Artxiboa: 2008 10
Athletic Club: webgune berriarekin, eta haserre Epoca aldizkariarekin
| 2008-10-31 : 16:10 | kirola
Athletic taldeak webgune berria aurkeztu zuen atzo. Itxura berria, edukiz ondo hornituta, zaletuengandik hurbilago eta eleanitza. Une honetan portadan dagoen albistea, epaitegietara joko dutela Epoca aldizkariaren kontra, atera berri duten azal polemikoagatik: ETA eta Athletic-en arteko ustezko hurbiltasuna iradokitzen du aldizkariak.
irratia.com s8und system
| 2008-10-31 : 11:10 | musika
Duela 8 urte, 2000. urteko azaroaren 1ean sortu genuen irratia.com eta urteurrena sarean ospatu gura dugu. 8 urte 8 kantu. Entzule, disko jartzaile, teknikari, blogari eta lagunen kantuak batu eta irratian jarri gura ditugu.
OOo 3.0 euskaraz GNU/Linux eta MacIntel
| 2008-10-31 : 11:10 | informatika
EuskalGNUko web gunean dator albistea. Badirudi oraindik Windows-eko erabiltzaileak (Dooteok dioen moduan, "sistema itsusi hori" ) pixkat gehiago itxaron beharko dutela, baina Linux eta MAC erabiltzaileak erabiltzeko moduan daukagu jada OpenOffice.org 3.0 :)
Space Invaders, 30 urte gurekin
| 2008-10-31 : 08:10 | kultura
Japoniako Taito etxeak merkaturatu zituen 1978. Space Invaders makinak. Ez ziren txanpon bidezko zutikako lehen bideojokoak, baina arrakasta globala lortu zuen lehena bai. Duela 30 urte izan zen hori.
Hildakoen eguna
| 2008-10-31 : 07:10 | argazkia
Domusantu edo Santu Guztien Egunean, bi ohitura amerikar zabaldu dira munduan azken urteetan; beren ikonografia ezaguna egin zaigu. Bata da AEBetako Halloween ospakizuna, eta bestea (ez hain ezaguna agian) Mexikoko Dia de Muertos delakoa, Hildakoen Eguna. Familian egindako aldareak eta kaskezur komikoekin egindako irudiak (hala nola argazki honetako Catrina esaten dietenak) dira ospakizun honen ikonoetako batzuk.
Aieriko paduraren alde
| 2008-10-31 : 07:10 | natura
Egitasmo urbanistiko batek (500 etxebizitza) suntsi lezakeen padura baten aldeko bloga da hau. Lea-Artibai eskualdean ez da hezegune asko geratzen, eta horietako bat zaindu nahi dute hemen, Alleri edo Aieri delakoa, bi modutara ikusten baita idatzita Ondarroako paraje hau (eta Arrabeta izena ere erabili izan da).
Kepa Junkeraren diskoaren klona osatu, jatorrizkoekin
| 2008-10-31 : 07:10 | musika
Kepa Junkeraren Etxea diskoaren funtsa da euskal kantu edo ezagun klasikoak, soinujoleak musikatuak, eta zenbait kantari erdaldunen ahotsetan abestuak. Horren inguruan iritzi trukea egon da Zabaldun, eta proposamen bat: "Junkeraren diskako kantuen bertsio euskaldun petoak aurkitu, MP3-an jarri eta Junkeraren diskoa balitz moduan P2P sareetan zabaltzea. Izan ere, zalantzarik ez dut bertsio "klasikoak" Junkerarenak baino hobeak direla. Norbait animatzen bada, taldean egin genezake lana!" Eguneraketa, ostirala: Hasi da bat bilduma egiten, eta wiki bat eratu da jarraipenerako.
ETAren bonba-autoa Nafarroako Unibersitatean
| 2008-10-30 : 13:10 | bestelakoak
11:00etan gertatu da atentatua, ordubete lehenago abisua eman ondoren. Nafarroako Unibertsitateko eraikin nagusiko atzealdeko aparkalekuan izan da leherketa. 17 lagun daude min hartuta, eta hainbat auto erre dira. Opus Dei erakunde katolikoaren unibertsitate pribatua da hau.
Obama bekaduna Zapatero eta Ibarretxerekin
| 2008-10-30 : 09:10 | argazkia
Txantxa egin dute AEBetako The Onion webgune satirikoan, Barack Obama ez dagoela prestatuegi presidente izateko, eta horregatik bekadun gisa aritu dela prestatzen Espainian, Rodriguez Zapaterori laguntzen. Bekadun lanetan, Ibarretxerekin lan egitea tokatu zaio nonbait Obamari, bideoko argazki pare batean EAEko lehendakariarekin batera ageri baita.
Iruña Okako euskara zaharrak sortzen duen beldurra
| 2008-10-30 : 09:10 | kultura
"Azken tangoa Parisen" filma ospetsua garai batean guztion ahotan zebilen hitzetik hortzera, nahiz eta gutxi batzuk besterik ez zuten ikusia, Bidasoatik hegoaldera zentsuratua baitzegoen. Antzeko egoeraren tankera hartzen diogu Iruña Okako 1.700 urteko ostraka euskaldun ospetsuei, denen ahotan borborka, aukeratutako aditu gutxi batzuek besterik ikusi baldin badituzte ere.
