Artxiboa: 2006 11
Euskararen diseinu berria: Berripapera eta Ukan
| 2006-11-30 : 23:11 | argazkia
Euskararen Berripaperak azaroan estreinatu zuen diseinua ulertezin eta negargarria iruditzen zaie batzuei... Abenduko alean, Ukan birusarekin dator gainera berripaper koloretsua (birusak ere jaso du kritikarik Sarean edo Superbai-n ). PDF alea nahi baduzu, hemen dago (650 kb). Zer iruditzen zaizu zuri?
Eskolak ikasle eleanitzak hezi behar ditu
| 2006-11-30 : 13:11 | hizkuntza
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Ikasle guztiak euskaldundu: nola? jardunaldietan hezkuntzako hainbat adituekin egindako hausnarketaren ondorioak plazaratu ditu. Eskolak euskaldun eleanitzak hezi behar ditu, ondorioztatu du Kontseiluko idazkari nagusiak, Xabier Mendigurenek.
Veleiakoa iruzurra ote? (eta beste galdera batzuk)
| 2006-11-30 : 11:11 | hizkuntza
Jurgi Kintanak UEUrekin ireki berri duen blogean, argi eta garbi azaltzen ditu bere susmoak Veleiakoaz. Kintanaren ustez, asko dira faltsifikazio baten aurrean gaudela pentsatzeko arrazoiak. Hala dio: "Adituek Veleiako grafitoen egiazkotasuna zalantzan jartzeko aipatu dituzten arrazoi ugarien artean, idazkien funtzioari dagokiona iruditzen zait garrantzitsuenetakoa." Luistxo Fernandezek ere baditu galdera batzuk bere blogean: zenbat euskara dago Veleian? Zergatik ez digute erakusten? ze hizkuntzalarik ikusi du euskara hori, Knorr eta Gorrotxategiz gain?
Berako Udalak webgunea aurkeztu du, Zoperen gainean egina
| 2006-11-30 : 11:11 | bweb
www.berakoudala.net webgunea aurkeztu du Berako Udalak, Eibarko Code&Syntax enpresak egina, Udalerria plataformaren gainean, Zope software librea erabiliz.
Aingeru Epaltza: Abentura maite duenak izanen du non ase; gogoeta maite duenak ere bai
| 2006-11-30 : 07:11 | kultura
Mailuaren odola argitaratu berri du Aingeru Epaltzak (Iruñea, 1960), Erresuma eta Fedea deritzan trilogiaren lehen alea, XVI. mendeko Nafarroara garamatzan fresko liluragarri bat, dokumentazio itzelari eta hizkuntz maisuari kontalari iaioaren trebezia eransten diona.
Zuei esker Sustatun egin dugun froga
| 2006-11-30 : 06:11 | argazkia
Azken 15 bat egunetan hor goian dauden bi aukeretako bat azaldu zaizue Sustatun. Frogatu nahi genuen ea non egiten duen errazago klik jendeak: ondo diseinatutako kromo batean ala testu hutsezko lotura elegante batean. Emaitzen arabera, klikatu duten 210 lagunetatik, 120-ek testu hutsezkoa aukeratu dute eta 90-ek kromo grafikoa. Zenbait oker egin ditugu test honetan eta hobeto egin zitekeen, baina emaitzek zerbait adierazten dute behintzat. Eskerrik asko lagundu duzuen guztioi.
Bidaiatu Unibertsitatea.net unibertsoan!
| 2006-11-29 : 19:11 | bweb
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) UNIBERTSITATEA.NET ataria aurkeztu du gaur Donostiako Zientziaren Kutxagunean. UEUrentzat erronka handia den proiektu honen helburua komunitate unibertsitario euskaldunarentzat erreferentziala izango den gunea sortzea da, unibertsitateari buruzko informazioa bildu eta harremanak sustatzeko asmoz.
AIZU! aldizkaria: 25 urte eta ale berezia
| 2006-11-29 : 13:11 | hedabideak
Bilboko Kalderapeko Kulturgunean aurkeztu du AIZU!-k bere 312. zenbakia, aldizkariaren 25 urteak betetzera datorrena. Aldizkaria sortu zuen taldeko partaide Esther Zarandonak gogoratu duenez, 1981eko Durangoko Azokan ikusi zuen argia AIZU!-ren 0 zenbakiak, Bilboko euskara irakasle eta ikasle batzuen ekimenez. Harrezkero euskara ikasleei euren ikas-prozesuan lagundu dien tresna izan da AIZU!, batez ere, 1983ko azaroan AEKrekin bat egin zuenetik.
Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek Toribio Etxeberria Sarien irabazle
| 2006-11-29 : 12:11 | enpresa
Azkartek, GNC Laser, Ikerchem eta Sebiek izan ziren atzo gauen banatu ziren Toribio Etxeberria Sarien irabazleak. Sarien aurkezpen hitzaldian, Txomin Garcia-k Ulma Packaging enpresaren esperientzia berritzailea azaldu zuen.
Abenduak 13: Ed Freyfogle eta Iban Zaldua Sustaturen urteurren jaian
| 2006-11-29 : 10:11 | sustatu
Bi gonbidatu berezi ekarriko ditugu Sustaturen urteurren jaira abenduan, hitzaldi kontzentratu parea ematera (labur, baina trinko eta mamitsu). Ed Freyfogle Yahooko bilaketa arduraduna izana, eta Iban Zaldua, 2006. urteko Euskadi literatur sariduna. Sustaturen urteurren ekitaldia abenduaren 13an izango da, Arrasateko Kultura Etxe berrian, Klaustroan, aratsaldeko 18.30etan.
