Artxiboa: 2004 5
Gladys gogoratzeko webgunea, 25 urte pasa ondoren
| 2004-05-31 : 13:05 | bweb
Ostegunean, ekainaren 3an, 25 urte beteko dira guardia zibil batek Gladys del Estal militante antinuklearra hil zuela. Gladysen lagun eta burkide batzuk bildu dira eta Gladys Gogoan Batzordea eratu dute. Batzordearekin batera, webgunea ere egin dute.
Euskal Bizikleta, sarean
| 2004-05-31 : 10:05 | bweb
Datorren asteazkenetik aurrera, goi mailako txirrindularitza gozatuko dugu Euskal Herrian, Euskal Bizikletari esker. Antolakuntzak webgune dotorea prestatu du, txirrinduzaleok lasterketaren jarraipena egin dezagun sarean.
HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroa Internet bidez
| 2004-05-31 : 09:05 | hizkuntza
HIZNET hizkuntza plangintza ikastaroaren 4. edizioan izena emateko epea zabalik.
Interneteko delituak: Europako polizia ikasle lanetan
| 2004-05-31 : 08:05 | internet
Europako herrialdetako segurtasun indarrak Interneteko kriminalak harrapatzeko taktika eta baliabideak ezagutzen ari dira. Azken batean, kriminal "berri" hauek nola jarduten duten ulertu ari dira.
BBCk Creative Commons sistema erabiliko du bere artxiboak hedatzeko
| 2004-05-28 : 11:05 | copyleft
Joan den urtean aditzera eman zuten BBCk bere irudi eta soinu artxiboa guztien eskura jarriko zuela. Orduan jende asko eszeptiko agertu zen, baina orain egia bihurtuko dela dirudi. Gainera, Creative Commonseko lizentziak erabiliko dituztela dirudi.
Euskararen Datu Basearen aurkezpena
| 2004-05-28 : 10:05 | hizkuntza
Euskararen Datu Basea (EDB) atzo aurkeztu zen Martin Ugalde Kultur Parkean
Bekatua da elizarentzat musika jaistea eta programa piratak erabiltzea, esaterako
| 2004-05-28 : 09:05 | internet
Ez dago elizaren amaraunetik ospa egiterik. Internautek ere infernu beldurra izan beharko lukete. Elizak katolikoak bekatu moduan hartzen ditu birusak banatzea, lizentzia bariko programa informatikoak erabiltzea eta baita musika jaistea ere. Akabo! Denok infernura.
NUPeko campus osoan haririk gabeko Internet konexioa ezarriko dute
| 2004-05-28 : 08:05 | internet
Datorren ikasturtetik aurrera, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren campus osoan konektatu ahal izango da Internetera haririk gabeko konexio bidez. Hori posible izan dadin, haririk gabeko sarea instalatu behar dute Arrosadiako campuseko eraikinetan eta Osasun Zientzien Fakultateko eraikinean. Horrela, eskuko ordenagailuarekin eta konexio txartelarekin Interneten nabigatu ahal izango da campuseko edozein lekutan.
Irrati aparatuen egileak irrati digitalera egokitzen ari dira
| 2004-05-27 : 10:05 | hedabideak
Irrati hartzaileak fabrikatzen dituztenak beraien produktuak irrati digitalera (DAB) egokitzeko ahalegin handiak egiten ari dira. Mahai gaineko irratiak, minikateetakoak edota autoetakoak egokitzen ari dira. Industriak egindako azken berrikuntzetako bat izan da aparatu eramangarriei DAB sistema txertatzea.
Lazarraga - Eskuizkribuaren transkripzioa
| 2004-05-27 : 09:05 | kultura
Joan Perez Lazarragakoren eskuizkribua faksimilean argitaratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak 2004ko otsailean. Orain, eskuizkribu horren transkripzioa eskaintzen du Susak, literaturazaleak errazago irakur dezan.
"The day is today": Greenpeacen kanpaina berrirako webgunea
| 2004-05-27 : 08:05 | bestelakoak
Greenpeacek "The day after tomorrow" pelikularen webgunea kopiatu du, parodia eginez. Ostiralean estreinatuko da pelikula Hego Euskal Herrian; aldaketa klimatikoak planetan duen efektu hondatzailea kontatzen du filmak. Greenpeacen parodian "The day is today" da pelikularen izenburua.
