Interneteko albistegia

Artxiboa: 2004 7

Iruñeko Gaztetxeak badu webgunea

Jon Aldai - Iruña | 2004-07-29 : 08:07 | internet

Gaztetxearen defentsa birtualean ere egiten dihardute Iruñeko Gaztetxekoek. Batu dituzte webgune honetan argazkiak, tailerren berriak, manifestazio deiak, Euskal Jairen historia… Euskaraz baino gaztelerazko eduki gehiago duen arren informazio zuzena jasotzeko modua eskaintzen dute, behintzat.

Idatzi zeure epitafioa

Dick Turpin | 2004-07-27 : 09:07 | bestelakoak

Nahi duzu ikusi nola gera daitekeen zeure epitafioa hilarri dotore batean? Edo nahiago duzu ikusi zeure etsaiarena?

Zertarako den ona RSS

Sustatu | 2004-07-26 : 10:07 | internet

Gero eta jende gehiago ari da RSS erabiltzen argitalpen digitalen harpidetza automatikoak egiteko. Berrikuntza hori aldaketa nabarmenak eragiten ari da ziberkazetaritzan. Baina, zergatik?

MP3 blogak, altxor musikalak bilatzeko lekuak

Sustatu - Sustatu | 2004-07-23 : 09:07 | internet

Geroz eta gehiago dira musikari buruzko blogak. Alde batetik, egunkari musikalak dira, beste aldetik edozein musika motari buruzko iruzkinak eta adituen aholkuak irakurri daitezke. Baina, altxor musikalak MP3 formatuan bilatzeko lekuak ere badira.

Elkartasun Uda

www.tabira.tk - Tabira eskualdea | 2004-07-23 : 08:07 | bestelakoak

Durangaldeko zortzi gaztek uda denbora Ekuadorren emango dute Elizbarrutiko Misioekin elkarlanean. Euren gorabeheren barri Internetez jakin daiteke Durangaldeko webgune batean.

Iñaki Uria Askatzeko aldarria webgune berrian

Sustatu - Sustatu | 2004-07-22 : 10:07 | bweb

Beste Webgune Euskaldun Bat da Iñaki Uria dela-eta sortu dena. Beti pozten gara BWEB sortzen denean, baina hau sortu beharrik ez egotea ez litzateke txarra izango… Orain, gauzak daudenetan, informazio asko ematen duen webgunea da. Uriari mezuak bidaltzeko aukera ere badu. Iñaki Uria askatu.

Blogak doan Landetako Seignosse herrian

Sustatu - Sustatu | 2004-07-22 : 09:07 | internet

Frantziako Landetako Seignosse herrian blogak eskaintzen dituzte doan herritarrentzat edo herriarekin loturaren bat dutenentzat. Dagoeneko 16 pertsona animatu dira plataforma horretan bloga sortzera. Horietako bat da Leioako Javier.

Euskal Herriko I. Graffiti lehiaketa deitu du Topaguneak

Sustatu - Sustatu | 2004-07-22 : 08:07 | bestelakoak

Gazteek kultur jarduerak sortzeko eta bultzatzeko duten baliabide eskasia dela eta, "asteburuetan.com" gazte programaren barnean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak kultur jarduerak sustatzeko sariketa jarri du martxan: Euskal Herriko I. Graffiti lehiaketa.

Copyscape: bilatu kopiak sarean

Josu Azpillaga - CodeSyntax | 2004-07-21 : 11:07 | internet

Sustatuko mezu batean bere artikulu bat iturria aipatu gabe "fusilatu" zelako kexu agertzen zen Jabi Zabala, arrazoi osoz. Sustatu-ko editoreak argitu du kontua, eta bego halaxe. Baina erantzun haren harira akordatu naiz badela sarean artikuluen kopiak detektatzeko zerbitzu bat.

Bushen gobernuaren ezkutuko dokumentuak P2P sareen bidez banatzen

Sustatu - Sustatu | 2004-07-21 : 10:07 | p2p

Washingtongo legelariak P2P sareen aurka lanean ari diren bitartean, webgune batean P2Pen bidez lortutako ezkutuko dokumentuak zabaltzen ari dira. Bushen gobernuaren asmoak zein izan diren eta zein diren argitu nahi diete estatubatuarrei. Ekimenaren izena: Download for Democracy.

