Artxiboa: 2008 7
Abuztuan, irakurleon esku geratuko da Sustatuko portada
| 2008-07-31 : 11:07 | sustatu
Hasier Etxeberriak egin zigun eskaria, oporretan ez uzteko Sustatu umezurtz. Tira ba, oporrak hartu, hartuko ditugu gaurdanik irailera arte, baina Sustatuk berritzen jarraituko du. Portada aldatuko da, Jamaika atalerako bezalaxe, zeuok irakurleok aukeratutako lotura eta iruzkinekin. Gehi iezaiozue sustaturako etiketa hona ekarri nahi dituzun kontuei Bildu.net eta Del.icio.us-en.
Denbora igaroko da, harik "eta" Yahook euskara ulertzen duen "arte"
| 2008-07-30 : 07:07 | hizkuntza
Yahook uste du euskarazko arte denborazko postposizioa eta eta partikula kopulatiboa hitz klabeak direla, eta hortaz klikagarri jartzen ditu (prozedura automatiko batekin) Europa Pressek bere Espainiako albiste zerbitzura bidaltzen dituen oharretan. Ikus albiste honetan, adibidez, eta eta arte zerekin lotzen diren.
Ez jolastu janariarekin!
| 2008-07-30 : 06:07 | argazkia
Jakiekin transformazio bitxiak, argazki sorta deigarri batean. Sekula ez dakizu hauekin fotoxopa dagoen tartean, ala benetakoak diren, baina irudi politak dira.
Google gaiztotu zen eguna
| 2008-07-29 : 14:07 | internet
Scroogled zientzia fizkiozko ipuina da: Googlek bere bilaketa zerbitzuak bizitzaren hainbat alderdi kontrolatzeraino zabaltzen ditu. Mugetako zaintza eta identitate kontrola ere Googleren sistema batek egingo du, gobernuen enkarguz. Dena, gaiztakeriarik ez egiteko Googleren mantra horri jarraituz, don't be evil, ez gaiztoa izan. Harik eta, agian, makinaria osoa gaiztotzen hasten den.
Lizzy maitagarria
| 2008-07-29 : 07:07 | argazkia
Lovely Lizzy neska bizkaitarra da, Ermuko Eli Campos. Arropa gutxirekin agertzen da Interneten (Youtubeko zenbait bideotan ere bai), eta LovelyLizzy.com-en ordainduz gero, oraindik arropa gutxiagorekin (suposatzen dugu). Porno biguna edo.
Euskal Gizartearen Egoera ikerketa saria
| 2008-07-29 : 07:07 | bestelakoak
Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoaren Kabineteak 2008 urteko Euskal Gizartearen Egoera ikerketa sariaren deialdia ireki du.
Lanetik kaleratua Internet erabiltzeagatik, euskal jurisprudentzia
| 2008-07-28 : 09:07 | enpresa
Enpresa Digitala ekimen publikoak kaleratutako albiste batek gai interesgarri bat plazaratu zuen berriki. Lanean Interneten txateatzeko edo zure kontuetarako erabiltzerik ba ote? EAEko Auzitegi Nagusian bi epai izan dira gaiaren inguruan. Bi kasuetan soldatapeko langilea eta enpresa egon dira aurrez aurre, kaleratze baten legezkotasuna tarteko.
Argiako bideoak zabalduz
| 2008-07-28 : 07:07 | bweb
Argiaren bideoak, bere webgune propioan egoteaz gain, bi kanaletan ere ikus daitezke: Euskaltube euskaldunean eta Youtube Googleren zerbitzuan. Bertan daude dagoeneko ikusgai orain arte egindako bideo guztiak eta hemendik aurrera, bideo berriak, beste bi kanal berezi hauetan ere jarriko dituzte, eta ikusle kopururik handienera iritsi asmoz.
Hummer handikote horiek
| 2008-07-26 : 09:07 | argazkia
Fuck You H2 lema zuzenarekin, Humvee esaten dieten Hummer markako auto handi eta militarista horien modelo kutsakorrena (H2) salatu nahi izan dute webgune honetan, jendeak bidalitako argazkiekin, denetan keinu argi bat zuzenduz autoari (edo/eta jabeari). Euskal Herrian ez dago Humvee asko, baina inon agertzen bada, arreta deitzen dute: Elgoibarren.net webgunearen jarduneko lehen urtean, albisterik klikatuena izan zen herrian azaldutako Hummer autoarena.
Ertzaintzaren autoek GPS gailuak izango dituzte
| 2008-07-25 : 10:07 | teknologia
Ertzaintzaren auto guztiek GPS gailuak izango dituzte laster. Herrizaingo sailak dioenez, "Herritarrentzako zerbitzua eta agenteen segurtasuna hobetzea ahalbidetuko dute." Bizkaiko eskuinaldeko Ertzainetxe bateko ibilgailu guztiei jarri diete dagoeneko, eta laster Bizkaiko beste ertzainetze batean eta Gipuzkoako bitan hasiko dira. Patruilen koordinazio arduradunek agenteen kokapena uneoro ezagutzea ahalbidetuko du GPS sistema honek.
