Interneteko albistegia

Artxiboa: 2005 7

Siesta sozialista: oporretan gaude

Modeloa: Jatsu - Sustatu | 2005-07-30 : 06:07 | argazkia

Lagun baten amamak hala esaten dio Eibarren lo egiteko formula honi, lokuluxka sozialista, siesta sozialistia. Guk ere atseden hartuko dugu, atseden sozialista ala kapitalista ez dakigu, baina Sustatuk ez du jardunik izango (pentsatzekoa denez) abuztuan. Ondo izan.

Londreseko metroaren oharra

Unai - Sustatu | 2005-07-29 : 08:07 | argazkia

BIDAIARI GUZTIENTZAT OHARRA:

Mesedez ez korri egin tranbiaren plataforman, bereziki motxilarik, beroki handirik edo kanpotar itxura baduzu. Neurri hau zure segurtasunarengatik da. Mila esker.

(Itzulpena gutxi gorabeherakoa da)

  • Pilindrinaren blog-etik hartua.

Hizkunea, Jaurlaritzaren soziolinguistika agerkari elektronikoa

Sustatu | 2005-07-29 : 07:07 | hizkuntza

Hizkunea Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak formato elektronikoan argitaratutako buletina da Honelako argitalpen dinamiko bati dagokion bezalaxe, atalok astero, hamabostero zein hilero egunera daitezke, albisteek eskatzen dutenaren arabera. Hortaz, e-postaz harpidetu zaitezke jarraipena egiteko.

vueling.com euskaraz

Sustatu | 2005-07-28 : 08:07 | bweb

Poztekoa, Sustatuko batzuk merke-merke oporretara joateko erabili dute. Gainera, Vueling-ek euskara kontuan hartu izan du webgunea egiterakoan. Daten lokalizazioan edo bidaiari kopuruetan akatsen bat, zoritxarrez. Internet&Euskadi blogean ere aipatu dute.

Tagzania del.icio.us-en popularra

Juanan Pereira - Sustatu | 2005-07-28 : 08:07 | argazkia

Joan den astean ireki zenetik, irismen globala izan du Tagzania webguneak. Euskal Herritik sortutako ekimen honek, Taiwan, Brasil edo Alemaniako erabiltzaileekin dihardu, apurka apurka, mapak sortzen. Astebetez egon gara, gainera, del.icio.us-eko popularren zerrenda preziatuan (gaur jausi gara, oooh). Baina irudian gorde dugu, nola agertu zen han, Juanan Pereira lagunak bere nabigatzailean integraturiko feed-ari ateratako irudian.

Zer gertatzen zaio nire PCari?

Imamon - Sustatu | 2005-07-27 : 08:07 | argazkia

Arazorik PCarekin? Ziur baietz. Baina, inoiz pentsatu bere lekuan jarri al zara? Pentsatu duzu zenbateraino sufritzen duten erabiltzaile batzuen estuetan.

Rod Shelley zortzi urte darama informatika enpresa garrantzitsu baten lan egiten eta argazki galeria bat sortu du erabiltzaile ezjakinek ordenagailuei egindako zakarkeriekin.

Herri disketxeruntz

Sustatu | 2005-07-27 : 08:07 | bweb

Gazte Mugi topaketetan eztabaidatu zen herri disketxe bat antolatzea, eta lehenengo pausoak aurrera doaz. Hona hemen bide honetan sortu berri duten webgunea.

Euskararen ofizialtasuna aldarrikatu du EHEk Baionako festetan

EHE - Euskal Herrian Euskaraz | 2005-07-27 : 07:07 | hizkuntza

Baionan eta Euskal Herri osoan! lelopean elkarretaratzea egingo du EHEk Baionako bestetan. Abuztuaren 7an, goizeko 11.30ean da hitzordua, San Andres plazan. Iruñeko zein Baionako herriko etxeetako ordezkariak izango dira bertan

Joan da Discovery

NASA - Sustatu | 2005-07-26 : 17:07 | argazkia

Hor joan da zerurantz Discovery transbordadorea. Informazio zabala Nasaren webgunean.

Vexed, puzzle flasheroa

Antonio - Sustatu | 2005-07-26 : 07:07 | argazkia

Vexed flash-ean egindako puzzle bat da. Kolore berdineko piezak juntatu behar dira, eta automatikoki desagertzen dira. Baina, kontuz: kolore bateko pieza solte bat geratzen bazaizu, nola desagertarazi hura? Irudian ikusten duzue, 6. mailara iritsi garela batzuk. (Microsiervos-en irakurria)

Etxepare II. Literatur Saria

Nafarroako Euskara Zerbitzuak - Nafarroako Udal Euskara Zerbitzuak | 2005-07-26 : 07:07 | kultura

Nafarroako udaletako euskara zerbitzuek Etxepare Literatur Sariaren 2. edizioa antolatu dute, euskarazko literatur sormena eta produkzioa sustatzeko eta laguntzeko helburuarekin. Sariaren eta deialdiaren nondik norakoak oinarrietan azalduta daude.

