Artxiboa: 2005 6
Euskalinfo webgunea itxita, Bristol Indymediarekin batera
| 2005-06-30 : 15:06 | internet
Erresuma Batuko poliziak Bristolgo Indymediako zerbitzariak itxi dute, G8 Bileraren aurreko albiste bat dela-eta. Makina berean zegoen Ingalaterratik ingelesez informatzen zuen Euskalinfo zerbitzua www.euskalinfo.org.uk webgunea, eta hori ere itxita geratu da halabeharrez.
Argiaren edukiak RSS bidez irakur daitezke
| 2005-06-30 : 12:06 | internet
Aurrerantzean ARGIA astekariko eta euskal Kulturaren Hari@ buletineko edukiak RSS bidez ere lortzerik izango da. Astekariko edukiak sarean jarri orduko, irakurleak horien titularrak eta sarrerak jasotzeko aukera izango du, baita egunero Euskal Kulturaren Hari@ buletinean bidaltzen diren albisteen titularrak jasotzeko ere, www.argia.com gunera sartu beharrik gabe.
Google eta Yahook mapa sistemen APIak zabaldu dituzte
| 2005-06-30 : 08:06 | internet
API-ak dira, aplikazio informatiko baten gainean beste batzuk asmatzea ahalbidetzen dutenak. Horrela informatikariek beraien programetan Google edo Yahoo-ren mapak erabili ahal izango dituzte. (Teknosexuan irakurria)
Musikazblai: euskal musikaren hitzak
| 2005-06-30 : 07:06 | musika
Musikazblai gunean, euskal taldeen kantuen hitzak elkartzen dira. Eskaeren eta aportazioen bidez hornitzen da, itzulpenak eskatu eta eskaintzeko aukerarekin, adibidez.
Japoniar gourmeta geurean
| 2005-06-30 : 07:06 | argazkia
Ez diogu piperrik ulertzen, japonieraz dagoelako, baina Shinchanek ez bezala, Lapurdin bizi den japoniar honek piperrak eta gainerako euskal jakiak benetan gustuko dituela jakin badakigu. Euskal Herriko jan-edanen irudiak eta herri arkitektura dira bere argazkien motiboa. Altzueta sagardotegian ikusi zuena ere deigarri egin zitzaion.
Jaizkibel Bizirik! Superportuaren aurkako mendi martxa
| 2005-06-29 : 09:06 | natura
Jaizkibel Bizirik taldeak uztailaren 3rako mendi martxa antolatu du Jaizkibelgo ingurune harrigarria erakutsi eta superportuaren proiektuaren kontra egoteko arrazoiak argi eta garbi plazaratzeko.
Altxaldi falikoa
| 2005-06-29 : 09:06 | argazkia
Logotipo falikoen lehiaketan sari nagusia irabazi zuen artelanari ezin zaio meriturik kendu, baina euskaldunok ere egin dezakegu gure aportazioa diseinuaren historiara. Goio Aranak bere blogerako 1976tik berreskuratutako harrijasotzailearena dotore eta indartsua iruditu zaigu.
Google Earth, satelite-irudiak zure esku
| 2005-06-29 : 08:06 | geografia
Aste honetan izan da Googleren azken produktuaren aurkezpen ofiziala: Earth Google. Satelitez ateratako irudiak zure ordenagailuan izateko aukera ematen dizu.
Sustatu eredu, nonbait, Fermin Etxegoienentzat
| 2005-06-28 : 12:06 | hizkuntza
Fermin Etxegoienen liburua, Neurona eta Zeurona: Euskara nola desideologizatu, nola estetikoki erakargarri bihurtu. Hitzaldia eman zuen atzo Santutxun, eta entzule batek haren errezeta batzuk kontatu ditu blog batean: Ruper Ordorikaren estetizismoa (ideologizazioaren ganetik), Sustaturen planteamendua (euskararen alde baino, euskaraz), Asisko Urmeneta eta Zazpiak Batmanenak, blog komunitateak. Esan gabe doa, Etxegoienen bloga noiz irekiko zain gaude denok.
