Artxiboa: 2010 4
Arnaldo Otegik 4.000 zale ditu Facebooken, baina nola jakin bera benetan atzean ote dagoen?
| 2010-04-30 : 11:04 | sare-sozialak
Arnaldo Otegi izeneko Facebook orri bat dago iaztik. Ez dakigu nork sortu duen orri hori, fikziozko zenbait pertsonaia ere baitaude Facebooken (Barbie borroka edo Señoras eibarresas adibidez) lehen pertsonan idazten. Arnaldo Otegiren izenean Garako artikuluak sartu izan dituzte orain arte orri honetan, baina oraingoan espetxetik bidali omen duen mezua zabaldu dute Facebook-eko horma horretan:
Ilusioz eta esperantza osoz jarraitzen ditut E.Abertzalearen azken ekarpenak. ANTOLAKUNTZA eta BORROKA!
Goenkaleren grabazio zuzenean emititzen ari dira streaming bidez
| 2010-04-30 : 11:04 | telebista
Uztailean 3.000 kapitulua emango dute Goenkalen, eta uztailean emango duten kapitulu hori gaur ari dira grabatzen. Efemeridea aprobetxatuta, zuzeneko programa egiten ari dira streaming bidez, zuzenean erakusten grabazioa nola egiten duten.
Mediku batzuentzat derrigorrezkoa izango da gaztelaniazko hizkuntza-eskakizuna
| 2010-04-30 : 08:04 | osasuna
Aste honetan komentagai izan den Patxi Lopezen elkarrizketa horretan, Osakidetzako hizkuntza eskakizunez ere mintzatu zen lehendakaria:
El cirujano al que se le puntúa más por saber euskera que por saber operar. Bueno, todo eso va a desaparecer, para que lo que de verdad puntúe sea la profesionalidad.
Ba ez, hori guztia ez da desagertuko. Izatez, Espainiako Gobernuak dekretua onartu du apirilean hizkuntza eskakizunak ezarriko zaizkiela atzerriko zenbait medikuri, lan egin nahi badute; derrigor gaztelania jakitekoa, eta erkidego autonomoen esku utzita ea euskara, katalana eta galiziera ere eskatu behar den.
Sasoi arteko arropa
| 2010-04-29 : 10:04 | zer-erantzi
Despistatuta gabiltza termometroaren gorabeherekin. Panazko praketatik praka laburretara egun bitan pasatu gara; izan ere, negutik udara egin dugu jauzi udaberririk gabe. Oraintxe datorkigu askori buruhaustea!

Creative Commons Aitortu © cc-by: Leire Narbaiza
Mendi tontorretako drama ez da amaitu Annapurnan
| 2010-04-29 : 09:04 | kirola
Annapurnatik jaitsiera oso latza ari da gertatzen, Oh Sun Eun korearrarentzat ere bai, baina larriagoa Juanito Oiartzabalen espediziokide Tolo Calafat mallorcarrarentzat. Iñaki Otxoa de Oltza mendizale nafarra 2008an hil zen tokian bertan da hau, Annapurnan, eta erreskate ahaleginean, harekin alferrik saiatu zen beste mendizale bat dago, Horia Colibasanu.
Eguneraketa, osteguna. Tolo Calafat hil egin da. Gauza nola izan den kontatu du irratian Oiartzabalek.
Donostia, Google Earthen 3 dimentsiotan onena izateko lehian
| 2010-04-29 : 09:04 | geografia
Ekainetik ikusgai dago Donostia 3 dimentsiotan Google Earth bitartez. Model Your Town lehiaketan 5 finalisten artean dago orain Donostia, eta maiatzaren 1a da Donostiaren aldeko botoa emateko azken eguna. Donostia ibilaldi birtual baten bidez erakusten dute lehiaketa horretan, eta hona ekarri dugu bideoa.
