Artxiboa: 2006 9
Euskal Herria 2.0: software librea, edukiak eta nortasuna
| 2006-09-30 : 07:09 | argazkia
Jardunaldien ostean, nork bere kronika eta pentsamenduak idatzi eta aireratu ditu. Baina irudi honek ondo adierazten du bidea. Edukiak sortu (teklei eraginez), software librea bultzatu, nortasun ikurrak sortu eta eskuratu (.eus adibidez) eta auzolana.
Lanroberren arteko maitasuna
| 2006-09-29 : 11:09 | zinema
Iritsi da, hemen duzu azkenik "Kutsidazu bidea, Ixabel" Mireia Gabilondo eta Fernando Bernuesek zuzenduriko taldeak pelikula bihurtu duen istorioa, aurretik liburu, antzerki eta DVD izan ondoren.
Georgiako Hotsak bloga
| 2006-09-29 : 09:09 | musika
Maddi Oihenart, Celine Mounole eta Kattalin Indaburu kantariak baita ere Philippe Albor musikaria Georgian arituko dira irail ondar honetan. Georgiako Hotsak blogak beren bidaiaren berri ematen dizue... EKE -ren ekimenez.
Ibaiaren gaineko ibaia
| 2006-09-29 : 09:09 | argazkia
Elba ibaiaren gaineko zubia, Alemanian. Zubia bera ere, ibai, barkuak igarotzeko egina baita. Orain, injinerutzako galdera?:Uraren pisua, ala uraz gain igarotzen diren untzien pisua ere eramateko gauza izan behar du zubiaren egiturak?
Hitzen negargura...ta Euskal Herria
| 2006-09-29 : 09:09 | hedabideak
Adiskideok, axola ez badizue hemen nator egur piskat banatzera. Jakin dudanez gure zorioneko "esparru komunikatibo"a euskarazko telebista lokalen bidez sortuko dutenen artean, Diario de Noticias-DEIA batzen dituen enpresa dago.
EH 2.0: II. jardunaldia
| 2006-09-28 : 22:09 | internet
Lehen jardunaldiaren berri izateko Berria, Gara, Eitb-ren kronikak edo adibidez, Iturriaren harrikaden zai egon ginan, baina gaurkoan EH 2.0 jardunaldiaren zuzeneko jarraipena egin dute Mutilmediako Arkaitz eta Aitorrek. Pressing-pean, hurrengo orduetarako Iturriak bere harrikada agindu du.
Musikarien bizitza eta heriotza
| 2006-09-28 : 20:09 | zinema
Sail ofizialean bina film ematen dituzte egunean zinemaldian, eta ez dut uste pare horiek biltzeko irizpiderik dagoenik, baina batzuetan nolabaiteko lotura antzeman liteke, hala nola ostegun honetan, musikak batzen baititu orain arteko maila ederki ondu duten pelikula biak: "Copying Beethoven" Agnieszka Holland-ena, eta "Niwemang / Half moon" Bahman Ghobadi. Aipa ditzagun banan-banan.
Teknoskopioa, asmatzaile gazteentzako ideia-lehiaketa, martxan da
| 2006-09-28 : 13:09 | zientzia
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako lehiaketa da, eta talde irabazleko kideek mp4 irakurgailu bana jasoko dute, Eroski Fundazioaren eskutik. Lehiaketa hau azaroaren 6tik 12ra egingo den Zientziaren Astearen baitan antolatu da, eta energiaren gaia du ardatz.
11-M: konspirazio grafikoa
| 2006-09-28 : 10:09 | argazkia
Libertad Digital, El Mundo eta COPE hedabide espainiar eskuindarretan Madrilgo Martxoaren 11ko atentatuen inguruko konspirazio teorietan dabiltza: lotura eusko-islamikoak, beti susmagarri. Adibide gorena, Luis del Pino delako baten bloga, eta haren jarraitzaileen Peones negros talde ultra dira. Hain dira patetikoak istorio horietako batzuk non umore korronte bat ari den sortzen sarean, teoriari barre egiten dioten txiste grafiko mordo batekin.
Egile eskubideak eta musika herrikoia
| 2006-09-28 : 07:09 | musika
Barrapunton irakurri dugu Barakaldoko udala SGAE-rekin demandan ari dela txistularien eta txarangen egile eskubideak direla eta. Gai honekin lotuta beste zalantza bat badaukat aspaldian, musika tradizionala eta egile eskubideen inguruan.
