Artxiboa: 2003 5
Auto-bonbak egin du eztanda: 2 lagun hil dira
| 2003-05-30 : 13:05 | bestelakoak
Sustatun ez ditugu horrelako berriak ematen, baina aspaldi horrelakorik ez genuela eta sorpresan harrapatu gaitu asko eta asko. Bi pertsona hil dira Zangotzan (Nafarroa) auto-bonba batek eraginda. Itxuraz, hildakoak polizia nazionalak ziren.
Adobek berregituratu egin ditu Acrobat produktuak
| 2003-05-30 : 13:05 | informatika
Adobe etxeak indartu nahi du aitzindaritza argitaratze elektronikoan eta berregituratu egin ditu, erabat, Acrobat produktuak. Orain lau programak osatzen dute Acrobat familia.
"Grupo Correo"-ren itxura aldaketa
| 2003-05-30 : 11:05 | enpresa
"Grupo Correo Prensa Española"-ko lehendakariorde José María Bergaretxek aurreratutakoaren arabera, enpresako izen berria Vocento izango da, "indarra eta ekimena helarazten dituelako". Komunikazio-enpresak berak aitortu zuenez, egindako ikerketa batzuk jendearen artean "Grupo Correo"izenak balorazio negatiboa zuen.
Emule Plus p2p programa, euskaratuta
| 2003-05-30 : 11:05 | p2p
Emule Plus programa euskaraz dago jada sarean. P2P edo peer-to-peer teknologiarekin dabilen lehen programa euskaratua.
(albiste hau beste baten erantzunetan kargatu du Sustatuzale batek, baina duen interesagatik portadara ekarri dugu: musika eta beste fitxategi batzuk sarean trukatzeko aukera euskaraz ere badago orain)
Kontratuetako letra txikia ezingo da erabili
| 2003-05-30 : 08:05 | bestelakoak
Irailetik aurrera letra txikiarekin ere ezingo da idatzi Katalunia berba. Kontratuetako letra txikiak legez debekatu dituzte Katalunian. Hiritarrei sortzen dizkien buruhausteak gutxitzea da helburua. Zenbat aldiz pasatzen dira irakurri gabe letra txikiak kontratua diru askokoa izan arren?
Realak webgune berria aurkeztu du
| 2003-05-29 : 17:05 | bweb
Realak realsociedad.com web orri eraberritu eta abangoardista aurkeztu du, beraien esanetan. Ekimen horrekin jauzi handia egin du kalitatean. Horrekin batera, futbolaren munduko klub nagusien web orrien parean jartzea lortu duela esan dute aurkezpenean. Webgune honen edukia euskaraz eta gazteleraz irakurri daiteke.
Irriak behar ditugulako: Takolo, Pirritx eta Porrotx-en alde
| 2003-05-29 : 09:05 | kultura
"Irrien lagunak" deitzen da plataforma. Ez da orain horrenbestetan entzuten ditugun hautes plataforma izango ordea, baizik eta pailazoen aldeko plataforma. Orain notizia dira kanta berri bat egin dutelako "irri egin dezagun" dioena eta egun handi bat antolatu dutelako pailazoen aldeko jaialdia izango dena.
Interpretazio ikastaroa kamera aurrean
| 2003-05-29 : 08:05 | bestelakoak
Ikastaro honen helburua telebistarako aktore eta aktoresa berriak sortzearena da. Ikasleek ikusentzunezkoen egitura osoa ezagutu dezaten lan egingo da: errealizazioa, ahoskera eta batez ere interpretazioa, kamararen aurrean modu praktikoan lan eginez. Ikasleek formakuntza orokor bat izan dezaten, testu komiko zein dramatikoekin egingo da lan.
Pirateoak gora: kazaa gero eta indartsuago
| 2003-05-28 : 11:05 | internet
Artxiboak batetik bestera trukatzean dagoela gakoa ematen du. Kazaa gero eta erabiltzaile gehiagorengana heltzen dago eta webgune horretatik egiten diren deskargak gero eta gehiago dira.
Euskal Herrian Euskarazen gunea
| 2003-05-28 : 09:05 | bweb
Euskal Herrian euskaraz erakundeak webgunea jarri du euskaltzale guztien eskura. 20 urtean Euskal Herria euskalduna eraikitzeko lanean aritu den taldeak sarera egin du salto orain. Egiten diharduten lanari jarraipena emateko bide berria.
