Interneteko albistegia

Artxiboa: 2002 10

Egunkariaren "Gaiak" saila Interneten

Jakes Goikoetxea - Euskaldunon Egunkaria | 2002-10-31 : 18:10 | bestelakoak

Euskaldunon Egunkariak Interneten egiten ari den lanaren emaitza berri bat aurkeztu du. Paperean argitaratzen den Gaiak sailaren Interneteko bertsioa. Zer aurki daiteke bertan? Zientzia, ikerkuntza, osasuna, teknologia, ingurumena... euskaraz.

Biasteri edo Guardia, nola erabili?

editorea - sustatu | 2002-10-31 : 11:10 | hizkuntza

Zer da Biasteri? Laguardia izena izen euskalduna da? Biasteri izena erabili da herria izendatzeko zein beste hainbat gauzatarako... eta baita herriko ereserkian ere. Hortik etorri zen "Lagurdia" erdal hitzari Biasteri izena jartzea, ofiziala izan da izen hori, gainera. Baina Nola deitzen da Arabako herri hori? Henrike Knörrek eman digu erantzuna.

Drogomedia: Drogen gaineko gunea

editorea - Sustatu | 2002-10-31 : 10:10 | bweb

Eusko Jaurlaritzako Droga Gaietako Zuzendaritzak webgune berria atera du. Kazetari, hedabide eta iritzi publikoa sortzen duen edozein erakunderi dago zuzendua. Baita familian, gizartean eta politikan inpaktu handia duen gai honetan interesa dutenentzat ere.

Index Translationum

Asto Rider | 2002-10-31 : 10:10 | hizkuntza

Unesco-k kulturen arteko loturaz eta itzulpengintzaz duen webgunea da Index Translationum izenekoa. Munduko kultura ondarearen inguruko berri eta datu esanguratsu asko agertzen dira bertan.

Roberto Aguirrezabala euskal artistak net.art lan onenaren saria lortu zuen

adclick | 2002-10-31 : 09:10 | kultura

Roberto Aguirrezabala, euskal artistaren "Badplayer" proiektuak lan onenaren saria lortu zuen CanariasMediaFest 2002 Bideo eta Multimedia Nazioarteko Jaialdian, net.art atalean. Epaimahaiaren erabakia jakitera eman zen joan den larunbatean, urriak 26, jailadiaren amaierako ekitaldian Las Palmas de Gran Canariako hirian.

Kontseiluak "Ateak Zabalik" enpresa munduko eragileentzat

Larraitz Mendizabal - Kontseilua | 2002-10-30 : 17:10 | hizkuntza

Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean enpresa munduko eragileentzat ekitaldi bat egin du, 70 enpresa inguruk parte hartu dutelarik. Bertan, Xabier Mendigurenekin batera, Juan Maria Otaegi, Euskadiko Kutxako lehendakaria; Pedro Migel Etxenike, Donostia International Physics Center-eko lehendakaria eta Jose Maria Arrate, enpresaria eta Athleticeko presidente ohia; eta Iker Gomez de Segura, Kontseiluaren finantzaburua aritu dira.

Bill Gatesentzat berdina da EAkoa ala Eakoa izatea

Luistxo - Code & Syntax | 2002-10-30 : 11:10 | informatika

Akaso saiatuko zinen inoiz Microsoft Word programa erabiltzen euskaraz idazteko. Eta holako esaldi bat tokatzean: Kultura zinegotzia EAkoa da, Word-ek, nonbait Bill Gates-ek zeuk baino euskara gehiago dakielako, zuzendu egiten dizu automatikoki: Kultura zinegotzia Eakoa da. Gauza bera balira bezala Eakoa izatea (Klaudio Landa bezala), edo EAkoa izatea (Gorka Knörr bezala).

Webguneetarako baliabideak doan

Palenqueko lagunak - Palenqueko lagunak elkartea | 2002-10-30 : 11:10 | bestelakoak

Webgune ez profesionalak egiterakoan, erderaz badira toki batzuk baliapideak doan edota propagandaren truke jartzen dutenak: albisteak, etab. Euskaraz holakorik bai?

Osakidetzako oposizioak egin eta gero

matx | 2002-10-30 : 08:10 | hizkuntza

Egunkarian artikulu bat azaldu zen azkeneko OPEko gertakari bat salatuz. Haren harira banuen hemen zerbait esateko gogoa lehendik, baina artikulua irakurtzeak bultzatu nau nire ikuspegia gehitzera.