Ate atzeko infernuak
| 2006-09-27 : 14:09 | zinema
Beste urte batzuetan emigrazioa eta gerra bezalako arazo sozialak nabarmendu baldin badira Donostiako Zinemaldian, aurten drama intimoagoak dira nagusi, bereziki familia barruko kontuak.
Idomeneo eta Mahomaren burua
| 2006-09-27 : 09:09 | argazkia
Idomeneo, Kretako errege. Mozarten operetako bat, Hans Neuenfels zuzendariaren bertsioan duela urte batzuetatik ari dira han eta hemen erakusten. Azaroan Berlingo opera denboraldian tokatzen zen, baina kendu egin dute. Zergatik? idoloen buru moztuekin agertzen da Idomeneo Neuenfels-en eszenografian, eta idoloak omen dira Buda, Mahoma, Jesus eta Poseidon. Musulmanen profetarena arrisku faktoretzat jo du Alemaniako poliziak, eta hortik auto-zentsura prebentiboa.
Luis Goia hil da
| 2006-09-27 : 09:09 | zinema
Bihotzeko gaitzak jota hil zen atzo Luis Goia zine ekoizle euskalduna, Donostiako Zinemaldiko euskal zinearen egunaren bezperan (gaur da hori). Patxi Gaztelumendiren blogean aurkitu dugu ohar hau. Euskaldunon Egunkariaren talde bultzatzailean egona, Egunkaria itxi zutenean nola atxilotu zuten gogoratzen digu Gaztelumendik.
Zientzumena. Informazio Teknologiak 5 zentzuekin
| 2006-09-27 : 08:09 | teknologia
Bost zentzumenetan IKTen esparruan puntako berrikuntzak ezagutu nahi dituztenei zuzendutako jardunaldia antolatu da Donostian: Dastatu daitezkeen pantailak, mihi edo sudur elektronikoak,... Informazio osoa Zientzumena.net webgunean.
Erakustaldi militarra
| 2006-09-27 : 08:09 | argazkia
Urola Kostako Hitza izan da lehenetarikoa Interneten kaleratzen Espainiako militarren maniobra hauena. Berriatik abisatuta, hemen ere jaso dugu, eta irakurleak ere konturatu dira han-hemenka. Lehen irudietako bat sarean, Hitzako Gari Berasaluzek gaur asteartez ateratako hau: ehunka soldadu Azpeititik Zestoarako bidearen bi aldeetatik ilaran. (atzo asteartez argitaratu genuen irudi hau azalean)
Maniobra militarrak
| 2006-09-26 : 15:09 | politika
Azpeitia eta Zumaia artean eta Berriatua eta Ondarroa artean Espainiako Armadako ehunka soldadu maniobra militarretan dabiltzala jakin dugu Berria-n. Leku gehiagotan ere badabiltzan susmoa dugu. Inork herrian soldaduak ikusi baditu, estimatuko diogu horren berri ematen badigu.
Mundua eta gu: "Nomadak tx"
| 2006-09-26 : 14:09 | zinema
Harkaitz Martinez de San Vicentek eta Igor Otxoak, Oreka tx txalapartari-bikoteak, munduan zehar egindako bidaia batera gonbidatzen gaituzte "Nömadak tx" filmean, txalapartaren bitartez herrien arteko senidetze bat irudikatu nahian edo.
Gu eta mundua: Agian
| 2006-09-26 : 11:09 | zinema
Bihar ospatzekoa den euskal zinemaren egunetik kanpo ere gureek inoiz baino toki gehiago izan dute aurten Zinemaldian. Horren erakusgarri, ikusi berri ditugun bi filmak: "Agian" eta "Nomadak tx".
Biblia euskaraz osorik sarean
| 2006-09-26 : 10:09 | hizkuntza
EIZIE elkartearen albistegian irakurri dugu, Bibliaren testuak euskaraz sarean ipini ditu Esloveniako Bibli Elkarteak. Elizen Arteko Biblia da, euskara batuzko testu kanonikoena, hala esaterik badago. Orain arte, Word formatuan bakarrik zegoen eskuragarri sarean. Orain, bilaketa eta guzti.
Enpresen hizkuntza-gestioa
| 2006-09-26 : 09:09 | enpresa
ELEGUNE sortu du Azpeitiko Euskara Patronatuak, Enpresen Hizkuntza-Gestioa Hobetzeko Zentro teknikoa.