Nortasun agiri nazionala txip eta guzti
| 2003-05-28 : 08:05 | informatika
Txartelarekin lehenengo probak egiten hasi dira Espainia aldean. Nortasun agiri horrek berekin dakar sinadura digitala ere. Horrek ahalbidetuko du eskatzailea nor den jakitea eta, esaterako, egin ahal izango dira Udaletako tramiteak on line. "Izenpe" ere ezagutzen dugu guk, baina ez dugu jakin iraungitzen denik ere.
Ahozko inprobisazioa munduan
| 2003-05-27 : 17:05 | bertsolaritza
Ahozko inprobisazioa munduan. Kulturarteko topaketak egingo dira azaroaren 3-tik 8ra.Donostian eta Bilbon egingo dira topaketok.
HIZNET Internet bidezko Hizkuntza Plangintza Ikastaroaren izen emateko epea zabalik
| 2003-05-27 : 11:05 | hizkuntza
Egun, ugari dira euskararen normalizazioan lanean dihardutenak, hala ere, sarritan intuizioz eta barne mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikaren ezagutza sakonaren falta dela medio. Behar eta hutsune hauei erantzuteko grinaz antolatu da aurten ere HIZNET ikastaroa.
Ikastaroa 24 orduz ezagutzea nahi baduzu, jarri harremanetan idazkaritzarekin.
Aste berdea: ekologiaz hausnartzeko topaketa
| 2003-05-27 : 10:05 | bestelakoak
Datorren ekainaren 2tik 6ra bitartean Eusko Jaurlaritzak antolatutako Aste Berdea egingo da. Jardunaldiak Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Mungian burutuko dira. Artikulu honetan topaketarako izena nola eman azaltzen da.
Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko II. Jardunaldiak
| 2003-05-27 : 09:05 | irakaskuntza
Gipuzkoako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Hezkuntza Berriztatzeko Proiektuei buruzko II. Jardunaldiak antolatu ditu. 2003ko maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo dira.
Non daude hauteskunde emaitzak sarean?
| 2003-05-26 : 10:05 | bestelakoak
Sarea erabili dute askok eta askok. Ez jaurlaritzarena zeren edozer aurkitzea ere ez da erraza. Udal batzuk emaitzak atzo gauean bertan jarri zituzten, inork jakin baino lehenago. Emaitzak herriz herri ere kontsulta daitezke.
EAJ izan da ez-ohiko hauteskunde hauetako garailea
| 2003-05-26 : 09:05 | bestelakoak
Baliogabeek markatu dituzte aurtengo hauteskundeak. 140.000 boto inguru izan dira horiek. Bestetik, EAJ-EAren garaipenak emango du zeresana, izan ere EAEn nagusi izan baita oro har. Nafarroan UPN-k gogor jarraitzen du. Zein iritzi duzu hauteskunde hauen gainean? Komentariorik egiterik gura duzu? Zanpatu erantzun botoia eta aurrera! Eman zure iritzia.
Orokorrean arazorik gabe doa eguna, lasai
| 2003-05-25 : 19:05 | bestelakoak
Badira han eta hemen gertatutako hainbat albiste, baina orokorrean hauteslekuetan ez da arazo handirik izan. Guk jaso ez arren baliteke beste hainbat herritan ere gertatu izana zerbait. Horrela balitz weblog honetako erantzunetan sartzea besterik ez denok jakinaren gainean egoteko.
Atxilotua Bergaran hauteskunde egunean
| 2003-05-25 : 13:05 | bestelakoak
Herri plataformako 9. hautagaia Ertzantzak atxilogu du. Eguerdiko 12:00ak aldera izan da atxiloketa. Kartelak pegatzen ziharduen.
Alderdi politikoen webguneak hauteskundeen aurrean
| 2003-05-23 : 18:05 | bestelakoak
Hego Euskal Herriko alderdiek jakin badakite Internet tresna eraginkorra dela beren programak eta proiektuak lau haizeetara zabaltzeko. Areago Batzar Nagusietarako, Nafarroako Parlamenturako eta Udal-hauteskundeetarako atarian. Hala ere, azken orduko hutsegiteak ez dira falta.