Psikomotrizitatea aztergai
| 2006-11-29 : 08:11 | irakaskuntza
Mondragon Unibertsitatearen HUHEZI fakultateko Dokumentazio Zentruak Jakingarriak aldizkariaren azken alea kaleratu du, 59.a. Ale horrek gai monografikoa du, "Psikomotrizitatea Eskolan", eta hor jasotzen ditu hainbat adituren artikuluak: Juan Carlos Polentinos, Mª Jose Intxausti, Elena Herran eta Bernard Aucouturier.
Euskal webmasterren gunea
| 2006-11-29 : 08:11 | bweb
Php, javascript, ... euskarazko programazio pistak webmaster izateko gogoak dtuen edonorentzat. Irakurterrazak. Blog berria eta astero berritzeko asmoa duena, nonbait, Linuxtxo delakoak ireki duena.
idiazabalgo gazte asanblada
| 2006-11-28 : 18:11 | argazkia
Kartel "oso baskoa" Idiazabalgo Gazte Asanbladakoek egin dutena.Gaztesarearen eskutik eta"Zopizarren" Idiazabalgo Gazteen weblogean aurkitu dugu irudia. Izan Gaztea, Izan Askea goiburuarekin, gerriko, zapi eta azpikogonak kendu eta Gaztetxearen 6. urteurrena ospatzeko jai bikaina antolatu dute. Mañukortak eta Silveirak zer esango ote dute guzti honetaz.
Bernardo Atxagaren Euskal Hiria Arizmendiarrietaren heriotzaren 30. urtemugan
| 2006-11-28 : 11:11 | irakaskuntza
On Jose Maria Arizmendiarrietaren gogoa Bernardo Atxagaren Euskal Hiria lurralde sinbolikoan barrena ibiliko da bere heriotzaren 30. urtemugan. Asteasuko idazleak Euskal Hiria teoriaren nondik norakoak azalduko ditu azaroaren 30ean, Gizabidea Fundazioak Arrasateko esperientzia kooperatiboaren sortzailea gogoratzeko urtero antolatzen duen Arizmendi Topaketak ekitaldian. Aurten, gainera, 30 urte betetzen dira Arizmendiarrieta (Markina, 1915 Arrasate, 1976) hil zela.
Euskal Y-aren alde eta kontrako webguneak
| 2006-11-28 : 09:11 | garraiobideak
Euskalduna jauregian inbertsio handiarekin aurkeztu zen Euskal Y-aren komunikazio kanala. Webgune bat da, alegia, Abiadura Handiko Trenaren aldekoa. Proiektu horren kontrakoek ere badituzte webguneak, baliabide ekonomiko gutxiagorekin eginak, baina Interneteko garaietara akaso egokituagoak.
Kamiseta salmenta, bozketa dela medio
| 2006-11-28 : 08:11 | argazkia
Zabaldu.com edo Digg sistemen antzera, baina kamiseta diseinuarekin, eta salmentara lotua: hori da Threadless.com webgunea. Kamiseta diseinu bat proposatzen ahal duzu, edo besteenak bozkatu, puntuaketan gora doazenak, produkzio fasera iristen dira, eta saldu ahala egileentzat ere sos batzuk... Hartzaren diseinu hau gustatu zaigu adibidez.
3ARRANO.com berria ireki da
| 2006-11-28 : 00:11 | internet
3ARRANO.com guztiz berriturik ikusiko duzue hemendik aurrera. Orain ia urtebete erabaki nuen webgunea guztiz berritu behar nuela batipat arrazoi hauengatik: estandarrak zorrotzago betetzeko, euskaratzen nuen edozein edukik bere tokia izateko, eta itxura garbiago bat emateko.
Mikel Laboa, gurasoen baimenarekin
| 2006-11-27 : 10:11 | argazkia
Euskara56 blogean aurkitu dute hau: Mikel Laboraren azken diska, Xoriek 17, Apple-ren iTunes dendan bilatuz gero, Parental Advisory oharrarekin dator. AEBetako disko etxeen RIAA erakundeak ematen ditu ohar horiek, ustez haur eta gaztetxoentzako egokiak ez diren kantuez ohartarazeko gurasoak... Euskara ikasten ari den Texasko norbait, antza, Euskara56 blogaren egilea, Homo Oeconomicus da bere sinadura misteriotsua eta euskal foro eta blogari zenbait jarraitzen ditu.
Paper hutsezko artelanak
| 2006-11-27 : 09:11 | argazkia
Papera da Peter Callesen artistaren langaia. A4 formatuko orri hutsekin egindako sorta hau ikaragarria da, detailean eta irudimenean.
Euskara sustatzeko diru laguntzak Gipuzkoako Foru Aldundian
| 2006-11-27 : 09:11 | dirulaguntzak
Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen erabilera sustatzeko 2007an emango dituen diru laguntzen deialdia argitaratu da aldizkari ofizialean. Berrikuntzarik handiena: datorren urteko diru laguntzen deia orain egingo dugu. Oro har, eskaerak aurkezteko epea abenduaren 22an amaituko da.
