Artxiboa: 2010 5
Geokokapenari buruzko hitzaldia Gasteizen
| 2010-05-31 : 13:05 | geografia
Geokokapenarekin erlazionatutako zerbitzuak eta beharrak goranzko joeran daude azkenaldian: Interneteko bilaketen % 40k lotura du toki eta egoera geografikoekin, sarera konexioa eta GPS-a daukaten mugikorrek ematen dituzten aukerak, eta abar. Hitzaldia Tagzania Services enpresako Gari Araolazak emango du eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da Dato kalean Arabako Merkataritza Ganberak duen egoitzan. Hitzaldia Conversion Thursday delakoaren barnean antolatua dago eta informazio gehiago eta izen-emate formularioa EuskadiInnova webgunean aurki daiteke.
Demokrazia Ekonomikoari buruzko jardunaldietako inpresioak
| 2010-05-31 : 12:05 | ekonomia
Arrasaten izan ginen lehengoan, Demokrazia Ekonomikoaren inguruan antolatutako topaketan. Bertan jorratutako gaiak, izugarri intesgarri egiten zaizkit. Lanaz aritu ginen, antolaketaz, pasioaz, soberaniaz, kudeaketa ereduaz eta abar. Eta baita kooperatibetaz, kooperatibak, demokrazia ekonomikoa bideratzeko formula bat izan daitezkeelako. (Demokrazia Ekonomikoari buruzko II. Topaketa transnazionala egin zen Arrasaten joan den ostiralean. Han izandakoaz kronika idatzi du Ander Goñik, eta bere blogekoa hona ekarri dugu bere lizentziari esker).
Israelek eraso egin dio Gazarako laguntza untziari eta hildakoak izan dira
| 2010-05-31 : 09:05 | aldarrikapenak
Israelgo armadak eraso egin dio Gazara nazioarteko laguntza humanitarioa zeraman untziei. 600 lagun inguru doaz 6 untziko multzoan, eta asaltoan hildakoak izan dira, 10 iturri gehienen arabera oraingoz. Zaurituak ere ez dira gutxi. Erasoa Meditarranioko zein puntutan izan den ez da argitu oraingoz.
Bertso-estrofak izendatzeko irizpideak
| 2010-05-30 : 14:05 | bertsolaritza
Plazer handiz jakinarazi nahi dizuet Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza sailak liburutto berri bat argitaratu duela, bertso-estrofak izendatzeko irizpideak biltzen dituena. Interneten ere eskuragarri duzue ondoko estekan. Gogo onez hartuko genituzke zuen oharrak eta ekarpenak, hurrengo argitaraldietan lan osoagoa, zuzenagoa edo mamituagoa emate aldera. Har itzazue gure agurrik bertsozaleenak
Edans or NOT
| 2010-05-30 : 12:05 | internet
edansornot.com taberna batean sortutako proiektua da. Hasiera batean barre egiteko besterik ez zen, baina azkenean webgunea sortu eta kodea argitaratu da. HOT or NOT gunearen klon bat da hauxe.
Hemen da Euskovision 2010
| 2010-05-29 : 09:05 | zuzenean
Gaur larunbatez da Eurovision jaialdia, 21.00etatik aurrera. Lehenagotik, 20.00etatik, Elgetako Espaloia Kafe Antzokian eta hementxe bertan, Euskovision ospakizun burugabe samarra. Sustatu eta La Personnalite-ren eskutik. Eguneraketa, igandea. Alemaniak irabazi zuen, Espainiaren aktuazioa ia hondatu zuen batek. Hori dena zuzenean komentatu genuen umore handiz. Jardun osoa gorde dugu erreferentziarako.
Metaposta, herritarrentzako postontzi eta gordailu elektronikoa
| 2010-05-29 : 08:05 | herri-administrazioak
Aste honetan eratutako Metaposta zerbitzu-elkarte berriak "Interneten erabiltzeko moduko postontzia eta gordailu elektronikoa" abiaraziko ditu, hiritarrek agiriak doan, segurtasunez eta etengabe jaso eta gorde ahal ditzaten. Euskadi Informazio Gizartean 2010 Planari atxikitako proiektu garrantzitsua da hau.
e-Literaturaren bila
| 2010-05-28 : 15:05 | liburuak
Atzo Literaturiak Zarautzen antolatzen zuen bigarren eta azken jardunaldia egin zen Antoniano aretoan. Euskal Literatura 2.0aren erronkak gaiari helduta han izan ziren Hasier Etxeberria (Idazlea besteak beste), Mikel Elorza (Abokatua eta editorea) eta Imanol Epelde (filologoa eta blogaria).
Espainiarekin joango al garete?
| 2010-05-28 : 10:05 | ekonomia
Joan zen astean Europako finantza mapa hark harritu ninduen. Talde bat sortu dut flickerren, gaurko krisia irudikatzen eta, ondorioz, ulertzen lagun gaitzaketen irudiak biltzeko: Espainiarekin joango al garete?. Gehitu taldeari, mesedez, zuen irudiak. Nik Osborneren zezenaren ikono ezagunari esku-hartze txikia egin diot. Hau da nire ekarpena, oraingoz.

ONA txartelaren programa etengo du Jaurlaritzak
| 2010-05-28 : 10:05 | herri-administrazioak
Hedabide batzuek gaur diotenez, Eusko Jaurlarizak albo batera utziko du ONA txartel elektronikoaren programa. Albiste horien arabera, 11 milioi euro inbertitu dira hiru urtean horretan. Batek kalkulatu duen bezala, egunean 18.000 euro hiru urtean.