Debabarreneko eskaintza turistikoa Interneten

Sustatu - Sustatu | 2004-07-21 : 09:07 | bweb

Etzi (23) aurkeztuko da jende aurrean www.debabarrenaturismo.com webgunea. Eskualdeko garapen agentziaren eskutik dator atari berria, eta Debabarrena eskualdeko eskaintza turistikoaren berri emango digu bisitarioi.

Doako egunkariak Euskal Herriko hiriburuetan

Sustatu - Sustatu | 2004-07-20 : 13:07 | bestelakoak

Ezagutzen genituen Metro eta antzerakoak, baina orain, Marca eta Expansión moduko egunkariak ateratzen dituen enpresak Bilbo, Donostia eta Iruña izango ditu jomuga. Grupo Correori ez zaio erronka makala aurkeztu. Madrileko enpresak, pentsatzekoa den moduan, gaztelera izango du hizkuntza.

Euskarazko posta-zerrenden ondarea berreskuratzen Yahootik

Luistxo Fernandez - CodeSyntax | 2004-07-20 : 10:07 | internet

Euskarazko hiru posta-zerrenda beteranok Yahoo Groups atzean utzi dute azken hilabete hauetan. Software libre eta euskaldunera igaro dira. Eta lehen Yahoon pilatutako milaka mezutako eta dozenaka Megabytetako ondarea berreskuratu dute gainera.

Euskal Encounter: Ilegala?

Sustatu - Sustatu | 2004-07-20 : 09:07 | informatika

Espainiako Sgae erakundeak Euskal Encounter-aren antolatzaileei jakinarazi die horrelako topaketetan egile eskubideak urratzen direla, eta ibili daitezela kontuz.

eBay musika digitala saltzen hasiko da

Sustatu - Sustatu | 2004-07-19 : 11:07 | internet

eBay da munduko denda birtualik handiena. Orain, arropa eta produktu elektronikoekin batera, musika saltzen hasiko da. eBay guneak musika erosi eta deskargatzeko aukera eskainiko du. Zerbitzua proban egongo da sei hilabetez.

Enpresa Internetera Konektatzea: oraina eta etorkizuna

Gipuzkoako Bazkundea - Gipuzkoako Bazkundea | 2004-07-19 : 09:07 | enpresa

Gipuzkoako Bazkundeak, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, SPRI, Miramon Enpresa Digitala, Kutxa eta Euskaltel laguntzarekin, jardunaldi tekniko bat antolatu dute, bertan hizlari eta telekomunikazio enpresa nabarmenenak gonbidatuz, egoera epe motzera eta luzera ikuspegi orokorra emanaz, Internetera konektatzearen aukera bakoitzaren soluzioak beraien abantaila eta oztopoekin.

GMail, abuztuan spam-a kontrolatzeko tresna

Luistxo Fernandez - CodeSyntax | 2004-07-19 : 08:07 | internet

Lagun bat gonbidatu dut Gmail kontu bat izatera, eta zerbitzuaren abantaila eta desabantailez mezuak trukatu ditugu.

Blog berria: Euskara eta Publizitatea

Iñigo Fernández Ostolaza - Etxetik | 2004-07-16 : 10:07 | bweb

"Euskara eta publizitatea" gaiaren inguruan hausnarketa egin eta eragitea du helburu blog berri honek. Euskara eta publizitatearen inguruko hausnarketak jasoko ditu: Itzulpenak, terminologia... Astean behingo ekarpenekin.

Datozen lau urteotarako Zientzia, Teknologia eta Gizartea Plana eztabaidagai

Sustatu - Sustatu | 2004-07-16 : 08:07 | bestelakoak

Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Gizartea Plana 2005-2008 prestatzeko lantaldeak biltzen hasi dira aste honetan. Uztail amaierara arte eztabaida prozesu batean egongo dira. Gaur, ostirala, Hizkuntzaren Teknologiak alorreko txostena eztabaidatuko dute.

Sarrerak erosteko ez dira perfektoak kutxa automatikoak: Ez didate dirua itzuli

J.L. Azkarate - Arrasate | 2004-07-16 : 08:07 | ekonomia

Kontzertu edo ekitaldien sarrerak bankuetako kajeroen bidez erostea gauza arrunta bilakatzen ari da eta, kasu askotan, bide bakarra sarrera lortzeko. Baina sistema honek ere badauzka bere arriskuak.

Aurrekoak ››