Interneteko albistegia

Artxiboa: 2010 11

Perurena eta Zuzeu txanpainez bustiko dituzte Durangon

Mario Azurza | 2010-11-30 : 18:11 | hedabideak

Iñaki Perurena herri jasotzailearen eta Bilbovisioneko kazetariaren arteko eztabaidaren bideo polemikoak ehundaka mila sarrera izan ostean, erabiltzaile talde batek festa antolatu du Abenduaren 6an Plateruenan, Perurena eta Zuzeu xanpainez bustitzeko. Perurena joango dela konfirmatu du Jutsuriagak, Zuzeuko sarrera klikatuenaren egileak.

"Tristea da, baina espetxean zerbait lortzeko gose greba bat egin behar duzu"

Apurtu.org | 2010-11-30 : 16:11 | aldarrikapenak

Edurne Kanpionek, Mikel Almandoz Atarrabiako euskal preso politikoaren bikoteak Tarasconen duten egoera salatu du. Mikel Almandoz eta Jon Gonzalez-ek 14 egun bete dute gose greban komunikazio eskubidea aldarrikatuz. Datorren larunbataen Euskal Herritik iritsiko zaie elkartasuna antolatu den martxa baten bidez.

UZEIk HIESaren lexikoa sarean jarri du HIESaren Nazioarteko Egunean

Jabier Agirre - UZEI | 2010-11-30 : 10:11 | hizkuntza

Abenduaren 1a HIESaren Nazioarteko Eguna dela-eta, UZEIk HIESaren lexikoa sarean jarri du nahi duenak kontsulta dezan.

Helburuak dira gaiari buruzko terminologia eguneratua finkatzea batetik, eta termino horiek euskalgintzan dihardutenen eta euskal hiztunen eskura jartzea bestetik. Lexikoak HIESaren esparruko termino berrienak hartzen ditu barnean, esate baterako test lasterrari dagozkionak.

Blanca Urgell: "Kazetariek erabaki dezatela zer egin eta zelan"

Sustatu | 2010-11-30 : 07:11 | aktan-jasoa

ETBko langileek eskutitz irekia bidali diote Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuari espedientatutako kazetarien afera dela-eta. Gutun horretan sailburuaren iazko udan Radio Euskadin esandako hitz batzuk ekarri dituzte gogora:

Egin dugun oinarrizko apustua da kazetariek eurek erabaki dezatela zer egin eta zelan

Wikileaks-eko filtrazio espainiarrak: oraingoz, bakarra egin da publiko, 1986koa

Sustatu | 2010-11-29 : 12:11 | politika

Wikileaks-ek egindako AEBetako mezu diplomatikoen filtrazioan (Cablegate) hiru mila baino gehiago dira jatorria Madrilgo enbaxadan dutenak, baina horietarik bakarra egin da publiko oraindik, honako hau, Libiarekin izandako talka bat.

Guifi.net, sare neutral eta autogestionatua; hitzaldia Bilbon

Ezebez | 2010-11-29 : 10:11 | internet

Guifi.net telekomunikazio sare ireki, aske eta neutrala da. Kideen arteko elkarkonexio akordioetan oinarritzen da, zeinetan parte-hartzaile bakoitzak, konektatzean, sarea hedatu eta beste guztiekiko konexioa eskuratzen duen. Horixe azalduko dugu aste honetan Bilbon izango den hitzaldi batean.

Goardia Zibilak eibartar bat tiroz hil zuenekoa, nola ikusi genuen kartzelatik

Josu Ibargutxi | 2010-11-29 : 10:11 | politika

Pasa den mendearen 60. hamarkadan zegoen grina politiko eta sozialak ehundaka eta ehundaka euskal gazte eraman zituen hainbat erakundetan elkartzera, militarki inposatutako erregimen kriminalaren aurka borrokatzeko, 30 urtetan itota zegoen askatasunaren egarriz.

Zer dugu Azkue Fundazioaren alde eta aurka?

Euskaltzale 2.0 | 2010-11-29 : 08:11 | herri-administrazioak

Lehenik eta behin esan beharra dago Azkue Fundazioak hutsune bat betetzera etorri dela maila instituzionalean. Hau da, euskarak zuen lekua sarean handitzera erakundeen laguntzarekin, erabiltzaileok izaten ez dugun zerbait eta guztiz beharrezkoa dena nire aburuz. Eta hemendik aurrera ia dena kritikak izan daitezkeela ezin dut ukatu, baina berriro diot Azkue Fundazioa beharrezkoa ez ezik ekimen interesgarriak bideratu ditu eta euskararen presentzia sarean bultzatzeko ezinbesteko tresna izan daiteke.

Lady gagaren kantua atez ateko zabor bilketaren alde

Sustatu | 2010-11-28 : 11:11 | natura

Zero Zabor taldekoek Lady Gaga abeslari ezagunaren kantu bat bertsionatu dute atez ateko bilketa defendatzeko. Tartean daude Ken Zazpi taldearen abeslaria, Porrotx pailazoa. Munduko bidoerik arraroena izenburua jarri diote.

Txoritxoak dohainak ere ba omen ditu

GAZTEZULO aldizkaria | 2010-11-28 : 08:11 | hedabideak

Nicholas Negroponte adituak esan zuen duela egun batzuk ez duela uste Twitterrek urte asko iraungo duenik. Ez da Facebook bezain erabilgarria bere ustez; denbora gehiegi galtzen da txoritxoarenean, mezu edo twett asko interes gutxikoak dira. Alan Rusbridger The Guardian kazeta entsutetsuaren zuzendariak 15 arrazoi eman ditu Twitter komunikabideentzat interesgarria dela defendatzeko.

