Interneteko albistegia

Artxiboa: 2002 6

Webby 2002: Interneteko Oscarrak eman dituzte

Editorea - Sustatu | 2002-06-28 : 16:06 | internet

Google eta Amazon izan dira berriz izendatuenak. Gure bizitzako parte ei da Internet, Webby 2002 sarietako arduradunak esan duenez. Esandakoari gehitu zion, Google eta Amazon, mundialenak izan direla. Badira beste batzuk ere, ordea.

Martin Ugalde Kultur Parkea: Burdinaren kulturatik komunikazioaren kulturara

Julen Aranguren - Goiena | 2002-06-28 : 11:06 | enpresa

Atzo Martin Ugalde Kultur Parkea inauguratu zuten Andoainen. Jende andana hurbildu zen enpresa arloko egitasmo berritzaile hau gertutik ezagutzera, horien artean alderdi eta sindikatu abertzaleetako ordezkariak, gizarte, kultura, eta euskararen munduko aurpegi ezagun ugarirekin batera.

Nafarroa Oinez: eros ezazu denbora Erriberarako

Jean Michel - Nafarroa Oinez | 2002-06-28 : 08:06 | hizkuntza

Nafarroa Oinez-en webgunea aurkeztu gura dugu harekin doan kanpaina batekin batera: Eros ezazu denbora Erriberarako. Kanpainak, berebiziko garrantzia du ARGIA ikastolaren Hezkuntza Proiektua sendotzeko.

Euskal Mendiak II

inaxio - errenteriatik | 2002-06-27 : 22:06 | bweb

Euskal Herriko mendiak gustuko dituzuenentzat interesgarri gerta daitekeen webgune bat aurkeztu nahi dizuet. Batek baino gehiagok ezagutuko du honezkero, seguraski, izan ere Googlen mendi-izen bat bilatuz gero sarri azaltzen da webgune hau, baina oraindik 'bukatu' gabe zegoenez (hilabete asko daramat 'bukatzen') ez dut 'ofizialki' ezagutzera eman. Hau duzue aurkezpena.

Administrazioan ere hasi dira software librea jartzen

Editorea | 2002-06-27 : 12:06 | internet

Administrazioan 319.000 PC inguru daude Estatu Espainiarrean Reina 2001 informeak esaten duenez. Eta horien %88ak zerekin funtzionatzen du? Microsoft-ekin, jakina! Dena den, badira administrazioak Software librea erabiltzen hasi direnak, esaterako Extremadura.

Kale Erabileraren IV. Neurketaren emaitzak SEIren webgune berrituan

SEI - SEI elkartea | 2002-06-27 : 10:06 | internet

SEI elkarteak bere webgunea berritu du eta dagoeneko Euskal Herriko Kale Erabileraren IV. Neurketaren emaitzak bertan dituzue eskura. Webgunean beste hainbat informzio ere aurkitu ahal izango duzu.

Zer izen jarriko diot nire webguneari?

Joxe Aranzabal | 2002-06-26 : 22:06 | internet

Beharbada webgune bat prestatzen ari zara zure negozioa sarean jartzeko. Izen bat jarri beharko diozu, baina zein? Guk lagunduko dizugu izen egokia aurkitzen. Izan ere, Internetek bere legeak ditu kontu horietarako.

Euskal Y-aren aurkako ibilbidea

Eneko Azkarate - Goienkaria | 2002-06-26 : 11:06 | bestelakoak

Oraingo domekan hasiko da Gasteizen “Euskal Y”-aren egitasmoak kaltetutako herriak zeharkatuko dituen ibilaldia. Gasteizen hasi eta Bilbon amaituko da. Sei egunetan burutuko da. Ibilaldiari amaiera emateko, hurrengo zapatuan, uztailaren 6an, manifestazioa.

Sustatuko albisteak zure webgunean

| 2002-06-26 : 09:06 | internet

Orain arte Sustatuko titularrak irakurtzeko Sustatura etorri beharra zegoen. Gaurtik aurrera zure webgunean Sustatuko albisteen titularrak izan nahi badituzu oso erraz egin dezakezu.

Kukuxumusu: ironia negozio bihurturik

Joxe Aranzabal | 2002-06-25 : 22:06 | enpresa

Zerk bereizten ditu Spike Lee, Tom Waits, Andres Calamaro eta Begoña Larrañaga? Laurek jantzi izan dituzte Iruñean egindako elastikoak. Enpresa batek eginak dira, orain hamahiru urte sortu eta iaz 7 milioi euro fakturatu zituena.

Mundu mailako hiztegia

Hamaika Ikusteko - Hamaika Ikusteko | 2002-06-25 : 18:06 | informatika

Badakigu denok zelako emaitza kaskarrak ematen dituzten gaur egungo itzultzaile automatikoek... eta euskaraz alor horretan ezer gutxi dagoela ere badakigu. Horrexegatik ahalegin berezia egin beharko genuke euskaldunok WorldWide Lexicon proiektuaren trena ere ez galtzeko.