Jolasen CD-ROM berria

Urtxintxa Eskola - Urtxintxa Eskola -Gipuzkoa- | 2002-10-29 : 13:10 | kultura

"Euskal Jolasen Bilduma -2-" izenburuko CD-ROM berria argitaratu berria du Gipuzkoako Urtxintxa Eskolak. Lehenengoa osatzera dator, 50 jolasen fitxa tekniko berriekin eta jolas interaktibo berri batekin. Haurrek aisialdian gauzatzen dituzten jolasak euskaraz izan daitezen, ez dago aitzakiarik.

Juan de Garay fundazioa: Euskal Herriari begira

editorea - Sustatu | 2002-10-29 : 10:10 | kultura

Hau ez da BWEB erako webgunea, baina Euskal Herriarekin zerikusirik ez duenik ezin esan. Euskal komunitatearen kultura erakunde baten berri eman behar dugu. Juan de Garay Fundazioa Argentinan kokatua dago eta gunean webmasterrarekin egoteko aukera izan dugu. Azpiko aldean elkarrizketa.

www.nontzeberri.com

Nontzeberri.com - Bilbo | 2002-10-29 : 08:10 | bweb

Martxan dago www.nontzeberri.com euskarazko kultura ataria. Interaktibitate eta kreatibitateari begirako webgunea da.

Bob Dylan, Billy Joel eta James Taylor MP3.com-en kontra

Editorea - Sustatu | 2002-10-28 : 11:10 | internet

Asko ez dela jarri zuten demanda hiru famoso horiek. Baimenik gabe kantuak kopiatzen uztea da ustezko delitua. Auziperatu egin dute horregatik MP3.com.

Sarean da Txokolarte Grafika Taldearen webgunea

Turuli - Txokolarte | 2002-10-28 : 11:10 | bweb

Altzan biltzen garen Txokolarte Grafika Taldeak sarean dugu gure webgunea. Grabauak zanpagailu baten bidez egiteko ohitura hartu dugu eta erakusketetan erakusgai dauden grabatu, litografia eta serigrafiak margotzen ere ausartu gara.

Euskarazko nabigatzaileak bikoiztu dira astebetean

Sustatu | 2002-10-28 : 08:10 | internet

Sustatu albistegian Euskaratu zure nabigatzailea kanpaina hasi genuela astebete igaro denean, nabigatzailea euskaraz konfiguratuta dutenen ehunekoa bikoiztu egin da gure irakurleen artean.

Tanke bat erakusteko 112.000 euro gastatu

editorea - Sustatu | 2002-10-25 : 18:10 | bestelakoak

Pilarika egunean izan zen gastua. Oraindik eurotan larri gabiltzanondako, esan, zifra horrek 18.635.232 pta. esan nahi duela. Zertarako? ba Paseo de la Castellanan tanketzarra erakusteko. Ez pentsa erosi egin dutenik, erakustea bakarrik kosta da horrenbeste.

Irrati libre euskaltzalea egin gura dute Ermuan

Anboto - Anboto Durangaldeko astekaria | 2002-10-25 : 11:10 | kultura

Hainbat ekitaldi antolatu ditu, datozen egunetarako, Ermuan irrati librea euskaraz sortu gura duen taldeak. Datorren martitzenean, hitzaldi batekin hasi eta hurrengo zapatuan egingo den kontzertuarekin amaituko da euskal komunikabide autonomoen gainean gogoeta egiteko antolaturiko egitaraua.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa abian

Asier Ibaibarriaga - Bizkaiko Bertsozale Elkartea | 2002-10-25 : 09:10 | kultura

Bertsolari Txapelketa Nagusia iaz izan ostean orain herrialde mailako Txapelketen txanda da. Aurten Bizkaikoa izango eta datorren urtean Gipuzkoakoa. Araban, Nafarroan eta Iparraldean urtero antolatzen dira.

La Fura Miarritzen

manex - Baionatik | 2002-10-25 : 09:10 | kultura

Nork ez du ezagutzen La Fura dels Baus antzerki talde katalana? Betidanik antzerki munduan aitzindari agertu den taldeak "XXX" lan polemikoa presentatuko du heldu den azaroaren 16 eta 17an Miarritzen. Lana interesgarria izateaz gain, Euskal Herriko Kazeta - Le Journal du Pays Basquen aldeko ekimena izanen da.

Euskararen corpus publikoak, denontzako, libre eta doan

Luistxo Fernandez - Code & Syntax | 2002-10-25 : 08:10 | hizkuntza

Harrikada txiki bat bota nahi dut. Euskal terminologia datutegien publikotasunaren aldeko aldarri bat, erreibindikazio lotsagarri bat. Hor doa: euskararen corpus publikoak, denontzako, libreki eta doan.

Aurrekoak ››