Artxiboa: 2006 4
Bainulari errusiarrak
| 2006-04-29 : 07:04 | argazkia
Ikusgarriak, bainulari errusiarrei egindako erretratu sorta... aurpegi bereziak giro eta kolore irrealean. Pena da guretzat webgunea errusiarrez bakarrik egotea eta jakin ez ahal izatea artistaren izenik...
Dantzan.com 2.0 aroa hasi da
| 2006-04-29 : 07:04 | dantza
Tradizioak berezkoa du berrikuntzarako joera, eta dantzariak ere bagenuen gogoa 2.0 plazan dantza egiteko. Ez dakigu 2.0 etiketa aitortuko diguten, baina ezta behar ere. Etiketa jantzirik gabe ere gustura egiten baitugu baltsean, eta pozik gaude gure ziber-dantzen plaza berriarekin. Gaurko, Nazioarteko Dantzaren Egunerako, Dantzan.com berritu dugu, dantzarako prest?
Basque Research web gunearen IV. Tesien Saria
| 2006-04-29 : 07:04 | zientzia
Elhuyar Fundazioaren Basque Research web guneak IV. Tesien Saria jarriko du abian maiatzaren 1ean, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitatearen babesari esker. Horrenbestez, doktoretza amaitu berri duten ikertzaileen lanak saritu nahi ditu Basque Research web guneak.
Euskadi-Gales futbol selekzioen elkarketa, koloka
| 2006-04-28 : 12:04 | kirola
Maiatzaren 20, larunbatarekin, nazioarteko futbol partida zen jokatzekoa Bilbon, San Mamesen: Euskadi-Gales. Baina Espainiako liga luzatu egingo da asteburu horretaraino, eta gauzak kolokan daude. Diru galera handiak ere tartean, beharbada.
Euskalherria.eu domeinua Espainiako Gobernuak gordea, LaRioja.eu ez
| 2006-04-28 : 11:04 | politika
Internet Euskadin irakurri dut espainiar gobernuak zenbait .eu domeinu erreserbaturik dituela, baina beste batzuk ez. Adibidez, euskalherria.eu eta paysbasque.eu erreserbatu dituzte, baina ez larioja.eu. Zein zentzu eta lojika du honek? Nik azalpen bat bakarrik ikusten diot, izorratzea besterik ez.
Euskal Filologiak 30 urte betetzen ditu!
| 2006-04-28 : 08:04 | hizkuntza
Aurten, Deustuko Unibertsitatean Gotzon Garatek sortutako Euskal Filologiak hogeita hamar urte betetzen ditu.
Bitartean, Zehar aldizkariaren ale berria
| 2006-04-28 : 08:04 | argazkia
Artelekuk argitaratzen duen ZEHAR aldizkariaren azken aleak argia ikusi du aste honetan. BITARTEAN izenburuarekin argitalpen monografikoak zinemari eta orokorrean ikusentzunezko sorkuntzari eskaini dio azken ale hau.
Tiraka: Mikel Zalbide, euskaltzain oso
| 2006-04-27 : 18:04 | hizkuntza
Mikel Zalbide, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuko burua (Donostia, 1951) euskaltzain oso aukeratu dute gaur, Euskaltzaindiak Urnietan egin duen osoko bilkuran. Patxi Altuna zenak utzitako lekua beteko du Zalbidek. Tiraka blogean, Zalbideren profila marrazten dute apur bat, eta Euskaltzaindiaren ofizio bilakaera aztertzen ere bai.
Bollosferatik paperera
| 2006-04-27 : 12:04 | blogak
Nuria Sebastián gasteiztarrak blogen munduaren inguruan liburu berria plazaratu du: ¿De otro planeta?. Bertan 34 blog lesbikoetatik testu aukeratuak batu ditu.
Euskara Ahoan eguna 06
| 2006-04-27 : 12:04 | hizkuntza
Lehenengo aldiz Deustuko Unibertsitatean euskal jaia antolatu dugu, "Euskara Ahoan eguna" alegia, gaur hilak 27, osteguna. Guk euskera bihotzean ez ezik, ahoan ere nahi dugulako.
