Interneteko albistegia

Artxiboa: 2009 4

Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratu berriak kaleratu ditu Soziolinguistika Klusterrak

Soziolinguistika Klusterra | 2009-04-30 : 23:04 | hizkuntza

Zer egin euskara norbere erakundean normalizatzeko? Galdera horri erantzuna bilatu nahi dio Soziolinguistika Klusterrak, 2007. urtean abiatu zen Euskararen Normalizazio Kasu Aurreratuak proiektuaren bidez.

Eusko Ikaskuntzaren 17. kongresurako proposamenak

Eusko Ikaskuntzaren XVII. Kongresua | 2009-04-30 : 23:04 | zientzia

Eusko Ikaskuntzak 2009ko azaroan (18, 19 eta 20an) egingo du XVII. Kongresua Gizarte aurrerapen iraunkorrerako berrikuntza izenarekin, Gasteizko Europa Batzar eta Erakusketetako jauregian. Kongresuak izango dituen eremuetarako komunikazioak aurkezteko aukera dago datorren maiatzaren 30era bitartean.

Bookcrossing-a Uribe Kostan maiatzaren 4an

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzua | 2009-04-30 : 23:04 | liburuak

Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak datorren maiatzaren 4an Uribe Kostan izango den bookcrossing-ean parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizue. Bookcrossing-aren helburua mundu osoa liburutegi handi bat bilakatzea da. Hortaz, norberak nahi dituen liburuak liberatzean datza. Liberazio hori edozein leku publikotan egin daiteke, beste pertsona batek topatuko duen lekua bada.

Madelon Sariak, gazteentzako literatura lehiaketa

EHGAM | 2009-04-30 : 23:04 | kultura

Aurten lehenengoz EHGAMek "Madelon Sariak" Literatura Lehiaketa antolatu du. Sari hauei Xanti Altxu “Madelon”, EHGAM-Gipuzkoako fundatzaile izandakoaren izena eman diegu, bera izan zelako Euskal Herrian gay, lesbiana, transexual eta beste adierazpen sexualen (GLT+) mugimenduaren gizarteratzaileetako bat. Eta sari hauek helburu bera dutelako gazterian ere GLT+ bisibilitatea bultzatu eta normalizatzea.

Wikipediaren edukiak Creative Commons-era (cc-by-sa) bihurtzeko prozesua

Sustatu | 2009-04-30 : 15:04 | copyleft

Wikipedia bere edukien lizentzia aldatzeko prozesuan sartua dago, oraingo GNU FDL lizentzia Creative Commons Aitortu Partekatu bihurtzeko (cc-by-sa). Iaztik ari dira lizentzia egokitzapenean lanean Wikimedia (Wikipediaren euskarri den antolakundea) eta Creative Commons fundazioa.

Fant Bilbon maiatzaren 3tik aurrera

Sustatu | 2009-04-30 : 12:04 | zinema

Maiatzaren 3tik aurrera, Bilboko zinemaldi fantastikoa, Fant, bere 15. edizioan. Hainbat emanaldi, eta gainerako ekitaldiak ere bai. Nontzefilmak animazio laburren sailean, Aitor Oñederraren Amaigabea lan hau ere emango dute, Split 77-ren musikarekin egindako klip bat.

Jarraitu ehundaka blog RSS bitartez

CodeSyntax | 2009-04-30 : 11:04 | internet

Sarri aipatzen dugu blogak irakurri beharra dagoela eta erantzun gisa jasotzen dugu aizu, hemen lana egiten dugu eta ez daukagu horretarako denborarik. Gure erantzuna argia da: zure lana egiteko modua aldatzen ari da.

5. mailako pandemia

Sustatu | 2009-04-30 : 09:04 | osasuna

Osasunaren Mundu Erakundeak erabaki du 6 mailako eskala batean, Mexikon sortutako txerri-gripearen epidemia, 5. mailako pandemia bat dela orain. Gaixotasunaren larritasunaren seinalea baino gehiago, irizpide geografikoa da kontua.


Argazkiak.org | Gripearen pandemia mailak © cc-by-sa: herri.admin

Sare sozialen erabilpenaz gidaliburua euskaraz

Sustatu | 2009-04-30 : 08:04 | sare-sozialak

Online sare sozialetako datuen pribatasunari eta informazioaren segurtasunari buruzko ikerketa argitaratu dute Espainiako bi erakundek (Inteco eta AEPD), euskaratuta gainera. Gomendioen zerrendan zera da lehena, ez sekula zure izenik esateko Interneten:

Erabiltzaile guztiei Interneten goitizen edo nick pertsonalez baliatzea gomendatzen zaie. Honela benetako “nortasun digital” bat eskuratzen dute, euren bizitza pertsonalaren eta profesionalaren segurtasuna zalantzan jarriko ez duena. Era honetan, erabiltzaileak darabilen nick-a ezagutzen duten inguruko kontaktuek baino ez dute jakingo nor den.

Hezkuntza ministerioa webgunea zuzentzen hasi da; ministroari galderarik ez oraingoz

Sustatu | 2009-04-29 : 14:04 | hizkuntza

Espainiako Hezkuntza ministerioa itzultzaile humanoak erabiltzen hasi da bere oharrak Interneten jartzeko, joan den astean jakinarazitako Gabilondo aingeruaren aferaren ondoren. Bitartean, EAJk joan den astean agindutako ministroarentzako galdera ez da behintzat gaurko Espainiako Kongresuaren kontrol-saioaren gai-ordenean agertzen.

