Artxiboa: 2002 11
Xabi Erkizia Ingalaterrako musika jaialdietan
| 2002-11-29 : 17:11 | kultura
Xabi Erkizia artista nafarra munduratu zaigu. Bere proposamenak mundu mailako artista bileretan eskaini ditu oraingoan eta besteak beste Ingalaterrako ultrasound jaialdian izan da. Berak adierazi bezala, jaialdi horretan "gehienbat inprobisazio erradikalen inguruko eszena oso interesgarria aurkitu dut, beharbada momentu honetan musika esperimentalaren inguruan dagoen garrantzitsuena".
Liburu gomendagarriak haurrentzat
| 2002-11-29 : 12:11 | kultura
Mondragon Unibertsitatearen Haur Liburu Mintegiak kaleratu du Irakur Gida, gidaliburutxo bat jasotzen duena 2001ean haur eta gazte literaturan euskaraz argitaratu zen onena. Ezinbesteko gida, Durango gainean dugunean.
Buber sariak abenduaren 11n
| 2002-11-29 : 10:11 | bweb
Laster izango da Buber sarien banaketa. Euskal webgunerik onenaren saria jakin ahal izango da, baina oraindik ere eman dezakezu zuk zeuk botoa. Abenduaren 11n sariak banatuko dira Euskalduna Jauregian, arratsaldeko 6:30ean.
Hobeki digitala eta KZ mikroenpresen balantzea
| 2002-11-29 : 09:11 | enpresa
Euskadi Informazio gizartean planaren baitan, enpresei zuzen-zuzen bideratutako atal bat egon da. Hor egon dira KZ mikroenpresak eta Hobeki Digitala. Albiste honetan bi proiektu horien balantze txiki bat ematen da, baina beherago duzu dokumentu hori irakurtzeko modua zehatzago.
Eleka, Reydesa Recycling eta Ulgo inport-export irabazle
| 2002-11-29 : 00:11 | enpresa
Eibarko Udalaren Portalea aretoan eman dituzte 2002ko Toribio Etxebarria egitasmo lehiaketako sariak. Mahai buru Josu Jon Imaz izan da, Eusko Jaurlaritzaren Industria sailburua. Irabazleak: Eleka ingenieritza linguistikoa eta Reydesa Recycling.
Soft librearen aldeko mozioa Nafarroako Parlamentuan
| 2002-11-28 : 18:11 | informatika
PSN-k software librea erabiltzearen aldeko mozioa aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Extremadurako Linex proiektua eredutzat hartuz, eta Richard Stallman-en errerentziekin, hementxe duzue osorik, euskaraz, mozio hori.
Arantxa Iturberen hitzaldia: "Ai Ama!"
| 2002-11-28 : 12:11 | bestelakoak
Arantxa Iturbe Larrabetzun izan zen atzo iluntzean hitzaldia ematen eta mezu batean esan digu oso gustura egon zela bertan. Han esandakoak entzuterik izan ez genuenok orain irakurtzeko modua dugu. Arantxak oso-osorik bidali dizkigu hitzaldian esan zituenak.
Nokia vs. Microsoft: nork irabaziko?
| 2002-11-28 : 10:11 | informatika
Joerak argi daude. Ordenagailu handiak jaun eta jabe izan ziren, harik eta mahai gaineko ordenagailuak agertu ziren arte. Hogei bat urte geroago, berriz, badirudi hauen nagusitasuna azkenera iritsi dela. Zerbait berria dator eta bi erraldoi lehian ari dira, nork irabaziko.
Software irekia, aukera berdintasuna
| 2002-11-28 : 09:11 | informatika
Hitzaldia izango da abenduaren hiruan gai horrekin. Hizlaria Ben Marx izango da, askorentzat ezezaguna izan daitekeen arloan aditua da Ben Marx: Linux sistema eragilean. Hitzaldia Donostiako Teknologia Elkartegiaren Eraikin Nagusian izango da goizeko 10:00etan hasita.
Zibernetikazko literatura euskaraz ere!
| 2002-11-28 : 08:11 | kultura
Baten bat etsita bazegoen ere, Euskal Herrian literatura artean abiatuta ez zegoelako ziberpunkaren sortzailetakoa den William Gibsonek Neuromancer liburuaz ebakitako xendra digitaletik, badu, izan ere, bozkariorako bidea. Itzulpen bidez heldu zaigu jatorriz katalanez idatzitako Jokoa.com liburua.