Sumendiaren eragina hegaldietan
| 2010-04-29 : 08:04 | garraiobideak
Ito World enpresa ingelesak ondorengo bideoa egin du apirilaren 16tik 21era Europa erdialdean egondako hegaldiak eta Eyjafjallajökull sumendiaren eragina argi erakusten du.
Blackberry fenomenoa hobeto ezagutzeko, hitzaldia Donostian
| 2010-04-28 : 10:04 | telefonoa
Blackberry eramangarri/mugikor aurreratuak egiten dituen RIM enpresako goi-kargu bat, Larry Bensadon, hizlari izango da Deustuko Unibertsitateko Donostiako kanpusean, ostegunean, 17.00etatik aurrera (sarrera librea). Komunikazioaz, sakelakoen sektoreaz eta berrikuntza etengabeaz jardungo du, Blackberryren kasua oinarri hartuta.
Veleia 2010-2020, hamar urterako plangintza aurkeztu dute
| 2010-04-28 : 09:04 | historia
Arabako Foru Aldundiak Veleiarako 10 urterako plan zuzendaria aurkeztu zuen atzo. EHUrekin batera egindako plana da, Eliseo Gilen zuzendaritzapean izandako fasea "gainditzeko" plana ere bai. Hainbat alor ukitzen ditu planak, 228 orriko gaztelaniazko idatzi batean: Indusketek nola jarraituko duten, zabalkundea nola egingo den, eta testurik agertuz gero, haiek nola katalogatu...
Patxi Lopezen klaseetako piperrak eta euskarari buruzko usteak Legebiltzarrera iritsiko dira
| 2010-04-28 : 08:04 | hizkuntza
Herenegun, Patxi Lopezen igandeko gehigarri bateko elkarrizketaz jardun genuelarik, erreparatu genion eskumuturrean zeraman gailu ustez sendatzaileari. Baina Sustatuzaleoi esker elkarrizketa irakurri genuen ondoren, eta agian albisteago bihurtu da, euskaraz klaseetan piperra egiten duela edo Ibar Ezkerreko euskararen historiaz ze uste dituen lehendakariak. Gaia, orain, Eusko Legebiltzarrera heldu da.
Nabarra badoa Navarratik; Bilbotik egingo da aurrerantzean, Irati Jimenez buru duela
| 2010-04-27 : 18:04 | hedabideak
«Nabarra» aldizkaria ez da aurrerantzean Nafarroan argitaratuko. Nabarreria Argitalpen Kudeaketak ezin dio egoera ekonomikoari eutsi, eta proiektua beste batzuen esku utziko du. Bilbotik, NBR elkarteak erronkari aurre eginen dio, eta Irati Jimenez idazle eta kazetaria izanen da aldizkariaren arduradun berria.
Oh Eun-Sunek egin du 14. tontorra eta aurrea hartu dio Pasabani
| 2010-04-27 : 13:04 | kirola
Oh Eun-Sun iritsi da gaur goizean Annapurnako gailurrera. Edurne Pasaban euskaldunarekin izan duen lehia amaitu da, beste kontu bat da ea lasterketa balekoa izan den ala ez, Oh-ren aurreko tontorren inguruan dauden susmoak direla eta. Hego Koreako telebistak zuzenean eman omen du gaurkoa. Bitartean, Edurne Pasaban Sisha Pangma igotzekotan dago.
Eibarko Txakurtegiko animaliak sarean ikusgai, ea nork adoptatuko
| 2010-04-27 : 11:04 | natura
Debabarreneko Mankomunitateko animaliak biltzeko zerbitzuan, Eibarko Txakurtegian alegia, beste toki batzuetan bezala animaliak jaso eta adoptatzeko uzten dituzte. Epe batean ez baditu inork hartzen, hil ere bai; baina hori gutxitan gertatzen da, eta orain gainera akaso errazago gertatuko dira adopzioak zakurren berri Internet bidez ematea erabaki baitute.
Ezkerreko arratoi-txakurra hartu dute jada, baina bestea libre dago.
