Artxiboa: 2009 8
Donostia abuztuaren 31n erre zutenekoa
| 2009-08-31 : 10:08 | historia
Lau urte falta dira 200. urteurrena izateko. 1813ko abuztuaren 31an erre zuten Donostia britaniar eta portuges "aliatuek", Castaños jeneral espainiarraren aginduz. Donostiarrek bazekiten gertatuko zela, egun batzuk lehenago preso hartu zituzten aliatu batzuk aitortu baitzuten, Castaños jenerala espainolaren agindua zutela "a cuchillo" pasatzeko donostiar guztiak.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Indymedia Euskal Herria
Delorean eta musikaren negozio-eredu aldaketa
| 2009-08-30 : 09:08 | musika
Gauza berdina egiten duten talde asko daude, baina inork ez Deloreanek bezain ondo. Edo hori da behintzat abcNEWSek esan duena. Txalogarria talde zarauztarraren lana, baina aipagarria benetan musikaren negozio-ereduan eman den aldaketaz egiten duten hausnarketa.
Euskal pertsona-izenen esportazioa
| 2009-08-30 : 09:08 | hizkuntza
to i or not to be blogean jasotzen denaren arabera, Mikel Gorrotxategi-k Euskaltzaindiaren Onomastika batzorde idazkariak sarritan dio euskal izenak modan daudela, Euskadik izenak esportatzen dituela, alegia. Gehien esportatzen ditugun izenak Iker, Javier, Ainhoa, Ainara, Iñigo, Unai, Leire, Naiara, Asier, Arantxa, Idoia, Uxue, Naia, Aimar, Ander eta Ane omen dira. Esate baterako, Euskal Erkidegoan baino Iker edo Ainhoa gehiago daude Madrilen.
Garoñaren aurkako martxa
| 2009-08-29 : 11:08 | aldarrikapenak
Garoñaren aurkako koordinakundeak biltzen dituen EH, Errioxa eta Burgoseko gizarte eta kolektibo ekologistek urtero bezala aurten ere Garoñaren aurkako Martxan parte hartzera deitzen dute, zentral nuklearraren berehalako itxiera eskatzeko. Ekimenak aurten 30 urte betetzen ditu. Mobilizazio antinuklearra abuztuaren 30ean, eguerdiko 12tan abiatuko da Barcina del Barco herritik.
Guggenheim museoa, Windows 7 berriko irudia
| 2009-08-29 : 08:08 | arkitektura
Windows 7 RC sistema eragile berriak dakarren irudietako batean Bilboko museoa agertzen da. Euskal Herria kode irekiko sistema eragileen "bekatuzko bidetik" aldentzeko beste saiotxo bat ala miresmen estetiko hutsa?
Promoziokoa. © Microsoft
Kongoko deforestazioak munduko oreka klimatikoa aldatu dezake
| 2009-08-28 : 12:08 | ingurumena
Afrikako parke naturaletan interes eta behar asko nahasten dira. Bitartean, Virunga Parke Nazionala, munduko bigarren erreserba naturala, txikituz doa.
Euskarazko marrazki bizidunen kantuak
| 2009-08-28 : 09:08 | telebista
Youtubeko erabiltzaile batek euskarazko marrazki bizidunen kantuak sareratzen ditu. Dragoi Bola, Arturo Erregea eta Kapitain Planet igo ditu, besteak beste. Euskaltuben ere badaude batzuk, adibidez Atori Ninjaren abenturak:
Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan
| 2009-08-27 : 09:08 | musika
Katie D'Angelo estatubatuarrak abesti ezberdinen bertsioak interpretatu eta sareratzen ditu . Horien artean, Mikel Laboaren "Txoria Txori" mitikoa.
Gure ikastola libreagoa da
| 2009-08-27 : 08:08 | irakaskuntza
Gure ikastola libreagoa da da gure irakasle batek amaitzear dauden opor hauetan grabatu eta argitaratu duen bideoaren izenburua. Bideo hori hemen jartzen dizuegu eta oso ongi irudikatzen du gure ikastolak softwarearen inguruan hartu duen erabakia.
Harriak salgai, Arrasaten
| 2009-08-27 : 07:08 | herri-administrazioak
Arrasateko Udalak harriak ere salduko ditu krisiari aurre egiteko Goiena.net-en irakurri dugunez. Kuriosoa berrerabilpenaren izenean egin duten eskaintza. Egia esan, zenbat materiale publiko alperrik galduko den... ondo dago herritarrei erosteko aukera eskaintzea. Prezioa herritarrak berak jartzen du, gainera.
Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu Partekatu © cc-by-sa: Goiena.net
51 ideia kreatibo
| 2009-08-26 : 08:08 | marketina
Street marketing edo gerrilla marketineko 51 adibide originalen argazkiak batzen ditu bideo honek. Kanpo-iragargintzan ere, ohiko formatuekin apurtzeko aukera badago, eta gauza berriak, dibertigarriak eta pentsarazi egiten dutenak egin daitezke.