Agur, Fragaga
| 2005-06-28 : 11:06 | argazkia
Galiziako hauteskundeetako azken eserleku banaketa, atzerriko botoekin erabaki beharrekoa, argia da: Fraga eta PP 37, PSdeG gehi BNG 38. Pontevedrako kontaketa ez zaio nahi bezala irten Don Manueli. Fragaren agurra badator, eta Fragaga blog ironiko eta grafikoz betean badute zer ospatu.
EIKEN aurkeztuko da bihar, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra
| 2005-06-28 : 11:06 | enpresa
Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterra, EIKEN, bihar (asteazkena, ekainak 29) aurkeztuko da Zamudioko Teknologia Parkean. Klusterraren lehen eraketa iazko azaroan egin zen 42 enpresekin, baina dagoeneko, aurkezpen ofizial honetarako, 45 enpresa dira.
Flash eusko-batikanista saritua
| 2005-06-28 : 09:06 | argazkia
EITB24.com webgunean argitaratutako infogragia batek (Flash animazio bat) SND prentsa-diseinuko lehiaketan saritu dute, Eitb24.com-ek berak dioenez. Infografiak 90 Grados enpresak egiten dizkio EITBri. Gasteiz eta Buenos Aires artean Aitor Eginoak eta Cristian Werbek osatzen dute 90 Grados.
Antzerki feria
| 2005-06-28 : 06:06 | kultura
Donostiako Nazioarteko XI. Antzerki Feria ekainaren 29tik uztailaren 2ra arte izango da. Merkatuan zein obra dauden jakiteko erakusleiho aparta. Interneten, Antzerki.com webgunearen bidez informazioa.
Espainiako Estatuko Erregistro Zibilean euskara ofizialdu dute
| 2005-06-28 : 06:06 | hizkuntza-eskubideak
Espainiako lege aldaketa baten ondorioz, Erregistro Zibilean euskaraz idatzirik dauden idazkiak euskaraz inskribatuko dira hemendik aurrera, eta elebitan egonez gero, aurkezleak eskatzen duen hizkuntzatan egingo da inskripzioa.
Ibarretxek euskaraz bakarrik egin izana salatu dute
| 2005-06-27 : 13:06 | hizkuntza
Ibarretxek euskaraz bakarrik hitz egin zuen larunbatean Gernikan, Lehendakari kargua hartu zuenean. Gaztelaniazko egunkari guztiek aipatu dute kontu hori, eta kazetariek zein alderdi politiko batzuk salatu egin dute hori, begirune falta handia dela esanez. Erabili.com webgunean egiten zaio errepasoa gai honi, batean eta bestean agertutakoak bilduz.
Teknikarien lan-poltsa osatzeko deia
| 2005-06-27 : 10:06 | enpresa
Internet eta ikerketa alorretako etorkizuneko premiei erantzuteko, Interneteko soluzioak eskaintzen dituen CodeSyntax enpresak lan-poltsa osatu nahi du.
IVAPek errealitatearen zentzua galdu du
| 2005-06-27 : 10:06 | hizkuntza
Azken deialditik aurrera, IVAPeko 4. Hizkuntza Eskakizuna egiteko aukera izateko, beharrezkoa da atariko proba bat gainditzea; alegia, EGAn bezala, orain azterketa hori egin nahi duenak lehenago atariko froga hori gainditu beharra dauka. 30 galdera dira eta 20rekin gainditzen da.
Euskal artzainek egindako irudiak ameriketako zuhaitzetan
| 2005-06-27 : 09:06 | kultura
Joxe Mallea Nevadako euskal ikerlariaren lanak ezagunak dira aspaldidanik gure artean ere, EITBri esker. Oraingoan berarekin bisitan ibili den batek Flickr zerbitzuan jarri ditu argazkiak.
Europako gutxiengoen posterra
| 2005-06-27 : 08:06 | argazkia
Eurominority webguneak 150 bandera dakartzan Europako gutxiengoen posterra kaleratu du. Europako mapa bat eta bandera bakoitzaren ondoan, nazio txiki baten berri. Online erosi daiteke poster hau.
Kopyleft jardunaldietan entzundakoak
| 2005-06-27 : 08:06 | copyleft
Asteburuan izan dira Artelekun Kopyleft jardunaldiak. Hiru egunez adituz (eta ez adituz) osatutako taldea bildu da jabetza intelektuala, musika, kultura, internet eta teknologia berrien hedapenari buruz hitz egiteko.
