Interneteko albistegia

Artxiboa: 2003 3

‘European Newspaper Award’ lehiaketan saria Goienkariak

Sustatu - Sustatu | 2003-03-31 : 12:03 | bestelakoak

Alemaniako Aachen hirian jaso zuten saria Goienkariako diseinatzaile Goio Arana eta Iñaki Iturbek. Han ikusitakoa kontatu digute eta Sustatura ekarri dugu. Europako diseinu-kalitatea bultzatu eta lan aipagarriak saritu dituzte kongresuan.

Sukaldeon: webgune goxo-goxo berria

editorea - Sustatu | 2003-03-31 : 11:03 | gastronomia

Gastronomiari buruzko Euskal Ataria da Sukaldeon. Euskara eta jakiak batu gura dira webgune honetan. Horren batura: kalitatea. Kalitatea neurtuko duen atari bat eta askoz gehiago: Beste Webgune Euskaldun Bat.

Blogak puri-purian, gerra dela eta

Joxe Aranzabal | 2003-03-31 : 09:03 | internet

Ez dago zalantzarik: komunikazioaren ikuspegitik fenomenorik harrigarriena bihurtu dira blogak Golkoko II. Gerra honetan. Nonahi agertzen ari dira eta ikuspegi freskoa eskaintzen dute.

Kurduak lekurik egin ezinik oraindik

Ararat | 2003-03-29 : 11:03 | bestelakoak

Kurduek beso zabalik hartu dituzte amerikarrak, hauek lagunduko dietelako etsairik amorratuenetako bat, Saddam Hussein, bazterretik kentzen. Baina turkiarrak atzetik dituzte mehatxukor, hauek ez dute nahi-eta kurduak indartzea Husseinen ondorengo Iraken.

Mobilizazio elektronikoa, gerra eta bakea

Dick Turpin | 2003-03-28 : 10:03 | internet

Gerra zaleak eta gerraren aurkakoak teknologia berriak erabiltzen ari dira beren asmoak bultzatzeko. Hori garbi asko geratu da egunotan Irakeko inbasioa dela eta.

Euskararen terminologia pressing iraunkorrean

Rafael Enparantza | 2003-03-28 : 09:03 | hizkuntza

Euskaldunok terminologi pressing iraunkor batean murgilduta bizi gara. Ezin bi hitz esan, hutsik egin gabe.

Irakeko gerra, arabierren begietan

Aitita Makurra | 2003-03-28 : 08:03 | bestelakoak

Lehen Golkoko Gerran arabiar gehienek CNN telebistaren irudiak ikusi beste erremediorik ez zuten izan. Oraingo honetan, berriz, hiru telebista arabiar ikusten ari dira guztien gainetik. Eta erasotzaileak, pozik ez.

Jose Mari Satrustegi euskaltzaina hil da

Sustatu | 2003-03-27 : 13:03 | kultura

Jose Mari Satrustegi euskaltzain oso nafarra hil egin da gaur.

Korrikaren webguneak 20.000 bisitatik gora

Korrika 13ren prentsa bulegoa - korrikaren prentsa bulegotik | 2003-03-27 : 11:03 | bestelakoak

Korrika 13ren webguneak 20.000 bisitatik gora izan ditu pasa den urtarrilaren 22an martxan jarri zenetik. Webgunea lau hizkuntzatan egoteak (euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez) Euskal Herritik kanpoko bisita andana eragin du.

IEB2003. Izena emateko lehen epea bukatzear dago

Ainhoa Latatu - UEU | 2003-03-27 : 08:03 | informatika

UEUko Informatika Sailak laugarren aldiz antolatu du Informatikari Euskaldunen Bilkura.

Idatzi-ereduen liburu praktikoa argitaratu dute Debagoieneko udalek

Jose Felix Diaz de Tuesta - Arrasateko Udaleko Euskara Zerbitzua | 2003-03-27 : 08:03 | hizkuntza

Debagoieneko udalek zorion agurrak, doluminak, eskolako oharrak, erreklamazioak, etxe atariko auzokideen komunitateen idatziak... eta abar jasotzen dituen liburu praktikoa argitaratu berri du.