Sustatu Polaroidean

Polaroid-o-nizer - Sustatu | 2005-07-22 : 07:07 | argazkia

Horrela irakurtzen da Sustatu Polaroid argazki kamera batekin. Bueno, txantxa bat da. Polaroid itxurako irudiak sortzeko gaitasuna duen web aplikazio txiki batek eman digu emaitza bitxi hori. Pantaila irudiekin baino, argazki benetakoekin saiatu, eta itxuroso geratuko zaizue.

Musikaire eta Cibelle, Elorrion

Joxe Aranzabal | 2005-07-22 : 07:07 | musika

Musikaire —Udako Jaialdiak Elorrion— azken txanpara iritsi da. Asteburu honetan, udako jaiialdien seigarren asteburua izango da, eta azkena. Baina azken txanpa ere indartsu joko du Musikairek, izan ere, ostiral gaueko 22:30etan Cibelle izango da Elorrion, Brasilgo artista distiratsua. Hori dela eta, Radio 3 irratiak oihartzun handia eman dio ostiraleko kontzertuari, eta zenbait telebistak iragarri dute Elorrion izango direla, Cibelle-ren kontzertuaren irudiak hartzeko.

Mozilla Thunderbird Euskaraz

Julen - Librezale.org | 2005-07-22 : 07:07 | informatika

Thunderbird 1.0.6 atera berri da labetik eta honekin batera euskaratzeko itzulpen paketea aurkezten dizuegu. Orain arte itzalean beta bertsio bat izan dugu proban eta honakoa lan horren emaitza da.

600 milioi lagunek batera salto eginda lurra mugitu

Sustatu | 2005-07-22 : 06:07 | bestelakoak

Interneten sortutako ekimena da. Modu sinkronizatuan saltarazi gura diote 600 milioi laguni. Esaten dutenez, lurraren orbita mugiarazi eta horrela berotasun efektua gutxituko. 2006ko uztailaren 20an egingo da salto. Dagoeneko 212.483.703 lagunek eman dute izena orldjumpday.org webgunean diotenez. Municheko Hans Peter Niesward maisuaren ikerketan oinarritua ei dago saiakera hau. Interesatuta bazaude izena eman eta salto!

Tagzania, mapak egiteko tresna globala

Luistxo Fernandez - CodeSyntax | 2005-07-21 : 10:07 | internet

Sustatu.com-en azpiegitura daraman enpresak, CodeSyntax-ek, bere bost urteko ibilbideko proiekturik garrantzitsuena eta anbiziosoena jarri zuen sarean herenegun gauez: Tagzania.

Ilargia zerekin egina dagoen

Google - Sustatu | 2005-07-21 : 07:07 | argazkia

Atzo, gizakia ilargia iritsi zela 26 urte bete zirela, Moon Google aurkeztu zuten, ia-ia Google Maps arrakastatsuaren ereduan, baina egiazki marketing jokaldi gisa, batik bat. Txistea ere bazegoen ezkutatuta jokaldi horretan: zoom gehienezkoa egin, eta ilargiaren osagai nagusia zein den ikus daiteke.

Todos.ez?

Sustatu / Ibon - alaplaya | 2005-07-21 : 07:07 | politika

Todos.es da ekimen bat Espainiako Gobernuak abiatutakoa. Euskarazko domeinu bat ere badute: Guztiok.es . Sorpresa bitxia aurkituko dugu hara barneratuz gero...

Harresihautsi ekimena Hondarribian: Musika eta eskultura

Oier I.A. - Sototik | 2005-07-21 : 07:07 | kultura

Musikari eta eskultore euskaldun, italiar eta greziarrak elkartuko dira ostiral honetan "Harresihautsi" deituriko kontzertu berezia gauzatzeko, Jaizkibel mendian. Juanjo Aranguren artistaren "Atalaya de Sancho III el Mayor" eskulturaren inguruko lurretan izango da, Hondarribiako farotik hurbil. Esperimentazioan eta inprobisazio librean oinarritutako kontzertu berezia izango da, ezohikoa.

Tiraka: Hizkuntza Politikarako sailburuorde berriari

Sustatu | 2005-07-20 : 10:07 | hizkuntza

Administrazioko langileek euskararen normalkuntzaren inguruan duten blog interesgarrian, proposamen batzuk, eragiteko eskaerak, EAEko Hizkuntza Politikako Sailburuorde berriari, Patxi Baztarrikari. Probokazio puntu batekin, bai, baina asmo eraikitzaile eta positiboz ere bai.

Aurrekoak ››