Checkpoint Rock filmaz Irratia.com-en zuzenean, irudiekin ere bai

Sustatu | 2009-04-29 : 12:04 | zinema

Gaurko Irratia.com-eko emanaldian, zuzeneko bideo-emisioa ere bai, Donostiatik, hemen behean ikusten duzuen bideo-leiho horretan. Checkpoint Rock film dokumentalaz jardungo dute 13.00etatik aurrera, filmaren zuzendari Javier Corcuera eta Fermin Muguruzarekin. Saioari beta izaera ematen diote, proba bat. Ea ondo doan.

EITBren materialak, Euskaltzaindiaren Lexikoaren Behatokiaren corpusa osatzeko

Sustatu | 2009-04-29 : 09:04 | hizkuntza

Euskaltzaindiak eta EITBk hitzarmena sinatu zuten duela egun batzuk, Lexikoaren Behatokia deritzan egitasmoa garatu dezan Euskaltzaindiak. Asmoa ikerketarako testu-corpus etiketatu eta linguistikoki antolatu bat prestatzea. Euskaltzaindiak prosa arruntezko corpusa prestatu nahi du, bai lexikoaren erabileraren azterketak egiteko, bai eta lexikoari dagozkion arauak eta gomendioak dokumentatzeko ere.

Sari Denniseren argazkiak Mexiko Hirian

Sustatu | 2009-04-29 : 08:04 | osasuna

Sari Dennise argazkilari mexikarra, Sarihuella Flickr-n, argazki libreekin ari da dokumentatzen txerri-gripearen izua Mexiko Hirian. Gaixoen argazkien faltan, maskarak aurpegietan. Batzuek, estilo handiarekin, warriors hauek kasu:


Creative Commons Aitortu © cc-by: Sarihuella

Blanca Urgell euskalaria izango omen da Kultura sailburu berria

Sustatu | 2009-04-29 : 08:04 | politika

Zenbait egunkarik gaur argitaratu dutenez, Blanca Urgell euskalari eta filologo arabarra izango da Kultura sailburua Patxi Lopez-ek izendatuko duen Jaurlaritza berrian. Urgellekin batera izango da sailean Ramon Etxezarreta gipuzkoarra, Hizkuntza Politikarako sailburuorde.

AHT Gelditu Elkarlanak argitu egin du Eusko "Jarlaritzaren" gutunen kontua

Durangoko AHT Gelditu Elkarlana | 2009-04-28 : 13:04 | aldarrikapenak

EAEko herritar askok asteburuan jaso duten gutunaren inguruko azalpenak eman ditu AHT Gelditu Elkarlanak Donostian. Hona hemen prentsaurrekoan irakurri den testua. Bide batez, maiatzaren 9an Iruñean egingo den manifestaziorako deia zabaldu du.

Bozka saiak.com webgunearen alde

Sustatu | 2009-04-28 : 13:04 | natura

Frantzian Credit Agricole banketxeak antolatzen duen lehiaketan saiak.com webgune euskalduna ikusi dugu hautagai. Azken 30 urte hauetan Ipar Euskal Herriko xori harraparien ikertze eta zaintze lanetan ari den Saiak elkartearen webgunea da.

Labayru hiztegia sarean

Sustatu | 2009-04-28 : 10:04 | hizkuntza

Labayru Hiztegia, Bizkaiera eta Batua (b)uztarturik 2003ko lan bat da, baina duela egun batzuetatik hona, Interneten dago. 60.000 sarrera nagusi daude, eta 90.000tik gora adiera.

Txerri-gripearen berri Mexikotik

ItziMex | 2009-04-28 : 08:04 | osasuna

Ez naiz Mexiko Hirian bizi, handik 130km-tara dagoen Puebla hirian baizik. Hemen ez da oraindik biztanleriarako arau ofizialik egin, baina gero eta maskara gehiago ikusten da kaleetan. Gaur ere maskarak banatzeari ekin dio nire lantokiko administrazioak. Itziar Aretxaga astrofisikaria da ItziMex, Sustaturen laguna da Facebook-en, eta ohartxo hau idatzi zigun lehengoan. Orain kontu larriagoekin datorkigu.

Javier Ortiz kazetari donostiarra hil da

Sustatu | 2009-04-28 : 08:04 | hedabideak

Jamaikarekin amets eginez joan zaigu kazetari eta zutabegile donostiar ezaguna. Azken egunerarte lanean izan da, bere azkeneko zutabea gaur publikatzen bait du Publico egunkariak. Bere obituarioa duela bi urte idatzi zuenez erdi txantxetan, hori irakurri ahal izango duzue bere webgunean.

Patrick Boivin, stop-motion animazioaren maisu

Sustatu | 2009-04-28 : 08:04 | zinema

Zera da stop motion animazioa: Fotogramaz fotograma, objektuen argazkiak egin, objektuak mugitu edo eraldatu, planoa aldatu apur bat... Itsatsi gero fotogramok, eta pelikula daukagu. Plastilinarekin egindako Aardman etxearen filmak dira adibide ezagun bat. Teknika aspaldikoa da, baina modan dago orain digitalizazioak erraztu duelako produkzioa, eta Internetek klip txikien zabalkundea. Interneteko sortzaile berri horien artean, maisu bat, Patrick Boivin, Quebec-ekoa.

Aurrekoak ››