Interneteko albistegia

Artxiboa: 2005 4

Euskal Tonbola, euskararen alde

Itxaso Ferreras - Kontseilua | 2005-04-29 : 15:04 | hizkuntza

Kontseiluak Euskal Tonbola antolatu du, euskara bultzatzeko proiektu berriak abian jartzeko baliabideak lortzeko helburuarekin. "Euskal Tonbola herriz herri joango da euskararen konpromisoa zabaltzen", azaldu du Kontseiluko Idazkari Nagusiak, Xabier Mendigurenek.

Edorta Jimenez: "Caparen kronika XX. mendearen kronika da"

Xabier Mendiguren Elizegi - Egunen harian blogetik | 2005-04-29 : 10:04 | kultura

Edorta Jimenezek Robert Capa biografia idatzi du, prentsako argazkilaritza modernoaren aitatzat jotzen denaren bizitza kontatuz; hark Euskal Herriaren alde egindakoarekiko esker onez idatzi duela dio egileak, eta Caparen bizizaletasuna egin zaiola bereziki erakargarri. Paris eta Renon material bila ibili eta gero, auzolanaren emaitzatzat jotzen du bere obra. Hona, Jimenezen hitzak.

Nola du izena kantu honek?

Gari Araolaza - CS | 2005-04-29 : 09:04 | musika

Beste irrati askok beharko luketen zerbitzu bat ematen du aspaldidanik EITB Irratiak: uneoro entzuten ari garen abestiaren izena.

Haurdunaldia argazkitan

NGC - Sustatu | 2005-04-29 : 08:04 | argazkia

National Geographic Channel telebista kateak, 9 hilabeteko haurdunaldi bat 2 orduko bideo batean laburtu du. Irudiak, ikusgarriak dira.

Logo lehiaketa. Saria 300 eurokoa.

Sonia - Loiolako Jai Batzordea | 2005-04-29 : 08:04 | bestelakoak

Donostiako Loiola auzoko Jai Batzordeak logoa behar du bere irudia zabaltzeko. Batzorde honek urtero auzoko jai nagusiak diren San Inazioak antolatzen ditu eta logoa lortzeko lehiaketa bat jarri du abian.

Adblock: nabigatzen ari zarela publizitatea ezabatzeko

Sustatu | 2005-04-28 : 12:04 | internet

Firefox-en luzapena da Adblock. Webgune askotan dauden pop-up gogaikarriak blokeatzeaz gain, bannerrak eta Googlen AdSense publizitatea ere blokeatzen ditu.

Animali ezberdinen atalekin sortutako irudiak

Humandescent.com - Sustatu | 2005-04-28 : 08:04 | argazkia

Zer itxura hartuko luke txori batek pertsona baten ahoarekin? Hor goikoa da emaitza. Eta webgunean horrelako irudi ikusgarri gehiago aurkituko dituzue.

Pirateriaren aurkako plana: Espainiako gobernuaren neurriak

Sustatu | 2005-04-28 : 08:04 | copyleft

Espainiako Gobernuak Pirateriaren aurkako Plana jarri du martxan. Musikaren industriaren eskaerei, egile eskubideak kudeatzen dituzten erakundeei eta pirateria gelditu nahi duten artista batzuen eskaerei erantzun nahi die plan horrek. Jabetza intelektuala errespetatzeko gizartearen kontzientziazioa lortu nahi du gobernuak.

Orotariko Euskal Hiztegia osatu dute

Sustatu | 2005-04-27 : 12:04 | hizkuntza

Hemezortzi urte pasa dira lehenengo liburukia argitaratu zenetik eta dendetan da Orotariko Euskal Hiztegiaren azkeneko liburukia, Ut-Zuz edukia duena. Guztira 16 liburukik osatzen dute hiztegia, 125.987 sarrera eta 14.028 orrialderekin.

Airbus 380 hegan

Technické - Sustatu | 2005-04-27 : 11:04 | argazkia

Munduko bidaiari-hegazkin handiena airean da. 10:30ean egin du lehenengo hegalaldia. 555 bidaiarirendako prestatua, baina 800eraino eraman dezakeena. 12.000 milioi eurotik gora gastatuko dituztela esan dute, dagoeneko. Okzitaniako Tolosatik irten da hegazkin erraldoia.

