Artxiboa: 2002 9
Jardunaldiak: Johannesburgotik Euskal Herrira
| 2002-09-30 : 19:09 | bestelakoak
LURRAren eskutik garatzen ari den ekimena aurkeztu dugu gure helburua den "mugimenduen elkarlana" aitzaki hartuta. Horretarako, astebururako jardunaldia antolatu dugu "Johanesburgotik Euskal Herrira. Euskal Herria: eraikuntza ala porlangintza?" (globalki pentsatu eta lokalki eragin) lelopean.
Ikerlari euskaldun baten ikerketa "Nature"ko portada
| 2002-09-30 : 17:09 | bestelakoak
AZTI fundazioko Xabier Irigoien zientzialari hondarribitarrak itsasoko kopepodoei inguruan egin ikerketa portada izan da nazioarte mailan oihartzun handiko "Nature" aldizkarian. Kopepoak itsasoan bizi diren animalia mikroskopikoak dira.
Hasi naiz kimioterapian
| 2002-09-30 : 10:09 | osasuna
Lau egun egin ditut Galdakaoko ospitalean, kimioterapia hartzen. Hasiera izan da, lehen zikloaren hastapena. Orain etxean nago, indarrak berreskuratzen eta neure burua prestatzen, bigarren aldirako. Hementxe duzue esperientzia labur honen kontakizuna, argazki eta guzti.
"Terminologia eta espezialitateko hizkerak" jardunaldiak EHUn
| 2002-09-30 : 09:09 | hizkuntza
Terminologia eta espezialitateko hizkerak jardunaldiak EHUn. EHUko Euskara Institutuak antolaturik, hiru egun eman dituzte jardunean 125 irakasle, teknikari eta profesionalek euskararen terminologia eta testu teknikoen gorabeherak aztertzen.
Arrasate: literatura solasaldiak udal liburutegian
| 2002-09-27 : 18:09 | kultura
Arrasateko Udal Liburutegiak eta Emakume Sailak ikasturte berrirako Literatura Solasaldian antolatu dituzte, Monterrongo Kultura Etxean.
Literatur itzulpengintzari buruzko jardunaldiak
| 2002-09-27 : 12:09 | kultura
EIZIEk literatur itzulpengintzaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu, urriaren 2tik 4ra, Donostiako Miramar jauregian, Conseil Européen des Associations de Traducteurs Littéraires (CEATL) delakoak urriaren 4an eta 5ean Donostian bertan egingo duen biltzar nagusiarekin bat.
Beste artikulu bat, alperrikakoa
| 2002-09-27 : 11:09 | bestelakoak
Euskal Herriko bederatzi idazlek, tartean Bernardo Atxagak eta Anjel Lertxundik, iritzi artikulu bat argitaratu dute gaur, gaztelaniaz, El País egunkarian. Artikuluak gogor kritikatzen du Espainiako gobernuak azken aldian Euskal Herrian hartu dituen neurriak.
Azken Agurra IV. testamentu-gutun lehiaketa
| 2002-09-27 : 09:09 | kultura
Ondarroako Bolo-Bolo aldizkariak Azken Agurra IV. testamentu-gutun lehiaketan parte-hartzeko deialdia egiten du.
Lehiaketeak gai bakarra dauka: heriotzearen aurreko azkenengo nahiak.
Umore bila joan eta Espainiako ereserkiarekin topo egin
| 2002-09-26 : 11:09 | internet
Perejil dela eta barre piska bat egitera joan naiz. Nire asmoa Flash-ean eginda zegoen animazio bat ikustea zen, lagun batek bidalia, eta hara non, Espainiako ereserkia ere entzun behar izan dudan.
Ateneo berria Gasteizen: Zapateneoa
| 2002-09-26 : 10:09 | kultura
Zapateria kalean egongo da ateneoa, 95. zenbakian. Zapateneo deitzen da elkarte berria. Liburu denda txikiak isten dauden garaian, liburutegi eta banatzaile alternatiboa sortu da. Urriaren 5ean zabalik izango dira ateak!
