Artxiboa: 2004 11
Hiztegiak eskuko ordenagailuan kontsultatzeko sistema berria
| 2004-11-30 : 13:11 | internet
Dagoeneko, badaude Internet bidez kontsulta daitezkeen euskarazko hiztegiak. Orain, berriz, HIZTEK "Hizkuntza Teknologiak" masterrean eskuko ordenagailu txiki batetik (PDA) hiztegiak kontsultatzeko sistema garatu dute.
Txillardegik uko egin dio ohorezko euskaltzain izateari
| 2004-11-30 : 12:11 | hizkuntza
Joan den astean Euskaltzaindiak Gasteizen egin zuen osoko bilkuran, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen, 11 guztira. Horien arten dago Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. Erabili.com-en idatzi du gaur Txillardegik, izendapen horri uko egiten diola esanez.
Handia handiago eta txikia akabo
| 2004-11-30 : 10:11 | hizkuntza
Gure ama hizkuntzaz denaz bezainbatean bildu diren azken datuek honela diote: euskotarren %25a baino ez gara euskaldun, alegia, 600.000 lagun baino ez gara euskaraz mintzatzeko gai. Datu horri ez darabiltenen zifra kentzen badiogu ez dut jakin gura ere eguzkiz eguzki euskaraz berbaz gabiltzanon kopurua zein murritza den. Gauzak honela, neba-arrebarik gabeko hizkuntza zahar hau bere azken hatsa noiz emango duen kezkaturik bizi behar.
IMHko "mekanizazioa fresatzeko makinan" ikastaroa saritu du Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak
| 2004-11-30 : 09:11 | internet
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak garatzen duen on-line bidezko prestakuntza teknikoak bigarren aldiz lortu du Hezkuntza eta Zientzietako Ministerioak etekinik lortzeko helbururik ez duten erakundeek sortutako material multimedia berritzaileei ematen dien saria.
Software librearen gaineko telebista saioa Hegoafrikan
| 2004-11-30 : 08:11 | teknologia
Hegoafrikako erakunde batek ekoiztu du software librea promozionatzeko lehenengo telebista programa. Go_Open da saioaren izena eta software librearen gaineko albisteak, elkarrizketak eta beste hainbat kontu biltzen ditu. Hilaren 20an eman zuten lehenengo atala; guztira 13 izango dira.
Euskal Herriko 25 (euskal) diskorik onenak, Sustatuzaleen iritzian
| 2004-11-29 : 10:11 | musika
Aste batzuk pasatu dira Rockdelux aldizkariko disko-zerrendaren inguruko iruzkina sustaturatu zenetik, eta euskal disko onenen zerrenda alternatibo bat osatzeko deiak hainbat erantzun jaso zituen. Hau da emaitzen nolabaiteko laburpena. Abenduaren 23ra arteko erantzunak jasoko ditugu.
Benidormen jazoa
| 2004-11-29 : 10:11 | kultura
Karlos Linazasororen "Itoko dira berriak" B.n dago kokatua. Linazasorok argitu behar izan gabe ere ohartu naiz B. hori Benidorm dela.
Euskal Filologiako sei ikaslek Igela! Literatur Taldea osatu dute
| 2004-11-29 : 08:11 | kultura
Deustuko Unibertsitatean ikasten ari dira Igela! taldea osatzen duten sei ikasleak eta joan den uztailean argitaratu zuten lehenengo aldizkaria taldearen izen berarekin. Aste honetan argitaratuko dute aldizkariaren bigarren zenbakia. Igela! aldizkariaren bidez euren literatur lanak ezagutaraztea eta euskal kultura bultzatzea dira taldearen bi helburu nagusiak.
Jardunaldia: "Software Libreko soluzioak enpresetarako eta migratzeko estrategiak"
| 2004-11-29 : 08:11 | internet
Araba Enpresa Digitalak antolatu du jardunaldia. Abenduaren 2an, osteguna, Arabako Teknologi Parkean (Eraikin Nagusia), 16:00etatik 18:30era. Doakoa da. Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako jardunaldia da.
Interneteko bankuek behar baino baliabide gutxiago dute on-line
| 2004-11-26 : 13:11 | internet
Consumer-ek ikerketa egin du on-line banketxeen gainean. 55 ezaugarri eta prestazio aztertu ditu. Interneteko bankua tradizionala bezain segurua da, baina izan beharko lukeena baino on-line maila txikiagoa du.