Toribio Etxebarria sariketako finalistak
| 2002-11-27 : 18:11 | enpresa
Azaroaren 28an, Eibarko Udalaren Portalea aretoan, emango dituzte 2002ko Toribio Etxebarria egitasmo lehiaketako sariak. Sariaren bi kategorietan dauden finalistak ezagutzera eman dira jada. Gainera, ekonomia digitalera hobekien egokitutako Gipuzkoako enpresari ere emango zaio saria.
Bogaboga euskal produktuetako webgune berria
| 2002-11-27 : 11:11 | internet
Prentsaurrekoa egiten ari dira momentu honetan Bidarten, Teknopole Izarbel-en sorgingelan. Han aurkezten dihardute sarean dagoen denda birtuala. 1999az geroztik, Bogaboga aurre-aurrean kokatu da Interneteko merkatuan.
Amodiozko gutunak eta sakeleko telefono bidezko maitasun mezuak
| 2002-11-27 : 10:11 | kultura
Abian da dagoeneko Bergarako Jardun Euskara Elkarteak urtero antolatzen duen amodiozko gutunen lehiaketa. Sari erakargarriez gain aurtengo edizioak badauka berrikuntza bat: sakeleko telefono bidezko maitasun mezuen lehiaketa ere antolatu dugu.
Euskal Herriko Historiaurrea ikasi jolasean zabiltzan bitartean
| 2002-11-27 : 08:11 | kultura
Eusko Ikaskuntzak atera berri du bere azken CD pedagogikoa, Historiaurrea Euskal Herrian. Joko honen bitartez, Euskal Herrian Historiaurre garaian izandakoak ikasteko aukera duzu, jolasten ari zaren bitartean.
EA-Sareanek garbi du: software askea erabili behar da
| 2002-11-26 : 12:11 | informatika
Eusko Alkartasuna alderdiak software askearen aldeko agertu da eta argi utzi du EAEn zein Nafarroan jabe-lizentziak erosiz programak eta sistema eragileak eskuratu beharrean ordezko bide egokiagoa dela Software librearena.
Gipuzkoa ezagutzera emateko postal birtualak
| 2002-11-26 : 10:11 | internet
Gipuzkoako Foru Aldundiak postala igorriz eman gura du ezagutzera lurralde historiko hau. Webgune bat jarri du eta horren bidez bidali daitezke "Gipuzkoa" gai hartuta dauden postalak. Gainera, zozketa berezi bat ere egongo da eta irabazleak jan, lo eta edan egin ahal izango du, behintzat.
Marcos subkomandantea Euskal Herriaz mintzo
| 2002-11-26 : 08:11 | bestelakoak
Gutun irekia idatzi du Marcos subkomandanteak Lacandona oihanetik, Madrilen egin dituzten Mexikoren aldeko jardunaldi batzuen motiboarekin. Euskal Herriaz mintzo da Marcos. Garzon berde jarriz, euskaldunen alde, agurra opatuz Fermin Muguruzari, Atxaga irakurri duela esaten du... Irakurtzekoa!
Ordenagailu eramangarrien arriskuak...
| 2002-11-25 : 12:11 | informatika
Inglaterrako 'LANCET' aldizkari medikoak joan den astean argitaratu zuen artikulo baten arabera, ordenagailu eramangarria altzoan luzaroan erabiltzeak erredurak sor ditzake azalean. Artikulua ikerlari suediar batk idatzi du, nahiko esperientzia desatsegina izan ostean.
Euskadi Gaztearen webgune berria martxan dago
| 2002-11-25 : 10:11 | internet
Euskadi Gaztearen webgune berria asko ez dela aurkeztu da. Bertan, abestiak entzuteko aukera izango da, bai eta, gustuko taldeari botoa ematekoa ere. Top Gaztean nahiz Maketa Lehiaketan. Euskal Herrian emango diren kontzertuei buruzko informazio guztia ere eskuragarri egongo da laster.
PREMIA proiektuak oztopatuko ote du Linuxen zabaltzea institutuetan?
| 2002-11-25 : 09:11 | irakaskuntza
Teknologia berrien aurrerapen izugarria direla eta, orain hiru urte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari EAEko institutuetan sare lokal berdina jartzea bururatu zitzaion. (Albiste hau PREMIA proiektua zer den argitzeko da eta bide batez aprobetxatzen dut Linux nola egokitu daitekeenen hausnarketa bat egiteko.)
