Artxiboa: 2008 2
Lan-eskaintza UZEIn
| 2008-02-29 : 15:02 | informatika
UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak informatikari baten lanpostua eskaintzen du.
Elkartasuna deia Irlandako 'Lá Nua' egunkariarekin
| 2008-02-29 : 09:02 | hedabideak
Duela hogei bat urte, gaeliko hutsean egindako egunkari bat, Lá Nua izenekoa, sortu zuten Ipar Irlandan. Jendeak bere poltsikotik jarritako diruarekin egindako egunkari honek ezinbestekoa du diru-laguntza publikoa. Ipar Irlandako administrazioak, baina, diru-laguntza murriztea erabaki du eta egunkari hau martxoaren hasieran itxi beharko dute. Elkartasuna adierazteko edota txanpon batzuekin laguntzeko honako helbide honetan daukagu aukera: Lá Nua
Artea eta feminismoa
| 2008-02-29 : 09:02 | argazkia
Emakumezkoek egindako arteaz gogoeta interesgarria dakar Hasier Etxeberriak bere blogean. Zenbait puntutatik abiatu du gogoeta idazleak: Gasteizko Montehermoso kultura zentroan egin den jardunaldi batean Lourdes Mendezek esandako batzuk, eta Montehermosoko zuzendari Xabier Arakistain Arakis-ek Etxeberriari berari esan ziona, Arco osoan (Madrilgo arte ferian) baleko lan bakarra Ana Laura Alaezena zela. Ilustratzeko, hain zuzen, Alaezen Beauty Cabinet Prototype.
Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko laguntzak
| 2008-02-29 : 07:02 | dirulaguntzak
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Ipar Euskal Herriko Euskara Erakunde Publikoak Ipar Euskal Herrian euskara sustatzeko diru-laguntza deialdia kaleratu dute elkarlanean. Erakunde pribatuek egin ditzakete eskabideak, martxoaren 21era arteko epearekin. Deialdian parte hartzeko eskabide txostena Euskararen Erakunde Publikoari eskatu behar zaio, Baionako bulegoan, edo posta elektronikoz.
Abu Ghraib, argazki gehiago
| 2008-02-28 : 11:02 | argazkia
Bere garaian ikusi genituenez gain, Irakeko Abu Ghraib presondegian presoei eta euren jagoleei ateratako argazki iraingarri sorta berria argitaratu du Wired aldizkariak. Jagole horietako baten defentsarako Philip Zimbardo psikologoak prestatutako aurkezpen bideo batetik atera dituzte irudiok.
Hizkuntzalaritza eta teknologia berriak
| 2008-02-28 : 08:02 | irakaskuntza
UEUk, Ikastetxe Nagusiko eskaintzaren barruan, "Hizkuntzalaritza eta teknologia berriak" alorreko bi ikastaro antolatu ditu Eibarren. Bata, itzulpegintza automatikoaren nondik norakoak. Bestea, hizkuntza teknologiak ikasleen testuak aztertzeko.
Euskal Zine eta Bideo Bilerak ez du aterik itxiko
| 2008-02-28 : 08:02 | zinema
Lekeitioko Zine eta Bideo Bilera orain artean jaialdiaren ardura eduki duen taldeko kide batzuen laguntzagaz antolatuko dute.
Bertsotarako gaiak: gaijartzailea.com
| 2008-02-28 : 08:02 | bweb
Makina bat lagunek jardungo dute afizioz gaijartzaile lanetan. Profesionalak ere badaude, eta egiten duten lana denon eskura jartzera animatzen direnak ere bai. Badago corpus bat gai pila batekin, gaiak nola eman, zenbat behar diren saio baten... Badago nondik tira egin eta zer ikasi Unai Elizasuren blogean.
Laku eder baina beldurgarria
| 2008-02-28 : 07:02 | argazkia
David Maisel argazkilariaren lan batzuek aireko argazkigintza darabilte, betiere irudi abstraktuak edo identifikatzen zailak ikusarazten dizkigutenak. Irudi ederrak ere bai, baina mezu larriarekin. Lur gorri hau, Owens lakuko Lake Project sortakoa da: Los Angeles hiriaren ur egarriak lehortarazitako inguru batekoa da.
MySpace: hantxe dago gaur euskal musika gazte (ia) guztia
| 2008-02-27 : 10:02 | sare-sozialak
Munduko webgune handienetakoa da MySpace. Lagun eta kontaktu-sareen gainean eraikitako webgune horietako bat da, musikaren mundura lerratu da gehienbat. Eta izugarrizko arrakasta du horretan. Euskal Herriko ia musika gazte guztia bertan dago. NewsCorp konpainiaren jabetza da MySpace, Rupert Murdoch nagusi eta Jose Maria Aznar kontseilari duen enpresarena.