Panpa-belarra udazkenean
| 2004-11-26 : 13:11 | argazkia
Panpa-belarra udazkenean loratzen den landarea da. Oso ikusgarria da eta lorategietan erabiltzen da, baina badu alde txarrik: landare inbaditzaile bilakatu da.
Jon Arretxe: "bidaian zehar topatutako pertsonak eurak dira protagonista"
| 2004-11-26 : 12:11 | kultura
Gazte giroko ipuinak eta detektibe-istorioak utzita, bere sustraietara itzuli da Jon Arretxe, "Griot" bidaia-liburuarekin; itzulera bai, baina berrikuntza ere bai, bere zaleek deskubrituko dutenez.
Euskarazko iragarkiak jartzeko atari berria: Iragarkiak.net
| 2004-11-26 : 08:11 | bweb
Euskaldunok badugu aukera berri bat Internet bidez gauzak saltzeko, erosteko, bidaiak konpartitzeko, lana eskaini edo eskatzeko... Iragarkiak.net da horretarako euskarazko atari berria.
XVIII. Jokin Zaitegi Sariketa
| 2004-11-26 : 08:11 | kultura
Arrasateko AED Elkarteak eta Elkar argitaletxeak, Kutxa gizarte ekintzaren laguntzarekin, XVIII. Jokin Zaitegi Sariketa antolatu dute. Jokin Zaitegi arrasatear idazlea gogoratzeko eta hark literatura unibertsala euskaratzen egindako ahaleginari jarraitzeko helburua dauka sariketak. Edizio honetan, Elfriede Jelinek idatzitako Die Liebhaberinnen eleberria itzuliko da. Sariketara aurkezteko epea abenduaren 15ean amaituko da.
Jardunaldia IMHn: abiadura handiko mekanizazioa molde eta matrizetan
| 2004-11-26 : 08:11 | teknologia
Industri ingurunean punta-puntakoa den mekanizazio prozesu berri honen erakustaldia antolatu du Makina Erremintaren Institutuak. IMHk abiadura handiko makina ekarri berri du bere lantegira eta makina horrek ekarri duen teknologia eta ezagutza izango dira jardunaldiko ardatzak.
Torturatuen testigantzak
| 2004-11-25 : 18:11 | politika
Gaizka Larrinagak Madrilen bizi izandako torturen testigantza idatziz zabaldu zuen Gara egunkariak. Oso idatzi ona.
Behatokia: "Hizkuntz Eskubideak Hezkuntzan" sinposioa positiboa izan da
| 2004-11-25 : 16:11 | hizkuntza-eskubideak
Nazioarteko zein bertako hainbat hizlarik parte hartu dute Hizkuntz Eskubideen Behatokiak antolatutako nazioarteko I. Sinposioan. Azaroaren 3an eta 4an ehun pertsona inguru elkartu ziren Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Hizkuntz eskubideak hezkuntzan bermatzen ote diren eta horiek bermatzeko zer tresna eta metodologia erabiltzen den aztertu zen bertan. Orain, ondorioak atera dituzte.
Faroa: Joxe Aranzabalen blog-a
| 2004-11-25 : 10:11 | bweb
Gure lagun Joxe Aranzabal farozain da orain. Aspalditik zebilen blog bat egin guran eta azkenetan ikusi du argia bere nahiak. Burutazioak eta iritziak idatziko ditu Joxek, egunero weblogean. Sustatutik elkarrizketatxoa ere egin diogu. Zorterik onena, Joxe.
Munduko liderrik mirestuenak
| 2004-11-25 : 09:11 | enpresa
Hamarreko zerrenda batean, lauk dihardute informatikan eta hiruk autogintzan. Batek, gainera, hiru urte darama enpresatik kanpo.
"Hizkuntza eskubideen garapena: giza harremanak eta erakundeak demokratizatu beharra" hitzaldia egin zuen Paula Kasaresek
| 2004-11-25 : 08:11 | hizkuntza
Titulu horretan oinarrituta aritu ziren atzo Paula Kasares eta Txema Ramirez de la Piscina, Topagunearen IV. jardunaldietako 3. saioan, Gasteizen.

