Artxiboa: 2008 1
Arratiako Santa Ageda errolda, 1937an legez kamioian
| 2008-01-31 : 14:01 | kultura
Datorren astelehenean, 4an, Santa Ageda koplak abestuko dituzte Arratia Institutuko gazteek Arratiako herrietan zehar. Baina oraingo honetan berezi-berezia izango da ekitaldi hau zeren 1937an egin zen bezala, kamioi baten gainean igon eta eskualdeko herri guztietatik ibiliko dira diru eskean.
Kelly familia ezagutu berri duzuenontzat...
| 2008-01-31 : 09:01 | musika
Bulego orduetan beste zereginik ez dugunez, euskal bulegariok The Kelly Family taldearen Agur Jaunak grabaketaren Youtubeko bideoa pasatu diogu elkarri frenetetikoki azken egunotan. Hain izan da notizia inportantea, non aste honetako Gaur Egun albistegiko portadako titularren artean ere eman duten. Ia-ia Nafarroan sortutako talde bat dela ez zekien inork?
Kondalari baten bloga eta beste
| 2008-01-31 : 08:01 | kultura
Koldo Amestoy kondalariak bere bloga estreinatu du: http://www.koldo-amestoy.com. Euskarazko eta frantsesezko artikuluak aldizkatzen ditu bere eguneroko gogoeten eta azken ikuskizunen berri emanez.
Jaioberriak euskaraz erregistratzeko kanpaina
| 2008-01-31 : 07:01 | bweb
2007ko abenduaren 19an Aretxabaletako Erregistro Zibilak ume bat lehenengo aldiz euskaraz erregistratu zuenetik, guraso asko izan dira Behatokira jo dutenak euren umeak euskaraz inskribatzeko helburuarekin. Baita lortu ere, Bilbon esaterako, egin dira jada euskarazko erregistroak. Ondorioz eta gurasoen eskariei erantzunez, haur jaioberria euskaraz erregistratzeko eman beharreko urratsak azaltzen dituen dokumentua prestatu du Behatokiak eta beharrezkoak diren formularioak ere eskuragarri ditu.
Naturaren argazkilariak
| 2008-01-31 : 07:01 | argazkia
Wildlife Photographer of the Year sariketako erreprodukzio sorta bat ikusgai dago Kutxaren Donostiako Boulevardeko erakusketa aretoan, otsailaren 10a arte, dohainik. Hainbat kategoriatan daude banatuak irudiak, honako hau 15-17 urte arteko argazkilarienean topatu dugu.
Zein da zure elkartean euskararen egoera?
| 2008-01-30 : 13:01 | bweb
Elkarteetan eragiteko Kontseiluak abian jarritako norbanako konpromisoen kanpaina arrakastatsua ari da izaten. Norbanako ugarik bete dute jada Kontseiluak posta arruntez nahiz internet bidez zabaldutako testa, eta dagoeneko zenbait elkarte hasi dira euskararen aldeko neurriak hartzen.
Kanboko Hizkuntza eta Kultura Topaketak sarean
| 2008-01-30 : 08:01 | hizkuntza
Hizkuntza eta Kultura topaketak iragan dira Kanbon, Hizkuntza politika eskualdeka, Estatuaren aldetik eta Europa mailan gaiaren inguruan. Aktak oraindanik sarean dira EKE.org webgunean.
Lendakaris Muertos-en bideoa egiten saiatzea, arriskutsua
| 2008-01-30 : 07:01 | politika
Gironako Unibertsitateko ikasle batzuek ikus-entzunezko ikasketa ariketa gisa, Lendakaris Muertos taldearen kantu baten bideoa egitea erabaki zuten (ETA, deja alguna discoteca). Baina ez diete erraz jarri: Gauza batzuekin ironiarik ezin dela egin, eta hori terrorismoaren apologia dela idatzi du editorialean hiriko katalanezko egunkari batek.
Caparen negatibo galduen artean, gudarien meza
| 2008-01-30 : 07:01 | argazkia
Robert Caparen Espainiako Gerra Zibileko negatibo galduak agertu direla eta, susmoak daude pentsatzeko irudiz zabaldu den kutxa horretako euskal negatiboak David Chim Seymourrenak direla. Behintzat, Zornotza inguruan gudariekin kapilauak emandako mezarenak. Baleikeko lagun batek igo du sarera irudi ikoniko hura.
Arratiako mullet tradizionala
| 2008-01-29 : 08:01 | zer-erantzi
Jabik jarri gintuen irudi hauen pistan mullet orrazkerari buruzko joan den asteko piezan. Atzo, estilo amerikarrekoa jartzearekin bat laguntza eskatu genuen, eta iritsi da. Eulalia Abaitua Allende-Salazarrek 19. mendean Arratian gizonezkoei ateratako argazki bi (honakoa, eta kapela duenarena bestea) pasatu dizkigu Oier Araolazak.