Taula periodikoan, wolframioa
| 2008-02-27 : 06:02 | argazkia
Proiektu artistiko bat, taula periodikoko elementu guztiei artelan bana egin, hainbat estilo eta materialetan. Adibiderako, jakina, 74. elementua hartu dugu, Wolframioa, lehen aldiz Bergaran bakartu zen elementua. Kasu honetan artistak wolf berban (otsoa, ingelesez) inspirazioa aurkitu duela ematen du, baina berezko etimologia suedieran ei du terminoak, harri beltza edo iradokitzen du.
Zein da independenteagoa eta pluralagoa?
| 2008-02-27 : 06:02 | politika
Gaurko Berriak argitaratu du Patxi Baztarrikaren "Desadostasunak bizi gaituelako nauzue zuekin" artikulua eta ale berean Joxan Lizarribarrek, EKTko Administrazio Kontseiluaren izenean sinatzen duen "Zein da independenteagoa eta pluralagoa?" artikulua. Hau da, Berria argitaratzen duen EKT enpresako Administrazio Kontseiluaren erantzuna Patxi Baztarrika sailburuordeari.
Hauteskunde eztabaiden ordez, lehiaketa alaiak
| 2008-02-26 : 11:02 | politika
Xabier Mendigurenen proposamen interesgarria: hauteskunde eztabaida antzuetan baino, zergatik ez jarri hautagaiak telebista lehiaketa arruntetan? Naturaltasuna, jakintza orokorra, enpatia... Hainbat gauza neurtzeko, hainbat hobe. Irudika ditzagun atzo eztabaidatu zuten Rajoy eta Zapatero Pasapabalabra egiten, edo euskarazkoa, Kalakan barik, Mihiluzen.
Haurrak euskaraz inskribatzeko traba eta debekuak
| 2008-02-26 : 09:02 | hizkuntza-eskubideak
Iaz izan erregistro zibilean, jaioberri baten euskarazko lehen inskripzioa. Horren aldeko kanpaina abiatu zen gero, eta harrezkero, oztopoak besterik ez. Behatokiak aipaturiko bi adibide: Donostiako Erregistroko Epaileak honez gero, debekatu ditu euskarazko inskripzioak. Bilboko Erregistro Zibileko epaileak probidentzia helarazi dio umea euskaraz inskribatu zuen herritar bati, egindako inskripzioa zuzena ez dela eta gaztelaniazko liburuan egin behar duela jakinarazteko.
Java euskaratua
| 2008-02-26 : 07:02 | informatika
Java SPI erabiliz, java lengoaiaren hedatzea egin dut, Euskara hizkuntza antzeman dezan. (Euskarazko locale parametroak ezartzen ditu instalazioan pakete honek; euskarazko data formatuak eta abar).
Arte fraktala
| 2008-02-26 : 07:02 | argazkia
Mandelbroten multzoa gogoratzen? Sustatun argitaratu genuen irudia, matematikariaren bisita zela eta. Honen harira, formula matematikoekin egindako irudi fraktalen Mandelbrot lehiaketaren berri izan dugu.
Komunikaldiak 08: etorkizuneko komunikatzaileak
| 2008-02-25 : 10:02 | hedabideak
Aurtengo Komunikaldietan "Etorkizuneko komunikatzaileak" izango da aztergaia HUHEZIn. Fakultateak erakutsi nahi die komunikatzaile berriei zelan dagoen lan merkatua komunikazioaren esparruan. Horretarako, enplegatzaileak etorriko dira, eta azalduko dute, besteak beste, zer ezaugarri eskatzen dizkieten gaur egungo komunikatzaileei. Eguneraketa: irakurle baten iruzkinaren ondotik, HUHEZIk konfirmatu digu martxoaren 5ean dela jardunaldi hau.
Egunkaria eta Berria, akritikoak ETArekin, Baztarrikaren iritziz
| 2008-02-25 : 08:02 | hedabideak
Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, Patxi Baztarrikak, artikulua idatzi zuen atzoko El Correo egunkariarentzat non dioen Egunkaria bere garaian, eta Berria gaur egunean "akritikoak" direla ETArekin. Berria "euskaldun guztien egunkaria izan beharko litzateke, eta ez da", dio Baztarrikak. Egunkariako auzipetuei elkartasuna ere adierazten die, itxiera eta prozesu judiziala gaitzetsiz.
Ez da zaharrentzako herria
| 2008-02-25 : 06:02 | zinema
Lau sari lortu ditu No country for old men filmak bart gaueko Oscarren ekitaldian, Los Angelesen. Film onena, egokitutako gidoirik onena (Cormac McCarthyren eleberria), aktore sarietako bat (Javier Bardem) eta zuzendaritza onena (Joel eta Ethan Coen anaiak).
Martin Taylor eta Eduardo da Silva
| 2008-02-25 : 05:02 | argazkia
Birmingham taldeko Martin Taylor jokalariak Arsenal taldeko Eduardo da Silva lesionatu zuen momentua. Birmingham eta Arsenal arteko Premierreko partidan. Tibia eta perone apurtu ditu Eduardok. Bideoan hemen argazki sekuentzia bat gehituta.