Bi ilargi bihar? Ba... ez
| 2009-08-26 : 07:08 | zientzia
Urteroko kontua da: uda partean abisua barraiatzen da sarean zehar, abuztuaren 27an bi ilargi ikusiko ditugula. Gazteleraz hainbat aldiz bidali didate abisua aurtengo udan:
Abuztuaren 27an bi ilargi ikusiko ditugu! Mundu osoa egon da egun honen zain. Abuztutik aurrera Marte zeruko planetarik diztiratsuena izango da, eta Ilargia bezain handi ikusiko da. Hau abuztuaren 27an gertatuko da, 00.30ean, Marte Lurretik 34,65 milioi miliako distantzian egongo denean. Hain diztiratsua izango da, irudituko zaigula Lurrak bi ilargi dituela. Halakorik ez da berriro gertatuko 2.287. urtera arte. Konpartitu hau zure lagunekin, bizitza osoan berriro halakorik ikusteko aukerarik ez dugu izango-eta.
Microsiervosek aipatzen du 2003an Marte 55.758.006 kilometrora egon zela, eta hala ere Ilargia baino txikiago ikusten zela. Gaua zerura begira pasatzea baliteke plan ona izatea, baina etzazu egin bi ilargi ikusiko dituzuen esperantzan.
Hizkuntza gutxituak administrazioan: "Geroaren oinarriak orainean finkatzen"
| 2009-08-25 : 08:08 | hizkuntza
Eusko Legebiltzarrak jardunaldi batzuk antolatu ditu aurtengo udazkenerako Hizkuntza gutxituak administrazio publikoetan: Geroaren oinarriak orainean finkatzen izenburupean. Jardunaldiok urriaren 28an eta 29an burutuko dira Villa Suso Jauregian.
Scribus-en manuala. Software askea eta maketazioa
| 2009-08-25 : 07:08 | irakaskuntza
IMH -n beste manual bat garatu. Software askeko Scribus software buruzkoa (Adobe PageMaker, QuarkXPress y Adobe InDesign antzerako softwarra da).
AP-1 autobidea: Itzulera operazioan huts egingo du
| 2009-08-24 : 08:08 | garraiobideak
AP-1 autobidea aurten ireki da osorik Gipuzkoa eta Araba Debarrotik bat eginez. Agintarien asmoa izan da Europako Paris-Madril ardatzean horixe izatea ibilbide nagusia, eta bide azkarrena berori izango da gainera. Norabide batean ondo ibili da, Europako Irteera operazioan zuzen bideratu ziren bertatik hegoalderanzko etorkinak. Itzuleran, ordea, postura egingo nuke, porrota izango da, egina dagoen moduagatik, oso gutxik hartuko baitute AP-1 autobidea Araban.

Argazkiak.org | AP-1, iparraldeko muturra © cc-by-sa: sustatu
Eibar, 1937 eta 1966 urteetan
| 2009-08-24 : 07:08 | historia
Eibar.org komunitatean gure herriaren historia erakusten duten bideo interesgarri batzuk batu ditugu. Honako hau da Youtubera batek igo duena, Eibar gerran suntsitu zenekoa.
Beste bideo batzuk neuk igo ditut, 1966ko film dokumental oso bat.
Motorzale bat, 284 km/h-ko abiaduran
| 2009-08-23 : 13:08 | garraiobideak
Motor-gidari batek bideoa grabatu du, nola lortzen duen 284 km/h-ko abiadura bere Suzuki GSX R motorrarekin. Probak agerian uzteko, bideoa igo du YouTubera.
Erlijioak ere, teknologiari begira
| 2009-08-23 : 10:08 | erlijioa
iPhone hedatzen ari da nonahi. Hori ikusita, munduko erlijioak aplikazioak asmatzen ari dira Applen telefonoan eragiteko. Juduek, mahomatarrek eta katolikoek praktikatzaileek badute non aukeratu erlijioarekin hobeto betetzeko.
Hajime 33, robot futbolaria
| 2009-08-22 : 09:08 | teknologia
Hajime Sakamoto Japoniako zientzialariak ibiltzeko eta futbolean jokatzeko gai den robot humanoidea aurkeztu du. Futbolariaren fitxa betetzeko: 2 metro neurtzen ditu eta 20 kiloko pisua du. Bere sortzailearen izena du jatorrian: Hajime 33. Sakamotoeta bere robotak futbolean aritzen dira, bigarren honi bateria agortu bitartean.
"Y belaunaldia" izenaren zergatia
| 2009-08-22 : 08:08 | wtf
Belaunaldi bakoitzak bere izena izaten ohi du. Egungo gazteak Y belaunaldikoak omen dira. Aurretik egon dira beste belaunaldi batzuk, adibidez:
- Belaunaldi isila: 1964 baino lehenago jaiotakoak.
Ondoren...
