Interneteko albistegia

Artxiboa: 2003 11

Jabier Etxebeste: Internetek aukera berriak zabaltzen ditu kazetariendako

Zamudiotik - Iban Arantzabal | 2003-11-29 : 14:11 | internet

Yahoo Europako Etxebesteren hitzaldia izan da Zapatu eguerdiko azkena. Programan ez bazegoen ere hitzaldi zehatza eta interesgarria eman du Etxebestek 15 minutuan.

Asteon aldizkaria:. 60.000 ale banatuko dira Eukal Herrian, euskaraz

Zamudiotik - Iban Arantzabal | 2003-11-29 : 12:11 | bestelakoak

Oraintxe aurkeztu dute Asteon Topagunearen jardunaldietan. Doakoa izango da. Banaketa masiboa izango du, buzoiz buzoi. Astekaria izango da eta telebista izango du gaitzat. Herri aldizkariekin batera banatuko da horrela eskatzen duten herrietan. 44-48 orri izango ditu.

Euskarazko prentsa: estrategia posibleak

Iban Arantzabal - Zamudiotik | 2003-11-28 : 17:11 | bestelakoak

Ezkutuko galdera da: estrategiak posibleez berba egiten da, baina intuitzen da posibleak diren estrategiak badirela eta ez direla. Horixe izan da hiru hizlariren gaia Topaguneak antolatutako jardunaldietan. Duela minutu bat esandako hitzak jaso ditugu Sustatun.

Goiena.net: Debagoieneko ataria Interneten

Sustatu - Sustatu | 2003-11-28 : 14:11 | bweb

Abenduaren 2an, asteartea, egingo da goiena.net Interneteko atariaren aurkezpena. Goiena kooperatibak abian jartzen duen atari berri honen bidez, debagoiendarrek informazioa inoiz baino azkarrago jaso ahal izango dute, eta norbera ere informazio emaile bihurtu.

Jardunaldiak: Tokiko hedabideak etorkizunera begira

Iban Arantzabal - Zamudiotik | 2003-11-28 : 12:11 | bestelakoak

Aurkezpena eta pare bat hitzaldi egin dira eta 100 lagun inguru ari dira parte hartzen jardunaldiotan. Santi Urrutiak eta Aitor Zuberogoitiak amaitu dute beraien hitzaldia eta orain kanpoko esperientziak entzuten dihardugu Zamudion.

Belaunaldien ilea aurpegian

markos zapiain - bermeotik | 2003-11-28 : 11:11 | kultura

Gizonezko euskal idazleen belaunaldien kontuari, aurpegiko ileen agertze eta desagertzearen aldetik heldu dio Zapiainek. Txandakatze horietan, politikari eta telebistari loturiko zergatikoak ikusi ditu, estetika hutsaz at beti ere.

Goardia Zibila euskal enpresa batekin kolaboratzen, "Akelarre" operazioan

sustatu - sustatu | 2003-11-28 : 08:11 | informatika

Goardia Zibileko Delitu Telematikoen Unitateko agenteek "Cabronator" birusaren sortzailea atxilotu zuten joan den astean, "Panda Software" enpresaren laguntzari esker. Birus horrek joan den udan Internet-eko hainbat erabiltzaile kaltetu zituen.

Baserria zuzen-zuzenean Interneten

sustatu - sustatu | 2003-11-28 : 08:11 | internet

Aitor Sorozabal baserritarrak webcam-ak jarri ditu bere baserrian. Elorriokoa da Sorozabal eta Erreka Zabaleta da bere baserriaren izena. Bere helburua da saltzen dituen animaliak era egokian hazten dituela erakustea erosleari.

Jaz Zubiaurre eta Dro, T. Etxebarria Sarien irabazle

Sustatu | 2003-11-27 : 19:11 | enpresa

Gaur arratsaldean eman dituzte Eibarren Toribio Etxebarria sariak. Enpresa-ekimenak saritzen dituen lehiaketa ezagunean JAZ ZUBIAURRE enpresa eibartarra eta DRO bektore genikoak izan dira sarituak.

Hizkuntza indoeuroparrak Anatolian sortu omen ziren

Joxe Aranzabal | 2003-11-27 : 14:11 | hizkuntza

Zeelanda Berriko hizkuntzalari talde batek egin du hizkuntza indoeuroparren arbola, jakiteko haien bilakaera, eta ondorio moduan atera du hizkuntza hauen jatorrizkoa Anatolian sortu zela, orain 9.500 urte. Gaur eman du horren berri Nature aldizkariak.