Euskaraz kantatzen duen abeslari suediarra
| 2010-05-28 : 09:05 | musika
Basshunter abeslariak suedieraz abesten du berez, baina bere Dota kantua ezagun egiten ari da Euskal Herrian, euskaraz abesten baitu hasiera. Bizitza jarri dantzan, bestela egiten du hotza.
Aramaioko gaztetxoekin txantiloiez margotzen
| 2010-05-28 : 07:05 | artea
Larunbatean Aramaioko San Martin eskolako jaia zela eta, joko eta tailerren artean, txantiloiak (stencilak) erabiliz hamar urte inguruko ikasleek bertako horma bat margotu zuten. Tag kutre eta bestelakoekin itsusitutako horma bati bizi berri bat eman, txantiloiak eta sprayak erabiltzen apur bat ikasi bakarrik ez, bide batez horma hori beraiena ere badela erakutsiz.

Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean
| 2010-05-27 : 10:05 | teknologia
Wazemank-eko parodia honetan, Ander V. Gorosabel Apple Debagoienako sailburuak iPad-aren trukoak erakusten dizkio Maider Eguesi Teknopolis programan. Bada, hara, Euskal Herriko lehen iPad publikoa, Debagoienean estreinatuko da, larunbat honetan Euskovision topaketan. Elgetako Espaloia Kafe Antzokiak erosi du iPad hori, eta bertako wifi sarearen bidez bezeroek nabigatzeko erabiliko da aurrerantzean antzoki horretan.
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Wazemank parodia: iPad-a Teknopolis-en | Erabiltzailea: sustatu
Udako ikastaroak GERTU: UEUren ikastaroak prest
| 2010-05-27 : 09:05 | irakaskuntza
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), bere udako ikastaroak aurkeztu ditu, GERTU lelopean. Ekainaren 28tik uztailaren 23ra bitartean, 38 ikastaro prestatu ditu. Ekainaren 20an amaitzen da izena emateko epea www.ueu.org webgunean.
"80 egunean": joan ikustera, merezi du eta
| 2010-05-27 : 08:05 | zinema
Estreinatu berri da euskal film bat, 80 egunean, hemengoa ez ezik, euskaraz filmatua, baita pertsonaien tankeran eta izaeran aspaldi ikusitako euskaldunena ere. Geure burua pantailan ikusteko aukeraz gain, baina, ondo egindako pelikula dela azpimarratu behar da, artisau onaren eskuz eta kariñoz ondua, maitasun istorio gazi-gozo bat kontatu eta ikuslea irri murritz batekin utziko duena.
Bideoa: Zarauzko herritar ezagunak txosnen eta udalaren jarreraren inguruan
| 2010-05-26 : 11:05 | jaiak
Herriko kirol, kultur eta gizarte arloetan oso ezagunak diren aurpegi ugarik txosnetan izan dituzten bizipenak kontatze dituzte prestatu duten bideo interesgarrian.
Hezkuntza eleaniztuntzailearen alde, Marko Hirueledunari erantzuteko kanpaina
| 2010-05-26 : 09:05 | irakaskuntza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak proposatuta "Marko Hirueledunari erantzuteko kanpaina bat jarri dugu martxan. Kanpainarako blog hau sortu dugu: Euskaldunak eta eleaniztunak. Blogeko sarreretan aurkituko duzue kanpainaren aurkezpena eta balorazioa, zein erantzuteko proposatzen ditugun bideak:
- Hezkuntza Marko Hirueleduna saiakuntza-proiektuetarako deialdia
- Marko honi erantzuteko kanpainaren nondik norakoak
Motorrak berotzen Euskovisionerako
| 2010-05-26 : 07:05 | zuzenean
Atzo izan zen Eurovisioneko lehen semifinala, eta gaur izango da bigarrena, finalerako aldez aurretik herrialde gutxik baitzuten pribilejioa. Geuk ere prestatu ditugu gauzak, Coveritliveko leihoa enkargatu dugu larunbateko Euskovisionerako. Gaur goizean, Euskadi Irratian 11.00etan, azalpenak emango ditu kontuaz La Personnalite-ko Goio Telletxeak. Berotu motorrak!
Eskuohialaren Eguna, eta Geek Harrotasunaren Eguna
| 2010-05-25 : 17:05 | wtf
Gaur maiatzak 25, nazioarteko bi egun ospatzen dira. Eskuoihalaren eguna eta Geek harrotasunaren eguna. Beraz, Sustatuzale zareten heinean, espero dugu gauza izango zaretela galdera hauek erantzuteko:
- a) Zein koloretakoa da tropa inperialen uniformea Star Wars-en?
- b) Zein egoeratan gaude heriotza nuklearretik gertuago, Defcon 5 edo Defcon 1?
- c) Zerk ahalbidetzen dio Delorean bati denboran bidaiatzea?
- d) Zergatik da hain garrantzitsua eskupañua?
- e) Zein da Bizitza, Unibertsoa eta Beste Guztia azaltzen duen erantzuna?
- f) Zergatik da garrantzitsua 42 zenbakia?
Kalinpan, freskagarri berria Bermeon
| 2010-05-25 : 15:05 | hizkuntza
Kirolean gabiltzala nekatu egiten gara, izerditu, batzuetan lehertu. Baina horrek guztiak konponbidea dauka orain, izan ere, Bermeok freskagarri berria dauka, KALINPAN izenekoa. Edari isotoniko honek egarria asetzen du, haren burbuilek indarra bikoiztu, kontzentrazioa zorroztu eta aurrera egiteko gogoa sortzen dute. Baina KALINPAN edaria baino gehiago da