Euskara eta teknologia berriak: enpresa mailako ikuspuntua

Ainhoa Latatu - UEU | 2003-03-26 : 13:03 | enpresa

Hizkuntza Teknologiak masterrean antolatzen den mahai inguru hau datorren ostiralean, Martxoaren 28an, izango da. Hizlariak: Josu Waliño, Inma Gomila eta Nuria López de Gereñu.

Sarean.com agertzeko garaia zen

Jabi Zabala | 2003-03-26 : 09:03 | bweb

Euskaldunon EGUNKARIA 2003ko otsailaren 20an itxi zuen Goardia Zibilak, espainiar gobernuaren aginduz. Webgune honetan azken sei urteotan EGUNKARIAn Interneti buruz idatzi ditudan testuen gordailua aurkituko duzu.

Salam Pax: Bagdadeko berriemailea

Dick Turpin | 2003-03-26 : 08:03 | bestelakoak

Irakiar ezezagun batek jarraitzaile mordo bat irabazi ditu munduan zehar, berak sortutako weblog batean kontatzen baitu, Salam Pax ezizenarekin, Bagdadeko hiritarrek nola bizi duten gerra. Eztabaida ere piztu da bazterretan, benetan herritar bat izkutatzen ote den ezizen horren atzean ala iruzurgile bat.

Ikasketa Iraunkorreko 1. Nazioarteko Batzarra Bilbon

Eneko Astigarraga - Codesyntax. Euskalduna Jauregitik | 2003-03-25 : 17:03 | irakaskuntza

Gaur goizean, Ikasketa Iraunkorreko 1. Nazioarteko Batzarra hasi da Bilbon. Hiru egunetan Bizitza osoan ikastea ezagutzaren gizartearen eragilea lemapeak mila lagun inguru batuko ditu Euskalduna jauregian. Besteak beste, toki ezberdinetatik etorritako enpresa, sindikatu edo erakundeetako ordezkariak, eta ikasle, irakasle eta adituak.

ZEKENKERIA: gerraren kontrako arrazoiak

julian sans - arrasate-aretxabaleta institutoa | 2003-03-25 : 12:03 | bestelakoak

Gerraren kontrako eskutitza egin dugu Arrasate-Aretxabaleta Institutuko 3Cko ikasleok. Horrelaxe ikusten dugu guk kontua. Sustatun ere iritziak eman daitezkeela eta bidaltzen dugu.

Kataluniatik Egunkaria endavant, aurrera!

Jon Elordi Akordarrementeria - Bartzelona | 2003-03-25 : 10:03 | egunkaria-libre

Denok gara Egunkaria ez da esaldi hutsa. Euskaldunon Egunkariak proiektu jakin eta zehatza dauka, eta guk, Bartzelonako euskara irakasleok, proiektu horrekin bat egiten dugu bete betean, gure eguneroko jardunean.

Gerra hitzak inbasioaren inguruan

Joxe Aranzabal | 2003-03-25 : 09:03 | hizkuntza

Gerra guztiek uzten dute arrastoa hizkuntzan. Nork ez ditu gogoratzen zehar-ondorioak edo borroka guztien gaineko borroka, I. Golkoko Gerran zabaldu zirenak? Oraingo inbasioak ere utzi digu alerik.

"hiru eleberri" jardunaldiaz

markos zapiain - bermeoko talatik | 2003-03-25 : 09:03 | kultura

Sustatuk babestutako Kalderapekoko jardunaldiak, ikergai izan ditugun eleberriak sakonkiago irakurtzeko bidea erakutsi digu; ezezagunak zitzaizkigun hainbat konturen berri izan dugu eleberrion sortze prozesuaz eta zentzuaz, eta, batez ere, autoreen asmo eta bizimodu sekretuez

Euskal Internauten elkartearen aurkezpena

Alex Fernandez - internet&euskadi | 2003-03-25 : 09:03 | internet

“Internet&Euskadi” euskal Internauten elkartearen sormena ezagutzera emango da Sopelanako kultura etxean, martxoaren 29an. 100 Internautak emango dute ezagutzera elkarte hau.

Aurrekoak ››