Itzulpen automatikoaren proiektuaren esleipena
| 2008-07-25 : 08:07 | hizkuntza
Gaztelania-euskara itzultzaile automatikoa egiteko lehiaketaren esleipena egin du Eusko Jaurlaritzak. Lucy Software enpresak irabazi du kontratua, hiru euskal enpresarekin batera (Emergiatech, UZEI, Gizarbitek) aurkeztutako proposamenarekin. Eusko Jaurlaritzak 395.000 euro inbertituko ditu egitasmoa hau gauzatzeko, Enpresa Digitala ekimenaren arabera. Atzo aurkeztu zuen ebazpena prentsaurrekoan Patxi Baztarrika HPSkoak eta aurkezpen horretan emandako testuaren parte bat dakarkigu hona.
BBEC - Basque Bloggers Exhibition Centre
| 2008-07-24 : 10:07 | blogak
Euskal Encounter barnean blogari euskaldunen mahaingurua "Euskararen ikusgarritasuna mundu globalizatuan" Eguna: Ostirala 25 Lekua: Bilbao Exhibition Centre Ordua: 19:00 Sarrera: doan eta izen ematerik gabe
Wikipedia eta Google Knol konparatuz
| 2008-07-24 : 09:07 | internet
Wikipediari edo oro har Interneteko eduki-produkzioari lehia egin diezaiokeen Google Knol proiektua (duela zenbait hilabete aurkeztua, Sustatun jaso genuen bezala) ireki egin dute bart eta jendeak izena eman dezake jada, artikuluak editatzen hasteko. Konparatu ditzagun bi zerbitzuak.
Euskal Herriko mugen koordenatu geografikoak libre
| 2008-07-24 : 08:07 | geografia
Zure webgunean Google mapa bat sartu eta han Euskal Herria edo probintziaren bat marraztu nahi baduzu, orri honetan aurkituko duzu behar duzun guztia. Euskal Herriko zazpi probintzien mugak geokodetu ditugu, eta koordenatuak libre utzi sarean.
Merka2Sanmarcos, gauza erabilien sareko merkatu txikia
| 2008-07-24 : 07:07 | bweb
Gipuzkoako San Markoseko udal-mankomunitateak antolatutako ekimen bat da Merka2sanmarcos. Helburuak hondakinen sorrera murriztea eta prebenitzea dira. Gaur egungo kontsumo-jokaeren eraginez erabilgarriak diren objektu asko bota egiten ditugu eta horri aurre egiteko antolatu du Interneteko merkatu txiki hau mankomunitateak. Azken finean, erabili ostean, gauzak saldu, erosi, oparitu edo trukatu nahi dituzten pertsonentzat, topaketa-gune bat.
Topagunearen graffiti lehiaketako irabazlea
| 2008-07-24 : 07:07 | argazkia
Topaguneak antolatutako Euskal Herriko Graffiti lehiaketan Iruñerriko bi lagunek sortutakoak irabazi zuen joan den asteburuan: Eneko Azpiroz JEAS eta Diego Glenny dira autoreak, eta Fashion biktima beren lana. 1.500 euro irabazi zituzten. Bide batez, ea ez zaigun berriro ahazten, graffiti idazteko, bi F eta T bakarra.
Donostiako Jazzaldia hasi da
| 2008-07-23 : 12:07 | musika
Donostiako Jazzaldia atzo hasi zen eta ez nintzen joan. Ez diot gehiegi erreparatu egitarauari, baina badut asmoa Bertsoa & Jazza izeneko ikuskizunera joateko, baita John Hiatt ikusteko ere.
Etxeko wifia, irekita ala itxita?
| 2008-07-23 : 08:07 | internet
Azkeneko Jakin aldizkarian Joxe Aranzabalek wifiaren gaia atera du. Zer komeni da, irekita ala pasahitzez itxita edukitzea? Hona hemen hausnartzeko pare bat esperientzia.
Radovan Amuriza
| 2008-07-23 : 07:07 | argazkia
Gorka Bereziartua Boligorria eta Zabalduko lagunartea konturatu dira: Radovan Karadzic Bosniako buruzagi serbiarra Xabier Amurizaren identitate bisuala hartuta bizi izan da Belgrad inguruan, atzo atxilotu zuten arte. Karadzicek beste itxura bat zeukan lehen.
Opentrad, es-eu berriz ere abian
| 2008-07-23 : 07:07 | internet
Hainbat hilabetetan Opentrad-en es-eu itzultzaile automatikoa amatatuta izan dugu, hainbat lotsagabek prototipo horrek eginiko itzulpenak kormertzialki saltzeko usatzen zituelako zuzenketarik txikiena egin gabe. Orain, abian da berri ere.
