Artxiboa: 2008 4
Henrike Knorr euskaltzaina hil da
| 2008-04-30 : 20:04 | hizkuntza
Minbiziak jota hil da, 61 urterekin, Henrike Knorr euskaltzain eta filologoa. Euskaltzaindiko Iker sailburua zen, eta EHUko katedraduna. Tarragonan (Herrialde Katalanak) sortu zen 1947an, baina Gasteizen bizi zen umetatik. Argitalpen ugari utzi ditu. Onomastika eta toponimia ziren Knörren iker eremu maiteetako batzuk. Bere lanen berri bere webgune propioan ere jaso daiteke.
Euskara 21 eztabaidagunea
| 2008-04-30 : 15:04 | bweb
"Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak gogoeta ireki bat proposatzen die euskal gizarteko pertsona eta sektore guztiei", eta hori gauzatzeko Euskara 21 izeneko webgunea garatu dute, blog baten eran iruzkinak bildu eta komentatzeko nonbait. Sarbide honetatik abiatuta, interfazea euskaraz dago, baina blogeko komentagai guztiak gaztelaniaz aurkitu ditugu.
Kerobia, disko berria sarean deskargatzeko moduan
| 2008-04-30 : 12:04 | musika
Kerobia pop-rock talde nafarrak sarean jarri du deskargarako libre bere disko berria: Materia Organikoa eta gainerakoak. Diskoa autoprodukzioa da, zirgilu propioarekin eta SGAE-tik kanpo kaleratu da.
"Mesederik nahi?" interneteko foro soziala kaleratu du EuskoSarek
| 2008-04-30 : 09:04 | kultura
EuskoSare-k martxan jarri ditu Euskal gazteriari ahots berri bat emango dieten hainbat foro. EuskoSareko Gasteizko bulegoetan sortu da ideia. Zertaz ari dira Euskal Herriko gazteak? Zeintzuk dira haien kezkak? Galdera horiei erantzun bat eman nahian ibili dira proiektu honen (www.euskosare.org/foroak) koordinatzaileak.
Ezin entenditu! Erosi ez!
| 2008-04-30 : 07:04 | bestelakoak
Txosten interegarria etorri zait esku artera. Can't Read, Won't buy: Why Language Matters du izena eta nazioartean web bidez produktuak eta zerbitzuak saltzeko hizkuntza zein inportantea den erakusten du.
Marrazki japoniarretako pertsonaia gogokoenak
| 2008-04-30 : 07:04 | argazkia
Japonian inkesta bat egin dute ea Anime marrazki bizidunetako zein pertsonaiatan bihurtu nahi lukete zaletuek. Dragoi Bolako Son Gokuk irabazi du. Eta hamar lehenen artean, euskaraz ETB1n ikusi ahal izan ditugun beste zenbait pertsonaia ere badaude.
Zer gertatu zen 1512. urtean?
| 2008-04-29 : 15:04 | politika
Zer gertatu zen 1512. urtean? Agintari espainiarrek badakite, eta herritar askok ere bai, nola osatu zen egun Espainiako Erresuma izenez ezagutzen duguna: indarra, inbasioa, inkisizioa, sorgin ehiza, tortura eta etengabeko bortxa erabiliz, alegia. Portugalekin ezin izan zuten, Andorrarekin ere ez, Gibraltar kendu egin zieten 1713an eta, euskaldunon estatua legitimoa zen Nafarroako Erresuma hankaperatzeko 458 urte behar izan zuten: 1054 Atapuerca 1512 Nafarroa Garaia.
FANT: Zinemaren magia berreskuratu
| 2008-04-29 : 09:04 | zinema
Maiatzaren 8tik 16ra izango da FANT 2008 Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdia. Atal Ofizialean, fantastiko eta beldurrezko zine modernoaren filmak lehiatuko dira FANT saria lortzeko.
Euskal Herria Zuzenean festibalak Zuberoari agur
| 2008-04-29 : 08:04 | musika
Euskal Herria Zuzenean festibala Zuberoan iraganen da azken aldikotz, Idauze-Mendin hain zuzen, heldu den ekainaren 27, 28 eta 29an. Kokapen berriaren inguruan ez da oraino komunikatu, baina antolatzaileek lehen-lehenik Zuberotarren behar bezala omentzea dute helburu, bost urtez eskaini laguntzarengatik. Aurtengo behin-behineko egitaraua zabaltzen hasi dira.
Txinari boikota?
| 2008-04-29 : 06:04 | argazkia
Tibet eta Txinaren inguruan zabaldu izan den diskurtsoaren hipokrisia alde askotatik kritikatu izan da azken aldi honetan. Begirada ironiko honek, berriz, Txinako olinpiadei boikot eskaeren inguruko beste ikuspegi bat ematen digu.
Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak aurkeztu dituzte gaur
| 2008-04-28 : 17:04 | kultura
Egitura, helburu eta ezaugarri berberekin, baina berrituta datoz Bizkaiko Eskualdeetako Txapelketak. Udazkeneko Bizkaiko Bertsolari Txapelketan bertan ere bada nobedaderik. Euskaldunatik BECra pasatuko da aurten finala.
Espainiako hezkuntza agintaritzak software askearen alde
| 2008-04-28 : 09:04 | irakaskuntza
Mr Shuttleworth jaunak, Ubuntu banaketa kudeatzen duen Canonical software enpresaren zuzendari denak, BBCri egindako elkarrizketa batean esandakoaren harira, Espainiako hezkuntza agintaritzak milioi erdi ordenagailuetan instalatuko du Ubunturen azken bertsioa (8.04). Espainako hezkuntza agintzaritzak software askearen alde egingo du: gurean zergatik ez?
KREAren webgune berria
| 2008-04-28 : 07:04 | bweb
KREA Espresio garaikideak, Caja Vital Kutxako Gizarte Ekintzak bultzatutako kultur proiektuak, www.kreared.com web gune berritua aurkeztu du. Gunea Arabako Creatta.net enpresak egin du. Gune horren helburuak hauek izan dira: informazioaren arkitektura berregituratzea eta edukiak gehitzea, erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna hobetzea, multimedia -argazkiak, bideoa, audioa- gehitzea eta erakusleiho digitala irekitzea KREA proiektuko sortzaileentzat.
Processing lengoaia
| 2008-04-28 : 05:04 | argazkia
Irudiak eta animazioak programatzeko lengoaia irekia da Processing. Egileek komunitate baten bidez trukatzen dituzte euren lanak. Adibidez, esfera multzo bat erakusten duen animazio honen kodea lor dezakezu, librea eta doakoa baita.
Basque Research Tesi Saria, maiatzaren 1etik aurrera
| 2008-04-25 : 12:04 | zientzia
VI. Tesi Saria abian jarriko du Elhuyar Fundazioak Basque Research web gunearen bidez. 2007an aurkeztutako eta gainditutako zientzia eta teknologiako doktore-tesien laburpenak aurkeztu ahal dira sariketara, eta hiru sari egongo dira jokoan.
3D infografiek ilustratzen duten polemika bat Eibarren
| 2008-04-25 : 09:04 | politika
Eibarko merkatu plaza zaharra bota zuten, eta haren ordez Errebal Center egin behar ei da. Proiektua saldu edo aurkeztu zenean, hiru dimentsiotako infografia batzuetan espazio zabalak eta eraikin mugatu bat ikusten zen. Orain, bideratu nahi den proiektuan, berriz, espazio huts guztia eta baita inguruko zuhaitz eta espaloiak jaten dituen eraikin askoz ere handiagoa ikusten da beste infografia batean.
Sanferminetako kartela aukeratu web bidez
| 2008-04-25 : 07:04 | kultura
Aurtengo San Fermin jaietako kartela, lehiaketara aurkeztu diren bost finalisten artean aukeratuko dute herritarrek. Iruñean erroldatuta egon beharra dago, eta maiatzaren 6a arte dago epea irekita.
Condor Legioa bideojoko batean
| 2008-04-25 : 06:04 | argazkia
Espainiako Gerra Zibila eszenariotzat hartzen duen Sombras de Guerra bideojokoan rol bat baino gehiago har dezakezu, jokoan parte hartzeko. Horien artean, Condor Legioko hegazkinlari izan zaitezke, irudikoa bezalako Messerschmitt bat gidatuz. Bonbardaketak ere irudikatzen dira, baina ez, nonbait, toki zehatzenak. Asteburu honetan beteko da Gernikako bonbardaketaren 71. urteurrena.
Behatokiko urteko txostena: 7 urtean kezka areagotuz
| 2008-04-24 : 17:04 | hizkuntza-eskubideak
Zazpigarrenez Hizkuntz Eskubideen Behatokiak urteko diagnosiaren argazkia egin eta argazki horretan oinarritutako ondorioak atera ditu. Zazpi urtean kezka areagotuz esaldiarekin laburbildu ditu Behatokiko zuzendaria den Paul Bilbaok urteko txostenaren ondorioak.
Berrikuntza indizea EAE
| 2008-04-24 : 10:04 | teknologia
Berrikutza modako hitza dugu azken urteetan. EUSTAT-ek kaleratu berri duen prentsa oharraren arabera, Euskal AEko Europako Berrikuntzako Indizea 0,37 izan zen 2007an. Eta Europako 27 lurraldeko indizea 0,45 zen. Sailkapenean Euskal AEk erdi inguruan kokatzen da, 2006an bezalaxe 13. postuan jarraitzen du.