Euskal kultur erakundearen webgune berria sarean da

Sustatu | 2005-04-27 : 10:04 | bweb

Batekmila programaren barruan berritu dute EKEren webgunea. Euskal kulturaren eta euskararen inguruko ekitaldien berri izango duzue webgunean. Euskal artistei eta kultura elkarteei esker eguneratzen da. Webgunea lau hizkuntzatan egin dute: euskaraz, frantsesez, gaztelaniaz eta ingelesez.

Euskadi.eu domeinua erregistratzeko lehentasuna izango du Jaurlaritzak

Sustatu | 2005-04-27 : 09:04 | internet

Urte bukaerarako izango da martxan .eu domeinua, hala jakinarazi du EURid erakundeak, Europako webguneen domeinuak gestionatzen dituenak. Erakunde publikoek izango dute lehentasuna .eu domeinuarekin erregistratzeko.

Biblia osoa Legoko iruditan

Sustatu - Sustatu | 2005-04-27 : 08:04 | argazkia

Interneten edozer aurkitu daiteke. Baita denborapasa moduan Biblia osoa Lego-ko figurekin egiten duen jendea.

Energia berriztagarriak ikasgai

Itziar Goienetxea - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa | 2005-04-27 : 08:04 | irakaskuntza

Asmoz Fundazioak, Energiaren Euskal Erakundearekin batera eta ingurumenaren inguruan prestaturiko ikastaroen zikloari jarraipena emanez, Energia Berriztagarrien ikastaroa antolatu du.

Euskara ikasleen I. Topagune Birtuala

Jose Miguel Arnaiz - Santurtziko Udal Euskaltegia | 2005-04-26 : 12:04 | internet

Santurtziko Udal Euskaltegiak (SUE) 2005eko apirilaren 27tik ekainaren 1era bitartean euskara ikasten ari diren pertsonen arteko harremanak sustatzeko eta euskara modu atsegin eta ludikoan ikasten segitzeko modua eskaini nahi du I. Topagune Birtualaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren blogak Diario Vascon egongo dira

Sustatu | 2005-04-26 : 09:04 | blogak

Eta, noski, elebakarrak izango dira, gaztelaniazkoak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Diario Vasco egunkariak elkarrekin antolatu dute "blog&roll" izeneko lehiaketa. Maiatzaren 3tik aurrera Diario Vasco-n sortutako blogak saritzeko lehiaketa da.

VI. Ekintzaile lehiaketaren oinarriak kaleratu ditu Kutxak

Sustatu | 2005-04-26 : 08:04 | enpresa

Lehiaketa honekin, berrikuntza ekarriko duten proiektuak saritu nahi ditu kutxak. Irailaren 30a baino lehen aurkeztu behar dira proiektuak.

Ez da Guggenheim

Haiyan - Sustatu | 2005-04-26 : 08:04 | argazkia

Ez, ez da Bilboko eraikin famatua. Los Angeleseko Walt Disney Concert Hall da, Frank Gehryrena.

Software Librea Hezkuntzan. Irakasleen batzarra.

Angel eta Txabi - Berritzeguneak | 2005-04-25 : 09:04 | irakaskuntza

Datorren asteazkenerako, hilak 27rako, Lehen edo Bigarren Hezkuntzan diharduten irakasleentzako batzarra deituta dago Leioako Berritzeguneko egoitzan "Software Librea Hezkuntzan" gaiari eusteko. Lehenengo bilera honetan gai honekiko dagoen giroa ezagutu, irakasleen arteko harremanak bultzatu eta ekimenaren bat martxan jarri nahi da.

Irla bat erosi nahi?

The World - Sustatu | 2005-04-25 : 08:04 | argazkia

Orain duzu irla bat erosteko aukera Dubain egingo duten gune honetan. Munduko kontinenteen itxura hartzen dute irla guztiek batera. Izena: The World.

Aurrekoak ››