Gipuzkoako kristau komunitatearen webgunea
| 2004-05-26 : 10:05 | bweb
Gipuzkoako kristau komunitateak badu webgunea. Hemendik aurrera, Gipuzkoako Elizbarrutiari eta gizarteari buruzko hainbat informazio erraz eskuratzeko aukera egongo da Interneten.
Asegarce enpresak webgunea estreinatu du
| 2004-05-26 : 09:05 | bweb
Asegarce-ren gaineko informazio ugari biltzen da webgunean: historia, antolakuntzako egitura, entrenamendu zentruak, Asergaceko palmaresa Enpresan diharduten pilotariak ere aurkezten dira. Gainera, gaurkotasunak ere badu bere tartea, albistegiaren bitartez, esaterako.
"Boga": Euskara Internet bidez ikasteko sistema multimedia berria
| 2004-05-26 : 08:05 | informatika
HABE erakundeak Internet bidez euskara ikasteko sistema berria sortu du. Sistema berriaren bitartez, euskara Internet bidez ikasi ahal izango da, sistema multimedia batean oinarrituta. "Boga" sistemak ordenagailu bidez, on-line eta CD batzuen bidez funtzionatzen du.
Bill Gatesek blogak goraipatu ditu
| 2004-05-25 : 12:05 | internet
Amazon, Dell, HP, eta beste enpresa askotako lehendakariak entzuten zituela, blogak izan zituen mintzagai Microsofteko sortzaileak. Gatesen iritziz, blogak oso erreminta egokiak izan daitezke negozioetarako.
Lanbide Hezkuntzako ikasmateriala euskaraz; orain Gipuzkoan
| 2004-05-25 : 11:05 | irakaskuntza
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Laneki Elkarteak hitzarmena izenpetu dute, lanbide hezkuntzako ikasliburuak euskaraz moldatu eta sarean jartzeko. Lehendik ere ari dira proiektuan lanean, Eusko Jaurlaritzaren plan baten barruan.
DVD orijinalen kalitate berarekin kopiak egiteko grabatzailea
| 2004-05-25 : 09:05 | informatika
LaCiek kaleratu du geruza bikoitzeko lehenengo DVD grabatzailea; DVD orijinalen kalitate berberean grabatzen du. LaCieren d2 DVD±RW modeloa erabiltzeko, nahikoa da ordenagailuari konektatzea. Instalazioa erraza da eta ordenagailu ezberdinetan erabili daiteke.
Tim Martin BBCko produktoreak "Nola eraman zientzia komunikabideetara" udako ikastaroan parte hartuko du
| 2004-05-25 : 08:05 | irakaskuntza
Tim Martin BBCko produktoreak "Nola eraman zientzia komunikabideetara" ikastaroan parte hartuko du. Ikastaroa Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Elhuyar Fundazioaren laguntzaz, eta helburua zientziako zein kazetaritzako ikasleak kazetaritza zientifikora hurbiltzea da. Ekainaren 24tik 26ra bitartean izango da ikastaroa Donostiako Miramar jauregian.
Itzulpen Lehiaketa 2004 EIZIEren eskutik
| 2004-05-24 : 11:05 | hizkuntza
Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE) Literatura Unibertsala bildumarako itzulpen lehiaketa antolatu du. Aurten, 36 idazleren obra zerrenda bat hautatu da. Proposamenak aurkezteko epea ekainaren 24an amaituko da.
"Tokimedia": Zerbitzu berritzailea publizitatearen alorrean
| 2004-05-24 : 09:05 | marketina
Arteman Komunikazioak enpresak tokiko hedabideen esparruan publizitatea lantzeko zerbitzua jarri du abian. Tokimedia izeneko zerbitzuaren helburua da bideratzea herri komunikabideen eta bezero izan daitezkeen enpresa handien arteko publizitate harremana. Gainera, Arteman Komunikazioak beste hainbat esparru lantzen ditu, hala nola, diseinu grafikoa eta komunikazio kanpainak.