Nafarroako Auzitegi Nagusiaren ustez, euskararen ezagutza lanerako gaitasun plusa da

Hizkuntz Eskubideen Behatokia - Hizkuntz Eskubideen Behatokia | 2003-11-27 : 13:11 | hizkuntza

Nafarroako Auzitegi Nagusiak baliogabetutako artikuluaren arabera, euskarazko lanpostuak eskuratzen zituztenek, aurrerantzean, euskaraz jakitea nahitaezkoa duten lanpostu hutsak betetzeko deialdietan soilik parte hartu ahalko zuten.

Garaiz zabiltza Buber sarietan gune euskaldunen alde egiteko

Sustatu - Sustatu | 2003-11-27 : 10:11 | internet

Oraindik garaiz zabiltza Buber sarietan bozkatzeko, eta webgune euskaldunen alde egiteko. Hartu bi minutu zeure lanean, eta jarraian datozen instrukzio zehatzekin zeuk ere lagunduko duzu.

Hizkuntza Teknologien Ikerketa Euskal Unibertsitateetan

Ainhoa Latatu - UEU | 2003-11-27 : 09:11 | hizkuntza

Bihar ostirala, azaroak 28, HIZTEK (Hizkuntza Teknologiak) graduondokoaren lehenengo mintegia izango da UEUren Ikastetxe Nagusian.

Miramon da ISO 9001 Kalitate Agiria lortzen duen Europako lehen Produkzio Zentroa

EiTBko prentsa bulegoa - EiTB | 2003-11-27 : 08:11 | enpresa

Euskal Irrati Telebistak Miramonen duen Produkzio Zentroak ISO 9001 Kalitate Agiria lortu du. Agiria jasotzen Europako lehen Produkzio Zentroa da. Euskarak kalitate prozesu honetan izan duen presentzia oso nabarmena izan da hasieratik amaieraraino. Gainera, hemendik aurrerako jarraipen agiri guztiek ere euskara izango dute jatorrizko hizkuntza.

ScanSoft-en proiektuan lan egiteko, eskaintza Belgikan

Sustatu - Sustatu | 2003-11-26 : 10:11 | informatika

Jaurlaritzak Scansoft enpresarekin sinatu duen hitzarmenerako (euskarazko ahotsa ezagutu eta testu bilakatzeko teknologia garatzeko), bi lanpostu eskaintza sortu dira Belgikan. Kurrikulumak aurkezteko azken eguna GAUR da.

UPV /EHUn dirua soberan

hainbat irakasle - UPV/EHU-tik bidalia | 2003-11-26 : 09:11 | informatika

UPV/EHUko gerenteak unibertsitateko konputagailuetan Microsoften softwarea jarri behar dela agindu du, gainera ezin izango da besterik erabili. Oinarrizko softwarea ia osorik (testu prozesatzailea, kalkulu orria, posta kudeatzailea, nabigatzailea, aukezpenetarako softwarea eta HTML orrien eraikitzailea) Microsofti ordaindu beharko zaio. Ematen du guztion diruak erre egiten diola edo enpresa horretan interesak dauzkala...

Bittor Hidalgo eta galdegaia

Joxe Aranzabal | 2003-11-26 : 09:11 | hizkuntza

Aste honetan Argia aldizkariak elkarrizketa luzea eskaini dio Bittor Hidalgo ikertzaile eta irakasleari. Eta, jakina, galdegaia izan dute hizpide, zenbateraino Azkueren eta Altuberen legeak korapilatu dion euskarari komunikatzeko gaitasuna.

Sarean da historiaren gaineko aldizkari elektroniko berria

Idoia Torregarai - UEU | 2003-11-25 : 15:11 | bweb

Udako Euskal Unibertsitateko (UEU) Historia Sailak Historia aldizkari elektronikoa aurkeztu du gaur UEUren Bilboko egoitzan. Aldizkari honetan, kalitatea zainduz, orotariko historia lanei egingo zaie leku eta bere helburu nagusien artean historiagile eta historiazale euskaldunen arteko harremanak garatzea aurkitzen da. Kondaira.com osorik euskaraz izango da eta historia gaiez arituko da, horretan aitzindari delarik. Aldizkaria sei hilero agertuko da eta doakoa izango da.

Sabino Arana Interneten

sustatu - sustatu | 2003-11-25 : 11:11 | bestelakoak

Gaur ehun urte betetzen dira Sabino Arana Goiri hil zela. Espainiako historiografiak gogor kritikatu izan du Arana, eta euskal nazionalismotik ere ez omen du merezitako errekonozimendua jaso. Interneten asko dira Aranaren ideologia kritikatzen duten webguneak.

Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko Eguna

sustatu - sustatu | 2003-11-25 : 09:11 | bestelakoak

Emakumeek sufritzen dituzten sexu-erasoak salatzeko nazioarteko eguna da. Gaurko hainbat deialdi egin dituzte instituzio, elkarte eta alderdi politikoek; elkarretaratzeak, manifestazioak, informazio banaketa… dena da zilegi egoera latz honi aurre egiteko.

Aurrekoak ››