Interneteko albistegia

Artxiboa: 2007 9

Amaitzeko ordua

xme | 2007-09-28 : 14:09 | zinema

Amaitzen ari da Zinemaldia, eta dagoeneko erakutsi dira sail ofizialean lehian dabiltzan film guztiak; bataz besteko balorazio bat egitekotan, gutxienez interesgarria eta gehienetan hortik gora egon dela esan liteke. Azken biak komentatzea falta zaigu ordea: "Padre nuestro", Christopher Zalla iparramerikarraren estreinako film sendoa, eta "Daisy Diamond", Simon Staho daniarraren lan berezia.

2008ko urriaren 25a

Sustatu | 2007-09-28 : 11:09 | politika

Herri-galdeketa egingo da EAEn, Juan Jose Ibarretxek gaur Eusko Legebiltzarrean iragarri duenez: 2008ko urriaren 25ean izango omen da. Juridikoki loteslea izango ez bada ere, sozialki, politikoki eta demokratikoki balioa izango duela esan du.

Espainiako bandera Lizartzako udaletxean

Oier Araolaza | 2007-09-28 : 10:09 | argazkia

Regina Otaola PPko alkateak Espainiako bandera jarri du Lizartzako udaletxean, baina herritarrek ez dute nahi, eta estali egin dute kartel handi batekin. Duela ez asko, berriz, bertakoek jarria ageri zen Espainiako bandera udaletxean: Joseba Egibar EAJkoa zenean alkatea, jeltzaleen espainoltasuna azpimarratzeko protesta zeinua zen bandera agerian jartzea udaletxean, 2004ko inauterietako argazki honek erakusten duen moduan. Egibar eta Otaola alkate izan dira Lizartzan, ezker abertzalearen zerrendak legez kanpo utzi dituztelako. Baliogabetutako zerrenden botoa errespetatu izan balitz, ez Otaola ez Egibar ez ziratekeen alkatetzara iritsiko.

Emango al dute ETB2-tik Heroes/Heroiak euskeraz azkenean?

FHarlock | 2007-09-28 : 10:09 | telebista

ETB-ek Heroes/Heroiak serie ospetsua euskaraz bikoiztu du. Iraileko bukaeran estreinatuko du (asteburu honetako igandean), baina euskarazko audioa dualki emitituko zuela esan bazuen ere, orain ez da deus esan.

Mahai-ingurua eta umorezko ikuskizuna itzulpengintzaz

Mila Garmendia - EIZIE | 2007-09-28 : 10:09 | kultura

Itzulpengintzak gure gizartean duen garrantziaz ohartarazteko xedez, Itzulpena egunerokoan - Eguneroko itzulpena mahai-ingurua eta umorezko ikuskizuna antolatu dute ItzulBaitak eta EIZIEk. Ekitaldia Irungo Musika Eskolan izango da, urriaren 3an, 19:00etan. Bezperan, urriaren 2an, ItzulBaita jendaurrean aurkezteko prentsaurrekoa egingo da, Irunen.

CorpEus, Internet euskarazko corpus gisa kontsultatzeko

Igor Leturia - Elhuyar Fundazioa - I+G saila | 2007-09-28 : 09:09 | hizkuntza

Internet euskarazko corpus erraldoi bat balitz bezala kontsultatzeko aukera ematen du CorpEus-ek. Sartutako hitzaren (edo hitzen) lema bidezko bilaketa egiten du Interneteko euskarazko orrien artean, eta orri horietan dauden hitzaren agerpen guztiak erakusten ditu bere testuinguruan, hainbat daturen araberako grafikoekin batera.

060 euskaraz: itzulpen automatikoa, eta edukazio eskasa

Sustatu | 2007-09-28 : 08:09 | hizkuntza

Tramite bateratuetarako Espainiako Gobernuak duen zerbitzuaren zenbakia da 060. Interneten ere badute lehiatila bakar hori, eta euskaraz ere badagoen arren, itzulpena negargarria da: gauza batzuetarako Opentrad erabili dute, baina berrikuspenik gabe. Gainera, edukazio gutxi erakutsi dute, kexua bidali zaienean.

George W. Hussein

Maclean's | 2007-09-28 : 07:09 | argazkia

Kanadako Macleans aldizkariak George Bush eta Saddam Husseinen argazki-fusio oso lortua argitaratu du bere azalean. Iraken gauzak oker doazela, eta Bush dela kulpantea. Horixe dio gutxi gora-behera, erreportaiak.