Ikastetxeetako hizkuntza normalkuntza eta Ulibarri programa sarean
| 2002-09-26 : 09:09 | irakaskuntza
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatutako Euskara Hiztun Bila jardunaldietan aurkeztu berri da EAEko ikastetxeetako hizkuntza normalkuntzarako programak koordinatzeko jaio zen Ulibarri ekimenaren webgunea. Era berean, jardunaldiak aukera bat izan dira teknologia berrien bidez euskara ikastetxeetan normaltzeko dauden zenbait ekimen ezagutarazteko.
Webgune orekatuagoa, kontsultatzeko errazagoa eta eskuragarriagoa
| 2002-09-25 : 16:09 | bweb
Koldo Mitxelena Kulturuneak webgune berria prestatu du, "hain aldagarria den interneteko berritasunak jasotzeko gai izango dena, eta, aldi berean, gure erabiltzaileen arteko komunikazioa aberastuko duena".
Disko etxeei enbidoa berriz Kazaa-k
| 2002-09-25 : 11:09 | internet
Kazaa-k aurkeztu duen bertsioak aldatuko ditu musika jasotzeko moduak. diskoetxeek musika pirateatuari mugak jartzeko aukeratua zuen bidea ez da errentagarria izango. Disko etxeek sarean jarritako kantu faltsuak antzematen ditu Kazaa Desktop-ek.
Noaua!-k webgunea berrituko du egunero
| 2002-09-25 : 10:09 | bweb
Usurbilgo kultur elkartearen webgune berriak informazio erabilgarria eta Noaua! aldizkariaren zenbakiak pantailaratu ditu. Gainera, bertako arduradunak azken orduko albisteak sartzen ere saiatuko dira.
Interneteko komunikazioa hotza dela?
| 2002-09-25 : 09:09 | internet
Internet komunikaziorako hotza dela irakurri berri dut, non eta Sustatun, non eta Joxe Aranzabalek utzitako mezuetako baten erantzunean. Ez da posible. Joan den astean, neu behintzat, harrituta ere geratu nintzen. Pertsona batek pantaila aurrean, bulegoan lanean ari dela, emozioarekin negar egin dezake ezagutzen ez duen jendearen Interneteko mezuak irakurtzen.
Indymedia Euskal Herriak bilera irekia egingo du
| 2002-09-24 : 11:09 | internet
Indymedia Euskal Herria sarean dago uda osoan. Donibane bezperan abiatu eta uda osoan informazio "librea" igorri da indymedia gunetik. Orain gogoetarako unea da, eta horretarako Baionan bilkura irekia deitu dugu.
Europako MININF proiektua kolaboratzaile euskaldun baten bila
| 2002-09-24 : 10:09 | hizkuntza
Europako Hizkuntza Gutxituen EBLUL Bulegoak MININF izeneko programa jarri du martxan. Europako gutxiengoen arteko aditu edo berri-emaileen sare bat osatzea da koxka, eta deia egin dute euskal aditu edo berri-emailea aurkitzeko.
Telefonica-k berriro ere batasunaren webguneak zentsuratu ditu
| 2002-09-24 : 09:09 | internet
Telefonica enpresa espainola-k guri pentsatzeko lana erreztu nahian edo, zer ikusi behar dugun eta zer ez politikoki zuzena inposatu digu. Atzera be Espainiako gobernuak adierazpen askatasuna nola ulertzen duen argi eta garbi erakusten digu.
ELEKA ingeniaritza linguistikoa Lang-Tech 2002n aurkeztuko da
| 2002-09-23 : 16:09 | enpresa
Elekaren eginkizun nagusia jakintza kudeatzen duten eta informazioaren teknologiak aplikatzen dituzten enpresa eta erakundeentzako I+G+B irtenbideak eskaintzea da. Eleka bi talde elkartuz sortu den enpresa-proiektua da: IXA Taldea eta Elhuyar Fundazioa.
Juaristik dio ikurriña dela ETAren sinboloa
| 2002-09-23 : 11:09 | bestelakoak
Jon Juaristik dei egin die euskaldun guztiei parte hartzera, Espainiako banderak gora, manifestazio batean nazionalismoaren kontra. Kale agerraldia Donostian egingo da urriaren 19an, Basta Ya! eta Ermuko Foroa taldeek deituta eta leloa izango du Ez nahitaezko nazionalismoari.
