Artxiboa: 2002 5
Europako Parlamentua, spamaren aurka, baina espioitzaren alde
| 2002-05-31 : 09:05 | internet
Europako Parlamentuak onartu du agintariek komunikazio elektronikoetatik edozein herritarri buruzko informazioa eskuratzea. Spama ere debekatu dute, bide batez.
HUHEZIk bi titulu eskainiko ditu Psikopedagogian
| 2002-05-31 : 08:05 | irakaskuntza
Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak titulu bat gehiago sortuko du datorren ikasturtean Psikopedagogia karreran: Eskuhartze Psikopedagogikoa. Honek osatu egingo du beste titulua, Hizkuntzen Psikopedagogia. Bai bata zein bestea lizentziak dira, bigarren ziklokoak.
Euskaldunen kontrako gune nazi bat itxi omen dute
| 2002-05-30 : 21:05 | bestelakoak
Movimiento contra la Intolerancia delakoak salatu du Madrilgo neonazi batzuen guneak Madrilen bizi diren euskaldun, punki, atzerritar eta homosexual zenbaitzuren izen, argazki eta datu pertsonalak banatu dituela hiru hilabetez sarean. Gunea Libreopinion-en kokatua zegoen.
Hari@ berria eta Gure Agenda, Sareko Argiaren ardatz eta atari
| 2002-05-30 : 08:05 | internet
Sareko Argiak aurrerapauso garrantzitsu bat eman du gaur, Euskal Kulturaren Hari@ eta Gure Agenda Sareko Argiaren ardatz eta atari bihurtuz.
Jon Abrilen aurkako epaiketa
| 2002-05-30 : 07:05 | bestelakoak
Datorren ekainaren 11n Madrilgo Entzutegi Nazionalean epaituko dute Jon Abril Ttipi-ttapako kazetaria, eta gaur egun Berako Udaleko langilea dena. Hori salatzeko honako mozioa onartu du, ahobatez (Batasuna, EA eta EAJ), gaur goizean Berako Udalak, Berako Kultur Batzordeak hala proposatuta:
MCCk, LKSk eta Mondragon Unibertsitateak MONE sortu dute
| 2002-05-30 : 07:05 | irakaskuntza
Mondragon Negozio Eskola aurkeztu zuten eguenean Bilbon, Euskalduna Jauregian. MCCk, Mondragon Unibertsitateak eta LKSk sortu dute Mondragon Negozio Eskola. MONEren helburua da unibertsitate osteko ikasketak eskaintzea enpresa gizonei eta zuzendaritza karguak dituztenei.
Euskara eta edukiak Interneten: mahaingurua bihar, mintegi bat aurrerago
| 2002-05-29 : 20:05 | internet
Ostiral honetan UEUren Hizkuntza Teknologiak (Hiztek ) graduondokoaren barnean osagarri gisa antolatu den azken mahainguruaren berri eman nahi dizuegu: Euskara eta edukiak Interneten
Euskadiko Kutxaren direktibo bat atxilotu dute Garzonen aginduz
| 2002-05-29 : 14:05 | bestelakoak
Euskadiko Kutxako barne-audioetarioetarako zuzendaria, Iñaki Mallagarai Kortazar, atxilotu du Espainiako Polizia Nazionalak Arrasaten gaur eguerdian, Baltasar Garzon epailearen aginduz. ETAren finantziazio sareekin lotzen omen dute Mallagarai.
Ekonomia soziala eta Euskara eta etorkinak aztergai UEUko ikastaroetan
| 2002-05-29 : 10:05 | bestelakoak
UEUk Udako ikastaroen 30. ikastaldian inoiz baino eskaintza zabalagoa antolatu du. Oraingoan Ekonomia eta Soziolinguistika alorretan antolatu diren ikastaroen berri emango dizuegu.
Shin Chanek gero eta ohiartzun handiagoa
| 2002-05-29 : 09:05 | bestelakoak
Nork ez du ezagutzen Shin Chan? Umeak, gazteak eta ez hain gazteak bereganatu ditu bost urteko japoniar mutiko koskor honek. bere berri ematen duten hainbat webgune ere badaude. ETBk emandako datuen arabera telebista ikusten dagoen hamar gaztetik zazpik Shin Chan ikusten du. Baina, nor da Shin Chan?