Alabamatik Koreara

xme | 2007-09-27 : 14:09 | zinema

Amaitzen ari da zinemaldia, pelikula on eta ez hain onekin. Sail ofizialean, ostegun honetan, film batek publikoaren atsegina lortu du, John Sayles amerikarraren "Honeydripper"ek, eta beste batek asperdura, Meejeung Kim korearraren "Goong nyeo" edo "Shadows in the Palace"k.

uTorrent euskaratuta

Sustatu | 2007-09-27 : 10:09 | internet

uTorrent (edo zehazkiago µTorrent, grekerazko µ edo mu letrarekin) p2p sareetan fitxategiak aurkitu, jaitsi eta partekatzeko programa bat da, eta Andoni Sanz irakasle eta informatikariak euskaratu du. Erabili.com-eko artikuluan, erabilpenaz aholku jakingarriak ere badira,

Amazigh ilehoria

The Times | 2007-09-27 : 08:09 | argazkia

Espainiako turista batek argazki honetan haur ilehori bat ikusi zuen Marokkon, emakume baten bizkarrean. Horra susmoa: Portugalen desagertutako Madeleine McCann ingelesa bahitzaileen eskuetan! Baina ez, Bouchra Ben Aisa da, Rif eskualdeko bereber edo amazigh txiki bat. Aurreiritzien kontinentean bizi gara, ezta?

Paperetik amaraunerako ibilbidea, mahai ingurua

angel bidaurrazaga - EIRE ((Unibertsitateko euskal irakasleen elkartea) | 2007-09-27 : 08:09 | irakaskuntza

EIREk antolatuta, internet eta teknologia berrian eragina unibertsitateko liburugintzan eta irakaskuntzan aztertuko da, urriaren 4an Ibaetako Campusean.

Lucio eta Pertur: batean bale, bestean kale

xme | 2007-09-26 : 18:09 | zinema

Gaur da "Euskal zinemaren eguna" izendatu ohi dutena Donostiako Zinemaldian. Izena eta izana ezin esan bat datozenik kontu honetan, hemengo produkzio apurrak erdara hutsezkoak baitira (film laburren bat salbu); dena dela, dagoenaren artean pare bat hautatu ditugu, zeresan gehien horiexek eman dutelakoan: "Lucio" eta "El año de todos los demonios".

17. mendeko 17 faksimile

Sustatu | 2007-09-26 : 15:09 | kultura

Armiarma proiektuaren Klasikoen Gordailuan hainbat obra faksimile modura sartu dituzte, PDF formatuan. 17. mendeko 17 lanekin hasi dira, Axularren Gero edo Tartasen Onsa hilzeko bidia tartean. Eta jarraipena izango du honek, gainera.

Aita-alabak

xme | 2007-09-26 : 14:09 | zinema

Kalitatezko lanak itzuli dira Zinemaldiko sail ofizialera asteazken honetan, oso tankera diferenteko film birekin: "A Thousand Years of Good Prayers" Wayne Wang txinatar-iparramerikarrarena, eta "Matar a todos" Esteban Schroeder hegoamerikarrarena.

Ikasteko: Mazedoniako hezkuntza sistemako ordenagailuak

Sustatu | 2007-09-26 : 11:09 | irakaskuntza

Andoni Sagarna euskaltzainaren blogean, Mazedoniako hezkuntza arduradunen erabakiaren berri. Milaka ordenagailu eskolarako, baina Linux sistema eragilea dutela, eta gainera, terminal anitzak lotuz PC bakoitzari. Dirua eta energia aurrezten da, eta praktika zuzenak sustatzen dira. Ba omen dugu ikastekorik, uste du Sagarnak.

Bada euskal komunitaterik Interneten?

Sustatu | 2007-09-26 : 11:09 | internet

"Existitzen da euskal komunitaterik Interneten? Komunitatea da ala kuadrillatxoa? Eta ikusgarri gara beste batzuen aurrean?" Galdera horiek eta antzeko hainbat kaleratu dira azken egunotan euskal blogosferan. Joxe Rojasen hitz batzuen haritik tiraka, galdera, erantzun eta mezu-truke interesgarriak sortu dira egunotan hainbat blog eta webgunetan.

Wikifarra ostiral honetan (irailak 28) Donostian

Teketen - Wikifarra wiki | 2007-09-26 : 07:09 | teknologia

Wikifarra %100 irekia dagoen topaketa bat da. Internet eta teknologiaren inguruan dabiltzan pertsonak bildu eta ondo pasatzeko egun baten moduan dago pentsatua. Euskal Herriko sare sozialik zabalena erabiliko dugu, taberna. Aurten Irailak 28, ostirala, 20:00etan Donostiako Doka kafe antzokian gelditu gara. Animatu!

Tchao l'artiste !

Le plebeien bleu | 2007-09-26 : 07:09 | argazkia

Biarritzeko Festival des cinemas et cultures d'Amerique Latine ospatzen den bitartean Tchao, baina ez ciao, gomendatzen digu plebeien bleu-ak.

Konspirazio txinatarrak eta freudkeria espainiarrak

xme | 2007-09-25 : 13:09 | zinema

Astearte honetan bi film guztiz desberdin eskaini dizkigute Zinemaldiko sail ofizialean: "Siete mesas de billar francés", Gracia Querejeta espainiarrarena, eta "Ceot oi kap gei" edo "Exodus", Pang Ho-Cheung hong-kongdarrarena. Diferenteak bai, baina ez batak ez besteak asebete ez gaituztenak.

Aurrekoak ››