Azkue fundazioa tuiterlari euskaldunen txisteen erdigunean

Sustatu | 2010-11-27 : 11:11 | internet

Azkue Fundazioaren inbertsioak ezbaian jarri dituzte tuiterlari euskaldunek azken egunotan, umorez egindako iruzkinekin. Bizkaiko Foru Aldunditik 900.000 euroko dirulaguntza jasotzeak, webgunea egiteko 75.000 euroko aurrekontua izateak eta Shakiraren kontzertu baterako sarrerak banatu izanak hautsak harrotu ditu sarean. Azkuerekin Waka Waka jokoa ere sortu dute euskalherrian.info atarian.

Twitter erabiltzeko oinarrizko online ikastaroa

Sustatu | 2010-11-27 : 08:11 | sare-sozialak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuak Oinarrizko Twitter Ikastaroa jarri du online, bideoekin lagundutako instrukzioekin Twitter erabiltzen ikasteko oinarri-oinarrizko mailatik: Twitter zer den azaltzen hasten da.

Komunikatzeko, enpresan lanerako tresna eraginkorra izan dezazun, arlo profesionalean eta pertsonalean beste pertsona batzuk egiten dutena ezagutzeko.

Independentziaren aldeko Lip Duba Durangon abenduaren 6an

LipDub EuskalHerrian | 2010-11-26 : 09:11 | zinema

Orain dela aste batzuk sarean bolo-bolo ibili zen Katalan Herrietan independentziaren alde eginiko lipduba. Momentu honetan ia 800.000 ditu bideo horrek. Zergatik ez egin Euskal Herrian antzeko zerbait? Abenduaren 6an Durangon izango da aukera.

Jokin Zaitegi beka deitu du AEDk Vargas Llosa itzultzeko

AED elkartea | 2010-11-26 : 07:11 | liburuak

Arrasateko AED elkarteak XXIV. Jokin Zaitegi itzulpen sariketa deitu du Elkar argitaletxearen laguntzarekin eta Kutxaren babesarekin. Lankidetza horri esker aurtengo Literaturako Nobel saridunaren, Mario Vargas Llosa peruarraren, Pantaleón y las visitadoras eleberria euskarara ekartzea izango du helburu bekak.

Gabi Basañezen askatasuna aldarrikatzeko manifestazioa egingo dute igandean Sopelan

Politika "Gabi etxean nahi dugu. Errepresio gehiagorik ez!" herri ekimena | 2010-11-25 : 16:11 | aldarrikapenak

"Gabi etxean nahi dugu. Errepresio gehiagorik ez!" lelopean, datorren iganderako, azaroak 28, manifestazioa deitu dute Sopelan dozenaka eragile eta herritarrek. Martxa 13:00etan abiatuko da, Sopelako udaletxeko plazatik.

Gaur ere Euskararen Unibertsoak pauso bat harago jardunaldiak zuzenean Iruñeatik

Nafarroan.com | 2010-11-25 : 08:11 | hizkuntza-eskubideak

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak jardunaldiak gaur osteguna amaituko dira. Euskararen unibertsoak pauso bat harago goiburupean antolatutako jardunaldiak Iruñeko Planetariumean burutuko dira. Euskararen normalizazioa eta euskalgintzaren norabidea izango dira aztergai bi egunetako jardunaldietan. Nafarroan.com telebistak jardunaldiak zuzenean jarraitzeko aukera emanen du.

Iparrorratza, unibertsitateko doako orientazio-zerbitzua

UEU | 2010-11-25 : 07:11 | irakaskuntza

Batxilergoko ikasle askok unibertsitaterako saltoa emango dute laster. Horrekin batera datoz azken orduko zalantzak, Bolognako prozesuak ekarri dituen aldaketak, selektibitateko berrikuntzak,... kezka hauek bideratzen laguntzeko Unibertsitatea.net atariko Iparrorratza orientazio-zerbitzua duzu. Doakoa da, pertsonalizatua, on line eta euskaraz.

Soziolinguistikaren top-tena 2010ean

garaigoikoa | 2010-11-24 : 12:11 | hizkuntza-eskubideak

2007an egin nuen lehendabiziko aldiz euskarazko soziolinguistikaren top-ten subjektiboa. Hiru urte interneten asko dira eta, horregatik, 2010ean berritu dut zerrenda. Soziolinguistika.org, Hiznet-en webgunea, Hizkunea, Inguma, Buruxkak eta beste zenbait baliabide komentatuak.

Euskal Selekzioak partida jokatuko du aurten

Sustatu | 2010-11-24 : 12:11 | kirola

Aurten, azken bi urteotan ez bezala, futboleko Euskal Selekzioak partida jokatuko du Gabonetan, Euskal Selekzioa izenarekin hain zuzen ere. Euskal Herriko Selekzioa izena defendatzen dute jokalariek, eta aldarrikapen eguna deitu dute partida jokatzen den egunerako.


Jatorrizkoa: 2008ko partida Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Beñat Irasuegi

Dress code euskaldunak, Euskadi Sarietan adibidez

Elena Laka | 2010-11-24 : 09:11 | zer-erantzi

Herri honetan badakigu zer jantzi jendaurrean agertzeko. Alegia, euskaldunok ere badaukagula gure dress code propioa plazan agertzeko orduan. Baita euskal idazleak Euskadi Sarietan ere, moda eta modu jakin bati jarraituz.

Aurrekoak ››