Mondragon korporazioaren euskara planen mintegia
| 2008-10-30 : 08:10 | enpresa
Euskara planen esperientziak, egoerak, arazoak eta zenbait irtenbide trukatzeko parada izango da azaroaren 5ean, Arantzazuko Gandiaga Topagunean, bertan egingo baita Mondragon taldeko euskara planen mintegia. Jardunaldi hau Korporazioko Euskara Batzordearen gidaritzapean diharduen Euskararen Mahai Teknikoak antolatu du eta Mondragon taldeko enpresa guztiei dago zuzenduta. Euskaratik gaztelaniarako aldi bereko itzulpen zerbitzua eskainiko da.
Mintegia: Karbonoarekiko mendekotasun txikiagorantz
| 2008-10-29 : 14:10 | ingurumena
Asmoz Fundazioak Mintegi Birtuala antolatu du: "Karbonoarekiko mendekotasun txikiagoko ekonomia baterantz: energiaren ekoizpen eta kontsumo iraunkorra sustatuz."
Mundu mailako Plone eguna azaroaren 7an
| 2008-10-29 : 11:10 | teknologia
Software libreko eduki kudeaketarako sistema da Plone, administrazio, hezkuntza eta enpresen webguneak egiteko oso hedatua eta nazioartean hainbat sari jasotakoa. Datorren azaroaren 7an Plone eguna ospatzen da mundu guztian eta CodeSyntax-ek hitzaldi sorta bat antolatu du Plone ezagutzera emateko.
Kafea eta gailetak disko entzunaldiak Gernikan
| 2008-10-29 : 09:10 | musika
Kafea eta Gailetak izeneko egitasmoa abiatuko da larunbat honetan. Disko-forum horrek helburu hezitzaile eta gozagarria dauka. Alde batetik oso ezagunak ez diren baina, era berean, ezinbestekotzat jo daitezkeen diskoak entzuteko aukera eskainiko da, kafea eta gailetak dastatzen ditugun bitartean. Lehenengo saio honetan, gainera, Xabier Montoiaren emanaldia izango dugu, zenbait urtez eskenatokietatik kanpo egon eta gero.
Afaloste multikulturala eta kafe tertulia amerikarrekin
| 2008-10-29 : 07:10 | bestelakoak
Ameriketako indigena talde batzuekin Euskal Herritik egiten ari diren txango informatiboan (Garabide elkarteak antolatua), geldialdi polita datorren ostiralean (hilak 31) Eskoriatzan. Gaueko 22.30etatik aurrera, Ibarraundi museoan, afaloste multikulturala eta kafe-tertulia.
Zenarruzabeitiaren goritasuna
| 2008-10-29 : 06:10 | argazkia
Sarah Palinen inguruan hasi, eta Zenarruzabeitiarekin amaitu. Zera idatzi du Juanjo Olasagarrek Argia-n Erotismoa eta politika artikuluan: "Niri, dena den, martxa gehien sortzen didana Idoia Zenarruzabeitia da. Goritasuna igartzen zaio jaka estu eta zurrun horien barnean, euskal ama irentzaile airea eta emearen epeltasun urrumagarria darizkio aldi berean. Diru kontuez asko daki, gainera, oso erotikoa krisi garaian."
Arrisku kapitaleko inbertsioa Tagzania Services-en
| 2008-10-28 : 16:10 | enpresa
Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa Sozietateak (AKEKS) 465.000 euro inbertitu ditu Tagzania Services 2007, S.L. enpresan, %28,57ko parte hartzea lortuz. Inbertsioa sei urterako egin da Elkano XXI Funtsaren bitartez, zeinaren helburua baita edozein fasetan dauden proiektu teknologikoak sustatzea. Tagzania Services-en gainerako jabetza CodeSyntax-ena da.
Elebila.eu euskarazko bilatzailean berrikuntzak 1. urteurrenean
| 2008-10-28 : 12:10 | internet
Urtebete pasa da Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresak Elebila euskarazko bilatzailea sareratu zuenetik, eta ordutik, tresna hau hobetzen jarraitzeko lanean aritu da. Hortaz, bi berrikuntza nabarmen eskainiko ditu bilatzailearen urteurrenean: irudi bilatzailea eta sinonimia bidezko bilaketa. Bestalde, gogoratu norbanakoek edo/eta enpresek edozein blog edo web gunetan jarri dezaketela Elebila.
Business Angelen EAEko erakunde berria
| 2008-10-28 : 07:10 | enpresa
BAN Euskadi erakundea aurkeztu zen joan den astean Bilbon. Business Angelen euskal sarea, EAErako hiru enpresari sindikatuk sortua (SEA, Cebek, Adegi). Terminoa ingelesezkoa da, Business Angel, negozioetako aingeru literalki, baina BAN Euskadiren webgunean euskaraz bere horretan ematen da: Business Angelak, Business Angelen inbertsioa...
Ikastaroa: morfologiako eta sintaxiko ariketak konputagailuaren bidez
| 2008-10-28 : 07:10 | irakaskuntza
Ikasleentzat zein irakasleentzat sintaxia eta morfologia ordenagailuarekin lantzea erakargarri izan daiteke. Zuhaitzak modu grafikoan ikusten direlako edo hainbat proba di-da egin daitezkeelako. Horren inguruko ikastaroa antolatu du UEUk.
