiko euskal abestien bertsio, nola esan, berriak, bitxiak, desberdinak... (*) Iparraldeko Biper Kombo taldeak moldatutakoak eta Joxek erakutsi zizkigunak. Hasteko: Guk euskaraz, zuk zergatik ez? salsa bertsioan:

Ikus-entzunezko instalazio originalak: 3d proiekzioak, pong analogikoa...

Sustatu | 2010-12-27 : 07:12 | artea

Eness edo Electronic Miracles ikus-entzunezko instalazioak egitera dedikatzen den enpresa australiarra da. Gauza benetan bitxiak egiten dituzte, hala nola Pong (agian) analogiko hau, edo 3d proiektore berezi batzuekin elur panpina eta bolen gainean egindako beste ikuskizun hau:

Splitboard: Gadget Inspektorearen snowboarda

Haritz Rodriguez | Tokitan.tv | 2010-12-26 : 09:12 | tokitan

Gadget Inspektorearen snowboard-a probatuko dugu gaur. Splitboard esaten zaio, iraupen luzeko edo mendi-zeharkako eski bilakatzen den taula (baita alderantziz ere). Zurizako bailarara (Anso, Huesca) joango gara, Pirinio elurtuetan barrena.

Sakoneta (7): Epaitegiko idazkariak markaturiko protokoloa jarraitu dute

Xabier Mendiguren Elizegi | 2010-12-26 : 09:12 | sakoneta

uzt. 2 10:00

Epaitegiko idazkariak markaturiko protokoloa jarraitu dute. Atean jo dute behin, beste behin, hiru aldiz. Gero deiadarka hots egin, eta, aldarri horiek ere erantzunik izan ez dutenean, ertzainei esan die:

- Zuen txanda da.

Hileko azken igandeetan, dantzaldia Elgetan

Sustatu | 2010-12-25 : 11:12 | dantza

Dantzaldia egiten dute hilero Elgetako kafe antzokian, hileko azken igandean. Gidatutako dantzaldi irekia, Euskal Herriko eta Europako dantza tradizionalez osatutakoa. Dantzaldi irekia eta doakoa, tarte bat dantzan ondo pasatzeko gogoa duen edozeinentzat. Hurrengo dantzaldia bihar, hilak 26.


Jatorrizkoa: Dantzaldi Irekia Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Iban Arantzabal

Aurrekoak ››