Robert Caparen negatibo galduen artean, Euskal Herrikoak
| 2008-01-29 : 08:01 | kultura
Museo batera eraman berri dituzten Robert Caparen negatibo galduen artean, dozenaka eta agian ehundaka argazki daude Euskal Herrikoak. The New York Times egunkariak argitaratu dituen lehen irudietan, negatibo sorta batzuen etiketak ikusten dira: Zornotza, Bilbo, Elgeta, Eibar, Bermeo... Caparen argazkiez gain, Gerta Taro eta David Chim Seymourrenak ere badaude negatibo galduen artean, eta baliteke Euskal Herriko horiek, etiketengatik, Seymourrenak izatea.
Infonomiak delegazio bat zabalduko du Arrasateko Garaian
| 2008-01-29 : 08:01 | enpresa
Infonomia berritzaileen sareak eskualde ordezkaritza bat ireki du Euskal Herrian, eta Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean du egoitza. Elkartze gune honek berrikuntzaren esparruan punta-puntakoak diren enpresen arteko loturak sustatzeko aukera eskainiko dio Garaiari, eta baita ikertzaileen arteko topaketak eta elkarreraginak erraztekoa ere. Infonomia sareak 17.000 kide ditu eta, beraz, berrikuntzan interesatutako Europako pertsonen sare nagusietako bat da. Horietatik, mila inguru Euskal Herrikoak dira.
Instalatu Ubuntu euskaraz, aldamenean informatikaririk izan gabe
| 2008-01-28 : 09:01 | informatika
Ubuntu sistema eragilea euskaraz instalatzea gauza erraza bihurtu du WUBI programak. Windows-en gaineko instalatzaile arrunt baten gisa lan egiten du WUBIk. Benetan: aldamenean informatikaririk eduki barik, Ubuntu jar dezakezu zure PC-an euskaraz, era seguruan. Bestalde, bihar asteartea 29 Planet Ubuntu euskalduna sortzeko aburuz bilera deitu dute Leioan. Linux aldaerarik erabilterrazena da Ubuntu.
Enaitz Iriondo kasua: Internetek behartu du prentsa tradizionala
| 2008-01-28 : 08:01 | internet
Enaitz Iriondoren kasua sutautsa bailitzan hedatu da interneten. Internetek aurrea hartu dio prentsa tradizionalari eta blogarion bultzadaz iritsi da portada guztietara.
Mullet: eredu amerikarra
| 2008-01-28 : 08:01 | zer-erantzi
Mullet euskaldunaren jatortasunaz egon dira erantzun batzuk gure aurreko argazkiaren kontura. Inguru anglosaxoietan zerekin lotzen den ikusteko, berriz, amerikar estilo jatorreko mullet hau adierazgarria izan daiteke, berriz, Nascar auto-lasterketetako zaletuaren estetikaren eredua.
Euskarazko Wikipedia, Sareko Argia saria 2008
| 2008-01-25 : 17:01 | hedabideak
Euskarazko Interneteko sari kuttunena, Sareko Argia, euskarazko Wikipediarentzat izan da. Oraintxe eman ditu Argia aldizkariak Argia Sariak.
Guggenheim defektua, kultura aitzakia da
| 2008-01-25 : 10:01 | kultura
Euskal kulturaren kontsumoaz aste honetan izandako mahainguruko Mikel Iturriak bere blogean jarri du zer azaldu zuen berak. Han gehixeago ere badago, klikatzen baduzu.
Mullet edo orrazkera abertzalearen arbuioa
| 2008-01-25 : 08:01 | zer-erantzi
Euskal orrazkerarik abertzaleena da seguraski: gainaldean motz baina lepoaldean ilea luze beherantz, alkandora gaineraino. Eta termino zehatzak deskribatzen du ingelesez: mullet (Wikipediako sarrerak "euskal separatisten" estetika ere aipatzen du). Baina, hara!, askorentzat (kanpotarrentzat bereziki) zaharkitutako estetika itsusi baten adierazgarria da, eta halaxe deskribatzen du zehatz Wheylonak, Donostiako blogari kaliforniarrak.
Txorionak! 20 urte okupatzen, 25 urte komunikatzen
| 2008-01-25 : 08:01 | bestelakoak
Urte berezia da aurtengoa Gasteizen. Bertako gaztetxeak eta Hala Bedi irrati libreak 20 eta 25 urte betetzen dituztelako hurrenez hurren. Aitzakia hau aprobetxatuz, urte osorako kanpaina aurkeztu berri da Txorionak! lelopean eta txorimaloa hartuta irudi nagusi moduan.
Maitane, sexu abertzalea
| 2008-01-24 : 15:01 | sexua
Maitane delako baten sexu iragarkia irten da atzo eta gaur Diario Vasco egunkarian. Gaztelaniaz, errore ortografiko batzuekin, zera eskaintzen du Maitanek: Oñatiko musua, arrantzalearen postura, orgasmoan irrintzia, irteerak edo baserrian bertan... Eguneraketa, otsailak 25: Fermin Etxegoien ETBko gidoilariak dio programa berri baterako amua dela iragarki hori.