Maiatzak 15, Iruñean: Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidearen alde
| 2010-04-27 : 09:04 | hizkuntza-eskubideak
Legegintzaldia hasi berria zela, Nafar Gobernuak Euskarabidea sortu zuen, euskararen hizkuntza politika aldekoagoa eginen zuela irudikatu nahian. Euskararen alde lanean dihardugun agente guztiok, aldez edo moldez harremana eduki dugu alderdi politiko guzti-guztiekin. Esaterako, Topagunekook, azken bi urteetan hogei bilera baino gehiago egin ditugu guztiekin. Behin eta berriz joan gara jarrera ezin eraikitzaileagoarekin: goazen gure lana eskaintzera, goazen gure proposamenak egitera, goazen negoziatzera... herri ekimena eta administrazioa elkarlanean aritzearen aldekoak gara eta.
Telebista poltsikoko telefonoan ikusteko ekimen turistikoa
| 2010-04-27 : 08:04 | telefonoa
Oñatiko Turismo Bulegoak jarri du martxan ekimena. Gai turistikoen gaineko telebista saioen parrilla ikusteko aukera ematen du zerbitzuak, baita WAP atari batera sartzeko ere, hainbat zerbitzu turistikorekin. Bisitariek doan erabil dezakete zerbitzua, eta bost hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez eta katalanez) dago eskuragarri, martxoaren 31tik ekainaren 30era bitartean.
Itziarko Erromeria Eguna maiatzaren 1ean
| 2010-04-26 : 16:04 | jaiak
Iazko arrakasta ikusita, Andutz Kultur Taldeak egitaraua sendotu du bigarren edizio honetarako. Apirilaren 30eko hitzaldiak zabalduko du Erromeria Eguna, eta hilaren 1ean izango da egun handia. Itziarko Erromeria Eguna datorren maiatzaren 1ean izango da. Andutz Kultur Taldeak antolatuta, bigarren edizioa izango du Erromeria Egunak eta aurreko urtean izandako arrakasta sendotzea du helburu.
"Subordinazioaren kontra" hitzaldia Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan
| 2010-04-26 : 11:04 | irakaskuntza
UEUko Soziologia Sailak bultzatuta eta Bilboko Zenbat Gara elkartearekin elkarlanean, BURUTIK PLAZARA hitzaldi zikloa antolatu da. Hona zikloaren lehen hitzaldia: "Subordinazioaren kontra" Joxe Azurmendiren pentsamenduaren inguruan. Hizlariak, Ander Iturriotz eta Imanol Galfarsoro izango dira, Bilboko Kafe Antzokian, asteartea 27, arratsaldeko 20.00etan.
Patxi Lopez lehendakaria, "orekaren" pultsera magikoaren erabiltzaile
| 2010-04-26 : 10:04 | zientzia
Asto baten astakeria
| 2010-04-26 : 08:04 | natura
Euskal Herrian txakurrak legez Extremadurako inguru batzuetan astoak erabiltzen dituzte baserriak zaintzeko. Arraza bereziko astoak ei dira. Jose Rementeria iurretarrak ez zekien hori horrelako asto baten jabe egin zenean. Baina laster deskubritu zuen animaliaren benetako izaera: Karreran etorri eta salto egin zidan. Ia hil ninduen. Inork ez zion zehaztu astoari, antza, etxea ez ezik etxekoak ere zaindu behar zituela.
Garabiekin igo duten Hego Koreako untzia torpedoak jota hondoratu zela diote
| 2010-04-25 : 09:04 | bestelakoak
Joan den martxoaren 26an Hego Koreako itsasarmadaren untzi bat Cheonan delakoa, hondoratu egin zen Ipar Koreatik gertu. Bi zatitan joan zen urpera, baina brankako erdia, garabi erraldoiekin igotzea lortu zuten atzo. Untzia gertutik ikusita Hego Koreako agintariek jakinarazi dute uste dutela torpedo batek jota hondoratu zela untzia.