Mutilmedia: Beers & Blogs Bilbon
| 2006-04-27 : 12:04 | blogak
Atzo asteazkena Blogs & Beers topaketa bat izan zen Bilbon, eta blogari euskaldun bakarra izan zen bertan: Arkaitz Mutilmedia, Zabaldu.com-en sortzailea. Bere blogean kontatu du hango berri, nor azaldu ziren, eta abar.
Sketchup doan, Googleren eskutik: 3D modelo harrigarriak
| 2006-04-27 : 08:04 | informatika
Google Earth programari erantsirik, bertan ikusteko moduko 3D modelo arkitektonikoak eta ingeniaritzakoak, Googleren Sketchup biltegian. Gainera, Sketchup produktua doan jarri du Googlek. Ingeniaritza lanetako CAD munduan iraultza izango da hau.
Ziertzo edo bagurrinaren geruza
| 2006-04-27 : 07:04 | argazkia
Sarritan ikusten da ikuskizun hau Arabako Errioxan. Herenegun, esaterako, ikusgarri zegoen bista, itsasoko olatua dirudi mendiaren gainera datorren lainoak. La capa del cierzo esaten diote bertan. Argazkia, ez da kalitate oso onekoa, mugikorretik aterata baitago.
Karrajua, Santutxuko baten inbentoa
| 2006-04-27 : 07:04 | irakaskuntza
Pasabide, ibilgu, iraganbide, korridore, barnebide, askaurre, probaleku, ... eta Interneten karrajua.org aurkitu dugu. Euskaltegien eta helduen euskalduntzearen inguruko webgunea da. Egilearen esanetan: webgune irekia egiteko asmoa daukadanez, gutxieneko azpiegitura behintzat montatu dut, gerora norbaitek gauzak sartzen lagungu nahi badu-edo.
love/hate basque version
| 2006-04-26 : 15:04 | argazkia
Joan den astean erakutsitako love/hate kamisetaren hemengo bertsioa. Produkzio sailean dago. -D
Apirilak 26, efemerideak
| 2006-04-26 : 12:04 | bestelakoak
Zenbat efemeride gaur, apirilaren 26an. Txernobil, Gernikako bonbardaketa, Zamorak sartu zuen gola Realak irabazitako lehen liga txapelketa hartan...
Energia Berriztagarriei buruzko ikastaroa
| 2006-04-26 : 09:04 | irakaskuntza
Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak eta Energiaren Euskal Erakundeak (EVE) Energia Berriztagarrien inguruko ikastaroa antolatu dute. Maiatzaren 6an hasiko da Donostian.
Iñaki Anasagastiren bloga
| 2006-04-26 : 07:04 | politika
Iñaki Anasagasti senadore jeltzalearen bloga dakarkigu gaur hona, Imanol Murua Uriaren blogeko gomendioari jarraiki. Gauza asko kontatzen ditu Anasagastik. Asko. Ale batzuk, Muruak aurkituak: Deia-rekin sutan dagoela edo EITBren ildoarekin ere haserre dela. Edo azken egunetan atera dituenak: Jimenez Losantosek COPE utziko duen esklusiba eta Jaurlaritzako sailburu bati (Nuria Lopez de Gereñuri) ematen dion egurra.
Euskal Herriko kaletegi eta errepideak Googlen
| 2006-04-25 : 09:04 | argazkia
Errepide detaileak eta kaletegia Google Mapetan Euskal Herri osorako, eta haren oinarria darabilten aplikazioetarik batzuetan (Tagzanian adibidez). Horra Zarauzko ikusmira bat.
Bertsolaritzaren inguruko EAEko herritarren iritziak
| 2006-04-25 : 09:04 | zientzia
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak apirilaren 19an argitara eman duen azken ikerketa soziologikoaren -30. Euskal Soziometroa- barnean bertsolaritzari buruzko iritziak jaso dira.

