Artxiboa: 2004 8
iMac G5 ordenagailua aurkeztu da
| 2004-08-31 : 14:08 | informatika
Applek iMac G5 ordenagailua aurkeztu du Parisen, Apple Expo erakusketaren barruan. Teklatua izan ezik, ordenagailuaren elementu guztiak LCD pantaila batean sartzen dira.
Eusko Jaurlaritzako webgune guztiak berregin beharko dira
| 2004-08-31 : 12:08 | internet
Eusko Jaurlaritzak onartutako dekretu baten ondorioz, bere barne dauden sail eta erakunde guztien webguneak berregin beharko dira urte bateko epean. Jarraibide komunak izango dituzte, baita zenbait baldintza ere.
Tourraren antzeko porra: Yahoo-ren Superliga
| 2004-08-31 : 10:08 | internet
Espainiako futbol liga hasi da asteburuan. Seguru, batek baino gehiagok parte hartu duzuela tabernaren bateko porran. Baina, porra horiekin aspertuta bazaudete, aurten ere baduzue Yahoo-ko superligan parte hartzeko aukera. Tourreko porretan bezala, jokalariak aukeratu eta beraien aldeko apustua egin beharko duzu.
Udako irakurketak
| 2004-08-31 : 09:08 | kultura
Uda honetan dezente irakurri dut, jakinda, gainera, hemendik aurrera ez dudala astirik izango hainbeste irakurtzeko. Eta egia esan, gustura geratu naiz irakurritakoarekin.
AEBetako militar desertore baten webgunea
| 2004-08-31 : 08:08 | bestelakoak
Jeremy Hinzman Estatu Batuetako Armadako soldadu desertorea da. Webgune propioa du sarean. Ez zen Irakeko gerrara joan. Erabakiaren arrazoiak azaltzen ditu webgunean, besteak beste.
Kapital Sozialari buruzko II. Udako Eskola
| 2004-08-30 : 18:08 | irakaskuntza
Kapital Sozialarekin zerikusia duten eta Israel, Kroazia edo Urola Erdian kokatutako esperientzien berri ekarriko digu MIK (Mondragon Ikerketa Kudeaketan) Ikerketa Zentroak, gai honi buruz antolatzen duen II. Udako Eskolak, Lurralde eta erakundeen balio ukiezina izenekoa.
Egiari (beti) egia zor: Marcos komandante-ordearen ildotik
| 2004-08-30 : 11:08 | kultura
Abangoardismo mota guztiak hilik daude. Aspalditik gainera. Alta, batzuk ez bide dira konturatu. Interesgarria da oso Marcos komandante-ordeak abangoardiaz, iraultzaz, erakunde armatuaz eta abarrez plazaraturiko zenbait ideia.
"Spider-man 2"
| 2004-08-30 : 10:08 | kultura
Bigarren parteez esan ohi direnek badute, inoiz, salbuespenik. Horietako bat da Spider-man 2 filma, uda honetan estreinatu dena. Komikiko super-heroi baten gainean egindako beste bat (enegarrena!), abenturazko film duina bihurtuta. Oso gomendagarria, generoa maite dutenentzat.
Euskalherria.com martxan da dagoeneko
| 2004-08-30 : 09:08 | bweb
Webgune berria da euskalherria.com. Gara eta Le Journal du Pays Basque egunarien edizio elektronikoak jasotzen ditu, baita eduki propioak ere. Webguneko edukiak euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez irakurri daitezke.
Blade Runner, ZF filmik onena
| 2004-08-29 : 23:08 | kultura
Nazioarteko 60 zientzialarik, goi mailakoak denak, erabaki dute Blade Runner filma dela inoizko filmik onena zientzia fikziozkoen (ZF) artean. Bigarren geratu da 2001: Espazio Odisea, eta hirugarren Izarretako Gerra.
Euskal galeoi bat Kanadan
| 2004-08-10 : 00:08 | kultura
XVI. mendean Euskal Herrian egindako galeoi bat era horretako laugarrena aurkitu dute Red Bay badiaren inguruan, Labradorren, Kanadako ekialdean.