Xake jokua euskeraz, dohakoa eta interneten
| 2002-05-28 : 22:05 | bweb
Joku hau edozein windows sistema eragiletan funtzionatzen du, euskeraz, katalaneraz, ingelesez eta gazteleraz dago, eta dohakoa da.
Google bilatzaile soila baino gehiago
| 2002-05-28 : 11:05 | internet
Google ez da geratzen bilaketa zehatzagoen bila. Bilatzaile hau gero eta gehiago erabiltzea ez da batere zaila. Orain ere bi esperientzia berri jarri ditu martxan: bata, glosario bat; bestea, erlazioa duten hitzak sartu eta webguneak topatzea.
Albiste irakurlea
| 2002-05-28 : 08:05 | internet
Headlineviewer edo titular ikuskatzailea aurkeztu nahi dizuet. Doako programa honekin, PCko leiho batean integratu ditzakegu Interneteko milaka tokitako albiste titularrak, batetik bestera nabigatzen ibili barik. Sustatu albistegikoak ere primeran sartzen zaizkit PCra zuzenean horrela.
Argiaren abiadura eta Napsterren zorabioa
| 2002-05-27 : 11:05 | internet
Beren lanaren zutabetzat Internet soilik duten enpresentzako, maiz, oharkabean iristen dira sareko aldaketa bortitzak. Musika artxiboen trukaketa negozioa adibide bat da, eta erakusle nabarmenena Napster ezaguna. 60 milioi erabiltzaile izatera iritsi zen arren, iaz epailearen aginduz itxi zuten, eta orain beren zerbitzua berriz aireratzeko saiakerak egiten ari dira.
Iruzur informatikoa. Seguru gaude?
| 2002-05-27 : 10:05 | internet
Zure txartel zenbakiak saldu egiten dira Interneten. Horregatik, komeni da egiten den erosketa segurua den edo ez jakitea. FBIk dioenez, bakarrik AEBn 1.087 milioi euroko iruzurra antzeman da.
Euskal musika klasikoaren gunea
| 2002-05-27 : 08:05 | bweb
Euskal musika klasikoan espezializatutako web gune berri bat dago abian. Musika klasikoaren mundua aspergarria dela uste duzuenok hemen duzue aurkako froga.
Irlandako Gaeltacht, erreka jotzeko zorian
| 2002-05-24 : 12:05 | hizkuntza
Irlandako Gobernuaren txosten batek aitortzen duenez, krisi sakonean dago Irlandako gaelikoaren gordeleku izan den Gaeltacht edo gaelikozko gune elebakarra.
Hemen dugu Bai Euskarari Laguntzailea!
| 2002-05-24 : 11:05 | hizkuntza
Bai Euskarari Laguntzailea Kontseiluaren ekimena aurkeztu berri da. Hemendik aurrera euskararen normalizazioaren bidean Kontseiluak egiten dituen ekintzak diruz laguntzeko aukera izango dute norbanakoek.
Antxoa Egune Ondarroan
| 2002-05-24 : 10:05 | bestelakoak
Datorren larunbatean Lehen Antxoa Egune ospatuko da Ondarroan. Tradizioa eta modernitatea: antxoa pintxoak, bertsolariak, batelak eta Barricada-ren musika. Sustatuzale guztiak gonbidatuta zaudete.
Eurovision-en aitzakiarekin, ezagutu Estonia eta Tallinn
| 2002-05-24 : 08:05 | bestelakoak
Mundu guztia Estoniara begira! Bai, Rosa of Spain Tallinn-en izango da kantari, yuros libin selebreixon, selebreixon... Aitzakia horrekin, ez da momentu txarra Europako herrialde eta hiri harrigarrienetako bati begiratua emateko. Ahaztu gabe, portzierto, estoniera-euskara hiztegi bat badagoela Interneten, eta Estonian kale bat bere izenean (izen okerrarekin bada ere!) daukan Armada Sobietarreko abiadore eibartarraren kasu bitxia...
