Artxiboa: 2009 12
"Heriotza lantzen" euskarazko blog berria
| 2009-12-31 : 14:12 | blogak
Heriotzaren inguruan hezkuntzan, kalean, jendartean, egunerokotasunean dugun hutsune handi eta beltz hori gutxitu eta kolorez margozteko helburuz hasi dugu Heriotza lantzen blog berria.
Ivan Zuluetaren 'Arrebato' saretik jaisteko
| 2009-12-31 : 09:12 | zinema
Atzo hil zen Ivan Zulueta zine zuzendari donostiarra. Lan aipagarri bategatik da ezaguna batik bat, Arrebato, 1979ko kultuzko filma. Horra pasarte bat.
O'Donnell kaleko hondamendiko zuloa
| 2009-12-31 : 08:12 | historia

Duela gutxi ezagutu nuen aldameneko zulo horren argazkia. Gipuzkoako Foru Aldundiak askatutako Guregipuzkoako argazki fondoan sekulako piezak daude, eta Eibarren, Oier Gorosabel blogaria ari da horietako batzuk komentatzen (espeleologiari buruzkoak, adibidez, edo argazki historikoak). Zuloarena bereziki gogoratzekoa iruditzen zait: ez da herrilanetako istripu bat, baizik eta 60 lagun hil zituen bonba faxista baten hondarra. Gainera, argazkiari buruzko datu berriak jakin ditudalako aurtengo Gabonetan.
Irati Irratian saio berezia!!
| 2009-12-30 : 15:12 | hedabideak
Irati Irratia, Aezkoa, Erroibar, Auritz eta Luzaideko irratia, urte askotan zehar ixilik egon eta gero, bihar (abenduak 31, urteko azken eguna) saio berezia eginen dugu. 107.7an sintonian entzungai. Eguerdiko 12etatik 14ak artio, Irati Irratiak saio berezia eginen du abenduaren 31n. Saski anitzen zozketa egiteaz gain, irratiko aspaldiko gertaerak oroituko ditugu. Eguneroko saioak aldiz, urtarrilean hasiko dira. Biharko saioa jarraitzeko twitter bidezko probak eta bloga jarri dugu martxan.
Frankismoaren garaiko lesbianen memoria
| 2009-12-30 : 11:12 | aldarrikapenak
Abendu honetan izandako Granadako jardunaldi feministen kronika Argian. Euskal Herritik joandako ordezkari batek, Arantxa Camposek, Francoren garaian lesbianek bizitakoaz hitz egin zuen. Norbaitek galdera bota zuen eztabaidan: Zergatik lesbiana zaharrek, alegia, Francoren garaian sufritu zutenek ez dute gaur egun hitz egin nahi? Entzuleetako bat altxa zen, preso izandakoa, eta hala erantzun zuen.
Ez da ardura garbiketarik egin, ez da zigorrik izan, minduta nago eta ez dut aurpegia eman nahi. Nire historia idatziko dut eta seme-alabei utziko diet.
Patxi Lopezen Twitterreko ustezko jarraitzaile faltsuen kasua
| 2009-12-30 : 08:12 | sare-sozialak
Patxi Lopez lehendakariaren inguruko fake posibleak aipatu genituelarik atzo, beste hau ere aipagarri: Twitterren dituen milaka jarraitzaileetatik, gehienek faltsuak diruditela, Jose A. Del Moralek Cybereuskadin demostratu zuen bezala. Hala ere, nahita bilatutako follower edo jarraitzaile faltsuak izan barik, badirudi sareko spam-robotek sortutako egoera bat izan daitekeela: Espainiako Twitterreko "erabiltzaile gomendatuen" artean agertu ondoren, badirudi horrek erabiltzaile gehikuntzarekin lotura zuzena duela," Enrique Dans (edans) ere gomendatuen artean agertzean antzeko gertatu baitzaio.
Jaurlaritzak modu irekian zabalduko ditu bere datutegiak
| 2009-12-30 : 08:12 | herri-administrazioak
Eusko Jaurlaritzak datu publikoan modu irekian berrerabiltzeko argitaratze digitaleko plangintza bati ekingo dio, atzo jakinarazi zuenez. Atzo publiko egindako gobernu-erabakiaren arabera, "Jaurlaritzak konpromisoa hartu du bere eskura dauzkan datu publikoak benetan zabaldu daitezen, betiere ulertuta halako datuek isilekotasunari, segurtasunari edo jabetzari loturiko mugarik ez dutela. Eta datu multzo horiek jabetza irekiko lizentzien bitartez eskainiko ditu."
Inozente egunerako behar zuen sorgin-solasa, atzerapenez
| 2009-12-29 : 16:12 | hizkuntza
Bitxia gaur Jesus Mari Mendizabalen zutabea DV egunkarian:
Gapaur Ipinopozepentepe Epegupunapa depenepez, apahupuntz-eperdaparapan epedopo soporgipin-sopolapasepeapan ipidapatzipikopo dipizuput.
Jolas bat, silaba bakoitzaren ondoren, p+bokala gehitu. Artikuluan ahuntz-erdara edo sorgin-solasa esaten dio, zapo-erdara ere esan izan zaio hizkuntzaren jolas honi. Aliterazioak kenduta honela hasiko litzateke artikulua: Gaur Inozente Eguna denez... Baina gaur ez da Inozente Eguna! Atzoko behar zuen zutabea atzeratu egin diote Mendizabali.
France 2k Hondurasko irudiak erakutsi ditu, Irangoak balira bezala
| 2009-12-29 : 14:12 | hedabideak
Atzoko eguerdiko eta gaueko albistegietan France 2 kateak Irango azken protestaldiez informatu zuen, eta gertaerak ilustratzeko manifestazio bateko irudiak eman zituen: manifestariak aurre egiten atzeraka doazen polizia multzo bati. Baina Arret Sur Images webgunean deskubritu dutenez, Irangoak barik, irudiak Honduraskoak dira, joan den udakoak.