Lauaxeta hil zutela 65 urte

Literatur Emailuak - Susa Literatura | 2002-06-25 : 11:06 | kultura

Estepan Urkiaga "Lauaxeta" Gasteizen fusilatu zuten 1937ko ekainaren 25ean. Idazle bat galdu zuen gure literaturak. Gazte hil zuten baina obra handiarekin. Izan bedi, bere testuen irakurketa gure omenaldirik jatorrena. Gehiago jakin gura duzula, hona hemen zenbait xehetasun eta omenaldi testu.

Publizitatea Interneten? Ez du merezi

Joxe Aranzabal | 2002-06-25 : 10:06 | internet

Marka bat sortu nahi baduzu Interneten, ahaztu publizitatea erakartzen zure webgunera. Ez erabili zure webgunea publizitatea jartzeko, jendeak aurretik beste hedabideetan ikusi duena. Ez du funtzionatuko. Horixe esan dute Al eta Laura Ries marketin adituek. Gai hau interesatzen bazaizu, segi irakurtzen.

Aramaioko I Uda Ikastaroa: "Europako hizkuntzen inguruan: iragana eta oraina"

Iñaki Ugarteburu - EHU | 2002-06-25 : 09:06 | hizkuntza

Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailak eta Aramaioko Udalak, Euskal Herriko Unibertsitatearen laguntzarekin, I Uda Ikastaroa antolatu dute, izen honekin: "Europako hizkuntzen inguruan: iragana eta oraina". Ikastaroa Aramaion izango da, 2002ko uztailaren 1etik (astelehena) 5era (ostirala), arratsaldez, 4etatik 8.30ak arte

Legegintzaldiaren urteurrenean, Rafa Larreinaren webgunea

MaPa - EA Sarean | 2002-06-24 : 10:06 | bweb

Eusko Legebiltzarreko EAren bozeramaileak, Rafa Larreinak, astelehenean aurkeztu zuen bere webgunea. Berak dioenez, webguneak demokraziaren aldeko apostua izan nahi du, demokrazia zuzenagoa eta parte-hartzaileagoa

Aserejétik Chet Bakerrera

Little tomato - Bilbao | 2002-06-24 : 10:06 | bestelakoak

Oporrak hasi aurretik uda bukatzeak alde onik ere izango duela pentsatzen hasiak gara batzuk. Garaiko abestirik gorrotagarriena izateko boleto guztiak ditu Las Ketchup izeneko talde batek abestu eta dagoeneko Hegoaldeko taberna eta irrati komertzial askotan behin eta berriro entzungai dagoen Aserejé…

Espezialitateko hizkerak eta terminologia

Iñaki Ugarteburu - EHU | 2002-06-24 : 09:06 | hizkuntza

2002ko irailaren 16tik 18ra Espezialitateko hizkerak eta terminologia goiburua duen Jardunaldia izango da EHUn, Leioako Campusean. Mezu honen bidez dei egin nahi diegu hartan interesa duten guztiei jardunaldi horretan entzule izan daitezen; gainera, hitzaldi guztietan izango da hizlariekin hitz egiteko eta eztabaidatzeko aukera, azken minutuetan. Izen-ematea doakoa da.

Euskal Herriako bost diskotik bat pirata da

Editorea - Sustatu | 2002-06-21 : 12:06 | kultura

Euskal Herrian bost milioi disko saltzen direla dio Ignacio Casado SGAE-ko ordezkariak. Gurean, pirateria %15 eta %30 bitartean kokatzen da.

Hainbat komunikabide S.A musika taldearen kontra

xabi Urzelai - Arrasate Press | 2002-06-21 : 11:06 | bestelakoak

Dagoeneko udan gaude, eta udan nahi adina kontzertu izaten dira. Batzuek ordea, nahikoa lan kontzertu bat eman nahi badute. Internetetik jasotako e-posta batek pikutara bidali ditu Sociedad Alcoholica talde gasteiztarrak aspalditik hitzartuta zeuzkan hainbat kontzertu. E-mail horretan, ezezagun batek S.A taldearen kontrako hitzak jasotzen ditu. S.A-koak ETA-ren aldekoak direla, arrazistak, xenofoboak, antisemitak eta abar luze bat.

Sarean da Arlan SA-ren webgunea.

Arlan SA - Arlan SA | 2002-06-21 : 10:06 | bweb

Abian da Arlan SA-ren webgunea. Euskarazko terminologiaren arloan eginiko lana azpimarratu behar da. Lan munduan euskara normalizatzeko urteotan egindako ahaleginaren emaitzetako bat da web hau, izan ere, ARLANek Euskararen Normalizazio Plana du, baita Bai Euskarari “Bidean” ziurtagiria ere.

Aurrekoak ››