Baltasarren dilema: beltza ala belztua?
| 2009-12-29 : 11:12 | jaiak
Errege eguna hurbil da eta plaza publikora haserre itxuran agertu dira etorkinen zenbait elkarte. Baltasar erregearen paperean jaiotzez beltzak ez direnak aurpegia baldarki belztuta agertzea burla, gutxiespen keinu eta irain arrazistatzat jotzen dute. Herri guztietan larruazal beltz jatorrizkoak auzokide ditugun garaiotan hobe genukeela bertsio originalak egokitzea Baltasarren larruan, eta ez pintura merkez belztutako zurien pantomima sineskaitzak.

Baltasar 2009ko Xabiako (Valentzia) desfilean: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: ChodHound / Adrian Scottow
Fake edo feik ote? Dudan jartzen zaituzten sareko sorkuntza horiek
| 2009-12-29 : 08:12 | internet
Fake bat, Interneteko folklorean, faltsua ala berdaderoa ote den zalantzan jartzen zaituen zerbait da. Euskal Herriko eta Espainiako adibide banarekin ilustratzen saiatuko gara.
Ehunmilak: 167 kilometro Euskal Herriko milakoak egiten
| 2009-12-28 : 17:12 | kirola
Ehunmilak Lasterketa bat da, 167 kilometrokoa, mila metroko garaieradun hainbat mendi zeharkatuko dituena. Gipuzkoatik igaroko da, eta mendiz zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea, Urola-kosta eta Urola-Garaia eskualdeak. ehunmilak deitu diote probari.
Emakumeentzat soilik diren taxiak Bartzelonan, bilbotar baten ekimenez
| 2009-12-28 : 11:12 | garraiobideak
"Linea arrosa" taxi-zerbitzua eskeiniko dute aurki Bartzelonan, bertan lan egiten duen taxi-gidari bilbotar baten ekimenez. Taxiak ez dira arrosak izango, beste hiri batzuetan bezala, baina "bereizgarriren bat" eramango dute.
Arrasate, ustekabekoen herria: Auto arrak? Ate soinularia?
| 2009-12-28 : 11:12 | wtf
Trafiko kontuetan autoen generoaren araberako aparkalekuak egitea izango da hurrena? Ez dakit, baina Arrasaten garabia auto ar bat eramaten erakusten duen trafiko-seinale hau ikusi dut:

Argazkiak.org | Auto arrak aparkatzea debekatuta © cc-by-sa: goioarana
Euskaltel penagarri
| 2009-12-28 : 08:12 | marketina

Euskaltelekoa dut telefonoa. Ez galdetu niri zergatik, ez baitaukat oso argi: dagoeneko ez duelako kobertura txarra; merkeenen artean ez dagoen arren, hemengo jarduera ugari babesten dituelako; euskaraz egiten didalako... Blogean askotan autozentsuratzen dut neure burua. Lehiakideei zor zaien begiruneagatik, bezero izan nuenak haserre idazten dudala pentsa ez dezan, bezerogai izan daitezkeenak ez uxatzeko, euskalduntze bidean urratsen batzuk ematen ari direnak ez desmotibatzeko Baina pazientzia galarazi dit Euskaltelen azken iragarkiak.
Arropak erantzita edo biluzik
| 2009-12-28 : 07:12 | zer-erantzi
Aurretik suhiltzaileek edo kirol taldeek egin zuten bezala, aurten HUHEZIko ikasleak animatu egin dira arropak erantzi, argazkiak atera eta egutegi bat ateratzera. Erabat larrugorritan agertzen dira bertan. Tira, erabat-erabat ez dakit, zeren ohitu gara hain beste gauza erabiltzen soinean, sarritan arropak zeharo erantzita ere ez gaudela oso-osorik biluzik.
Eguneraketa, abenduak 28. Erantzunetan, Patxitraperok bere egutegi biluztu propioa egin duela.
Huhezikoen egutetigik, Twitterren ikusia.
Kirol eta aisialdi ekitaldietako euskarazko aurkezleentzako ikastaroa
| 2009-12-27 : 12:12 | irakaskuntza
Donostiako Euskararen Udal Patronatuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak kirola eta aisialdi ekitaldietan euskaraz arituko diren aurkezleak trebatzeko ikastaroa antolatu dute bigarren urtez jarraian. Bi erakundeok mota horietako ekitaldietan aurkezle euskaldunen premia dagoela ikusita lanbide horretan aritzeko teknikak eta baliabideak jorratuko dituen ikastaro berezitua martxan jarri dute.
Urte amaierarako ekitaldia Ondarroan: Montanbaik KKtzan
| 2009-12-27 : 12:12 | kirola
Ondarroan urtea kakatzan amaitzeko txirrindularitza ekitaldia antolatu dute: I. Ondarruko Montanbaik Kktzan. Kartel elegantea atera dute Ondarroako ahozko hizkeran.
Rekorriduk: Bi. Motza ta luzi. Motza 30 Km. Luzi 30 Km bañe entrena baik eta bexperan hamazazpi jeineken eranda.
Atzerrian drogoso, ziegan lo goxo?
| 2009-12-27 : 10:12 | wtf
Donostiako Pio XII enparantzako komisaldegian pasaportea egiten, funtzionarien atzean afitxa komikero bat ikusi dut... Gela batean, literatan pilatuta haginlari premia larria duten tipo beltzaran pilo bat, eta erdian koittau itxurako bat irribarrez, tatuaidun "janbo" pare batek inguratuta.
Urtea ondo bukatzeko korri egin San Silvestre batean
| 2009-12-27 : 10:12 | kirola
Geroz eta zaletasun haundiagoa dugu Euskal Herrian lasterketetan korri egiteko. Urte osoan zehar hainbat lasterketetan parte hartzen dugunez, ez zaigu urtea bukatzeko modu egokiagorik bururatzen: SAN SILVESTRE lasterketa batetan parte hartzea.


